XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 bizkaiera antzerkia j.m. kortazar 0016 KARTARIA.
Noiz dago humore onez hori ba? Zelako mogidea dagoen patioan desfilearen kontura... Beste kuarteletan ere danak dabiltzak pil-pilean....

2. 1969-1990 bizkaiera antzerkia j.m. kortazar 0020 (Entzungo dan musika, hau ere martxa militarrena izango da, letra bakoa, patioan gertatzen dan omenaldia adierazi gurean).

3. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa f. zubiaga 0074 Eta, esateko neunkatsuna, atzo patiorako orduan, hara bidean ginoazela, nik neure euskalkidea bilatzearren-edo beste barik, neure euskaltasuna adieraztearren, baina neu konturatu barik, Bili-bili, bonbolo abesten hasi nintxatzun.

4. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak seie 0014 Honela soilik gaindituko ditu ordu ofizialak; euskara patiora, etxeko-lanetara, jolasetara, oporretara eta beste arloetara hedaturik.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/5 0165 Beraien etxe, patio eta kaleen hornidura, jai, erromeria eta ikuskari, erlijiotasun eta prozesio, hauek guztiok herri honen sentimendua adierazten digute.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/5 0165 Kale hestuak, eguzkiaren babespe, etxe barruko patio eta patin zoragarriak, dantza eta janzkera deigarriak, janari bereziak, hauk ere dira herri baten adierazpen eta arima.

7. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0056 - Baina ibiltzen da, patioan eta, errekreoan eta, denekin jolasten du, beste edozeinek bezala.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0069 - Badakit. Batzuetan entzuten zaituztet patiotik hizketan. Zu eta ile punkiko neska.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. zubiri 0012 Ez digute sekula sotora jaisten uzten, baina barruko patioan oiloak eta mazustak daude, eta zetarrak modatan jartzen direnean ikastolako ume guztiak datoz hosto bila zetarrei jaten emateko.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. zubiri 0096 Patio txiki, ilun eta zikin bat imajinatu nuen, hiriko edozein eraikuntzatan daudenak bezalakoa, eta Soniari begiratu nion etsi-etsian.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0070 Denbora gutxi barru teilatu, zelai, arbola, hesi eta patioak tximeleta zuriz beteta gelditu ziren eta txolarreak, beldurturik eta goseturik, teilatutik zelaira hegaka joaten ziren aleren batzuren bila, haztarrika eta haztarrika baina ez zuten ezer aurkitzen.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0137 Espetxeko patioko kantoi batean zegoen paradisuko arbolatik tronpeta formako azken loreak eroriak ziren.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0049 Bilera ondoren, Sabin aurkitu nuen Unibertsitateko patioan.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa lasa 0075 Ehun bat preso ba zen patio hartan, emakume, haur eta agure zenbait tartean.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa sgarm heriotza 0097 Elkarrekin izanik ginen Maria Alejandrina Cervantes-enean goizeko hirurak eta piko jo arte, eta orduan horretxek berak bidali zituen musikariak eta zituen patioko dantza lekuko argiak itzali honela plazerrerako muletak inoren laguntzarik gabe ohera zitezen.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0038 Bakarrik eta isilik, gaizkile okerrenentzat gordetako lagunik gabeko gela estuan; bakarrik eta isilik, patioko laukian inguru-minguru paseatzen ari denean ere, katu iheskor gisa, begi hotz eta gogorrak. .

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0038 Patioko laukian bueltaka beti, bakarrik eta isilik, katu harrapatuaren gisa.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0131 Senak patiora zuzendu zidan begirada eta Absalonekin ikusi nuen, lehengo moduan eserita, eta, oraingoan, klarionaz elefanteak marrazten harlosetan.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0191 Eta nik ez dut ulertzen, eta usoei begiratzen diet patiora jaisten direnean.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. egiguren 0180 Marmore zuritan jasotako patio isilean jende ugari zebilen.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak sm 0210 Gauero atea noiz joko, patiora atera eta paretaren kontra afusillatuak izateko.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak t. sarasola 0066 Izan ere, gauza bat dira multinazionalak, aparatu elitistak, burokrazia estatala eta Inperioaren atzeko patiora zokoraturik bizi direnen gain duten boterea galdu nahi ez duten jauntxoak; eta beste gauza bat oso diferentea, Ipar Amerikako herri xehea.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak t. sarasola 0072 Beren etxearen atzeko patioan, ordea, bai.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak mroyo margolari 0023 Ez, ez da bere lanaren progresioak, pixkanaka gero eta urrunago ziren tokietara eraman zezanik, baizik eta zuzen, bat batean eskolako patiotik lehenbiziko mailako talde batean jolastera pasatzen diren futbolari hoietariko bat bailitzan, Iruñetik New York-a saltatu zuen.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0157 Lorategiko murruen ondoan loratu diren madariondoak ez dituzte haurrek horrenbesteraino harritu, eskolako patioan gereziondo baten lorakuntza ikusi dutelako: Gure gereziondoak dituen lore berberak dituzte madariondoek.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak susa 1989 0110 Ideologiari buruzko debateak eta taldeka ere egiten genituen, binaka, bazkalorduetan, patioan... Pentsa, esan dizuet, euskal literaturaz inork ez zekien ezer.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. urkia 0224 Kapila eta patio inguruan aterpeak zeuden.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. urkia 0224 Esfera bat kanporuntz zegoen, eta bestea barruko patioruntz; bazegoen ere honela zioen harri bat: Gaixo eta behartsuei, ongintza publikoak.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. urkia 0224 Atalondotik, hondoaldera, atezaindaritza igarota, patio handi batetara heltzen zen, patioak jardina eta larogei zutabeko aterpea zuen.

30. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0100 Leiotik sukaldeko patioa ikusten nuan; ta aruntz-onuntz an bean zebiltzan zuriz jantzitako sukaldariak; eta eskuetan eramaten zituzten arrai, aragi, eta mota guztietako janariak.

31. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño zigor 0165 Goibel-goibel garbiketak egin ta gosaldu ondoren, patiora deitu giñuzteken.

32. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Etxe ondoko patioan, bi gizonak aurreratu eta tiroz josi zuten.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak n. de felipe 0001 Kolegioko patioan foballean egin, denok tropelean pilotoiaren atzetik (orduan ez zuan taktikarik ez eta beharrik ere) izerdi patsetan izan arte, eta gero ondo lehortzeko saloian lasai jarrita aste horretarako Padre Aspuruk hautaturiko pelikula sanoa ikustera (aizak!, Konpainia utzi, ezkondu eta politiko trebea suertatuko duk gero, Padre Arzallusen itzalean); hori izaten zen eguneko errematea, handik irtenda ilun baitzen eta hamarretarako etxean egon behar...

34. 1991> bizkaiera literatur prosa m.a. mintegi 00085 Beraz, patioko iskanbilaz baliaturik, jauzi baten, inor konturatzerako ate ostean nengoan.

35. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/4 00125 - Aukeratu gauza bat (estutxea, boligrafoa, hiztegia...) eta ezkutatu ikastetxean (eraikuntzan, patioan, lorategian...).

36. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0014 Bazkal ondoren patiorantz joan nintzen.

37. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00072 Gure interes zientifikoak ekarri gaitu zure patioraino, eta bertan lorategiko piztitxoak bilatzen ibili gara kaxa hauetan sartzeko, baina berehalaxe itzuliko dizkizugu.

38. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. larrañaga 0092 Beranduago, itxarongela, funtzionarien etxebizitzak eta psikiatri eritetxea gure eskubian utziz, hauek eraikin nagusitik bereizten zituen patio batera zuzendu gintuzten.

39. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0054 Printzesak inor ohartu gabe igaro zuen patio nagusia; bere gelara joan zen zuzen-zuzenean.

40. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0063 - Joan dadila patiora.

41. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0097 Lau zartadaz zaldun-neurriko zulo errektangeluarra ireki, eta patiora sartu zen, edozein areriori aurre egiteko prest.

42. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0097 Patiotik harantzago dorretzarra altxatzen zen, gotorlekuko alderik babestuena, eta oihua dorretzarreko dorrerik garaienetik zetorrela entzun ahal izan zuen Sir Itzulipurdikarik.

43. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0036 Billy Wentworth behin batean Ciciz maitemindu zen Bingoren patioan.

44. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0013 Gustoko zuten denek handik paseoan ibiltzea eta patioa zeharkatzea.

45. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0031 - Baina patio osoa behar duzue zeuok jolasteko eta!

46. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0067 Zilar koloreko laino batzuen atzetik irten zen disdiska eta patio osoa argi-argi utzi zuen.

47. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0067 Eskolaurrekoen patioko hormaren tarte bustiak lehortu egin ziren.

48. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0022 Horrela iragan zen atsedena bitarteko denbora, eta txirrinak jo zuenean, patiora ateratzeko algararen artean irakasleak, hartu egin gintuen Mikel eta biok.

49. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0022 Besterik gabe, patiora atera ginen, artean elkarri hitzik esan gabe, pentsatuz batzutan mutilen arteko liskarrak gogorrak direla, baina hortik irakaslearen aurrean salatzera amildegia dagoela, guk ere gure ohorezko arautegia daukagula eta hori ez dela egiten.

50. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0066 Leihotik begira jarri nintzen loak ezin harturik, eta sukalde batzutako argi zuri motelak ageri ziren patioan.

51. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0110 Gasolindegiaren gertaera hartatik egun batzu pasatu zirenean, eskolako patioan geundela, Iñaki hurbildu zitzaidan, misterio handiz baina bestetan baino askoz ere apalago:

52. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0076 Patioan zegoen oiloa ez zen, ez, txikia, eta Kranky jaunak ikusi zuenean, jauzika hasi zen, zerbaitek oinak erre balizkio bezala.

53. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. etxarri 0155 Baina eskolak bukatzean patioko sarreran dauka zai.

54. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. muguruza 0040 Horrela gertatu zen adibidez bost egun beranduago ikastolako patioan klubeko lagunei zera planteatu zienean:

55. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0042 BIDEXIGORRA
HAREN eskuaren itzala paperean badabila. Arratsalde
apalean, patio hutsaren perspektiba garratza leihoan
haixturrez moztua. Begiak haize idorrak xukatuak
dizkio.
Eguerdi guziz, bidea xigortua dago. Usaian, eskuin
hartzen du, behereko bidexka hura, zokoraino. Bainan
gaur, arrosa kolorezko lore punpulen inguruan, erle,
liztor, uli beltz, leztafin eta eltxoen dantza eroak izitu du.
Ezin kondatuzko izidura. Gibelatu da bide horail
errautsuan. Harri koxkor bat oinetakoaren barnean
kokatu. Min. Gibelatu da polliki, polliki.
Igan du bertze xendra, mendixka ilunaren kaskoraino
doana. Haizeak ito. Haizea sartu hezurretaraino. Han,
zolan, Lizarra. Usteltzen doazin erdi aroko eliza
gorrantzak. Haize kolpe batez, elorriondoaren arantz
sistek aurpegia larrutzen. Han, hango beheitian, atari
xahar xahar batean, arrain ikaragarri bat bekatariak
idesten. Denborak harria porroskatzen. Urdindura.
Aditzen ditu santioko beilarien kalaka aferatuak.
Hamairugarren mendetik heldu diren maitaleen ele
murmuratuak, Egiaren izenean torturatzen ari
dituztenen orroak ere...

56. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00138 Guardizibilek lanabesen zakua besterik ez diete miatu, zuzendariak presaka pasarazi ditu bera eta zurgina patiora, ziegen korridorearen buruan zabalik edukitzen duen ate horretatik.

57. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00140 Patioan, aitzitik, espekulazioak indar egin zuen eta ia egunero nagusitzen zen bertsio ezberdinen bat: ama superiora probintzialaren gelari eraman omen zutela; presoekiko konfiantza gehiegizkoak beharturik trasladatu omen zutela...

58. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00009 Izan ere, gizonezkoen komuneko leihatila txiki bat patio handira begira zegoen, eta, kristal zaharra pixka bat apurtuta zegoenez, barruko gizonek egiten zuten guztia argi ikusteko aukera zeukaten patioko ume kuxkuxeroek.

59. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00009 Bidaztiak bere irudimenean bakarrik ikusi zituen eszena haiek, une hartako egoera guztiz desberdina baitzen: patio biak hutsik zeuden, ez zegoen ume bat ere olgetan bai, ordea, baloiaz jolasteko debekua adierazten zuten letreroak, eta gainera, Jaliscoren komunera begira zegoen leihatila konponduta eta itxita zegoen.

60. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00009 Gogoa nahasturik sentitu zuen bat-bateko burutazio ulergaitz haiengatik~ eta are gehiago nahastu zen patio handi eta huts hartan bizkar aldetik mutiko baten irudi lausotua ikusi uste izan zuenean, laugarren atarirantz abiatzen.

61. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00009 Bidaztiari irribarrea eskaini eta atzetik segitzeko keinua egin zion, baina berau, begirada zuzen haren ondorioz, izutu egin zen eta, atzera eginez, patio txikirako eskailera-mailak tupustean jaitsi eta Hego kaleko espaloira irten zen.

62. 1991> euskara batua literatur prosa txirringa 00150 Amritsarreko Urrezko Tenpluaren alboko patioan gaude, patxadan; Urrezko Tenpluari, sikh erlijioko fededunen tenplu sakratuari begira.

63. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00060 jo eta su hasi nintzen patioko zigarro punta guztiak biltzen pikatua egiteko.

64. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00024 Zutitu, patioari so egin, tanta jariatzearen soinua aditu.

65. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00044 Eta kontua da, Kepak patio ttiki bat zeharkatu behar izan zuela goiz hartan, medikuaren kontsultara joateko... eta zeru zati bat ikusteko aukera izan zuela bertikalean gorantz begiratuta... eta idatzi zuela Hilabete da ez naizela patiora irten.

66. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00044 Atzean utzitako patio ttikiaren aldera so egin, txorikumea hartu eta ziegara eraman zuen ezkutuan.

67. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0004 Burni xafla bultzatu eta patio txiki batera sartu naiz.

68. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0004 Patioaren bertzaldean hirugarren atea.

69. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0008 Patiora ematen duten lehiatilen bitartez ziegetan zigortuta daudenei kaferik edo bertzelakorik pasatzea debekatuta dago.

70. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0008 Iluntzen hasia da eguna eta moduluen arteko patio txikira gindoazela, berau ere itxita dagoela erran digu boki batek.

71. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0008 Iluntzerako patiotik bota izana, droga jaurtitzaileak ekiditeko modua dela azaldu didate intsumitu kideek.

72. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0008 Patiora joan, dutxatu edo ziegan gelditu.

73. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0008 Nik patiorako bidea hartu dut.

74. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0008 Ordu bata arte patioan egon gaitezke orain.

75. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0013 Patiotik galeriara pasatzeko atea joku-aretoko lehiarrezko kaiolan dagoen funtzionariak irekitzen du.

76. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0039 Herritarrek, bere izena Life Morapedi zela esan zuenean, berehala eta jendetasun guztiz, herriaren erdigunean aurkitzen zen morapeditarren patiora eraman zuten.

77. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0039 Patioa familiak utzitako moduan aurkitzen zen, halako itxura bakarti eta beldulgarria azaltzen zuelarik.

78. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0039 Kortxozko zuhaixka desproportzionalki hazi zen, eta eguzki argitik at utziriko itzal malenkoniatsu batean isten zuen patioa.

79. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0039 Urtaro euritsuetatik sortaraziriko belartxar asko patioko lurzoruan zeuden.

80. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0041 (...) eta honela, Lifen patioa edertzen igaro zituzten bi asteak eztei-festa batean luzatzen zirela zirudien, horrenbeste jaten zuten une bakarra baitzen.

81. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0043 Bere lagunek patioan jaten zituzten okel, arraultze, gibel, giltzurrun eta arroz kopuru eskergaz beren harridura adierazi ziotenean janari hauek gainera noizbehinkako luxuak ziren, eta inoiz ez zuten uste izan erosterik izango zituztenik ozartasunez eta supituki erantzun zuen Lifek:

82. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 0171 Jauregitxo zaharberritu bat da, atzeko patioan taberna (...)

83. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0218 Hamaika aldiz ikusiko zuen auzoko atsoak, ia izter erditik gora patioan azaltzen, eta neu ere bai, behin baino gehiagotan ikusiko ninduen, gerritik heldu eta, lotsaren eraginez, ez beste deusengatik, barnera sartu nahian.

84. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0024 aski arratoi pozoi soberakinarentzat
aski hilabete urtearentzat
aski egun astearentzat
aski hiltzaile polizientzat
aski aizto eta zizpa hiltzaileentzat
eta aski hiltzaile suarentzat
suak zubiak eta geltokiak erreko dituela
eta trenbideak eskailera bihurtuko direla
patioetan gora igotzeko aski luze bai
vodka kaxa hutsen gainean hankapuntetan jarriz gero
gero maindireak erabiliko ditugu
praka zebra kolorekoak eta blues ganbarako
marilynen soineko gorri txirikordatuak
patioetan behera jaisteko aski luze bai
nahiz eta horditu ostean larrutan egiteko
normandiako hondartza dinamitatuetan etzan behar izan
luze lizun biluzik izararik gabe.

85. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0176 Patiotik atera zen, txoferrari bungalowaren zenbakia zein zen erran eta hogei dolarreko bilete bat eman zion, oilaskoa birendako, zigarroak eta kafea eskatuz.

86. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0176 Patioan pertsona bakarrak gu izatea nahi duk ala?

87. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0043 Zumarrez eta zumar itxurako jendez beteriko patioa duzula aurrean.

88. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0043 Patioko surtidoreari darion etengabekotasuna.

89. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0110 Barrualdera abiatu ginen eta zementuzko patioa zapaldu orduko, lorategiko tinbrea!

90. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0210 Eta goiko galerietatik hauts hodei bat erori zen patiora.

91. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: azul. donostia / san sebastián, 15-20 0017 Alegiazko gurpilak atzera eta aurrera erraz egiten baitu, haur haiek ikusten ditut gero, mutil gazte, hamasei hamazazpi urte, 1936ko iraila hartan, errepublikazaleek Loioiako kuartelak hutsik utzi eta, gazte haiek txulomiatzaile ageri dira nire irudimenean patio desolatu haietan, eta bat-batean, Ametzagainatik soldadu hots gero eta hurbilagoak.

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0018 Gure egunotan jauregi interesgarria da, XVI. mende-mendekoa, gaztelar eskolakoa; egitura zentrala du, hau da, patio bat, inguruan gelak banatzen direla.

93. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 0057 Patioa, plateak, oilategia, pasiloak eta atezuloak ere jendez gainezka daude.

94. 1991> euskara batua saiakera-liburuak artistas 1995 0024 Erromako Academia Española de Bellas Artes-i egundoko zortea otu zitzaion, berandu baino lehen izan baitzuen eraikin zoragarri bat, Obra Pia de Santiago y Monserrat-en babesean eraiki zena, eta bere patiorik nobleenean, estua bazen ere, Errenazimenduko arkitekturazko joia ospetsuenetako bat aterbetzen zuen:

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak artistas 1995 0024 Gauza kuriosoa baino ez da, gogoratzea, ordutik gaurko egunetaraino, etengabeak izango zirela gatazkak frantziskotarrekin; ba izan ere, horiek aldameneko eraikuntza bat okupatzen dute orain, bien arteko mugatzat Bramante-ren joia aurkitzen deneko patioa dutela.

96. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.m. azurmendi 00060 Harremanak ere mugatu egin zizkiguten. Preso lagunekin hitz egitea bera ere debekatu egin ziguten, patiorako ezartzen zizkiguten bi lagunekin izan ezik.

97. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pyrenaica 1995 0379 (...) baina ez gara ausartu burua gehiegi ateratzen, pauso erdira 4.000 metroko patioa izanik.

98. 1991> gipuzkera ahozkoak oiartzungo hizkera 0158 Goizian kafesnia ta solasian esaten dan bezela jo ta uaxe, ta geo ordutan patiyoa, geo eguerdiko dembuan potaje pizar ua jaten tzenun, berriz e arratsaldian beste buelta eman, ta berriz e apaldu ta barrena, zeldaa.

99. 1991> gipuzkera literatur prosa a. zavala 00155 Masustondo ori patio batean omen zegoan. Baiña, igartutakoan, atera eta eliz barrura aldatu zuten. Gaur ere an omen dago.

100. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1996 0003 Bideo-kamerak non jarriko dituzten (edo non jarri dituzten) ez dakigu oraindik, baina gauza bat segurua da: azken hauek gabe ere, Euskal Herriko edozein zentrutan ikasten duen abertzale orok garbi eduki duela bere ikastetxeko gela, pasabide edo patioak Euskal Herriko kaleak direla.

101. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1991 8680 Jabetza partikularreko jardin, patio edo espazio libreak apaindura eta itxura baldintza egokietan iraun eraziko dira derrigorrez, beharrezko urbanizazio baldintzez hornituta egongo direlarik (euri uren bilketa, argiteria,...).

102. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1994 0009 Kartzelako patioan intsumisioaren eta sakabanatu dituzten intsumisoen aldeko pankarta bat zabaldu zuten.

103. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak npao 1999 00010 Era berean, hondakin arriskutsuen kudeatzaile gisa ezarritako baldintzak ez ditu bete, besteak beste fidantza- eta aseguru-prestazioen inguruan; eta hondakinak, fabrikako barrualdean eta kanpoko patioan, baimendutakoa baino denbora gehiagoz gorde direlako, horrek ingurugiroan eragin ditzakeen arriskuekin.

104. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0036 Izan ere, ez dago alderik, zerikusirik ez kaleak duen bizia, argitasuna, patioan hamar urtetan zehar bizitakoarekin.

104 emaitza

Datu-estatistikoak: