XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia j.a. goiria 0465 Ainbat aldi on pozgarri igaro
zure goyetan ni dodaz,
goi-alde luze ederr orreittan
amaikatxu jai ein dodaz
ta zenbat bidarr batta aurrkittu be
neke-aldittan zoruna
aldameneko itturri-onduan
atseden gozo estija
.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jaym 0094 Pozgarri andijak ixan ziran Sabas'entzat Jule'ren albista onak, ilgo ebela uste ebalako: bai, ilgo ebela eukan siñismenak, lanak egin ebazan bere gorputzian eta osasunian; naibage asko ta estutasun gogorrak igaro ebazan bere gogamen itzalakaz, ta guztiz argal eta zurbildurik jarri zan katigutu ebenik arreskero.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa e. gorostiaga 0090 A eguna beretzat pozgarria zan.

4. 1900-1939 gipuzkera antzerkia mok 0071 Orregatik guk artuko diñagu erabaki sendo bat: Jainkoaren aginduak zearo bete, oiturak zintzotzeko; ta sinistu ezaidan, urte gutxiren buru, gure gaurrko nayak ondore pozgarriak izango dizkin.

5. 1900-1939 gipuzkera antzerkia k. eleizegi 0017 Egurrtza: ¿Zergatik?
Larrain: ¿Zer pozgarrigo aita batentzat, bere alaba zu bezelako gizon bati emaztetzat ematea baño? (...).

6. 1900-1939 gipuzkera liturgia euskal-kantak 0022 Ainbat edertasun
Ta argi loretan
Zerua ikusten da
Eliz onetan:
Zu zera zeru
Aiñ pozgarria,
Ama maite
Birjiña Maria
.

7. 1900-1939 gipuzkera liturgia eliz-cantachoac 0010 Aimbat edertasun
Ta argui loretan
Zerua icusten da
Eliz onetan:
Zu zera zeru
Aiñ pozgarria,
Ama maite
Birjiña Maria
.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. arrue 0292 Geure gauza oien maitasun orren indarrez mendirik-mendi ta baserririk baserri ibilli izan naizenean, ¡nik artu dittudan atsegin gozoak!,, Aitona praka nasaien pipadari begira, euren jardun guntsua entzunaz, nik igaro ditudan aldi pozgarriak!,, Urte-sagarraren antzeko amoña ximelaren kontutxoakin, nik izan dittudan biozkada xamurrak, goxoaren-goxoz adurra jarioka, zein-da magal maitekor baten dantzari darabillen titi goxoz asetako seintxoaren antzera!.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa eguzk itzaldia 0122 Beti ezkutuan eukiteko gauzak be ez dira-ta, kristiñau guztientzat ain atsegintsu ta pozkarri dan egun onetan, geure gogoak jaso, biotzak idegi, barrenak zabaldu ta zeruko Ama atsegin eta gozo oni geure eraspen eta maitasuna, geure eskarron ta zaletasun laztana agertu ta erakutsi bearr dautsaguz; geure buruak eta geure gauzak, batez be geure gogo-biotzen landara ta kimuak diralako maiteen doguzan gauzak; geure gogamen, asmo ta gurariak eta oneik azaldu ta adierazteko darabilgun geure euskerea, zeruko Ama laztantsu orren eskuetan ipiñi bearr doguz.

10. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizdo ees 1911 0249 Eta irten zan nekazaria aberientzat baskari billa ta artzayak artaldea alagora atera zuan eskillen soñu pozgarria eresi abaliekin nazirik.

11. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aita san iñazio 0017 (...); baña ur onen berri pozgarria Aita Rivadeneira, San Inazioren adisquide andiac azaldu zuan.

12. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aita san iñazio 0093 Maiz icusi dedan gauza da, San Inazioren ura azquenengo gassotasunean edaten dutenac, Fede ta debozioz Sacramentuac artuta, eriotz pozcarria eguiten dutela.

13. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. de iruretagoyena 0048 Onez gañera Eskritura Doneak gogorazten digu beste gertaera pozgarri ta zerutar batean, eskontzaren bidetasuna ta berari zor diogun begirunea.

14. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak a. arzac 0562 4.garren EUN PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, jostiruditar moldaerik onena, itz-neurtu edo larretan eta Gipuzkoako euskal-izkeran egiten duenari, gaya izan litekela ala negargarri nola pozgarri motakoa.

15. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak muj 0538 Zuk ondo dazauzuz Elizanburu'ren neurtitzak: neurtitzen egillea ere ezagutu ezazu bada, maite ditugunak ezagutze gauza pozgarria da beti-ta.

16. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak muj 0538 ¿Zergatik? Euskaldunentzat gozoenak, pozgarrienak diran gauzak aitatu zitualako bere eresietan, bere neurtitzetan.

17. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. olaizola 0002 ¡Ze atsegin eta pozkarri zaigun gure aurrtzaroko, ume-garaiko, toki, jolas ta jai alaien oroipena! Gizonaren biotzean badago zerrbait ere, bere makurrkeriak okerrtuko ezpalu, zorionaren antza egoki ezagutzera emango liokena; orrdea, gizonak maiz okerrtzen ditu biotzaren onerako bultzadak eta samintasunaren edari garratza sarritan edan bearr izaten du.

18. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. olaizola 0003 ¿Ta gizonaren biotza noiz da zuzenena?¿Gure biotzak naimen zuzenenak noiz izan ditu?¿Ze garaitan gure albo-inguruan gauzik alai-pozkarrienak, zuzen-onenak ikusi ditugu gure aurrtzaroan ez-pada?¡A, yaun-andrreak! Ume garaiko oroitza ¡ze atsegiñgarri zaigun!.

19. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. olaizola 0003 Eta oroitz atsegiñgarri ori ¿zerrk ondoena erakarriko digu gaurr euskaldunena bakarr-bakarrik dan txistu pozkarriak baño?.

20. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak inza azalp 0104 Siñisgai pozgarria

21. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1918 0001 Bitxilorez (de margaritas) polito apainduta egozan zelaiak isera zuriz eztaldu yakuz; igeli-zugatzak (los frutales) margo pozgarrikaz darakusben (erakuzten eben) bizitza barria, baña il dira atzera; orlegi ederrez yantzi ziran solo ta solo-mugak (munak), eta illundu egin dira.

22. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak i. enbeita 0001 Eta au pozkarri-pozkarrija da guretzat euzkotarrontzat, eskerrak oitura zarroi, urtian bein baño ezpa-da be, euzkel-abesti politok geure atadijetaratuten diran umetxubakandik entzun al-ixaten doguzalako.

23. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 ¡Ango txaloak! ¡Ango deadar sutsuak! ¡Ango alaitasunezko agerpen zoragarriak! ¿Nork adierazi une pozgarri artako aunditasuna?.

24. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1936 0001 Eta pozgarri zaigula, anai euzkotarron, jaiki aldi au, esan bearrik ez.

25. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el pueblo vasco 1935 0001 Pozgarria da ainbat bazkide, beren arazoekin, egun batean eta bestean, bein ere gelditu gabe, emen, gure idazkaritzan ikustea.

26. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1931 0001 Ez al da bada pozgarria benetan Euzkadi maitatzen duanarentzat olako egun bat? Nik baietz uste det.

27. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1932 0001 Jai alai eta pozgarria igaro genduan Jesus'en Biotza'ren egunean: goiz-goizetik elizkoi guztiaren leioak apaindurik arkitzen ziran ikurrin guztiak Jesus maitatiaren biotz irudiarekin apaindurik zeudela.

28. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gmant 00007 Europa 'ko baster guztietan eriotza, triskantza, ta negarra zabaltzen dauzan guda baltz, onetan, gustia ezta baltza, Kistar biotza poztuteko gauza pozkarriak be ba-dira; ta onetariko bat ementxe ipinten dogun jazokun eder-ederrau da.

29. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00006 Ontziratzen iñarduela, euren artian alkar-izketa oneik entzun ziran: Gure bizitzaldiko ordurik pozkarrienak, egitan, Erroma'n igaro doguzanak izan dira.

30. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00006 Baña aldirik eder pozkarriena, ziñez, Doipuruak zuzenduko urrutidatzia, ordezkariaren bidez, irakurri zana, izan zan.

31. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0063 Jaunaren legea bikaiña da,
eta arimaren atseden;
Jaunaren erabagia zintzoa da,
eta ez-ikasiaren jakituri;
Jaunaren aginduak zuzenak dira,
eta biotzaren pozgarri;
Jaunaren agindua gardena da,
eta begien argi;
Jaunaren naia garbia da
eta iraunkor beti;
Jaunaren aginduak egi dira
eta guztiz zuzenak;
urrea baiño ederragoak,
urre bikaiña baiño geiago;
ezti-orraziari darion
eztia baiño gozoagoak
.

32. 1940-1968 bizkaiera poesia s. muniategi 0049 Benetako udaldi ederra zan bai,
eta, egunbera,
arratsalde argi eta, eguzkitsuz,
baserri bideai gozoro iarraituz
ibilliz-ibilliz,
arto-garitzaz,
belardi ezez...
nere soin eta,
biotz-begiak eder-kulunkatuz,
ai! ze nereratze pozgarri,
ipar aize biguna zala
egun garbiaren
arnas bizi!
.

33. 1940-1968 bizkaiera poesia s. muniategi 0050 Lilluraz nebillen bai,
nere bidezko eguntasun garbiz;
bai enara irriztariz
eta, bai zerupe argi
ikara pozgarriz...
Bideak neraman bai,
nerez-nerezko eguntza
eta, aize zoragarriz
.

34. 1940-1968 bizkaiera poesia s. muniategi 0050 Eta, soin arin,
nere lillura,
nere ametsakin...
iritzi nintzan iritzi,
errotatxo baten ondora
eta, an lotu nintzan bai, geldirik,
abots ezti, pozgarri bat entzunik...
ai! antxe lotu nintzan
bideari iarraitu eziñik!
.

35. 1940-1968 bizkaiera poesia olerti 1968 0071 Gaurko egunez nere zorion
onen-onena zuretzat,
olako eguna bai yakulako
guztiz pozgarri guretzat
.

36. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0138 Irudi eder bat ez da egiten sasi-tartean edo kortako bazter baten tresna zar-loi tartean ostonduta eukiteko; egite andiak, gorenak guztien zoragarri ta pozgarri izanda alik geien iraun dagien egiten dira.

37. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0313 Pozgarria ziñez Jesukristoren izketa au geideari egin dautsaguna Berak sarituko dausku-ta.

38. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak j. garitaonaindia 0077 Kronikan esaten dugun bezela, Lazkao'tik etorri zitzaigun Muxika'tar Errupin beneditarrak berri pozgarri bat eman zigun: gure Aita Mokoroa ideologi iztegi bat egiten ari omen zaigu.

39. 1940-1968 gipuzkera antzerkia netx lbb 0193 Igon - Gorri bizi orrek, odolaren irakin pozgarria dakar. Egun berria, maitasun-lurriña, lore-izkuntza, eztaiak aidean.

40. 1940-1968 gipuzkera antzerkia netx lbb 0208 Igon - Baiña, Kati!... Berriz ere, negarrari eman diozu!... Zabalduiozu atea pozari!... (Soiñua jolasti ta pozgarri...).

41. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0277 Utz itzazu oiek, ezazu aurron erruki, gaixo orrek! Naiz-ta gurekin ez bizi izan, pozgarri izango zaizkizu.

42. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0022 Erroxali - Gaztea zera eta berriz ere, osasunaz batera, itzuliko dira zuretzat egun pozgarriak.

43. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa j.m. lekuona 0105 Emaitz gurenak bizi ta gorputz eginik nabari zituan egun pozkarriak....

44. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0082 Batek besteari esatekotan makurtu egiten ziran lenbizi, bi esku aundiekin txikitu ta estuta lagunaren belarria, sartu ezpañak beatz tarteko txuloan eta ixil-ixillik, polliki-polliki, itz bat ondo bukatutakoan bestea atalka esanaz, jakin zuten danak berri pozgarri ura.

45. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa eizg 0148 Gañera, neretzat pozgarriena dan beste gauz bat ere ba degu... Malen'i ere ori bera gertatzen zaiola; berari ere nereganako maitetasun garbi, zintzoa, sortu zaio, eta alditxo batean alkar ezagutu gabe egon da gero gure maitasunak alkarri agertuaz bi biotzak bateratu dira eta alkarrenak izateko itzak Goiko-Ama'ren aurrean alkarri ziñez emanak ditugu.

46. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gure mixioak 0033 Miami'tikan berriz ere egazkiñean bi saltotan Guayaquil'en ziran ta an zegoan D. Luis ia bertako egiña, Los Rios'etako berriak, berri pozgarriak kolkoan gorde eziñik.

47. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa m.a. urreta 0054 Gure euskaldun gaztearentzat etzan berealakoan iritxi une pozgarri au.

48. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde 0266 Ene amak beti bere semearen zoriona eta obebearra billatu du berearen gaiñetik eta urrats au eman bearra nekagarri izan ba'zaio une batean, pozgarri gerta bekio ondorenean.

49. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ayalde 0155 Ura izan det nere bizialdi pozgarriena.

50. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0107 Sokarteren azken-aldi illunean, aburu bakanok kuzkuzka zeuzkan bere gogoan, atsekabearen pozgarri: edenak ta ilkizun suak ez diote gaitzik egingo, ta gero, Mina'kin ausaz ta beste gogo zindoekin, bereonelako elkar-izketak ta are obeak izango ditu.

51. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak arragoa 1964 0065 Gabriel Aresti'k, José Luis Alvarez Enparantza'k, José Antonio Loidi'k eta beste batzuk olerki ta nobela berriak argitaratu dituzte urte auetan, ta pozkarri da ikustea zerbaitxo aldatzen dabillela gaietan gaurko euskal literaturan.

52. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak mde 0010 Ikusten dugunaz, Geley'ren ustekizuna Sudre'rena baño pozgarriago da, gure izatean betiere iraungo dugulako itxaropena ez bai'digu kentzen.

53. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak a.a. cardaberaz 0023 Gazte onentzat gertaera au mingarria izan zitzaion; baña beste aldetik erlijioso aiek pozgarri izan zitzaizkion; bada ikusirik gazte onen Modesti, Batutasun eta Obedientzi guztizkoa, guztien biotzak irabazi, eta Prudentzi, Zelo ta maitetasunaz tratatu zuten; eta bera ere bizi guztian esker onekoa izan zitzaien.

54. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak netx nola 0022 Adiskide zar: Ire karta pozgarria jaso berri diat.

55. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak netx nola 0027 Gu ere gure aldetik zuen Koldo ta Arantzari egunik pozgarrienak sortzen, al-izan degun neurriz, saiatu gaitun.

56. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak txill 0044 Siñistunarekiko, ordea, eusle eta pozgarri.

57. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia luzaideko eliz kantak 0012 O misterio pozgarria,
zeru ta lurren miraria.

58. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. arozena 00001 Etorkizunean bide zabalen bat arkituko dugun uste oso ori itxaropenaren arnari pozkarrio da.

59. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... anait 1958 00001 Eta onen eriotz ostean marmar pozgarri bat entzun da: Bernardo Law Montgomery katoliko egingo dalakoa.

60. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bidez 1967 00001 Bai, dana zan zuri, pozgarri, maitagarri; bañan amets bikain bat neroan nire biotz barrenean.

61. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bidez 1967 00001 Egunen batean, dana izango jat pozgarri ta atsegingarri.

62. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... lab 00001 Beratzaz jardutea oso pozgarri zaigu Ugalde'k garbi azaltzen eta ezebatzen ditualako Unamuno'k aspaldidanik euskeraren kaltean esandako itzbideak.

63. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eusko gaztedi 1949 00001 Pozgarri da, gure Eusko-Etxean ikustea, zenbat eta zenbat aurr eta mutil gazte dabiltza.

64. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eusko gaztedi 1949 00001 Ez al da pozgarri euskaldun aita eta ama batentzat jakitea bialdu litezkela gure eskol batera.

65. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... n. tauer 00001 Igaroko amar urte oietan orko EUZKO DEYA izeneko illeroko bikaiña gogo beroz eta arretaz irakurri degunok, gauza bat, txit pozgarria, oartu degu.

66. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak erlijoeo/3 0038 Gure jaialdiak bi alde izango ditu: eraketarena bat, danon artean egingo dana, ezeren utsegiterik izan ez dedin; eta bestea, egikundearena, guztion pozgarri dedin eta, orrela, alaitasun batean bukatu igeslari zaigun iru-illabetea.

67. 1969-1990 bizkaiera poesia k. gallastegi 0154 Solo ta zelai, baso ta mendi,
gure lurra maitagarri
bere izate guztiz goi-goia
dala niretzat pozkarri
.

68. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa m. zarate 0078 Badator, badator udabarri pozgarria....

69. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. gorostiaga 0491 Pozgarria da Euskaltzaindiarentzat lenen aldiz etxebarri edo egoitza barri honetan sartzea, eta berton jarlekua hartzea.

70. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. gorostiaga 0491 Pozgarria eta samurra, Nazario Oleaga euskaltzain kide zanaren oroimen hau egiteko.

71. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak pujana 0014 Autortzak, beraz, ba dau pozgarri ta alaigarri dogun alderdi bat.

72. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0043 Izan be bertsoaldi orreik, gertaeraren kronika egitsu, samur eta pozkarriak diralako, nai eta tartetan eztentxoa luzatu, komeni jakonak aidean artzeko eran.

73. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak angosto'ko ab 0114 EGI POZGARRIAK DIRA.

74. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak angosto'ko ab 0114 J'K- Egia da esan dozuna, egi pozgarria!.

75. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. setien 0071 - Lana: nekagarri ala pozgarri eta aringarri ote da?

76. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. antiguedad 0556 Energia nuklearra ere hor dago, batzuren pozgarri gehienen kezkagarri.

77. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i.m. de lezea 0041 René Caillaud-ek Marionnettes et Marottes liburuan dioenez: Lorpenak pozgarriak ziren, egitura zein hiztegi mailan (ingelesez), baina komunikazio maila dexente baxuarekin jarraitzen genuen.

78. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0047 Zein pozgarri izango zitzaiokeen lantokian geratu ahal izatea, ferietara joan beharrik gabe!.

79. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0053 Eginkizun, jolas eta arazo guzietan elkarren pozkarri aritzen ziren.

80. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0011 Baina azkenean gure bizi guztirako oroipen pozgarri hark potto egin digu, zeren eta gu konturatzerako argazkilaria aldegina bait zen.

81. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1990 0002 Gure itxaropena, Jaunaren Gizakundearen sinismen pozgarrian oinarrituta eta azken Parusiako jomuga haundira irekita, Eguberri jaiaren inguruan biltzen da bereziki.

82. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1990 0024 Fede hori badugu, mezu pozgarri hau jasotzeko gauza izango gara: Ezagutzen ez dugun Norbait, Kristo Jauna, gurekin dugu, gurekin lan eta neketan bat.

83. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1990 0024 - Jesus Jauna, Aitak behartsuei berri pozgarria ematera bidali zindun: Erruki, Jauna edo Kyrie eleison.

84. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1989 0007 - gero, Pazko-deiaren irrintzi pozgarriak goraipatzen du Kristoren argiz jantzitako Bazko-gau zoriontsua.

85. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1989 0007 Egia esan, gau hortan, argiaren irudiak, ulertu izan dadin, ez du beste lagungarri askoren beharrik, berez garbi ulertzen bait da eta, gainera, kristau elkartearengan halako giro bero eta pozgarri bat banatzen da, ospakizun osoaren barne-mamira eraginez: gaiztakeriak uxatu, obenak garbitu eta; minduei poza ekartzen dien gau santua bait da.

86. 1969-1990 euskara batua literatur prosa e. antxustegi 0013 Gizona txundituta geldituko da, arrotza bailitzan sentituko du bere burua, baina orduan emazteak besarkatuko du, eta maitasun guztiaz bere barnean zakila sartuko ere, bien arteko jolas pozgarriari hasiera emanez.

87. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0300 Hauzoko guztiak guraso zaharrei zorionak ematera joan zitzaizkien gertakizun pozgarri hura haiekin batera ospatu nahiez Zakarias-ek pozez gainezka abesteari ekin zion:
Onetsia Israel-en Jainko Jauna,
bere herriari agertua egin bait dio, askatzeko.
Osasuna indarra sortuerazi du
bere morroi Dabid-en etxean,
aspaldiko denboretatik igerleen ahoz
agindu izan zuen bezala.
Eta zu, haurra, Goi-goikoaren igerle deituko zaitute
Jaunaren aurretik ibiliko bait zara
haren bideak txukuntzeko,
herriari osasun bidea
eta pekatuen barkamena aldarrikatzeko
.

88. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak vill 0324 Gertakari pozgarri hau osatzeko etorri da, bada, Hazparnera Euskararen Akademia, Euskaltzaindian izena duen batasuna.

89. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0090 Beraz, berri pozgarria izan dugula, ez dago esan beharrik batez ere bultzada berri baten hasiera bezala uler daitekeelakoan.

90. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. larrañaga 0359 Pozgarriak dira gai ontan Gipuzko aldean asi diran lan batzuk.

91. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 0032 Joanaren hilobitik etorkizun pozgarria biztuko da.

92. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. arejita 0500 Taldeon asmorik pozgarriena txabola bat egin edo egokitzea izaten da, berau izaten delarik kidean biltoki kontu eta isilpekoak esateko leku eta eguraldi txarra dagoenetan aterpe ere bai.

93. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak legazpi 0180 Gizonak naturarekin duen hartueman pozgarri hauen artean une garrantzitsuenetariko bat udamuga inguru ospatzen zen.

94. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. kortadi 0307 Gauaro izar lorea, goizalde bitartera danean murmurika ixilla, bakartasun ozena, apari pozgarri maitasarrean.

95. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak matx 0044 Euskaldungoaren komunikabide bihurtu ziren irrati eta astekari haietan lan egitea pozgarria zen, mehatxuak mehatxu, saldukeriarik gabe, euskararen eta Euskal Herriaren alde lan egiteko modua eskaintzen bait zuten.

96. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. biteri 0182 Hauek lanarekiko emandako eritziak ikasleentzat pozgarriak izan ziren.

97. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0019 Beraz, urritasun literarioaren aurrean Gipuzkoa-n ehun eta hogei milako materialeak topatzea pozgarria gertatzen da.

98. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak salbamena 0027 Han zeukan eginbehar bakarra, eginbehar pozgarri eta utziezina, hitz haiek errepikatzea zen, bere barruko sentiera hitz haiekin gozatu arte.

99. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak salbamena 0109 Jesusen jarraipenaren arrisku pozgarria eskaintzen zaigu, horretarako barkamena onartzean lortzen dugun adiskidetzearen lehen pausoa emanez.

100. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak salbamena 0109 Oraintxedanik Jaunaren biztueraren ikuskizun pozgarriak argi egiten digu.

101. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak emboroi 0421 Hala ere, oraingo ospakizun haundi hau, arrekoarekin lotuta dagoela ikustea pozgarri zait, Jose Antonio Agirre Jaunaren gidaritzapean lan egin zutenen, bildu zirenen eta gure helburuak berdinak direla agerian jartzen bait du Biltzar honek.

102. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0219 JUSTO - Zu agurtzea beti zait pozgarri, andre Malen.

103. 1969-1990 gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0130 Danok ardura artu dezagun
eta egin alegiña,
zugaitz oiekin jantzita jartzen
al dan saillikan aundiña;
oien bitartez garbitzen baita
erriko arnas zikiña,
kanpotarrentzat pozgarri eta
bertakoentzat, jakiña,
obe genduke garai dan arte
ortaratuko bagiña.

104. 1969-1990 gipuzkera bertsoak a. zavala 0032 Mundu guziya arriturikan
dago begira jarriya,
ikusirikan odol-isurtze
aundi ta negargarriya;
zenbat guraso triste ta semek
utzi du bere biziya,
pozgarriya etzan izango aien
azken orduko antziya,
gerrak gauz onik ez dakarrela
artu dezagun etsiya.

105. 1969-1990 gipuzkera bertsoak salav soro 0145 EGUN POZGARRIAK

106. 1969-1990 gipuzkera bertsoak salav soro 0145 Urreratu zaizkigu
egun pozgarriak,
emen dira Gabonak
eta Eguarriak,
gu alaitzen gaituzten
jai zoragarriak,
pakean ospatzeko
Jainkoak jarriak.

107. 1969-1990 gipuzkera liturgia illetak 0013 Bietan gaiñera, guraso, senide eta urbillekoen alde eskatzen dugu, beren atsekabean sinismena izan dezaten pozgarri.

108. 1969-1990 gipuzkera liturgia ileta-elizk 0149 Kristok irabazi eta emana degu itxaropen pozgarri au.

109. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa g. egaña 0043 Bai! Etxemiña! Eta auxe da, gure erria da, gure etxea da edozein bidairen azken kai edo irrikarik pozgarriena.

110. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. iturbe 0021 Pozgarri zitzaion Boniri aitari hari berdiñeko semearen aita izatea.

111. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0295 Jendeen joan-etorria, jendeen ibillera bizi, dana pozgarri zan biontzat.

112. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0232 Beste igandetako liturjiatik azken eguna gogoratzean, azken auzia zekarkigun burura; gaurko igande honek, berriz, beste alderdi bat agertzen digu, askoz ere aberatsagoa eta pozgarriagoa: auziaren ondoren datorken piztuera.

113. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0245 Liturkizun pozgarririk baldin bada, gaurko hau dugu hori.

114. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0245 Itxaropena dakarren guzia dugu berez alaitsu eta pozgarri.

115. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak aste santua 1983 0102 Musika-saio labur bat (otoitz-giro pozgarriari eusteko modukoa)

116. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0011 Aurrerapen auek guztiak, beraz, pozgarri bezain aipagarriak dira.

117. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1985 0086 SARRERA-OARRA
(Ospakizuneko igandeari dagokion sarreratxo bat egitea ere bidezko da bere muiña gogorazteko. Ondoren, berriz, sarrera au egin dezakete):
Parroki ontan gaur beste gertakizun bat ere ospatzen dugu, garrantzizkoa ta pozgarria.

118. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak l. egia 0015 Bidegabekeri gutxiago lurrean, eta pozgarrizko buru-jabetasun ederrik pranko erridi zapalduetan.

119. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Datu hauek oraindik pozgarriagoak dira Europako Ekonomi Elkarteak eragin txarrik ez duela izango jakiterakoan.

120. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egunk 1990 0001 Hala ere, joan nintzenean bezala orain ere lagunak eta etsaiak ditut, baina lehenak ugariagoak direla uste dut eta hori pozgarria da.

121. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. manterola 0001 Ez al da gauza pozgarria, orain dala urte-mordo bat egindako bertso-saioak noizean bein entzutea?.

122. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Ezinbestean... Obabakoak Aste honek berri pozgarria ekarri die euskal literaturzaleei: Obaba galduan gertatzen eta kontatzen direnak gortearen onespena izan dute, eta Bernardo Atxagaren liburuak hobe esanda, liburu honetan ixuri den Bernardo Atxagak, Estatu mailan ematen den Literatur Sari Nazionala merezi izan du.

123. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak deia 1983 0001 Berri pozkarria eta bitxia.

124. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ugalde 0001 Argiak hasi dira pizten; neketsu bezain pozgarri; ez da oraindik askatasun eguzkiaren egunsenti-aurrea besterik, baina hasi da zabaltzen zenbait alorretan.

125. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Festa alaia, pozgarria eta herritarra; 600 mutiko-neskato, Lasartekoak eta ingurukoak, maisuak ondoan zituztelarik.

126. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Ondorio orokorra nahiko pozgarria izan da eta iragan den ihardunaldia joan dela pentsatu behar badugu ere, izugarrizko konfiantza dut gure zenbait kooperatiba birraldatzeko, zeren gehienetan, beraien gidariak, ekonomia edo merkatura ateratzen duten produktoa ez daude gaurreguneko eskarien mailan.

127. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak dv 1981 0001 Orrela, Abendu-aldia gerta daiteke giza-batasunaren garai pozgarria.

128. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zabala 0001 Konparazio batetarako: gerra zibila bukatzear Ia bukatua zeneko arrantxo Mendian edo egin ohi den otordua pozgarri Poza ematen duena. Era berean: beldurgarri, ikaragarri, atsegingarri... haietan edo baso-lanetako otordu sanoetan?.

129. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1973 0001 Berri pozgarria, bai, Iztegi berritu onen agerpena.

130. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1973 0001 Baiña ori bezain pozgarria da, A. Mujika bera lanean ari dala aspergabe.

131. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1974 0001 Izkuntzea kontuan artzen ba`dogu, gipuzkoeraz idatzita dago, baiña euskera garbi, eder eta pozgarria dakar, guztientzat ulert-erreza.

132. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. gereño 0001 Gehiago edo gutiago, euskara erabiltzen da ikastoletan; eta hori gauza pozgarria da.

133. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arregi 0001 Eta adierazgarri horietako zenbait ez dira oso pozgarriak, batez ere diren horretan luzarorako finkatzen baldin badira.

134. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. ibabe 0001 Ill onen 10`ean Gaceta del Norte egunkarian irakurri detan berri pozkarria da, ala ta ere urteetan sartuta daudenentzat konpreni-arazten digutelako, urteetan sartuak izan arren, bat bape zaartu gabe ondo eldua agertu daitekela.

135. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. larrañaga 0001 Izan ere, andik etorri zaizkigu berri pozgarri asko.

136. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.l. iriarte 0001 Edo-ta beste era batera esateko, euskaltzale edozeiñentzat geiago noski sutsua izan ezkero zitzakeala pozgarri zorioneko agiria.

137. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. aierbe 0001 Batek burututako lana nunbait argitaratu dutela jakinaraztea pozgarri bear lukela dirudi eta neretzat ala izan da beti baiña, oraingoan alderantziz gertatu: naigabeturik utzi.

138. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. gaztañaga 0001 Ospakizun pozgarri artan ez genion alperrik opa izan, beste 25 urteren buruan elkarrekin biltzeko zoria! Baiña...

139. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Pozgarri eta atsegingarri da hori!

140. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Pozgarria da Berri On hori, gizonaren barrena indarberritzeko.

141. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak punto y hora 1976 0001 Iruiñen, alde batetik berpizte sakon eta pozgarria dagoela edozeinek ikusten du.

142. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. egaña 0001 Gehienentzat pozgarri gertatu da Sabrina.

143. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arregi 0001 Eta ekaitza igaro ondoren barealdi pozgarria datorren lez, era berean, gure ekonomiaren egun-senti barriztatua, piztuera itxaropentsua, ur-urrean dagola deritxagu.

144. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arregi 0001 Gero pozgarria, itxaropentsua, lagun artekoa, ez alkar joka ta bekaizkeriz eroatekoa.

145. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak i. etxeberri 0001 Une onetan, jakin-gura daukunentzat oso pozgarria da, txoko gitxi egongo dira, nai eta gauza guztiak errez-errez ez egon, bertako bizilagunak alai eta pozik ikusten diranak, lana dagolako eta aurrerapenak ikusten diralako.

146. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. peña 0001 Eta bai pozgarri guretzat, Hosea'ren aleluya kantak entzutea!

147. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak b. kapanaga 0001 Hala ere, ikusten dugu batak eta besteak lortzen duela eta pozgarri zaigu.

148. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... g. ansola 0002 Lan aldetik ere ikuskaria ez da txit pozgarria agertzen.

149. 1969-1990 sailkatu gabeak literatur prosa karmel 1974 0072 Beste gauza bat. Oso pozgarri izango litzake guretzako, Karmeldarrok, denon artean, Nobela saria gertatzea, beste iñorren atera eskean jo gabe.

150. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura iaun zuria 00093 Lekobidek ez eban bere aldian Bazko egun pozgarriagorik ezagutu.

151. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0195 Jainkoaren argi onek arima sendotu eta ondo ezteko, gogor samar joten dauanez, ain min andia artzen dau, ia bea jo eragitekoa, batez bere gogorren joten dauanean; orduan sentzumena eta gogo-barru guztia, zama astun eta illun bat gaiñean baleu lez, nekearen nekez il aiñean jarten jako, iltea pozgarriago eta obetzat leukela.

152. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0122 Eta barriro esango dot: ori egin eban Jaun au danean ezereztuen egoala, gizonen aurrean omen guztia galduta; ilten ikusi ebenean, aintzat artu ez eze, barre eta irri egiten eutsoela; ezereztuta bere izatean bere, orixe bere iltean galdu egiten ebalako; bea jota, Aitaganik izan egikean laguntzarik eta pozgarririk ez eukala, une orretan bertan bera itxi ebalako, zorrak garbituz gizona Jainkoarekin alkartu egian.

153. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0241 Holakoxe harrera bigun, gozo, maitekor, pozgarri egiten deutso pekatariari.

154. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 00140 Eta nik emango diet berri pozgarri hori.

155. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/6 0135 Seguraski negozio hobea da erdaraz kantatzea, baina askoz ere pozgarriago euskaraz aritzea. Euskal Herrian gauzak erraztu egiten dira euskaraz kantaturik. Konplizitate puntua nabarmena da. Baita erdaldunentzat ere.

156. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/2 0223 Argigarri (argia sortzen duena), pozgarri (poza sortzen duena)...

157. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0205 - Polit
- Itsusi
- Atsegin
- Astun
- Nekagarri
- Arriskutsu
- Ondo ordaindua
- Txarto ordaindua
- Eroso
- Lasai
- Musutruk
- Aspergarri
- Alai
- Pozgarri
- Zikin
- Garbi
- Zaratatsu
- Deseroso
- Beharrezko
- Triste
- Estresante

158. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00073 Bizitza berri bati hasiera ematen nion harturiko erabaki harekin, baita oroitzapenez beteriko bizimodu ahaztezina atzean uzten ere, non nire sendi osoa agertzen baitzen, makina bat une latz eta pozgarrietaz gain.

159. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura portuko bakardadea 0062 Oi, Itsaso, Itsaso, horrenbeste bizitzaren borrero, horrenbeste saminen pizgarri eta une pozgarriren zaindari, ez nigarrik egin; hurbil bait dago hainbat maite duzun lurrarekin elkartuko zaren eguna.

160. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0142 Baina kontu haiek ez ziren batere pozgarriak Tommy eta Annikarentzat.

161. 1991> euskara batua liturgia meza liburua 00119 Zoriontsua, emazte onaren senarra!
Bi aldiz luze, haren bizitzako egunak.
Senarraren pozgarri, emazte azkarra,
bakean beteko ditu honek bere bizitzako urteak.
Emazte ona, ondare ona
Jaunak bere zerbitzariei emango dien ondarea.

162. 1991> euskara batua liturgia igandea 00143 Hauxe da, senideok, igande honetan, Gabon-jaien giro pozgarrian, gogoratzen eta ospatzen duguna: Jesus, Maria eta Josek egiten zuten Familia Santua.

163. 1991> euskara batua liturgia abendualdia 00040 Gaur, Jesusen piztuera ondoren, salmo honekin otoitz egitean, bakearen eta bizikidetza pozgarriaren bila dabilen herri bezala jartzen gara.

164. 1991> euskara batua poesia j.l. padron 00028 Esketik bizi gara denboraren jarraitzaileok.
Bere sutean erretzen taupaden sinfonia burutu gabea.
Zergatik ez du barkatzen bizi-gogo egunerokoa?
Agur egiten dio betirako.
Neure iraganean maite dugu elkar.
Jiradiska zoriontsu bizi zen pozgarri huts hartan.

165. 1991> euskara batua literatur prosa k. biguri 0011 Jaiotzetik beretik ezagutzen zuen mutila, berak eman zion bataioko ura, berak irakatsi Jainkoaren dotrina ez oso ondorio pozgarriekin, konturatzen ari zen bezala, berak bedeinkatu zituen lehenik haren amaren, eta gero, hamabi urte geroago, aitaren zerraldoak hartu zituzten hilobiak;

166. 1991> euskara batua saiakera-liburuak neurozientziak 00011 Osasun Jardunaldi hau hasi aurretik bi hitzetan adierazi nahi nuke pozgarria gertatzen zaidala hemen zuekin egotea. Bi dira hartarako arrazoiak.

167. 1991> euskara batua saiakera-liburuak touring 00130 - Oso gogoan daukat Fernando Aznarrek eta Roberto Otaegik zeukaten gorpuzkera: luzexkak ziren biak, indargabeak ziruditen. Nafarroa aldera joan behar izaten genuenean, jatetxeetako ohiko menuan salda, tortilla eta oilasko laurdena sartzen zen. Behin baino gehiagotan ohartu nintzen, ordea, mahaitik altxatzerakoan, aipatu bi jokalari horiek bazkaltzen hasi aurretiko gose-aurpegi berbera zeukatela jan ondorenean ere. Menua bikoiztea erabaki nuen eta orduan bai aurpegi alaia eta pozgarria beraiena.

168. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eltxostena 1998 00407 Gainera, ez da batere pozgarria gertatzen salgaiak hartu eta gordetzeko eta salmenta ibiltarian udal baimenik gabe jardutea zigortzeko espedienteari ekiteko erabakiak ere ez ezertarako ohartaraztea salgaiak kautelaz hartzeko arrazoiak, eta salatuak salmenta ibiltaria burutzeko behar zen baimenik ez erakutsi izana besterik ez aipatzea.

169. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.l. goikoetxea 0797 1. Azken 25 urteotan euskara batuak ezagutu duen aurrerakada pozgarriarengatik zorionak eman behar zaizkiola Euskaltzaindiari.

170. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0007 Agerkari horiek ez dira seinale pozgarriegiak izaten, gaitz ezkutuaren adierazgarri izan daitezkeen aldetik.

171. 1991> euskara batua saiakera-liburuak s. ott 0057 Artzainentzat maiatzaren amaieran artaldeak gora igotzea pozgarria da.

172. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 00132 K.S. (Karmel Sorta), Joan Mari Torrealdairen Euskal Kultura gaur liburuan agertzen ez bada ere, 10. alera iritsi da, urtero euskal irakurleei ezusteko pozgarriak emanez eta Teresa Lisieuxkoaren Idazlan guztiak euskaraz argitaratzean gailurra jorik. Halaxe jarrai dezala urte askotan.

173. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. otaegi 0095 ...beti lez / betiko beti lez, errealitatearen deskrizioa da; baina, era berean, beti lez, alaia, / beti lez, barruan poetaren izpirituan etengabe somatua nahi litzatekeen loratze pozgarriaren irudia.

174. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0073 UDARAKO arratsaldea pozgarria izaten zan, eguraldi ona bazan beintzat.

175. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0169 Gaztetasunean asi ta bizitza pozgarria ondo ibili ta gero badator alkarrengana naitasuna, alkar ikusteko poza eta ori da bearrezkoena.

176. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak a. arrinda 0001 Guk oiek bagendekigun genetika gabe ere; baña, pozgarria da orrelakoak entzutea gaurkotasun aundienez.

177. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak i. olea 00039 Apirillaren 23'an egin zan liburuaren aurkezpena, eta gertakari pozgarri eta garrantzitsua izan zan Legazpirako. Don Manuel Lekuona agurtzeko zori ona izan genduan.

178. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak salav 00191 Oraindik ere nere begien aurrean dauzkat beraien irripar goxoa eta esaten zizkidaten itz eztitsuak. Ez ninduten aspertu ere egiten. Beraiekin igarotzen nituan txolarte aztu eziñak ain ziran pozgarriak.

179. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia iratz 0217 Izan zaite, amatxi bat bezala, gure zazpi haurren bozgarri.

180. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.m. artzalluz 00078 Egoera zoriontsu eta pozgarrietan Jaunarekin izketatzea, Jaunari otoitz egitea, elizara joatea, meza entzutea, ona izatea, mesedeak egitea... ez da zailla; eta berez irtetzen zaizkigu ekintza onak.

181. 1991> sailkatu gabeak egunkariak izeta 00085 San Martin eguneko behar zuten etxea ustu eta zauzkaten guziak harturik zokoak ongi garbitu arte. Sasoin hau batzuentzat pozgarri baina bertzeeentzat negargarri.

182. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bbarand 0018 Ori da pozgarriena.

183. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1994 0040 Bere ustez, euskararen suspertzeak egunetik egunera egiten du aurrera Arabako toki askotan, eta hori arabar gehienen pozgarri da.

184. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goierritarra 1998 00004 Zerutar jaiak dira
gaude eguberriz
ospatu ditzagula
poz eta irriz
Jesus aurtxoa gurtuz
alkarturik berriz
Zorionak abestuz
biotz da eztarriz
pakezko egarriz
presok euskal herriz
sendiko pozgarriz
Belengo eskariz
denok gora Jesusi
ongi etorriz.

185. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0006 3) Zortzi unibertsitateetako ikerle eta irakasle bakoitzaren emaitza interesgarri eta pozgarria eta ugaria izan da: metodologia desberdinak agertu eta erabili dira gaiak eskatzen duenaren eta bakoitzaren espezialitatearen arabera.

185 emaitza

Datu-estatistikoak: