XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0366 Eguia da bere barrunari gogocoago citzayola bacardadea eta oracioan eta contemplacioan bere Ait Eternoarequin aoz-ao hitzeguitea, ceren ónena au dan; baña nola gucioi ceruco bidea eracustera mundura etorri baitzan, ematen da predicura, eta animai eracusteco ta oyec salbatzeco bearguintzara.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa lf 0519 Lasterka hurbildurik, prediku eder bat egin zioten Jesusek haur tzarreri eta etcherat igorri zituen, urrikia bihotzean.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa zerb gh 1927 0530 Bizpahirur urte huntan Eskualzaleen-Biltzarrak meza bat eman-arazten du bere bilkurako egunean urtheko Eskualzale hilentzat, prediku labur batekin.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa zerb gh 1927 0530 Dena den egia errateko, orai arte etzuten Eskualzaleek Donazaharreko meza bezen ederrik ikusi, hoin prediku gustagarririk aditu horrek ez baitu batere erran nahi orai arteko mezak etzirela ederrak ez-eta predikuak gustagarriak.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb sup 0003 - Arthiki... Errepublika? To! arthik errecha duk horien Errepublika, phedeiku batez nik hola arthikitzekoa balimbada!....

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb sup 0003 Orhoitzen da, phedeiku lazgarria bururatu zenean, Jaun Errientak, aintzineko igandean, ithoka, bi jauziz, bi ahapaldiz eman zuela Credo guzia, bururen buru, zintzur idor idor batean.

7. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. blaise 0095 Orduan fraide lagunak san Frantsesi: eta gure predikua?.

8. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. blaise 0095 Eman dugun etsenplu onaz, ibiliz modeski eta bildutasunean, eginez othoitz bihotzez eta ezpainez, gu ikhusi gaituzten guziek izan die predikurik ederrena eta hunkigarriena.

9. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa zerb bahnar 0186 Lehenik, zenbeit Anamita, berek nahi zutelakotz jarraiki zaizkonak, katichima, prediku eta gainerakoetan laguntzeko.

10. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa zerb bahnar 0186 Katichima eta predikuez bertzalde, ez dire haatik lotsa zer-nahiri lotzeko, ala barnean ala kampoan.

11. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak a. lizartza 0100 Bañan Mendiburu'ren izketa garbi ta suarra entzuteagatik, bertze aunitz ta aunitz, euskeraz mintzatzen ezpazetiken ere, aditzeko ainbat bazekitenek, aren predikutara joaten ziren.

12. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak a. lizartza 0101 Azkoitiarr aundiki batek, orren predikuak entzun ondoan zionez, ari entzun ezik, ez omen zitekean sinets, orren gauz sakonak, ark bezain poliki eta egoki, euskeraz erran zitezkenik.

13. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak a. lizartza 0101 Logroño'ko ikastetxe-Erretora zan Uriarte'tarr Lorentzo A'k erraten zuan, erdal errian berekin Mendiburu mixioetara eramanik, illun-etsiturik gelditu zela, aren predikuaren asiera ikusirik; entzunik zeukan aren su ta garr ospea, gezurrezkoa zela iruditu omen zitzayon.

14. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak a. lizartza 0101 Bere predikuetan, Jesus'en Biotza'ren debozioa eta Sakramendu Sainduarena edatzeko sayatzen zen.

15. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak a. lizartza 0106 Larramendi'ren idaztietan dakuskegu, garai artan aundiki ta jakintsuak ezereztzat zeukatela euskera; eta orrela apaizak ere nayago zutela, aitzaki-maitzaki, erderaz bere predikuak egin euskeraz baño; eta euskeraz egiten zituenean ere, euskera arrotz, gogorr, iguingarrian.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1914 0001 Beren pheredikietan Istoriaa eta halako zerbait aiphatzen badie, edo hitz-erdi bat erraiten goure haurren eskolalat igortetik gibeltzen ahal gutiana, entzunen die bertan:

17. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1924 0001 Hoitarik batek eman du predikua; eskuara garbian mintzatu zauku, laburzki bainan ederki.

18. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... fedhurtek 1920 00120 Herritar guziak ezin, ezin hobeki jarraiki ziren prediku eta katichimetarat, beren artean izatu ninduten zortzi egunetan.

19. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak g. ansola 0072 Erriaz, au da bere nortasunaz, bere izaeraz, bere kulturaz, bere doai ta akatsetaz, ots, bere etorkizunaz, sinisten ez dutenak desertuan ari dira predikutan.

20. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak andre dena maria 0087 Pedeikuek ez dautate onik egiten, ez nitzakote behatzen baliatzeko nahiarekin.

21. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak andre dena maria 0087 Eta noizetik noizera pedeikuari behatzen banako ere, enetzat ditazkeenak bestentzat hartzen ditut.

22. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1945 00001 Pilotako astea.- Urthe guziez egiten den pilotako astea, gure herrian asi da aurthen. Igande goizean, meza nagusia haundienean kantatua izan da, elizako kantariekilan. Okasionezko predikua egin dauku, Idiartegaray jaun aphezak, gure joko ederra laudatzen zuelarik, arbasoen ohidura zaharrer jarraikitzeraz geroz.

23. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Kolejioko jaun aphez geihienak pherediku bat egin du mamitsia bezagn hounkigarria, zoumbaiti nigarra jauz erazi diana.

24. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Aratsaldean prosesionea hil herrietara. Han gure jaun erretorak (laburzki bainan finki) hunkigarrizko prediku bat egin derauku gure hilez, heien erhoitzapena behar dugula goraki gure bihotzetan arthatu, lorekin heien tonbetan egiten dugun bezala.

25. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1956 00001 Jaun aphezpikuak egin predikua nola ez zaiku bihotz erdi-erdian finkatu. Erakutsi dauzku mende huntako arima sobera, arras airean bizi, iduri chori-buruak. Eta erran dauku Lurden nola ikas zezaketen ez zutela horrela gelditu behar; erlisioneak emaiten diotela bizi molde, bizi-bide zuzen bat, bizi-lege eder bat.

26. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1960 00001 Jende haunitz aurkitu da meza nagusian, zointan okasionezko prediku bat egina baitzizaukun.

27. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1960 00001 Garro-ko eskolan omonier den Gosterratxu jaun aphezak zer hitz sarkorrak ez dauzkigu adi-arazi, bere predeiku garbi mamitsuekin! Egiazki, egun osoak ere ez litazke luzegi holako argitzale baten aintzinean pasatzeko.

28. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1960 00001 Han, Sokorriko gainean, Garat jaun kalonjeak egin dauku egunari zoakon predeiku sakor bat, denak guti edo aski ukitu gaituena.

29. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1960 00001 Erakaspen hori ez du ematen predikuz: bainan erakutsiz familia batean eta herri batean gauzak nola dabiltzan.

30. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1961 00001 Filma pollita, predikurik gabea: maluruski alkoolaren makurra ikusten dutenek ez dute senditzen ezkontzaren errespetuak ere balio duela zerbait.

31. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Zonbat erakaspen ere ez dauku eman bere predikuetan, loria baitzen heien entzutea.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0169 Mahoma-k bere predikuei ekitean (= Islam), bere herriari batasuna ere eman zion.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak anai elkarte bat 0059 - elkartean prediku eta irakaskuntzaren arduradun izatea.

34. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.c. alonso 0095 Bere predikuari eta bere bizimoduari leial izanez, Jesus Jerusalenera igotzen da.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa peillen 0032 Behin, mairuei prediku egitea ibilita, gizandi horrek bere kemena erakutsi behar zikean.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak sm 0212 Ondarretatik Iruñeko San Kristobalera eraman zuten, eta zer zen bere harridura (70. orr. eta 83.en oraindik harriturik) sinets ezinik jarraituko zuen kapeillau baten predikuak: .

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. goñi 0070 b) Hiru enuntziatu erabiltzen direla: Socrates gizona da / Gizon guztiak hilkorrak dira / Socrates hilkorra da enuntziatua proposamendu bat da, baina bakarrik SUBJEKTU, ADITZ eta PREDIKU elementuz osatua Socrates SUBJEKTUA / gizona PREDIKUA / da ADITZA SUBJEKTUARI eta PREDIKUARI enuntziatuaren terminoak esaten zaie.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. lizarralde 0085 Urrunagan euskaraz egiten ziren predikuak oraintsu arte.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak vill 0304 Misio sainduko predikuak dira, eta besteak bezala, bizkaieraz daude.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j-l. davant 0006 Kulturaren garrantziaz ez dut predikurik eginen: ohartu nahi duenak berak ikusiko du, ekonomiaren hezkundea bera gero eta gehiago jakitatearen eta jakintzaren gain oinarritzen eta finkatzen ari delarik.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. zabala 0028 Horrela, Tomas Cámara, Salamancako gotzai ospetsuaren bedeinkapenarekin eta gero Gasteizko eta Compostelako gotzai izango zen Zacarias Martinez-en predikuarekin.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: zulaika, j.: adanen poema amaigabea 0115 Atsotitzetako, kantetako, esaldietako, errezo ta predikuetako hizkuntza eioa, usa-usatua, berbaliatzen dizu, espresio guziz esklusiboko Lasaren joeraren kontrast osoan.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ega 1984 0097 d) luzaroan erlijio izkribuak predikuekin izan baitira hitz neurtuen gidari bakarrak.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0023 Gizon berriaren predikuak zorakeriak dira.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak y. iguaran 0090 Hauetako asko euskaldun hutsak zirenez gero, beren lana euskaraz egin beharko zutela konturatu ziren, baina ez zuten libururik beren predikuak euskaraz prestatu ahal izateko.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. xarritton 0129 Ez genituzke gutietsi nahi bestalde apez-etxe edo komentu zokoetan aurkitu izan diren bertsu, gutun edo prediku oso ala puskatuak.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. mujika 0222 Lehen mendeetako predikuak elkarrekiko loturan jartzen zituen, Kristoren gurutzerantzako bidea eta neofitoen Bataioko uretarakoa, eta horregatik esaten zuten eranzten dituzte jantziak, Jesus bereetatik erantzia izan zen bezala urkamendira igotzeko.

48. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa hiriart-u 0215 Gai horietaz, Lafittek ez dauku mintzaldi eta prediku handirik egin, haren ikasle egon giren denboran.

49. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa b. mendisco 0107 Beharrik, predikua hasi aintzin Aita Duhaldek erraiten zuen hura zela Jainkoaren izenean mintzo, eta behereko hura debruaren abokat bezala.

50. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1984 0005 Astearte arratsean behar zuen aita Silhouette-k bigarren prediku bat eman, gizonentzat berezia.

51. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1986 0001 Bordako sukalde kedarrez tindatua zen eliza; izan zen kantu, prediku, komuniatze...... bazkari.

52. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1981 0028 Erraiten da frangotan, Euskaldunak mutu daudela apezaren aintzinean; erretorak predikutik nahi duena erran, eta nehork ez diola arraposturik emaiten.

53. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0005 Lehenago hitz hortaz adi-arazten zuten, on ala txar, nunbait edo noizbait agertu idazki guzi-guzien moltzoa: eskual-literaturan berdin sartuko zituzten haurren Arriola marriola kinkuankin, Axular-en Geroa, Amezketarraren ipuiak, Gernikako arbola, pastoralak, ostatu-kantuak, Lizardi edo Orixe-ren olerkiak, Peru Abarka, gure apez jakintsunen predikuak ala artzain ziberotarren xikito ausartak.

54. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hiriart-u 0001 Bere lanaren eta bizi-moldearen araberako katixima ere bazuen: familian ikasten zuen hura, eta oroz gainetik otoitza, Jainkoa Norbait baitzen gure etxetan; elizan entzuten zuena: apezaren predikuari kasu egiten baitzen, kaseta, radio eta telebixtarik ez zen denboretan.

55. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1983 0001 Bai, prediku bat anpuñatik emana, kantuak airosak eta hunkigarriak, dantzak euskaldunki emanak eta pilota ederki, bai ezker eta eskun ibili dena!

56. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1985 0001 Pedeiku hunkigarri batean eta pil pila doi batekin, Emile maiteak eskerrak bihurtu ditu Jainko onari, dohain guzien iturburu dena, bere familia ohoragarriari eta zuraidar guzier, baitaki denek, gisa bat edo bertze, lagundu dutela apeztasunerat heltzen eta orai artio hortan irauten.

57. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hiriart-u 0001 Ene bizian mintzaldi eta prediku zernahi aditu ondoan, aitortu behar dut badutala ainitz ahantzirik.

58. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. bortayrou 0001 Eta pedeikuak!... Ordu arte, bikarioak eta jaun Erretorak edo berdin Jaun Misionestek egiten zaizkuten pedeiku mamitsu, eder batzu, luze batzu... Egia erran, ez ginuen ez, gauza handirik konprenitzen, bainan zer mintzaldiak!!!

59. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. bortayrou 0001 Eta ondoko astean, lantegietan, ez ziren mintzo ez pilotaz, ez rugby-az, bainan igandean izan zen pedeikuaz.

60. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. bortayrou 0001 Larzabalek aldiz, erran zaukun haste-hastetik: Beha zazue mutikoak! Nik badiat jadanik aski lan igandeko pedeikuaren egiten, berriz astezkenetan beste pedeiku baten egiteko. Orduan, ni mintzatzeko orde, zuek bakotxak zuen aldean mintzatuko zirezte.

61. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... aburu 1982 0001 Elizako artaldean apez baten predikuak, ezkerreko agerkari abertzale guziek baino lan gehio eginen duen eta bertzalde...

62. 1991> euskara batua ikasliburuak erlijio katolikoa 2 00065 - Bizi-tankera aktiboa daramaten ordenak. Eginbehar desberdinak dituzte: predikua, irakaskuntza, behartsuei, gaixoei eta baztertuei laguntzea, misioak... Esate baterako: domingotarrak, eskolapioak, frantziskotarrak, jesulagunak, Karitatearen Alabak, Anaia Ostalariak, salestarrak, Maria Laguntzailearen Alabak, urtsulatarrak...

63. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00137 Jaun loiolatar batek esan zuen, zaldun azkoitiar batek entzun zion, eta harrezkero sarri gogoratzen digu honek bere predikuetan: krisi garaian ez egin aldaketarik, ez hartu erabaki funtsezkorik.

64. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00150 Baina hemen aldez aurreko arazo bat dago, komeni da jakitea, nortzuk izan ziren egoera hartan erregearen solaskideak, alegia, norentzat mintzatu zen erregea, zer jende-klase zuen aurrean bere predikua bota zuenean.

65. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0164 -San Frantziskok hain maite zituen animaliak, non predikuak ere egiten baitzizkien.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. barandiaran 00011 Joan den mendearen erdialdean Euskal Herria jota zegoen. Foruen galerak etsipenaren sentimendua biztu zuen askorengan, eta hortik jaioko ziren guda karlistek herria zatitu eta pobretu zuten. Garaiak ez zirudien helburu poetikoendako aproposa baina..., hala eta guztiz ere, euskara jorratu, zabaldu eta duintzeko orduan sortu ziren saialdiak ez ziren, historian lehendabiziko aldiz, bakar batzuen prediku hutsal eta isolatuak izango.

67. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak vill 00345 Eta han egongo da hil arte. Eta handik joaten zen Euskal Herrian zehar predikuak eta misioak ematera.

68. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. intxausti 00259 Horrela, ba, euskarazko prediku-katekesien beharrizana, Trentotik itzultzean, areagotu baizik ez zen egin Gotzainaren baitan: Bibliak eta Liturgiak, praxi katolikoan, latinez segitu behar baldin bazuten, beste eremuetan katekesi, prediku, jaiera pribatuetan... are premiazkoagoa zen herri-hizkuntzei, guztiei, leku ematea.

69. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak p. salaberri 00081 Baliabide horien erabilpen zuzenaz, sermoiak eta idatz zitezkeen liburuak ere, noski egokiago moldatu ahal izango ziren, haien iturri ziren testu sakratuak hobeto interpretatu ahal izango zituzten eta, horren guztiaren ondorioz, predikuan planteatutako helburuak errazago lortuko.

70. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. camino 00015 Baliatu, Ergoieneko, Arbizu-Etxarrietako, Arakilgo, Olloibarko, Oltzako, Izarbeibarko eta Gesalazko hizkerak baliatu ditugu alderaketarako eta baita Eguesibarkoak ere; ondoko Elortzibarko Zabalegiko 1785eko prediku bateko datu batzuk ere baliatu ditugu bakanka, iturria beti Yrizar (1992) izanik.

71. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. camino 00020 Datuen eta testuen aldetik, XVII. gizaldiko Juan de Beriain idazlea, XVII. gizaldiko Urdozko salaketa bateko hitz batzuk (Satrustegi 1987), Izarbeibarko XVIII-ko Utergako dotrina bat (Ondarra 1980), Garesko Bonaparteren inkestako emaitzak (Ondarra 1982), Obanosen agertu diren bertso batzuk (Ondarra 1993e), Oltzako Bonaparteren inkestako emaitzak (Ondarra 1982), Ororbiako 1758ko testu bat (Satrustegi 1987 eta Ondarra 1995), Oltzako Iberoko guruzpideko otoitz bat (Arraiza 1988), Joseph Markotegi Goñikoaren Olloko XVIII-ko predikua (Knô*rr 1992), Goñiko Bonaparteren inkestetako emaitzak (Ondarra 1982), Bakaikuko ikertzaile Ondarrak berak argitaratu Goñerriko testu zahar eta lokalizazio arazoz beteak eta Olloibarko Ollon mende honen hasieran Eusebio Etxalarkoak Erizkizundi Irukoitzerako bildu emaitzak baliatzen ahal ditugu.

72. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. camino 00023 Lakuntzako 1838ko otoitz batzuk eta zaharragoa izan daitekeen prediku bat ere baditugu (Satrustegi 1987: 229-234); azkenik, Arruazuko hizkeraren kutsu nabarmena duten Sakana aldeko idazki batzuk ere badira, Aralarko saindutegian bilduak (Satrustegi 1987: 186).

73. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. camino 00023 Goñin sortu Markotegi apezak prediku bat idatzi zuen Ollon 1777an irakurtzeko.

74. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. camino 00023 Bestetik, Izarbeibarko Muruzabalen aurkitutako sermoi batek, Oltza zendean dagoen Ororbia herri izena eta 1758 data daramatza, eta berarekin batera beste sei prediku gehiago daude idazkera berdinarekin.

75. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. camino 0931 Aezkerazko testuei dagokienez, garbi dakusagu, batetik, Garralda, Aria eta Orbarako dotrinak leudekeela, kanpotikako formez hornituago direla Abaurrepeakoa, eta Satrustegik Aribeko prediku gisa bildutako beste testu bat, baina azken bi hauetan ere, oinarri hizkera bakarra da, dialektu nahasketaren mailara iritsi gabe.

76. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. camino 0931 Aribeko predikua ez da Bonaparteren bilduma barrenekoa, era Satrustegik argitaratu asmo du, guri aurretik kopia bat eskuzabal utzi digularik.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. borda 0010 Manexek berak, 1972ko gose-greba oroigarriaren denboran, Iholdin, errefuxiatuen aldeko predikua egin zuen, eta 1984an presoen sustenguzko gutuna bidali zion Pariseko prokuradoreren bati.

78. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 00055 Beharrik, Iruriko eliza ttipia bere ingurukoez tanpez bete dela ehorzketa xume bezain hunkigarrien karietarat eta parrokiako apezak ospakizun xume bezain ederra egin diola nik segurik preziatu dudan solas hanpatu gabeko prediku goxo batekin.

79. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. xarritton 00133 Eta pentsu dut, bere gaiaren argitzeko, gure adiskideak dei eginen diela, alde batetik bere haurtzaroan entzun prediku eta katiximetako oroitzapenei, eta bestetik GERO-ren 60 kapituluetan barna Axularrek hain nasaiki azaltzen dituen erakaspenei.

80. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak in: piarres larzabalen idazlanak vi, 5-6 0005 Hemen aurkitzen dira bada Bordaleko ixtudiantei eman hitzaldia (1955), Urrunan Jaun Pertsulariei errana (1958), IKAS-eko errient eta errientsei eskainia (1959), Euskaltzaindian sartzeko mintzaldia eta Piarres Lafitten ihardespena (1963), gure pastoralez eta gure antzertiaz egin hitzaldiak (1961, 1965), Piarres Broussain-en omenaldirako, Hazparneko elizan, bikari ohiak eman predikua (1978) (...)

81. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.m. iturralde 0008 Eta aipatzekoak dira, horretaz, maskaradetako kantuak eta koplak (poesia) eta peredikiak edo sermoiak (narrazio errimatua).

82. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.m. iturralde 0009 Maskaradetako testu literario inportanteenak hauexek dira: zorrotzek etxez etxe eta herririk herri kantatzen dituzten koplak; Maskaradan parte hartzaile guztiek abesten duten herriko kantua; buhame edo ijitoen eta kautereen peredikiak edo sermoiak; eta kautere hauek eta medikuek beren soinean idatzita ezartzen dituzten grafitiak.

82 emaitza

Datu-estatistikoak: