XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa inza 0236 Orduzkero mutikuak al zuan lekurik makurrenaz eramaten zuan: loyik bazan, putzurik bazan... andik ichua.

2. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j.v. landa 0074 Gaiztoaren atzeguiña izango da gueyenez kampokoa, azalekoa edo araguizkoa; iduki lezakete arpegui alaya noizik beiñ, bañan biotzeko pake, animako atzeguiñ ta guizonari dagokiyon zoriona, eziñgo dute arkitu, abereak beren egarriya itzali oi duten putzu zikiñetan.

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j. iturria 0137 Orduan aurrkeztu omen zitzaion eriaren aita esanaz: Ene Jauna, nere semeaz erruki bedi; aldi oso txarrak ematen diote, ta orduan nolako miña ematen didan bazeneki! Miñak ematen dionean bein baño geiagotan suan erori egiten da; ta askotan bere burua putzura botatzen du.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa p. duhour 0203 Itsasoa ere urjin-urjina dago, mahaingain bat bezala, geldi-geldia, phutzu bat bezain maltso, aphaindura berezi batez beztitzen dituela itsas ondoetako hiri, herri eta choko guziak.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00003 Espainia-tarren odola, urre bits baliotsua da beraz ; eta eskualdunena, putzu beltzeko ur ustela.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1924 0001 - Béziers-ko hirian gizon bat bere etcheko putzuaren garbitzerat zoan.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... d. esnal 00022 Ur ustela dagon putzu loitsuan, arrgi errañu printza batetik bestera zikindu gabe sarrtu ta ateratzen dan bezela, alaxe berrdingabeko gaztien zaindari gure Luis Santuak, errege ta aundizkien arteko ustelkerietatik loitu gabe eta bere zipristiñen kutsuetatik, zutik eta liraiñ, eze ta marrdul, txukun da garrbi beti gorde zuan, usai gozodun lili txuriya, garbitasuna.

8. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa onaind 0107 Igelak, egur aren otsaz bildurtuta, potzu barrenean gorde ebezan euren buruak; azkenez, egurrak ez egiala zirkiñik konturatu ziranean, ur-azalera igon eben barriro; eta enborra ain geldi ta bare ikusiaz, saltuka asi ziran aren gaiñetik, ezelango lotsa bage bizkarrean be ezarri ta kili-kili egiten eutsoela.

9. 1940-1968 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1967 0062 (...) kontrabandista askok dauzkate
poltsak dirutan betiak,
geiago ere nik jakindu det:
ttuzte putzura botiak.

10. 1940-1968 sailkatu gabeak egunkariak basarri 00001 Prozesioak ain onak izanik, jendearen jokabideak itxusitu egiten ditu sarri askotan. Erromeri usaia dute zenbait lekutan eta au ezin ontzat artu eleiz agintariak. Gauza bakoitzak bere tokian ematen du ondo. Ardoa edatera tabernara joan bear da, pelotan egitera prontoira igeri egitera putzura.

11. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Bi erreka horien juntan, itsaso bazterrian, lur beltz ezinago aberatsa. Bestetan orotan, idortiak azkarki esprabatzen du lurra; phutziak badira hourtatzeko; bena sorgiak agortzen ari, eta denek, behar lizatekin hourraren erdia baizik ez die emaiten.

12. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak soeg 00001 Nihun ez zitaken aurkit den mendren lekurik, ez ostatuetan, bichtan den bezala, bainan ez-eta ere erhausdun plaza gainean, edo bide-bazterreko putzu-inguruan; are gutiago sahetseko arbolen azpian, kukurusta baitaukate beltz-beltza zabal zeru urdinean.

13. 1969-1990 bizkaiera antzerkia altuna 0108 Eta oyan-ziar bijok alkarregaz juan ziran, oxin (pozu) batera joarte.

14. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0041 Udabarri aldera ez jatzu zaila egingo herri inguruko putzu edo urmahel batetatik apaburu batzuk ekartea.

15. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0041 Putzuan dagozan urdilista edo landaratxo txiki batzuk ere jarri apaburuak zer jan izan daien.

16. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0041 Behin atzeko hankak sortu ezkero, hobe izango zeunkie barriro aurkitu zenduezan putzu bardinera eroatea, bestela ihes egin edo goseak hilgo jatzuezalako.

17. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0064 Geruza horren gainean lurpeko ibaiak edo putzuak sortzen dira.

18. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0102 Putzu bateko ura.
Ibai edo erreka garbi bateko ura.
Ibai edo erreka zikin edo kutsatu bateko ura.
Iturri batekoa.

19. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa osk atorra 0027 Telefonotik etxera deitu ta ordu bi harrezkero Txominegaz Gernikara joan zan, egun batzutako amets zoroak putzura jausita.

20. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak bizkaiko herri iturriak 0011 Alde batetik hondobako putzuko ur bizigarrien ikuspegia, gizakiak putzu horretara joko dau bere egarria asetzeko: eszenarik adierazgarriena Jesusena da, Samariako emakumearen putzuaren ondoan; bere inguruan antolatuko dau ebanjelioko diskurtso handia: ur Jainkoaren bila joten dauen gizakiaren egarria asetzen dauen ura.

21. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak bizkaiko herri iturriak 0011 Putzu sakoneko uren gai honen ondoan, andrazko konotazino sinbolikoarekin, behin eta gehiagotan agertzen da mundu osoko literaturan uraren gai osogarria, ez putzuan batuta, agirian eta herri iturrian dariola baino.

22. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak bizkaiko herri iturriak 0011 Lehenengo kasuan gizakiak eskuratzen dauen putzuak konotazino matriarkala, andrazkoarena, daukan unean, bigarrenean, kanpora dariola dagoen iturrian, andrazkoa hurreratuko da bere ontziarekin ur bizigarriaren bila, gizonezkotasunaren konotazino argiarekin.

23. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak bizkaiko herri iturriak 0011 Sinbolo bi dira, putzua eta iturria bizigarritasun berbera iragarten, baina parametro ezbardinetatik, andrazkoari dagokiona bata eta gizonezkoari dagokiona, bestea.

24. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak bizkaiko herri iturriak 0011 Lehenengo kasuan ura ctónica da, lurrari lotuta dago, sakona da; bigarrenean, ostera, ura haizeaz lotzen da eta agirian sortzen da; putzuaren kasuan, ura lurrean edo lurpe ilunean bizi da (ilargia), iturriaren kasuan, barriz, ura argitan sortu eta zabaltzen da, eguzkitan.

25. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk itxasa 0075 Arantzadi baserri inguruan Madalena'ren ermita dago, ta gorago odol zikiñak garbitzeko eta osatzeko famadun potzu bat.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak izarraizpe 0079 ADITZA - Osa esaldi hauek lehenaldian: - Nik atzo haiek putzura bota NITUEN.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak x. mendiguren b. 0057 Beste batzutan oso sakon egoten dira eta putzu eta galeriak egin behar izaten dira beraietaraino heltzeko.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/4 0069 Sarri, putzuak sortzen dira.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/4 0114 - Kanpoko leku lau batetan putzu handi bat eginez.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/4 0114 Honela egiten baduzue, putzuaren zoluak eta ormek iragazkaitzak izan behar dutela eduki ezazue kontutan.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/4 0114 Bestela, lurrak laster irentsiko du ur guztia eta putzua ur gabe geratuko da.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/4 0114 Eta putzua egiten baduzue, noizean behin aldatu egin beharko duzue urmaeleko ura.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. setien 0051 1) Harrapa ezazu apaburu (txapaburu) bat putzu, ur-aska edo hidoi batetan.

34. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0074 Putzura botako dugu.

35. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0074 Heldu zioten lau edo bost lagunen artean eta herriko jendea bainatzen zen putzu handi batetara eraman zuten.

36. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0074 Bainan nola aterako zuen bada burua, igerian ez zekien eta? Glu, glu, glu, putzuaren hondoraino joan zen.

37. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. navarro 0027 Eskutan hartzen saiatzen bagara, busti egiten gaitu, ihes egiten digu, lurrera erori eta azkar desagertzen den putzua uzten du.

38. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0033 Arratsaldean joan gara kobazuloak ikustera baina esan digute itxita daudela, euriarekin putzuak egiten direlako.

39. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. sastre 0096 Eta gero nik putzu bat egingo dut.

40. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. sastre 0096 Horrela egin zuten. Aiene batean Pinuerauzleak mendi guztiak gorri-gorri utzi zituen, gero Mendiberdintzaileak ipurdiarekin lurra zapaldu zuen, alde hura eskuaren ahurra *ahur: eskuaren barrengo aldea bezain laua utzirik, eta orduan Juanek zazpi arroatako borra altxatu zuen eta kolpe bakar batez lurrean putzu sakon bat ireki zuen.

41. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0101 @- Horretarako etorri al naiz ni hona? Horretarako etorri al naiz ni putzuz putzu saltoka, (...).

42. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0006 Erregeak bere ezpatari heldu zion, baina deabrua azkarrago ibili zen; sekulako kolpea eman zion erregeari eta putzu sakon batera bota zuen.

43. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. etxezarreta 0043 Autobusaren geltokiko emakumeek ematen diotela beldurrik gehien mihi zorrotza dutelako, baina gainantzekoek aitona zaharren utzikeriaz hartuko dutela praketan putzua eta ez direla berarekin sartuko.

44. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. uranga 0075 - Han bazegok potzu bat, eta balde bat eramanez gero, nahiko ur izango diagu.

45. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. uranga 0109 Honela esan zion Tim-i: - Bazekiat potzu honetatik edaten duala, baina zer egingo diagu ba, beste nonbaiten aurkitu beharko duk beste potzuren bat; ziur negok topatuko duala.

46. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. letamendia 0087 Orain Tim ohitua zegoen lixiba saskian sartu eta putzuan behera jaisten. Bera hasi zen saskian sartzen.

47. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0018 Hegazkada haietako batek, Queequeg-ek astindutako mutila putzura bota zuen.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0021 Huraxe bai euria egite, putzuak eta haitzuloak betetze era eskertzarrekoa!.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa lasa 0051 Anka artean potzu bat zeukan egina, eta prakatatik tanto batzuk zeriola zegoen.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa peillen 0043 Aterbetik Erromatarren putzua eta bi edan-askak ageri dira, (...).

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0149 Lehorteetan eta, urarekin osatzen gintuen putzu handi bat zegoen gure etxaburuan.

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0149 Holako batetan, ur ertzera makurtu zen denboran, hotz hotzean bi eskuez putzura bultzatu nuen.

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0149 Arratsaldeko laurak aldean, amak erdizoraturik, hauzoko lagun batzuk hartuta, Uzuriren gorpua putzutik atera zuen.

54. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0045 Orduan emakume guztiak putzu ondora etorri eta honela esan zioten Gossiri: Gossi, irten zaitez. Herriak ez dauka putzu bat besterik.

55. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0045 Behia eta zezena putzura erori zirenean izan zuen beldurra lehenengo aldiz Gossik.

56. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0041 Aitzinean, balde bat zintzilik zegoen putzutik gertu, garia mozteko eta jotzeko makina bat zegoen.

57. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0063 Musu eman zion, grina harrigarri antzeko batekin, eta mutikoak, laztan hura edota itxuraz bera aurkitzen zen putzuaren barreneko hitzak entzun balitu bezala, begi zuri eta gorri batzuk iriki, eta bere ezpain zartatuak mugituz, zera xuxurlatu zuen: - Aterako nauzu honetatik, ezta, Alba?.

58. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0023 Baina igela, lurrera erori zenean, errege baten seme bihurtu zen; zoragarriak eta maitagarriak zituen bere begiak; eta ordudanik aitaren borondatez, bere lagun eta senar maitea izan zen, eta kontatu zion nola behin sorgin gaizto batek sorgindu zuen, eta printzesak ezik, inork ezin zezakeela putzu hartatik atera, eta biharamunean bere lurraldera joango zirela elkarrekin.

59. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0023 Orduan, atzera begiratu eta esan zuen: - Endrike, kotxea hautsi al da edo zer? - Ez, jauna, ez da hautsi kotxea, igel bihurturik putzuan zeundenean, nire bihotzaren gainean jarri nituen barra haietako bat hautsi da baizik.

60. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0023 Gizon iharra ahozpez etzanda geratu zen sarrerako putzu uherraren gainean.

61. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0013 Azkenik abantean joan ezineko nostalgi putzu bat.

62. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0069 Potzu izoztuaren uhaldera heldu ziren.

63. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0069 Orduan Alexander potzu izoztuaren erdialdera joan zen, besoak zabalduta, otsoaren ihesa gordeaz adiunez.

64. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0069 Une hartan potzuko izotz guztia armindu egin zen.

65. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0069 Errota martxan jarri zuen nagusiak konporta irekiz, potzu gainean gertatzen ari zenaren ezjakin.

66. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0069 Potzu guztia zatikatu egin zen eta Alexanderri lurra desagertu egin zitzaion oin azpitan.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak f.m. ugarte 0141 6.15 Putzuen, bataz besteko emaria (eskala haundiko mapak eta bereziak).

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak f.m. ugarte 0141 Emari berdineko eskualdeak, haunditasunaren mailadiaren errepresentazioa agertaraziko dituzte; edo bestela pundu bakoitzeko putzu bereziaz (jeizten den metro bakoitzeko, emaria).

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak txill 0060 Nazio-literatura putzura abiatu zan, eta txekera atzera hasi.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gasteiz 0036 Berak sormen irudikorraren putzuan edaten zuen, Erdi Aroari buruzko bere ametsetan, eta ez dokumentuetan, oinarrituz irudimen hori.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. otaegi 0017 Batez ere, illobi, bizitoki edo putzuak egon diran tokietan zugaitz-landereak oso mardul etortzen dira.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. beltran 0420 Hirurogeiaen hamarkada horretan Donostia inguruan (Lasarte, Astigarraga, Amara, Hernani, Usurbil...) kokatzen bazen azkeneko putzua, gaur egun Euskal Herriko eskualde guztietan aurkitu ditzakegu txalapartariak.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. beltran 0420 Seguraski izango ziren eta hemen geratu da azkeneko putzua.

74. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. alkain 0136 Neri, beintzat, nere ortz-agin ederrak laister ondatzen asi zitzaizkidan ango putzuetako urarekin.

75. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. bastarrika 0029 Euren elburuak edozeiñ dirala beren agintariengandik laguntza iritxi dute berak ainbeste maite duten kirol au egiteko, ta ez bakarrik laisterketa onen irteerak eta sarrerak eratzeko, baita bide gabeko putzu ta landa barrena irrati deien bidez zuzentzeko ere.

76. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0090 Bestela, gaitz orrek jo ez dezan, ara zer egin bear dan: leengo leku berean berriz baina ereiteko urte batzutan itxogin; kare gutxiko lurrak badira, karetu; simaur berririk ez bota; errenkada tontorrean egin, edo landarea bete lurrez, zaiñaren inguruan putzurik egin ez dedin; landarea betetzen bada, goragotik berriz zaiñak botatzen ditu, eta zain berri auetatik zupatuz gaitzari gogor egin dezaioke lekak biltzeko garaira arte, eta ola fruitua eman egiten du.

77. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0112 Askotan gertatzen da baratxuria ondo ez etortzea, lurra gogorra dalako, putzu egon dalako edo karea eskas duelako.

78. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0135 Mutillak bere burua arrixkuan ikusi zuanean, beatza ebagi ta eraztuna ta guzti, potzu aundi batera bota zuan....

79. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0135 Baita Tartalo ere, eraztunaren atzetik, potzura....

80. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0044 An, bertan Tolosa'runtz urak eramateko aska luzea ta itxia asten da; putzu batean biltzen dituzte iturriak.

81. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0044 Arkaitz tartean putzuak.

82. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0162 Noizbeinka putzu aundiak, bestetan jauziak ematen zitun, bestean berriz zabaltzen zan ta xorrot me ta tantotan zijoan.

83. 1969-1990 lapurtera-nafarrera liturgia otoizlari 1984 0020 Ebanjelio hortan bada gertakari bat baino ainitz gehiago; bada hor Katixima bat; ikusten dugu gero-ta gehiago nor den Jesus, Jesus ezin zilatuzko misterio bat baita eta putzu batetarat urketa joan giren bezala, Jesusen ganat joan behar dugu.

84. 1969-1990 lapurtera-nafarrera liturgia otoizlari 1984 0020 Ikus dezagun putzutik jalgi ura betiereko biziraino darion iturri, ur bizi bilakatzen.

85. 1969-1990 lapurtera-nafarrera liturgia otoizlari 1984 0020 Zamarriarak ez du hartzerat doan ura baizik gogoan, Jesus mintzo da bihotzean sortarazi nahi lioken ur batez: ez da lurretik ateratzen, bainan Jakoben putzua beino barnagoko putzu batetarik.

86. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Jomeinik, Irango putzu petroliferoetan lanean ari ziren kanpotar tekniko guztiak, Irandik bidali egin ditu.

87. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1987 0001 Honen arabera jendea lanean jarriko da ura putzutatik ateratzen, irrigazio sarea zabaltzen, etxebizitzak jasotzen, ordainez jaten emango zaielarik.

88. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ihintza 1990 0002 Beste ordu bat goraka eta goraka eta iturburu bat aurkitu genuen eta haren inguruan ur gardeneko putzu bat.

89. 1969-1990 sailkatu gabeak literatur prosa karmel 1974 0072 Itukiñak, tantaka-tantaka, nola potsua egiten duan, guk ere onelaxe, eskupekoka-eskupekoka egiñ eta loditu dezakegu sari ori.

90. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0182 1637ko agirian, etxeek harrizko putzua euken erantsita urak botatzeko.

91. 1991> euskara batua ikasliburuak musika 00120 - Barkatu etetea, baina badakit zein den zuen arazo horretarako konponbidea. Hemen ura egon, badago, baina lurrazpian. Beraz, putzuak egin behar dituzue lurpeko ibairaino heltzeko.

92. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00090 Egunero bi aldiz putzuetara joaten naiz, goizez behin eta arratsaldez beste behin. Bi ordu behar ditut joateko eta beste bi itzultzeko. Ur hau nire gurasoentzat, amonarentzat, niretzat eta bost anai-arrebentzat da. Ura, 15 litro hartzen dituen ontzi batean eramaten dut, buru gainean. Edateko eta janaria prestatzeko erabiltzen dugu ura. Gure herrixkan putzuren bat izango bagenu, agian eskolara itzultzerik izango nuke.

93. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/5 0046 Horrela, sueroz betetako putzu handi batean submarino bat ipini zuten eta filmeko pertsonaia nagusiak (sendagileak) bertan sartu ziren.

94. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0041 Beltz putzuetan sartzen da, lurretik zilipurdika dabil.

95. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/3 0165 Baina ez sukaldean bakarrik, baita izadian ere: putzuetako ur likidoa, mendietako elur edo kazkabar aleak, hodeietako lurrina...

96. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0162 Nekazariak putzu eta ibaietako ura erabiltzen du.

97. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/2 0124 Hasteko, putzu batean buztina urarekin nahastu eta egurrezko palarrez irabiatzen zen.

98. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/2 0124 Prest zegoenean, kanal batetik beste putzu batera bidaltzen zen.

99. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. mendizabal 00001 Herria: putzua, eliza, udaletxea, ardiak, traktorea

100. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00074 Egunak eta egunak eman nituen putzu hura zeharkatuko zuen zubiaren bila, baina alfer-alferrik: ez nekien zer egin.

101. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00074 Ikara galanta igaro ondoren, eta zorabiatu egin ninduten monstruo haren mugimenduak behingoz amaitu zirenean, posible izan nuen bezain laster hanka egin nuen bertatik, bide batez, inoiz ahaztu ezingo dudan gizakien Jainkoak eginiko putzu handi hura atzean utzi nuelarik.

102. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00064 Uraldietan korrontea handia eta ura uherra ziren; lehortaldietan ur gardenezko korronte-xirripak lotzen zituen putzu desberdinak.

103. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00064 Ur-jauzia pareta busti bilakatzen zen eta orduan amuarrainik ederrenak biltzen ziren errotapeko putzuan.

104. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. elizegi 0008 Baina egun batean, aldameneko putzu batean bizi zen apo batek Mari Titare ikusi eta pentsatu zuen huraxe zela bere semearentzako emazte aproposa.

105. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. etxeberria 0094 Aholkuari aukera bat eman nahi izan zion eta putzu sakon hartan murgildu zen.

106. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura portuko bakardadea 0060 Putzu batean oina sartu eta alboko etxeetako eskaratzetako leihoetatik irteten ziren argi errainuen erreflexua hautsi nuen.

107. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0030 Putzuaz beste aldera nola iharduten zuten ezagutzeko irrika bizian geunden arren.

108. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0060 Laurak gure kantari-gitarjoleak Ameriketan izaniko amodioez xehetasun gehiago jakin nahi zituen oraindik, baina Xuc putzura joana zen, bainu bat hartzera: Silvik, bere aldetik, bazkaria egin behar zuen.

109. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0074 - Nik ez diat neure burua ikusten plantxa bat hartu, putzu horretan sartu eta lasai-lasai irteteko bezain ausarta esan zuen Silvik.

110. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0037 Bitartean, tanta arrosa hura lurrera erori zen eta Enekoren ezkerreko oinaren alboan putzu bat utzi zuen.

111. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0067 Putzuak apurka-apurka desagertu egin ziren.

112. 1991> euskara batua poesia t. irastortza 0057 ITZULPENA,
baina lehengo xarma hura ezin itzuli da.
Liburuak,
besteen liburuetan norbera aurkitu ezin,
aztoramenturik sortzen ez duten liburu hilgarriak.
Idatzi,
eta norentzako ezean idaztea
itxaropen gabe aritzea,
iraganaren putzuan edanagatik ito ezina.

113. 1991> euskara batua literatur prosa a. bengoa 00063 Putzu ilun baten aurrean, zalantzaz betetako putzua, amilduko zela pentsatu zuen.

114. 1991> euskara batua literatur prosa d. martiartu 00093 Doluminez, soilik zuhaiska okerrek, putzu zikinek, mazusta sasi, gardalatz eta beste belar ziztrinen batzuk zirauten gaubelan balneario ohiaren hezurdurari konpainia egiten, era orotako plastiko pusketa eta hondakinekin batera.

115. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00038 Apirileko urtarrila zirudien, geltoki pareko putzu guztiak izoztuta ikusita.

116. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00038 Ez zegoen gora begiratu beharrik arbolak ikusteko: izotzetan islatzen ziren urki garaien adar oraindik hostailaz jantzi gabeak, eta usoak ere putzuko izotzaren ispiluan ikusten ziren, zeru grisean hegaka.

117. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00177 Gogoratu behar al ditut portuak eta Lucrinori gehitutako kaiak eta zarata handiekin asaldatzen den itsasoa, ur Juliarrak itsasoa eragotzita urrutitik hots egiten duen eta tyrrheniar goraldia putzu avernoarretara sartzen den aldetik?

118. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00012 Lurrari kenduriko posteak lagatzen duen putzuan uhertu den euria emoten zuen, arratoia infernuetara bidalia nuen.

119. 1991> euskara batua literatur prosa txirringa 00150 Urrezko Tenplua, Nektarraren Putzua deritzan urmahelak inguratzen du.

120. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00039 Bide hartan ez zihoazen inora, tristeziaz eta zorigaitzez betetako putzura izan ezean.

121. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00024 Putzuetan gelditzen zen fokuen argi motel hura.

122. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0041 Ez zuten ulertzen nolatan dirua izan zitekeen amaierarik gabeko putzu agortezina, beti zuen amaiera bat, lortzen zaila zen lur siku eta mortu hartan.

123. 1991> euskara batua literatur prosa j. tirapu 0015 Eta putzu hartan eroriz eta eroriz joan zen batek daki zenbat denboraz.

124. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 0012 Urte asko dira inor jaso gabe, baina instintiboki frenua zapaldu du, leunki lehenbiziko ukituan eta gogor jarraian, neskagandik bi metrora zegoen putzutik bete-betean pasaz eta ondorioz neskaren larruzko galtzak busti-busti eginda utziz.

125. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 0012 Kotxean sartu bezain pronto, Alberto desenkusatzen hasi da putzuko hankasartzeagatik, baina ez, txo, lasai, lehendik ere busti-busti eginda nengoen erantzun axolagabea jaso duenez, ez du jarraitzeko beharrik ikusi.

126. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0012 Bizikleta bat putzuak gainezkatuz.

127. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0100 Erizainburu zen Nora delako hankaluze beltzaranak lepoa gorantz jasoa zeukan beti, neurrigabeki jasoa ostruka bailitzan, beso-hankak lotuta putzu ilun batean itotzen ari denak lepoa uretatik atera nahian egingo lukeen azken keinua imitatuz bezala.

128. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0008 Garabia metro erdi bat alderatzen da, nagi, eta palakada axal batez murgiltzen da putzuan.

129. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0008 Garabia zakar irteten da hondar-uretatik, bildu duenaren erdia atzera putzura gainezkatuz.

130. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0161 -Zer argituko luke horrek? Begoñaren hitzen tonuak izoztutako putzuen gaineko ibilera gogorarazi zidan: hanka puntetan ibili ohi gara, izotza puska ez dadin.

131. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0183 (...) belauniko geratu nintzen putzu zuri-berdearen erdian, zer egin ez nekiela, eta artean hala nengoen bera sartu zenean.

132. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0008 Soinean zuen tunika erantzi eta makal luze baten aldamenean zegoen putzura jauzi egin zuen.

133. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0136 Hango zikinkeriaren beldur, ama batek baino gehiagok oihu egiten dio seme edo alabari haruntz azaldu ere ez egiteko - etxetik entzuten ditut debekuak - eta, hain juxtu, orduantxe ikusten dut bat edo beste putzuetan saltoka.

134. 1991> euskara batua literatur prosa elexp alpe 0077 Aleman itxurako bat etorri da nere putzura bainatzera.

135. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0155 Sartu ordu, geren diosalak eginda, hasi gintunan hizketan, eta azkenerako nerera bilduaz, zera esan nionan erdi negarrean, berataz txoratuta nengoela, beti beratan pentsatzen egoten nintzela, ez nuela lorik ere egiten eta ezin nuela etsi berarekin amodioa egin gabe, eta ez zitzaidala inporta hantxe bertan eginda ere, besterik ez bazen atea giltzatuta alfonbra gainean egin genezakela, eta ez bazuen nahi, handik atera bezain pronto nere burua putzura botako nuela, eta... auskalo zer gehiago esan nizkion, neska.

136. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0110 Etxeko jauna hortzak garbitzen noiz bukatuko geundela, putzuko arrainari begiratu genion, Baltasar deitzen zen, haurrari Errege egunean erregalatu zioten eta hortik zetorren errege izenarena.

137. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. azkue 00153 anplifikagailua - superfusiorako silikonazko putzua - elektrodo ateralea - emaitzen azterpena - kitzikapen elektrikoa - gerri ornomuina - nerbio ziatikoa

138. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. azkue 00153 1. irudia. Gure saiakuntzen antolakuntza orokorra. Elektrodo aterale baten bitartez orno-muinaren azalezko geruzetako elektronegatibotasuna neurtzen da, eta informazio hau anplifikagailu baten bitartez egokiro sendotu eta ordenagailu arrunt baten bitartez aldi berean ikusi eta aztertzen da. Ordenagailuak berak minutu oro nerbio ziatikoari platinozko elektrodo bipolarren bitartez ezartzen zaion kitzikapen bat antolatzen du, eta baita saiakuntzaren momentu egoki baten kitzikapen kondizionatzaile bat ere. Orno-muinaren gainean jarritako silikonazko putzu baten bitartez azalezko geruzetan gai kimiko ezberdinak ezartzen dira.

139. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. azkue 00153 Modu honetan, silikonazko putzuaren baitan jarritako isurkinek ez dute putzutik ateratzerik, eta bai ordea orno-muin ehunera bertara sartzeko erreztasun handia, batez ere azalezko geruzetara. Era honetan farmako bereziak orno-muinaren azalezko geruzen (I-II geruzak) baitan kokatzen diren hartzaile eta beste zenbait proteinetaraino bideratzeko baldintza egokiak ziurtatu daitezke (2. Irudia; Beck et al., 1995).

140. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. azkue 00153 Gai antagonista ezberdinen eragina aztertzeko, IZA putzutik kanpora atera eta bere ordez farmako ezberdinen soluzioak jarri ziren test potentzialak 30 minutuko egonkorraldia betez gero. Hamar minutu ondoren kitzikapen kondizionatzailea ezarri eta seinaleak bi ordubetez ikuskatu eta aztertu dira.

141. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00049 Etxea argitzeko kandelak eta kriseiluak egiteaz ere arduratzen zen XVIII. mendera arte ez baitzen halakorik merkatuan erosterik izan, xaboia egiten zuen, familia osoaren janzkiez eta etxeko suaz ere arduratzen zen eta ur bila ere iturrira edo putzura joan behar izaten zuen.

142. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak p. sarrionaindia 0014 MENDI GUTXI; AZOKA; HARRIAK; ARBELA; IBAIA; ERREKAK; DENDA BATZUK; BIDEA; HONDARTZA; MERKATU GUTXI; BITXITEGIA; IBILBIDE BAT; HAMAR BIZIKLETA; ZUBIA; PUTZUAK; TABERNA ASKO; HARATEGIAK; ERREPIDEA; ZEIN HIRI; TONTORRAK; MENDIA; LIBURUTEGI BATZUK; HOGEI TREN; ARRANDEGIAK; BASERRIA; ZENBAT; LEIHO BATZUK; ITSASOAK; TEILATUA; POTOA; ETXEA; PARKEAK; DENDAK; BI PATINETE; AULKIA; TXIMINIAK; MAHAI ASKO; ZEIN AULKI; MAHAIA; ITURRIA; PARKE BAT; GAILURRA.

143. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l.m. bandres 0048 Gero, eraikuntza hidrauliko zailagoak eginda, putzuak ireki, urtegiak eraiki eta goiko ubideetara ura jasotzeko bitartekoak ipini zituzten.

144. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0020 Basoetan hegazti, ugaztun, musker eta sugeak; erreka eta putzuetan txantxiko, ugaratxo, arrain eta karramarroak.

145. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirreazkuenaga 0091 J: Putzuak

146. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. lopetegi 0187
bihi
bikain
bikario
bike
bikor
biku, piko
bil-, ik. bildu
bilatu
bilau(n)
bildots
bildu, bil-
bildur, beldur
bili-, ik. birigarro
bilo
biloba
bilur
biluzi
bihortz/tresna
bihotz
biper
bipi
bira
birao
biribil
birigarro, bili-
birika, biriki
biritxi
birjina
birla
birtute, bertute
biru
bista
bitarte
bitika, pitika, pitina
bixika
bitxi
bihur
bihurri
bihurtu
bizar
bizi
bizio
bizkar
bizkor
bizpahiru
biztu, piztu
bola
bolada
boltsa
bonbil(a)
borda
borla
borondate
borrero
borrai(n)a, borroina
borroka, burruka
bort
bortitz
bortxa
bortu
bost, bortz
bostehun
bota
botoi(n)
bo(t)z, poz
boz(a)
branka
breska, beraska
brida
buha
buhame
buhatu
bular
bulkatu, bultzatu
burasoak, gurasoak
burdina, burdin-
burla
burruka, borroka
burrunba
burrunzali
buru
bururdi
buruzagi
busti
butz, putz
butzu, putzu
buztan
(b)uztarri
buztin
damu
danba
dantza
daraturu
dardai
dardara
dardo
dastatu
deabru
debeku
dei
deiadar
deitura
denbora
denda
desegin
desiratu
desohore
deus
dilindaka, dilindan
dina
diru
distira
diti, titi
doha-/baina doan, doarik, dohainik/
dohain, doe
doe, dohain
dobera
doi
doilor
dolare
dolu
done
dorpe
dorre
dotore
duda
dupa
dupina

147. 1991> euskara batua saiakera-liburuak mundua 1993 0040 Energia-plangintza gizonek, energia aurreztea adibidez, etxeen isolamendu zein fluorargi konpaktoen bidez maiz zentral elektriko gehiago eraikitzea baino merkeago dela idoro dute; hala, ur plangintzagileak ere konturatzen ari dira, urarekiko neurri eraginkor sorta batek aurrezki iraunkorrak ekar ditzakeela eta ondorioz, uresi zein urbiltegi, lurpeko putzu nahiz trataketa zentral berri eta garestien beharra kentzen edo zokoratzen ari dira.

148. 1991> gipuzkera literatur prosa a. zavala 00155 Toki atsegingarria au. Iturri eta errekaren marmarra; urbiltzerakoan, igelak putzura salto; lore txuriz jantzitako elorriak, itzal ederreko makalak...

149. 1991> gipuzkera literatur prosa ataño sask 0015 Putzua itxua zan.

150. 1991> gipuzkera literatur prosa ataño sask 0119 Ama atariko iturrian erropa garbitzen arkitu bainuen, belauniko jarrita, putzuaren ertzean, arri zabal ta legun baten aurrean.

151. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak bbarand 00018 Larratxo baserriaren ondoan iturri eder bat zegoan putzua lurraren nibelean.

152. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak s. kalonje 00123 Bost aldiz noski igaro ziñan
itxasoz putzu senduan,
ni gutxiago ibilia naiz
makiña baten moduan.
Zuk azi ziñan seaskatxoa
biotzez maite zenduan,
zedorrek ala idatzi eta
guk irakurri genduan,
pentsatzen det nik gaur ote zauden
santu aundien onduan.

153. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa a. luku 00130 Hartza usaintzean potzetara botatzen dute beren burua ardiek, hamar urte badu ere piztiak ez direla toki horietan ibili.

154. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1997 0052 ASKI izan zuten errekako putzuetan gusturago aritzeko jolasean.

155. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1993 0004 Aixolako urtegia (Ermua) / Vinagre eta Jarralta putzuak (Sopuerta) / La Pesquera putzua (Sopuerta) / La Kuadrako urtegia (Gueñes) / Artibako, Oiola eta Castañoseko urtegiak (Barakaldo) / Aranzelaiko urtegia (Galdakao) / Zolloko urtegia (Arrankudiaga).

156. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1993 0006 - Ostien putzua eta Trianoko urtegia La Arboledan.

157. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1993 0006 - Galdameseko La Aceñako putzua.

158. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1997 0018
1- Gunea
2- Kontrol hagak
3- Berzirkulazio bonba
4- Lurrin banatzaileak
5- Lurrin lehortzaileak
6- Ontzia
7- Blindatze horma
8- Putzu lehorra
9- Lehen mailako eustea
10- CRD kontrol unitateak
11- Bero bonba eta aldatzaileak
12- Ur garbiketa sistemak
13- Xahututako erregaien piszina
14- Lehortzaile eta banatzaileentzat piszina
15- 75 Tonako garabi zubiaren erraila
16- HPCI sistema
17- Supresio ganbara
18- Bigarren mailako eustea

159. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. larrea 0029 Kobazulo, putzu eta erreketan bizi diren izakiak dira, giza itxurakoak izan arren, hegazti oinak dituztelarik.

160. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... santa mariñe 1994 0005 Gerra ostean, Dukeek museo pribatu bat egiten deure bertan baia, 53an atzeko torreoipeko putzuan ito zan bisitariarena eta gero zarratu egin euden.

160 emaitza

Datu-estatistikoak: