XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa a latsibi 0094 Epiko, Mungialdean edozeinak gizon anditzat eukana yakinda, puzgotua, irazegia bizi zan.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. larrañaga 0042 Eta erantzuten ezpadiezu, arrotu ta puztu egiten dira.

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak nekaustea 0010 6.- Ezaupide baterako, amalaugarren zazpikoan Aita Kardaberazek dio, Yosukisto gure Yaunari emandako belarrondokoak lurreratu egin zuela: ez dasate goizperrlariak orrelakorik; eta goizperrlarien esanak, puztu edo gezurrtu bearrik ez dute, belarrondoko aren narda eta iguingarritasuna aditzen emateko.

4. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak onaind 0076 Baditu bereak, eta ez bakarrik bere garaiko seme dalako: orrezaz gaiñera be ba-ditu kantu oso puztuak, orduko gaztelar taldekoak egin eroiezan antzera, ta gaur eztogu ori aintzat artzen.

5. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1970 0095 OILLASKO OREZKATUA. Gantz gitxidun oillasko bat; 100 gr. gingil-ur (almendra) birrinduta; 100 gr. urolo (arroz) gatz apur bategaz egosita ta gero ura ondo kenduta; 50 gr. azibako maats gorri legorra (korinto) ur epeletan puztuta; zali txiki bat gozokin, gatza ta pipar autsa; atzamarkada bat saparran (azafrán); 20 gr. esnegurin ta iru zalikada gaimel.

6. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0092 Ez da bera, baiña au be jarri daikezu iñoiz:
Opil-puztua.

7. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0092 Opilla puztuko yatzu, etara ta gaiñetik gozokin zee geiago ezarri, baiña gozoegia nai ez ba'da, orren ordez paitar pizka bat bota.

8. 1969-1990 euskara batua antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra), 53-61 0058 Azkenik, imintzio haundien artean, autosufizientzia eta uste haundienaz puztuta, bere berbaldiari hasiera ematen dio, BAT eta BIren hitzen gainetik bereak entzuneraziz.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/1 0089 Globo polit bat erosi nuen
kolorez txuri-gorria
haizez puzturik jarri ondoren
lotu nion lokarria.
Laster hasi zen gora ta gora
globotxo hegalaria
koetetxo bat balitz bezala
nire laguntxo berria.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak euskararenprogr 1981 0017 Bere buruarengan eta lagunengan nabari ditzakeen gorputz aldaketak somatzen lagunduko diogu (hazi, gizendu, ilea luzatu, ilea moztu, indartu, ahuldu, nekatu, tristetu, puztu......).

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak fisika 1990 0071 Globoa puztu eta askatzen baduzu, ziztu bizian aterako da.

12. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0125 Inork ez beza, gero, aipatu igelak bezela ahoa puztuta gizonaren nortasunik, gizona ludiko erregea ta abereen eta ihizen ugazaba litzakelakoan.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0024 Masailak puztuta zituen eta ukabilaz ezpainak estutzen zituen.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. otxoa 0171 - Zu gomazko panpina zara. Guk puztu zaitugu.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0002 Pixka bat harrotzen zenean globo bat bezala jarri arte puzten zitzaion deabru hari bere buztana.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0002 Zenbat eta harroskoago jarri, orduan eta gehiago puzten zitzaion.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0007 Orduan ia erotzeraino harrotzen zen Kinkilimarro, eta buztana puzten hasten zitzaion; munduko deabrurik ospetsuena eta zoriontsuena zela iruditzen zitzaion.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0010 Jostun hura bere tailerrean lanean ari zen Kinkilimarro deabrua sartu zenean; beti bezala, bere harrokeria gehiago puzteko zerbaiten bila zebilen.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0014 Orduan buztana puzten eta puzten hasi zitzaion inoiz ez bezala.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0014 Eta hainbesteraino puztu zitzaion, azkenean lurretik gorantz igotzen hasi bait zen deabrua.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0014 - Baina zer da hau, hegan hasi naiz! Geldi hadi, buztana! Gelditzeko! Ez hadi puztu gehiago! Geldi! Zorabiatu egiten naizela! Ai! Hago geldi, buztana!.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0014 Baina buztanak puzten eta puzten jarraitzen zuen eta Kinkilimarro behetik gora zihoan globo erraldoi bat bezala.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura kaskarintxo 0007 Zenbat globo puztu ote zuen gizon hark bere bizitzan zehar? Globo denak puzturik saltzen bait zituen.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0010 - Zer izan da? Aju-aju astoa puztu-puztua irripar batean zegoen.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0048 Patxik birikak puztu zituen, eta txistu lodi-lodia aho barruan bildu ondoren, ahalik indartsuen jaurtiki zuen.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0065 - Zorua, pailasoa, gezurti alahena, basatia, edukaziorik gabea!- esan du Txotxok, hainbat gauza ikasirik gero eta puztuago zirudiela.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0094 Gudarako puztuta dugu bularra Airatanian jaiotako guztiok, jakin baitakigu Atan Erregek gidaturiko ejerzitok ez dezakeela gudarik gal, hobe bailitzateke borrokako aizkorakadak edo geziak emandako heriotzea, hildako ohore eta anaiengatik negarretan lotsaren lotsaz hiltzea baino.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. haranburu a. 0028 Berdinak ditu ezpain biak, nahiko puztuak, gihartsuak.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. haranburu a. 0095 Ezin bizi nintzateke haren ezpain puztuak bortxatu gabe, haren sabela urratu gabe, Inesen esku beroak neureetan herstutu gabe.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0034 Hitz hauek ere aitari hainbestetan entzunak, gero eskolan aitaren aipamen gutxi eta bezperakoak erabat puzten bazituen ere.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0012 Baina mugak beti muga, gaindiezinak izan ere; neure zango puztuek ezin naute zutik egonerazi, erromatar zeremonia luzeek dirauten adina; ito egiten naiz; eta hirurogei urte ditut.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa n. urbizu 0051 Bai, azkenaldi hartan amaren sabela handitzen ari zen, Errealeko jokalari guztiek sinaturiko larruzko baloia baino puztuagoa zegoelarik.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0012 Hasiak ziren animaliak bere paparrak puzten armiarmari burla sonatua egiteko, bapatean plop!, plop! entzun zenean, bi intxaur lodikote lurrera erori ziren.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0098 Puztu zen eta bere indar guztiz deiadar egin zuen: - Zer duzue? Epaile bat behar baduzue, hemen nago ni... Gizonak dena kontatu eta laguntza eskatu zion epaile ikustezinari.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0084 - Ni naizen oldarkoi eta burrukazalearekin, neu ez naizen guztia etsaia dut - erantzun zion trumoika Erdiko Belarrek bularra puztuz.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. olaberria 0025 Isiltasuna hain zen benetan bizia, non bizitza eta konzientzi propioa zituela bait zirudien, eta une bakoitzean, eternitatearen belarrietan salmu goitsu batez puztutzen zela bait zirudien.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0083 Matrailak ere saxoa jotzeko kemenaren ondorioz puztuak zituen, eta pausokera ostruka eta pinguinoaren arteko sintesi balantzati bat zen.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0170 Bizarrurdin torturatu zuenetik hona burutzen zuen balentriarik ankerrena zen; eta dakigun bezala, zeinen harroputzak diren gizonak jakinik, zergatik harritu orain, arrakastaren haizeak puztuta untzi gainean ikusten dugunean?.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0154 Beira lodizko ontzi koniko batean, zapaburu puztu batzuk zebiltzan beherakako espiralean jiraka eta beheraino jaisten ziren, gero fletxak bezala itzultzen ziren ur gainera eta berriro ekiten zieten beren bira aldrebes haiei, ur lodizko urrats zuriska batzuk atzean utziz.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0047 Haren farrea, imintzioak, adierazpenak une batetik bestera gero eta itxuratiago bihurtu ziren, bera puztu ahala gela txikiagotuz joan zen haren inguruan, eta azkenean kez betetako gela hartan ardatz kirrinkari, zalapartatsu baten inguruan jira-biraka zebilela zirudien.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. santamaria 0036 Ezin da funditu (urtu) eta isur-arazi, ez eta disolbatu swelling (puztu egiten da disolbatzailea sarean sartzen delarik) efektua sortzen delako.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. garate 0014 Horretara, aurrezkigileei inflazioaren kaltea konpentsatu nahian, enpresen kostuak puzten dituzte, enpresen prezio jaso beharrak akumulatuz.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak etxde 0362 Azken bolaran aurpegia hanpatu zitzaion, matrailak zeharo puztuak balitu bezala haizez edo urez.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. urrujulegi 0159 Jorrai Dantza... Herriko jaiak amaitzean dantzatzen da, zahagi puztu eta haitzur eta guzti, behin husturik eta irri eta farra utzirik, betiko lanari heldu behar zaiola adieraziaz... (Gipuzkoako Dantza Gogorangarriak liburutik, 227 orrialdean).

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0129 Polemika hau autokontzientziák substantziaren kontra zerabilan burruka baten filosofiazko maskarapean peleatu zen; mirakuluen ebanjeliar istorioak berezko modu batez eta komunitate erlijiosoaren golkoan sorturiko mitoak ote ziren ala sinpleki ebanjelistek berek fabrikatuak ote zireneko arazoa, puztu egin zen, azkenean Historia unibertsalari bidea markatzen dion potentzia dezisiboa substantziá ala autokontzientziá ote deneko problema bihurtu arte; azkenez, Stirner, anarkismo modernoaren profetá, etorririk Bakunin-ek beronengandik asko baino gehiago hartu du eta kontzientzia subiranoa bere Bakar subiranoaz koroatu arte (7) Engelsek Max Stimer-en (Kaspar Schmidt-en pseudonimoa berau) Bakarra eta beronen jabegoá izeneko liburua aipatzen du 1845.ean publikatua. (Editorialaren oharra).

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/5 0106 Isatsa astintzen duenean, pozik dagoela esan nahi du; gogor astintzen badu, ez dago lasai; puzten badu, beldur dago.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0127 Astebetez erakutsi zigun urrutitik piztutzen zuela gasolina; eta gainetik puztuz gero, areago erretzen zela, eta abar.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0339 Bestetan adierazi dugunez, Eusko Jaurlaritza-ren datu hauek euskararen alde puztuegiak daudela uste dugu, ezen-eta bere burua erdi-euskalduntzat daukan aunitzek ez baitu, maiz, euskararen ezagutza urria baino.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0059 Oraindik arrakastarik lortu ez bada, arnasbidea irekitzen saiatu eta ahoz ahoko arnasketa egingo dio, (gerta daiteke objektua bronkio batera joan izatea, birika bat puztu daitekeelarik).

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Arrainzuri batzuetan, esaterako Cephaloscyllium leter-etan, ikusi izan da, urdaileko kardiaren aldea airez edo urez zabaldu edo puz daitekeela.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0372 Orrien ertza antzu elementu edo zistidio direlako zilindriko edo puztuak, zko diametrorainokoak.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0466 Marroi koloreko adarturiko harizpiek kapilizioa osatzen dute, orma txit lodikoak, puztu eta nabariko septo dituztela, zkoak.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0061 Birika-edukiera osoa Birikak ahalik eta gehien, eta modurik sakonenean puztu ondoren, beren barruan har dezaketen aire-bolumen guztia.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0061 Birikak beraiek soilik edo isolaturik bezala hartzen ditugunean kontutan, torax/birika multzoa baino ia bi bider distentsibleagoak dira, zeren birikak in situ puzten direnean, beraiekin batera toraxa ere hedatu egiten bait da.

55. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0080 Puztu du, urdail-ondoan adaraman igeri-zorroa, ta, ugiñen baitan uzten du bere burua, alperki.

56. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa berron kijote 0619 Azkenik, beiñ-ere ikusi ez dan arrokeriz puztua, I-ka mintzatzen zitzaien bere kidekoei eta ezagunei, eta, soldadu izatez-beste deusen zorrik ez ziola, esaten zuan, errege berari ere.

57. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak p. agirrebaltzategi 0001 Bestalde, Euskarak eta Ikastolak mugarik ez sloganak piztu duen kritika ez da puztu behar, sektore jakinetakoa delako eta mugatua.

58. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Hortik aparte, Mendebaleko estatu industrializatuetan siderurgia industriaren birrestrukturazioa egiten ari da langileak guttitu eta produktibitatea igo eta politika honen ondorio nagusiena langabean 18 kopurua puztea da.

59. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.l. iriarte 0001 Bikain, adiskide! Orixe bai dala errikide norbaitzuk zer eztiran poliki adieraztea; ain zuzen, zer ba-diranaren indarra puztu ta itxuragabetuz.

60. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1989 0003 Bere irakurle gazteei hitzaldi puztuak edo ekintza itsu eta bortitza bazterrera uzteko gonbidatu zien.

61. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... k. sarasola 0001 Maluta handi eta puztu-puztuak goitik behera, eta patxada-patxadan.

62. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... k. sarasola 0002 Lurrak ureztatuz mesede handi eta galantak ala ere; gehiegian, erretenak eta zulo guztiak beterik ibaia puzten badu, hara!, orain ostea, kaltetan ari zaigu.

63. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0163 Berak yakik ondoen zelan eskatuten dautsan Yaungoikoari, baña orrek osatu egiten yozak gatxik bakanenak dabezan gizakiak be: zorroa bestean puztu ta andituak, aragi bizia erakusterañoko zauriak, ikusiak berak erruki emotekoak eta osagileak guztiz etsita itxiak; arren-eginda, urrezko guren-irudien bat iminten yautsek idunetik dingilizka; eta, diñoenez, osatuko ala itxiko ei yautsek orren urren etorriko diran erregeai, onespentzat.

64. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0155 Eta, inoren zaragia langoxea dozun, gaixotasunez puztutako gorputz ikaragarri horrek izen barria entzun, beragaz barrua bete ahala esannahia bereganatu eta ondo ikasi ondoren sagar-erre koloreko baldosa margulen azpian gorde eban.

65. 1991> bizkaiera literatur prosa j.m. etxebarria 0168 Odola, aurreko txerriaren puxiga putzituan zeukan gordeta, izan be ez zuelako beste ontzirik horretarako.

66. 1991> euskara batua ikasliburuak m. gomendio 0009 Gauza bat puztu.

67. 1991> euskara batua ikasliburuak mega gaztetxo 0214 Birikak puztu egin dira arnasa hartzean.

68. 1991> euskara batua ikasliburuak mega gaztetxo 0214 Airea sudurzuloetatik sartzen da zintzurrestean zehar bronkioetara iritsi eta handik biriketara zabaltzen da, birikak puztuz: guzti hau arnasa hartzea da.

69. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00166 Ingurune hipoosmotiko batean ura zelulara sartzen da, hau puztu egiten da, bolumena handitu eta lehertzera irits daiteke.

70. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0006 - Aitatxo, nork puzten ote du ilargia gauero?

71. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. olarra 0074 Mataza-lainoak orain ke beltzez puztuak bezala agertzen ziren.

72. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0015 Bular estua puztu zuen.

73. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0117 - Badakit, baina batzuetan... O!, aurpegia puztua edukitzen dute edo...

74. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0035 Denori gustatzen zaigu bakoitzarena puztea, baina Anttoniorena markatik fuerakoa da.

75. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00025 Erabat biluztutakoan, ohe ertzean eserarazi eta bi eskuez igurzten zion eztiki hanka arteko haragi puztua.

76. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 00278 Eta, Donostiako bulebarrean barrena, XIX. mendearen hasieran bezalaxe uniformaturik, Wellington Dukearen tropa-andana ingeles batek nola desfilatu zuen, horretaz ere oroitzen naiz: begira, begira, ze politta, esango genuen seguru asko, edo mira, mira qué bonito, mejor dicho: uniforme gorri kapelu gandordunak, estandarte multikoloreak lau haizetara, eta jarraian, Highland-etako eskoziarrak, beren kilt dotoreekin, beren leopardo edo tigre larruekin, beren gaita puztuekin, ohooo.

77. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 00054 Hala ere, txiza egiteko txoria atera nuenean, beldurturik geratu nintzen: artean guztiz lehortu gabeko lirdingatan, txoriak indioilar handi bat zirudien, gauean zehar igurztearen poderioz erabat puztua, handitua, gorritua..., gaur goizean, errekako uretan garbitu eta bi intxaurren erdian txiki-txiki geratu zaidan honekin zerikusi gutxi zuela.

78. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00014 Haizea ibiltzen hasten den bezain laster, edo itsasoko urak, astinduta, puzten hasten dira eta, mendi handietan, abarrots lehor bat entzuten, edo urrutira erantzuten duten itsasertzak nahasten hasten dira eta oihanen marmarra areagotzen.

79. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00033 Irriño puztua egin zuen Tomasok.

80. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00210 Tirriki-tarraka aurrera zihoan bitartean ohartu zen gerrikoak sabel puztua estutzen ziola.

81. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 0079 Badu Fidel zaharrak haserre egoteko arrazoirik, oraindik orain lau idazkari probintzial kendu behar izan dizkizu kargutik, informe puztuak eta faltsuak igortzen zizkiotelako.

82. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0080 Martin zenbat eta setatuago berean, orduan eta kementsuago jokatzen zuen Begoñak, Arraldera joateko abantailak puztu eta fantasiaz hornituz.

83. 1991> euskara batua literatur prosa batx zeru 0104 Puztuta bezala sentitzen zituen betazalak.

84. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 0065 Dantzari hauen dotoretasunak hain zirudien puztua: haragi hutsez beteak mehakak.

85. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0216 Aurpegitik jaisten zaion ura puztuz eta burua astinduz.

86. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0210 Ahapeko marmarioak hazi eta puzten ziren Erret-hiriko tabernazulo eta kalekantoietan -Guztiz galdu du burua musde Bixintxok!; besoak kraskatu dizkiote musde Arnoldori!

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak athletic club 00031 Katalanen aurka lortutako lehen emaitza historikoa izan zen (10-1) eta bilbotarren harrotasuna puztu-puztu eginda zegoen, Espainiako V. Txapelketan ezer gutxi egin bazuten ere. Barcelona taldearen aurkako partidua izan zen kanpaina ilun hura argitu zuen izpi bakarra eta denboraldiaren amaieran (1906ko ekainean) Ramón Aras Jauregi Club horretako laugarren lehendakari bihurtu zen.

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak matematika 1998 00068 Hori horrela, Escherrek berriro marrazten du goiko irudia, etzanda oraingoan. Hala ere, ezin dugu oraindik irudiak lauak direnik onartu, orain globo puztu bat, obalatua dena, ikusten baitugu, eta ez lerro kurbatuak marrazturik dituen gainazal bat. Argazkiak (42. irud.) ongi argitzen du Escherren prozedura zein den.

89. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kortazar 00108 Nabarmenki bi dira, eta kontrajarriak, sonetoetan erabili izan den tonu zaindu, klasikozale, eta, nahi bada, hotza, eta bertso libreetan erabilitako, tonu surrealista (surrealismo xumea), poetaren nitasunean oinarritua, edo, neurri baten, puztua.

90. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. arrieta 0162 Oraindik goseak ixekaz puztutako sabel gehiegi dagoela munduan, badakigu.

91. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0019 Lehenbizi, giza adimenaren ohore puztu honi buruz esan beharrean nago, adimena baino gehiago patu itsu bat izan dela beti, horrela esatea badago, gertakariak mundura bota eta gidatu dituena, munduaren eraldaketa unibertsal honen eragile.

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 1141 Hodeia eta tximista puzturik dagoen eta bapatean lehertzen den zahagi baten antzekoa da.

93. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0293 1 Koantitatiboki, herrialde batek lehen mailako irakaskuntza orokortua duela, tarte honetako eskolaratze-tasa gordina %100era iristen denean esaten da, hots, lehen mailako irakaskuntzako ikasle-kopurua lehen mailako irakaskuntza egiteko adinean dagoen haur-kopuruaren berdina denean. Alabaina, ikasturte-errepikatzeak eta berandu eskolaratzeak biltzeagatik eskolaratze-tasa puztuta dagoela eta bestetik, eskola-uzteak direla medio jaitsiarazita dagoela kontuan izanik, ez da neurketak egiteko tresnarik zehatzena. Gerta daiteke adibidez, ikasturte-errepikatzeen tasa altuek eskolaratze-tasa %100 gainditzea eragitea, haur guztiak eskolaratuta ez dauden kasuetan ere. Alderantziz, galera-tasa altuek eskolaratze-tasak %100etik behera jaitsiaraz dezakete nahiz eta haur guztiak hasieratik eskolaratuak izan. Eskualdeei dagokienez, lehen mailako irakaskuntza orokortzeko helburua %100eko eskolatze-tasa gordina lortzea dela definitu da. Eskualde-mailan erabiltzen den definizio honek, beste zehaztasun falta bat du eskualde gehienetan lehen mailako ikasketek duten iraupen ezberdinagatik.

94. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. lartategi 00003 Eta mutilaren sabel puztua ere patetikoa da, eta botatzen dituen puzkerrak eta korroskadak nazkagarriak.

95. 1991> sailkatu gabeak egunkariak b. arrizabalaga 0038 Ulert daiteke ere, bizitza izozkailuan gorde duen enpatxatzaile hau puztu egitea ikusirik bere eskuartean, ortodoxia zorrotzenak Trinidade Santua deitzen duena alegia: tubotxo bakar batean Aita, Semea eta esperimentu guztien printzipio eta indar sortzaile den Izpiritu Santua bilduta.

96. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak aretxagazeta 1996 0007 Zenbait igelek, esate baterako, beren gorputza puztu egiten dute direna baino haundiagoak direla erakutsiz.

97. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zubizarreta 0037 Gero txoferra jaitsi da eta ertzainek globo bat eman diote, puzteko.

98. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zubizarreta 0037 PUZTU.- Inflar.

99. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak arrpress 1993 0023 Eta autopsian ikusten duzu nola geratzen den bihotza: garbitu eta beti agertzen da bihotzaren paretetan zimurtuta, globo bat puztu eta behatzarekin raka-raka egitean bezala, zimurtuta geratzen da.

100. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. otamendi 0006 Behin baino gehiagotan esan izan da gobernu programa puztua genuela, baina inork ez digu aurpegiratu programa betetzen ez dugunik

101. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0019 Otoitzik otoitzena, lamentaziorik aienezkoena, eskerrik onenaren kanta grazizkoena, barkazio-eskerik makurtuena... berdin dio, ez dira erabateko eta arraso beteak izango harik eta Jesusen esperientziaz puztu eta hanpatu artio.

101 emaitza

Datu-estatistikoak: