XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak ayerb 0001 Profanar esateko euzkeraz, sayestu Sayestua el apostata, darabille Zubero'n eta Laburdi'n.

2. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde 16 seme 0121 Aita Larramendi'k eta gero Astarloa'k, euskera eta Euskalerria arrotzen eraso makurretatik defendi nai izan zuten eta beren liburutan euskera goraipatu naiean, neurrigabe saiestu ziran sarritan.

3. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0215 Ark, berriz, onelan jardetsi: Ezta, ez bildurra, txalo-min edo dirdai-naitik saiestu nauna; odol izoztua, baiña, zabar dabilkit zartzaro aulean ta otza sartu zait soin-indar aituetan.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0215 Zutik, tente dirau Entel zuarrak, ekin berdiñean, gorputz-igigunez ta begi-zoli saiesten ditula aurkakoaren blaustadak.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0067 Alabaiña, euskal-alorrean batzu-batzuek ni baiño saiestuago ibilliak direla esango nuke.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak p. iztueta 0027 Bein batez, Antistene itzez mogimentua ba-zala adirazi-eziñean arkiturik, jeiki ta ibiltzen asi omen zen Zenon-en aurrean, ezin bai-zituen saiestu jaurtitzen zizkion arrazoi korapillatuak.

7. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak b. de arrizabalaga 0032 Lehenengotan errege nafarraren oboan errotua, zeinek Bizkaian bere baitarik ebazan errege-ondasunen banakari lez 36 urtean lagun izan ondoren, Iñigo Lopez-ek egundoko gaitasunez saihestu eban nafar hondamendia, harako 1076 garren urtean errege Santxo IV Gartzes bere anaiek Peñalenen hil ebenean.

8. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak txostena 1978 0059 Hala, egin diren aldakuntza hauen bitartez, aurrerapen handiak ezarri dizkiogu gure sareari, zentruekin konektatzeko, eragiketa posibilitateak ugaltzeko eta Teleprozesuan sortu ohi diren ezinbesteko etendurak saihestuaz denbora irabazteko.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0150 Mendebaldeko kristau eta Elizen arteko, botere politikoaren eta talde saihestuen arteko elkar-bizitza oso gaiztotuta zegoen, eta ideia erlijiosoak erraz bihurtu ohi ziren alderdi.

10. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1989 0010 Aitorpen horretatik ezin saihets daiteke inoiz.

11. 1969-1990 euskara batua liturgia d. amundarain 0105 Jaunartze honetaz maita zaitzadala, inoiz zuregandik ez sahesteko eran.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. arrieta 0095 Ziztuka igaro zen Harkaitzen buru ondotik; baina honek burua saihestu zuen eta aizkora pago baten gerrian sartu zen.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0054 Poliziari zein atxakia eman, baina? Gizon batek etxetik alde egin zuela eta, aski al zen hura polizia bere lanetatik saihestu eta inoren etxera ekartzeko?

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibe 0502 Etorriko bait da irakaspen jatorra jasango ez duten garaia; baizik eta beren grinen arauerako maisuz inguratuko dira, beraiei entzuteko irrikaz; egiatik saihestuko dituzte belarriak eta ipuinetara itzuliko.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0019 Rosa O`Klabelin agurtzeko aukerarik ere ez zuen izan, ez zuen enziklopedia poetikoaren tomoetako zelofana askatzen ari zen Bixentikori zeinen diruarekin ordaindu behar zituen tomo guzti haiek galdetzeko betarik izan, ez zuen etxeko garaje aurrean zegoen Stop seinalea errespetatzeko astirik izan, eta han irten zen, saltoka hasieran, abiada osoan gero, Madame Kontxexiren Dyane berdea, autoa saihestu nahian semaforoa jo zuen ertzainaren motorrari jaramonik egin gabe.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0056 Hemen Hach fiskalak ekin zion eta esan, Gô*ttenen kasuak jendartean sortutako jakinmina zela-eta, prentsa azalpen bat egin behar izan zuela; prentsaurrekorik ez zela egin oraindik, baina ikusirik Gô*ttenen ihesiak sortu zuen larria eta antsia eta honetan Katharina bera izan zen laguntzaile, ez zegoen hura saihesterik.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. sarasola 0130 Horrela, adibidez, eskola, kolegio, akademia, unibertsitate eta abar saihestu nahi dituztenentzat, horien artxisemema den ikastetxe ezarriko dugu.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak habe 0012 Edozein egoeratan saihestu ezin dena hizkuntza bera da; hau da, hizkuntza ikasle guztien nahien azpikaldean eta oinarrian dagoen tresna da.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zutabe 1985 0216 Eta horrela saihes daiteke erretolika hutsean gelditzeko arriskua.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. pagola 0128 Baina zer da, ekintzaren saihestu ezineko arrisku horien gainetik, gizonari ekitera bultzatzen diona, sinesmena eta esperantza baizik? Eta non, edo zerk eta nork oinarritzen du gizonaren jokabidearen barnean kokatzen den esperantza hori, alienaziozko egoera baten fruitu ez den, eta giza-izatearen ekintza ororen barne eta muin den esperantza hori?.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0080 Lapsusa Giza mugapenen eraginez, onartutako arautik saihesteko ekintza ez-sistematikoa.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0044 Aipaturiko adibideak ez dira saihesten bide arrunt eta ohizkotik; baina esan bezala, badira zenbait kasu, argitasun zabalagoak eskatzen dituztenak. Ikus dezagun.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lanintel 0010 Era honetan bakarrik saihestuko bait dugu, Lan Intelektualerako Teknikak, eskolako gaitz guztiak konponduko lituzketen panazea pedagogiko berri batetan bilakatzea.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0041 Nola saihesten dute errekaia? (Makina hondeagailuekin zuhaitzak ebakiz).

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararenprogr 1982 0008 Txikitan hizkuntza berriko urratsak urratzean gerora azentu eta entonazio aldetik izan daitezkeen arazoak saihesteko bideak jarri dira.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak palt 0453 O-k iainkorako hitz adiera murritzagokoa darabil espiritualen ordez eta honek ere G-k bezala Kristo hartzen du Esposoren baliokidetzat jatorrizkoaren hitzezkotasunetik saihestuz.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. berruezori omenaldia 0025 Eta, berarengandik bereizten gintuzten urteen aldetik begiratuta, atsotitz ezagunak dioen inor ez da maisu jaiotzen ezintasun hura saihestea lortutako gizona zela iruditzen zaigu.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ormaetxea, nikolas orixe: quito-n arrebarekin, 21-35 0029 Baditu, ordea, Orixek bere obretarik zenbait, erdibide alegiazko horretarik saihesturik, delako herri ez ikasiagana begira idatziak, hala nola Santa Cruz apaiza, Ebanjelioen itzulpena edo, trataturiko gaien aldetik hemen argitaratzen dugun testuaren ahaide hurbil den Jainkoaren billa liburua.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak h. knô*rr 0053 Kontatu nahi genuenetik saihestu gara.

30. 1969-1990 gipuzkera antzerkia i. begiriztain 0100 - Saiestu zan, ordea, Mike eta utsa jo zuten morroiaren bi ukabillak.

31. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak droga 1998 00063 Laneko arriskua saihesteko planetan edo aurrezaintzako neurrietan, 1. lerroaldean aipatzen diren lan-moduetan odoleko gehienezko alkohol-tasa zorrotzagoak jarri ahal izango dituzte.

32. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak droga 1998 00083 d) Drogamenpekoek osasun-zerbitzuetan bazterkeria jasan dezaten saihestea. Pertsona horiek zerbitzu publiko guztietan normalizatuta dauden jardueren baitan egongo dira.

33. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00269 Hala ere, gehienetan trukerako azalak gorputzaren barruan gelditzen dira haien artetik ura gal dadin saihesteko.

34. 1991> euskara batua ikasliburuak beleko/lh 00117 8.- Joko ezberdinetan parte hartuz iharduera fisikoaren beharra bideratzea (horietan lortu duen trebetasun mailak zerikusirik izango ez duelarik horretan), arauak, jokoak irabazte-galtzea berarekin dakartzan elementu bezala hartuz; beharrezkoa denean laguntza emanez; oposizioa, gainditu beharreko zailtasun bat bezala ulertuz eta portaera erasotzaile eta lehia jarrerak saihestuz.

35. 1991> euskara batua ikasliburuak estratega game 00063 Bi ideiak elkartuz, lehengai-kudeaketa on bat ondorengo hau dela esan dezakegu: kostu txikienean (eskaera + biltegia) beti enpresaren beharrak asetzen dituena, eta ekoizpena gelditzea saihesten dituena.

36. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00011 Progresio hori eta unitate didaktiko bakoitzak behar dituen elementuak kontuan izanik (koordenatu batzuk, sekuentzia koherente batzuk, errepikapenak saihesteko aztergaia ondo mugatzea...) egin ditugu unitate didaktikoak.

37. 1991> euskara batua ikasliburuak kultura klasikoa/dbh 00127 Iragarpen guztiek bidaia ona iragartzen didate. Numen guztiek aholkatu didate Italiara joateko; Zeleno harpiak soilik iragarri dit zantzu txar bat: mendeku ankerrak eta gose ikaragarria. Erantzun iezadazu: hasteko, zein arrisku saihestu behar dut?, zer egin behar dut horren zailtasun larriak gainditzeko?

38. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00040 Honela, eztabaida erraztu egiten da, akats kontzeptualak hautematen dira, eta geroago denen arteko saioa egin beharra saihesten da.

39. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00141 Hori da jarduera honen helburu nagusia, ordena eta txukuntasun-ohiturak (Kimikako praktiketan material-mordoxka erabiliko dela kontuan harturik) ezartzen hastea, ixtripuak saihesteko, 2. helburuaren hasierako ebaluazioa egiteaz gain.

40. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0001 d) Nola saihestu da 6. testuan aditza esaldi bukaeran jarri beharra?

41. 1991> euskara batua ikasliburuak oinelektr/bbb 0086 Distortsio hau saihesteko transistore bakoitzari zuzeneko polarizazio txiki bat ezartzen zaio, Q puntua ebaketa-puntua baino zerbait gorago kokatzen delarik.

42. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/dbho 00230 Denak du bere zergatikoa, beti zergatikoa ezagutzeko ahalbiderik ez dugun arren. Zergatikoak denari eragiten badio, nola saihestuko dugu jokatzen dugun moduan jokatzea? Oraingo nire jokabidea aurrekoen menpean edota ezagutzen ez ditudan eragingarrien menpean baldin badago, nola esan nire jokabidea librea denik?

43. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/dbho 00315 Teoria alternatibo bat, ideologikoa baino teknikoagoa proposatuz saihets daitezke alferrikako liskarbideak.

44. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00127 Gai honen inguruan asko ikertu den arren, ez dago HIESaren aurkako tratamendu edo txertorik. Hori dela eta, egin daitekeen gauza bakarra kutsadura saihestea da. Horretarako, kutsadura nola gertatzen den jakin behar dugu. Bideak ondoko hauek dira:

45. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00127 Ama seropositiboa denean umeari titia ez ematea aholkatzen da, haurdunaldian zehar kutsadura gertatu ez bada; umeari bularra ematerakoan gerta dadin saihestu behar baitugu.

46. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00105 Behin eta berriz errepikatzen da eragiketa hau. Horrela, harilaren potentzia erreaktiboa linean zehar sorgailura iristea saihestuko da.

47. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00123 Untziaren deformazio-maila, motoreek sorturiko oszilazio-indarraren anplitudearen eta maiztasunaren araberakoa da. Injineru-taldeak, beraz, untzia eraikitzeko erabili diren osagaien erabateko deformazioa eragozteko, motoreak sorturiko dardararen maiztasun desegokia saihestu beharko dute, horretarako egokiak diren motelgailuak erabiliz, edo eta euskarri-egitura berriz diseinatu beharko dute.

48. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0121 Zarata egiterik ez nuen saihestu, baina ez nuen zaratarik egin.

49. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 0040 Nire aita Lehen Mundu-Gerrako zauritua zen, eta hori erabili nahi izan zuen gure erbesteratzea saihestearren.

50. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00114 Makina bat aldiz sartu du gidariak atzera-martxa, aurrez aurre zetozkion ibilgailuak bide meharrean saihestu ezinda.

51. 1991> euskara batua literatur prosa i. garbizu 00095 Bitartean, laguntzaileek baliorik gabeko zorro hutsa lotu dute odolisuria saihesteko.

52. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00183 - Grekoen bertuterik jasoena, munduaren eta gizakiaren edozein esplikazio teologiko edo sobrenatural kontzienteki saihestea izan zuan, alor guztiak inolako apriorismorik gabe abordatzea alegia.

53. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00072 Poliziak uste du asko egingo zuela morala eta ordena publikoaren alde baldin eta prostituzioa tolerantziako etxeetan ixtera iritsiko balitz, han bere jarduna etengabea eta taxu batekoa izango baita eta zaintze-lana ezin saihesteko modukoa.

54. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 00044 Ergel funsgabe bat zela errepikatzen zuten behin eta berriz marmarka, hostaleko sarreran geratura, eta ea ez ote zegoen modurik horrelako ergel funsgabeen elkarrizketak saihesteko.

55. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00282 Noizean behin, ibilian, bere ahurraz ozta-ozta ukitzen zuen Ellenena eta neskak berehala ukabila hertsi eta baztertu egiten zuen, haren esku potoloaren ukipen beroa eta setatsua saihestearren.

56. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0015 Eguerdi aldera eguzki distiratsuak esnatu zuenean, egun osoz ezkutatzea erabaki zuen Dannyk, persekuzioa saihestearren.

57. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0008 (...) esan banio, laztana, gurea amaitu da, doilortasunak ez du lekurik hemen, ez nukeen leihotik bota beharrik izango, baina, ziur asko, irtenbide ez-arrazoizko eta teatralak saihets nitzakeelakoan hasi nintzen neure burua konbentzitu nahian larru jotzea gauza naturala dela, gorputzaren eskakizun hutsa.

58. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0218 Arrisku bat zen, ahal zen neurrian saihestu behar nuena, eta berehala bururatu zitzaidan modua.

59. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0161 Azkenean, ideia guzi haiek saihestu egin nituen eta nere baitan erran nuen ez zela deus ere pentsatu bezala gertatuko, eta mutikoaz oroitu nintzen.

60. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. leizaola 00081 Tolerantziak ezin du saihestu bizi dugun egoera. Herriaren nortasunaren alde borrokatzen baduzu, bidezkoa da herri zehatz batekoa izateagatik harro sentitzea, baina era berean, egoerak hala eskatzen badu, lotsatu ere egin behar zara.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1998 00207 Horrekin saihestu nahi da gizartean izan ohi den itxurakeria, ez kriminalizatzea eta aldi berean legez kanpo uztearen alde azaltzea. Ez legeztatzeak zera dakar, alegia, emakumeak nozitu behar duela legearen aldetik babesik ez izatea eta desohorean iraun beharra, eta egoera horrek ez dio mesede makala egiten bezeroari, kriminalizazioaren kargatik bezala legeztatzearenetik ere libratzen delako.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ingurugiro 1997 00042 Saihestu egin nahi izan da jarduketa horien ondorioz sorturiko erabilera publikoak ingurugiroan izan dezakeen eragina. Hori dela eta, jarduera asko biztanlerik gehien dituzten eremuetan egin dira (ez dira ekologi balore handiko aldeetan egiten); hala ere, Urdaibaiko ekosistema anitzak ezagutaraztea beharrezkoa dela kontutan izan da.

63. 1991> euskara batua saiakera-liburuak heriotza 00161 Ornogabeek ere ezin dute zahartzea saihestu. Zuzenean ikus daiteke hori birsorkuntza-fenomenorik ez duten espezieetan. Urtaro bat baino gehiago bizi diren intsektuek, hautsita edo higatuta, aldatzen ez diren apendizeetako segmentuak poliki-poliki gal ditzakete (krustazeo askorengan ez bezala).

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00101 Doktrinamenduak presioa eta manipulazioa ekartzen ditu beti berekin, zeren bere asmoa ikusmoldeak txertatzea baita, baina ikusmoldea bereganatu behar duenaren erabaki librea saihestuz. Presio mota hori berezia da, beste presio mota batzuen aldean (baldintzapenaren edo bortizkeria hutsaren aldean), batik bat bere zolitasunagatik; doktrinatua ez du zuzeneko moduan zapaltzen, baizik eta amarruen bidez konbentzitzen -nolabait esatearren.

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00021 Haurren babesari dagokionean, printzipio hori gauzatuz saihestu egin da adingabea bere familiatik eta bere inguru hurbilekotik bereiztea, eta familia babesteko eta atzera elkartzeko programak garatu dira, famili harrerako neurriekin batera inolaz ere. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta bestelako Komunitate Zerbitzuen prebentzio jarduera ere printzipio nagusi honetan bermatzen da.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00039 Oinarrizko gizarte zerbitzuek eginkizun funtsezkoa dute gizarte zailtasunean dauden haurrei dagokienean. Izan ere, zerbitzu hauek dira biztanleriaren zati honek dituen premiak eta arazoak antzematen dituena. Oinarrizko gizarte zerbitzuek programa sorta bat jartzen dute martxan, babesik gabeko egoerak saihesteko edota, gertatu direlarik, zuzentzeko helburuaz.

67. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00039 Oinarrizko gizarte zerbitzuak funtsezkoak dira prebentzio programak ezartzeko unean, haurren babesik eza eragin dezaketen egoera eta arrisku faktoreak ager daitezen saihesteko lana egin behar baitute. Programa hauek era guztietakoak izaten dira, pobrezia eta marjinazio arazoei heldu behar dietelarik, alkoholismoa eta toxikomaniak, familia barneko bortizkeria, etxebizitzaren arazoa eta beste zenbait ere kontuan hartu behar izaten baitituzte.

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00036 Hau da, enplegua unitate bat murriztuko balitz galduko litzatekeen balioa eta pertsona enplegatuaren alokairua berdinak dira (ekoizpenaren beherapen honek sauhestuko lukeen beste edozein kostu kenduta); hala ere, zenbait printzipiok bultzatuta, berdintasun hori alda daiteke, baldin eta lehiakortasuna eta merkatuak perfektuak ez badira.

69. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00234 Beraz, dirua lanaren bidez erraz ekoiztu ezin delako ezaugarriak, prima facie, berezko interes-tasak jaisteko nahikoa zailtasuna izango duelako ikuspuntua ez dagoela zuzen suposarazten digu; aitzitik, dirua uzta bailitzan erein ahal izango balitz, edota automobilaren motorearen erara ekoiztu ahal izango balitz, beheraldiak saihestu edo apaldu egin ahal izango lirateke, zeren eta beste ondasunen prezioak, dirutan neurtuta, jaisteko joera hartuko balu, dirua ekoiztera lan gehiago bideratu ahal izango bailitzateke; -ikusten dugunez, hauxe da urre-meagintza duten herrialdeetan gertatzen dena, ildo honetan, munduarentzat, oro har, gehienezko desbiderazioa ia hutsaren hurrengoa izan arren.

70. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak p. uribarren 00131 1938ko abenduak 31: Edith Steinek, Koloniako bere komunitatea arriskuan jartzea saihesteko, Holandako Echt-eko Karmelera egin zuen ihes.

71. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. intxausti 00259 Bibliaren erabilerarako hizkuntz joku-arau orokorrenak, ba, emanda eta berretsita aurkitu zituen Lukuk Trenton (gero, Luku hil ondoren, Liturgiarena 1562an arautuko zen batez ere): italiera edo gaztelania bezalako hizkuntza ofizialagoetarako balio zuten arauak ziren haiek, eta gurea bezalako mintzaira saihestuagoetarako zer esanik ez.

72. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak sm 00220 Hala eta guztiz ere, garbi ikusten da Gobernuak ez duela Kontseiluaren eskakizun eta aholkurik aintzat hartu nahi, eta beronen eginkizun garrantzitsuak (135/1996 Foru Dekretuaren 4. Artikuluan xedatzen direnak), hala nola, euskararen planifikazio, erabilera, sustapen eta normalizazioa sahiesten aritu dela.

73. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. zuazo 00359 Ezbairik gabe, meritu haundia dauka agiriak eta profilak lortzeak; baina askozaz ere meritu haundiagoa dauka hizkuntzaren bidezko komunikazioa lortzen eta inkomunikazioa saihesten egoki asmatzeak.

74. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. chueca 00041 Protagonismoari dagokionez, historia eta oroimenaren azterketa gainditu ezin duten zenbait adierazpen nartzisista kenduta, frankismotik zetozen eremu politikoak ezin ditugu saihestu, trantsizio prozesuan galga eta baldintza ikaragarria izan zirelako eta erreforma mugatuaren ildora sektore ezkertiarrak eta demokratiko aunitz eramatea lortu zutelako.

75. 1991> euskara batua saiakera-liburuak migrazioa 1997 00012 Bestalde, 1975a arte, sarritan ez ziren betetzen erroldatzeari buruzko arauak; ez betetze horren oinarrian zeuden arrazoietako batzuk saihesten hasiak dira:

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eltxostena 1998 00407 Dekomisoa noiz eta nola egin behar den zehazten duten udal ordenantzak izanik, eragindakoek salatzen duten irizpide hutsune hori saihestu beharreko zerbait dela iruditzen zaigu.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00259 Badira arte bat eta asmakizun batzuk iruzurrak saihesteko, eta interesak arte eta asmakizunak iradokitzen dizkie zerga-biltzaileei, eta administratzaileek imajinatu ere ez lituzkete egingo;

78. 1991> euskara batua saiakera-liburuak finantza zuzenbidea 00300 Desorekak saihesteko, Kupoaren sistema ezarri da.

79. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. perez 0220 Honela, azalgarri deritzo testuinguru kontzeptu oparoegiaren zein aditzeko modu jo duen begiz adierazteari (hizketalagunak, hauen egoera eta zeregina, beroiek dakitena eta jakintzat ematen dutena, hizketa-kateak hizketaldien txandaketan duen tokia...), halaber topic/comment (mintzagaia/galdegaia) eta prosodiazkoak saihestearen arrazoiak aditzera emateari, besteak beste.

80. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak b. urkizu 0079 Bere teknika propioak erabiltzen ditu arreta sortzeko, ikaskuntza aktiboari eusteko eta baliabide teknologikoak behar ez bezala erabiltzeak ekarriko lituzkeen hutsegiteak saihesteko.

81. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.c. etxebeste 0075 Iharduera ekonomiko hauek jendea ibai ertzetara erakarri zuten, eta hau ere gauza berria izan zen garai hauetan, ez baitugu ahaztu behar garai hartako biztanleek, artzantza zela-ta, mendi goikaldea bilatzen zutela bizilekutzat, ibar hondoa sahiestuz.

82. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.l. goikoetxea 0797 Batasuna bat egitea bi zati Iparralde-Hegoalde mantendurik bideragarri bada, zergatik ez sistematikoki saihesten den Mendebaldea /Bizkaiera- ere aipatuta gauzatu batasuna?

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bapatean/93 0008 Nor ez dabilen, hori ere ezin saihestuzko afera dugu.

84. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.l. antsorena 0105 Puntu honetan, beste askotan bezalaxe, esku ona zuen Isidrok, taldeko tirabira oro saihesteko.

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.c. larronde 0037 Historia hobeto ezagutuz gero, zenbait erabakitzaile politikok huts batzuk saihestu ahal izan zituzketen?

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gipuzkoako flora 0079 Ehizarako espezieak edo kili-kolo nahiz desagertuta dauden espezieak berreskuratu eta berrekartzeko birpopulazioei dagokienez, gomendagarria da populazio autoktonoen garbitasun genetikoaren alde egitea eta, inguruko arraza autoktonoetakoak ez diren genotipodun animaliekiko hibridazioa saihestea.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. oihartzabal 0057 Terapia analitikoak, alderantziz, ez du ezer gehitu nahi, ez du ezer berririk erantsi nahi, kendu eta aldendu baino, eta helburu horrez gaixotasun-sintomen jatorriaren eta ideia patogenikoen artean dauden lotura psikikoak aurkitzen saiatzen da, horiek saihestea baita bere xedea.

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. oihartzabal 0092 saihestu egiten ditu gaixoak.

89. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. oihartzabal 0162 Zera eskatzen zaio, erabat irekia izan dadila analitikariarekin, eta burura datorkionetik ezertxo ere ez ezkutatzeko, eta azkenik hainbat oroitzapen eta gogoeta ez adierazteko sumatzen dituen ihespide-nahi guztiak saihesteko erabat.

90. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hd kulturak 0148 Birusak eta bakterioak zer diren ez dakite, baina horien ondorioak bai eta gaitzen errua taburen bat hausteari edo aztiak zein xamanak saihets dezakeen jainkoen zigorrari egozten diote.

91. 1991> euskara batua saiakera-liburuak c programazio-lengoaia 0241 Gauza bera egin daiteke funtzio globalak adierazteko, hobesten den lokala saihestuz.

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zuzenbhizkera 0203 Aditza erabil daitekeenean, izentzapenak saihestu behar dira.

93. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.r. aizpurua 0077 Aktan, horrelako istripuak saihesteko diseinu-arauak ezartzen dira, untziaren luzeraren araberako tarte bat duten bi kroskoen eredua ezarriz.

94. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.r. aizpurua 0194 Horrela hondamendia saihestu ahal izango da eta Gizateriak bere mundu natural eta artifizial berrietan bizirik iraun ahal izango du.

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bidaiazient 0041 Oihu latzak eta kriskitinek bezalako klaskadak entzuten ziren eta, taldea ilunpean erdiko errekan buztiz edo estalaktita handiak saihestuz aurrera joan ahala, zalaparta gero eta biziagoa zen.

96. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0023 Eraldaketak hain azkar gertatzen ari diren gizarte honetan, hezkuntzak, tradizio sendoko erakundea izan arren, ezin ditu aldaketak saihestu; bere edukiei dagokienez batipat.

97. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak altza 0053 Hala ere, sententzia honek ez zituen etorkizunean gatazkak saihestu eta, 1475. urtean 6.- Ikus GAMON, Noticias..., 261. or., armak tartean zeudela, bataila bortitzak gertatu ziren San Martzialen eta Herreran.

98. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00007 Habitat-en suntsiketak saihestea ere garrantzitsua da, esaterako autobideetan pasabideak eginez eta ehiza-hesiak kenduz. Orokorrean, batzarkideek administrazioen kontrola eta exijentzia maila handitzea eskatu dute, eta, horretarako, deialdia hiritarrei eta ekologistei egin diete laguntza eskatuz.

99. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00017 Horrekin, ibaiko ura norabidez aldatu, eta milaka pertsonen heriotza ekar lezakeen hondamen bat saihestu nahi da.

100. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00005 Beste auzi batzuetan bezala honetan ere Zuzenbide Penalak azken irtenbidea izan beharko luke, beste irtenbide batzuk alferrik bilatu ondoren, baina etxeko indarkeriaren kontu honetan sortzen zaidan zalantza da ez ote dituzten bilatu nahi beste irtenbide horiek edo, are gehiago, ez ote dituzten saihestu nahi horrelako portaerak zigor-tresnaren bidez.

101. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00005 Egia da aurreikusita daudela lege-aldaketak gai honetan, baina esan behar dut eszeptikoa naizela portaera horiek saihesteko edo, behintzat, gutxitzeko izan dezaketen eraginari buruz.

102. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00005 Hortaz, beharrezkoa da zigortze sistema berriz aztertzea, bidegabekeria hori saihesteko.

103. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00002 Istripuak gertatuko dira, baina saihestu behar dira.

104. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gara 1999 00010 Orain arte Estatu frantziarrak ezeztatu egin du Euskal Herriaren lurraldetasuna, administrazio propioa eta euskararen ofizialtasuna, euskal gatazkan duen inplikazioa sahiestuz. Eta horrez gain Espainiako Gobernuarekin kolaboratu du errepresioaren bidez azaldu zuen Parisen izan diren azken atxiloketak mahaigaineratuz.

105. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1996 0012 Presoek duten egoera ezin jasana eta larria da, dagokien eskubideak eta legeak agintzen duena bete dadin exijituz etengabeko borrokaldian murgilduta daude eta honen aurrean duten ardura eta erantzukizuna alderdiek ezin dute inolaz ere saihestu.

106. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1993 7767 Horretarako, ordea, galdera eta harridura doinu artifizialak saihestu egin behar dira.

107. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elao 1996 5849 eta, era berean,kasuan-kasuan erabili beharreko mekanismoa dela bai ustekabeak eta engainuak saihesteko, baina baita ere enpresa, entitate eta zerbitzuei eurei ohartarazteko euskal sektore publikoa gertakizunei adi dagoela eta Elkarte honetako erabiltzaile eta kontsumitzaileen eskubideak babesten dituela.

108. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1996 0020 Guk teletipoa saihestu SAIHESTU.- Itzuri. Evitar. egingo dugu berriemaile-sare BERRIEMAILE-SARE.- Red de informadores. zabal batez baliatuz.

109. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. aisa 0030 Oriotarrak aldiz aurtengo erregulartasun eza saihestu ezinik dabiltza eta Kortak farregarri geratu zirela onartu zuen.

109 emaitza

Datu-estatistikoak: