XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1919 0001 Gero berriz itz egin zigun Zaldua'tar Bernarta abertzale gaste pizkorrak; esan zigun Euzkadi zer izan zan ta nola dan, abertzaletasuna zer dan; ori samurtasuna itz egiteko, asko ta ondo.

2. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Irakurtzeko, idazkaiak bear du bere xamurtasuna: psikoloji asko bear du idazleak; ariñ eta xamur idatzi bear du: arintasun eta xamurtasun oiek, naiz idazleak ez eman, Jolas gaiak berak dituzte: ontan daukate aldea beste gaiakin.

3. 1940-1968 gipuzkera antzerkia alz burr 0106 Jenaro - Ez daukat ezer azketsi biarrik; eta orain, zure aitorpenaren ordañez, nik ere, beste aitorpen bat egin biar dizut. Zu ikusi bezin laister, zutzaz txoraturik gelditu naiz. Ez diot begiratu zure gorputzeko korkoxari, ez; zure animako xamurtasuna, eztitasuna, azaldu didate argiro zure begi mintzakorrak.

4. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak anai elkarte bat 0128 Baina bere fedez, gai izan zen mundu berriaren ezaugarriak erakusteko: maitasuna, elkar-ulertzea, samurtasuna, eta ona den guztia mantentzeko gaitasuna.

5. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0124 Nere ustez erreumatismoa da horrek daukana, esan zuen neskak berekiko; eta harengana makurtuz, zera esan zion samurtasunez: - Min handia duzu? Ezetz espero dut.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0042 Baina ez zuen hasitako esaldia bukatzerik izan, ustekabe alai bat adierazten zuen A! gozo batek moztu baitzion hitza... Jainko maitea! Zetazko paper artetik aterea zen sonbrailutxoaren aurrean zegoen Lisa eta eskuak jarrera xinplean elkarganaturik, hainbateko xamurtasunez egiten zuen irrifarre non, bi gazteek, Lerouxen dendan ezer hoberik aurkitu ezaren penatan baitzeuden.

7. 1969-1990 euskara batua literatur prosa bibl-16 0150 (8) Jainkoa lekuko dut guziak Kristo Jesusen samurtasunez maite zaituztedala.

8. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde jj-2 0392 Ondoren, Petiri'k exertzen lagundu zion eta hitz egitea berari zegokiola igarririk, barruak eman zion xamurtasun osoa azal zakarpean bihotz onbera bat baitzuen gorderik gure koblariak hitzetan irauli zion, haurraren lasaigarri: - Maider, etzaitez ikara gizon-hiltzaille baten ardurapean zaudelako.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. bizkarra 0014 Oso erraza da izaki txiki hori janariz jostea, zailagoa da hala ere, maitasun, samurtasun eta laztanez betetzea.

10. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0023 Izan gaitezen Artzai-Onaren antzeko; irakur dezagun Berri Ona, eta an, ispillu batean bezela, ikusi eta ikasi ditzagun arduraren eta samurtasunaren ikasgai bikaiñak.

11. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0076 Soilki, azkenean, garrantziko gauza ez balitz bezala, ezpaiñetan irri alaia zuala, auxe esan zien bere bi entzule aiei: - Oiek danak, igarotako gauzak dira; nik, betirako, nere oroimenean xamurtasun aundiz gordeko ditudan gauzak; baiña denborak berekin eraman dituan gauzak.

12. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m.m. zubiaga 0147 II-gn. Batikano Eliz Batzarrak Andre Mariaz eman digun agiri zoragarria, bai egitan zoragarri!, 67-gn. zenbakian, itzez-itz auxe dio: Oroi bitez, bada, Ama Birjiñaganako egiazko jaiera ez daukagula samurtasun agor ta igarokor batean, kristau sinismenik jatorrenean sustraiturik baizik.

13. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. mendiguren b. 0001 Adio esan behar ote zaio atseginari eta ongi etorri egin samurtasuna eta fideltasunari? Iraultza sexuala ez da ia 70. urteetan zen hura, baina 80. urteetako kontrairaultza sexuala ere ez omen da pentsa zitekeena.

14. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1990 0002 Mu`nesek dakar oroipena: Frantzia berebiziko samurtasunez maite zuen.

15. 1991> bizkaiera ikasliburuak danok senide 00034 Samurtasun handiz bere umetxoa zaintzen ziharduan ama baten ondotik igaro zan.

16. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak p. ibarmia 0049 Eurengandik somatuko ditu Jaungoikoaren samurtasuna eta bihozberatasuna.

17. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak p. ibarmia 0085 Begira iezaiozu bere ama haserrarazi duen umetxoari, ama suminduz edo honen esana ez eginez: bazter batean babestu eta musturrak jarriz, zigortua izateko beldurrez oihu egiten badu, ziur aski amak ez dio barkatuko bere hutsegitea; baina bere besotxoak luzatzen badizkio, irribarre batekin zera esanez: emaidazu musua, ez dut berriro egingo, ez al du amak samurtasunez bere bihotzaren kontra estutuko egin duen guztia ahaztuz?...

18. 1991> euskara batua ikasliburuak erlijio katolikoa 2 00037 Jesus errealismoz eta aldi berean izpiritualtasunez azaltzen da. Sentimendua agertzen duten irudiak dira: nekaldia, samurtasuna, barkamena... Esate baterako: Caravaggio, Alonso Cano, Ribera, Velázquez, Zurbarán, Rubens, Murillo...

19. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter/ubi 0309 Idazlearen jarrera eta tonua, bestalde, trikuaren aldekoak dira, egilea kirikinoaren defendatzaile bezala ageri da, samurtasunez eta mirespenez azaltzen baititu animaliaren sen naturala, berezko joerak eta automobilarekiko duen babesgabetasuna.

20. 1991> euskara batua ikasliburuak sexuinfo ii 0015 Biak biluzik eta elkarren ondoan daudenean oso sentipen atseginak dituzte, samurtasunez adierazten baitute zenbat maite duten elkar.

21. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. alberdi 0038 Hire gutunak helburu zehatza zeukaan, orain pentsatzen duanez, Merçeren samurtasuna irabaztea hain zuzen, eta oraindik ere igorri izatera bere xedea lortuko zukeelakoan hago.

22. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0038 - Zuek, ordea, lehenengo urtea duzue institutuan eta beharbada orain arteko xamurtasunarekin biguinegi ohituak zeundeten.

23. 1991> euskara batua literatur prosa a. ibartzabal 0077 Dikgopi oso zoriontsua izan zen eguneroko bizitzan maitasuna, samurtasuna, ardura eta bizimodu baketsua ezaugarri zituen etxe batean bizitzeko aukera izan zuelako.

24. 1991> euskara batua literatur prosa m. garmendia 0102 Ez omen zekien seme batengandik halakorik espero zitekeenik, halako intuiziorik, hain samurtasun sakonik.

25. 1991> euskara batua literatur prosa m. garmendia 0135 Bere desioaren jabe izango zen denbora askoan, maiteminaren, samurtasun neurrigabearen, haragi-sakontasun ilun eta izugarriaren erreferentzia pertsonala.

26. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0113 Egia da, halaber, perfilez etzanda eta lo gozoan ikusi nuenetan nabari izan nituela nigan maitasun sentimendurik ederrenak, eta haren aurpegi naroan, bekainak, sudurra, ezpainak laztantzeko gogoari eutsi behar izaten nion, samurtasuna gainezka, begietan malkoak loratzen zitzaizkidala.

27. 1991> euskara batua literatur prosa i. tapia 0223 Rieuxek bazekien nigar-malkotan zegoen gizon hura minutu hartan bertan zertan pentsatzen ari zen, eta hark bezala, berak ere pentsatzen zuen mundu hau maitasunik gabe mundu hila litzatekeela eta etorri ohi dela ordu bat non aspertu egiten bait da norbera espetxeekin, lanarekin eta adorearekin, izaki baten aurpegia eta samurtasunaren bihotz liluragarria eskatzeko.

28. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0239 Xamurtasunari edo goxotasunari buruz esaten dunan horrekin ere ez negon batere konforme.

29. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0239 Xamurtasuna eta goxotasuna noiz eta nola erabili behar diren jakiteko, sikologi guziak baino hobea dun animalietan erreparatzea.

30. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0239 Konparazio batera, guretzako hain emaberak diren katuen artean bertan ze xamurtasun ikusten dun hik?

31. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0239 Hor badun noski, berezko samurtasuna, senaz datorrena, baina, hori ez dun inola ere guk erabiltzen dugun xamurkeria xikina.

32. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: barbier, j.: piarres ii, ix-xl 00031 Txikigarrien erabilerak ere xamurtasuna ematen dio hizkuntzari eta asko dira Barbierek -xko eta -xka atzizkiak erantsirik osatzen dituen hitzak: urrunxko, lasterxko, ederkirko, hurbilxko, sobraxko, luzexko... oihanxka, guduxka, aintzindarixka...

33. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1991 0049 Hemendik kanpo gutaz ezagutzen diren topikoak xamurtasunez eta ironiaz aztertu zituen Antonio Reixak.

34. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. agirre 0048 Bere puntu fuertea samurtasuna da; bere dohain nabarienak izakera mailakoak eta seduzitzeko erabiltzuen arma, abotsa.

35. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bertsolari 1992 0006 Hogeitazazpi urteko emakume batek Andoni Egañaren samurtasunaz, esaldi gordin samarra dio, oso samurra iruditzen zait eta inorekin oheratzekotan berarekin oheratuko nintzateke.

35 emaitza

Datu-estatistikoak: