XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak c. jemein 0052 Ezer ez, oteka ibilli baño: euzkerea ibero'en elia zala, Caucaso'tik sanskrito'tik eta abar edo-datorrala, indo-europea ta eztakit zer eta baidakit zer edo-dala, ta abar eta abar oteka utsak eta tentelkeririk asko.

2. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0043 Bai ta ikasi dabez Kam ta Sem'tarren izkuntzak: bereber, etiopiera, egiptarrena, koptarrena, akadiarrena, kutxitarrena, arabiera, iberkera, siriera, abisiniera, feniziera, asiriera, babiloniera; Siberia'koak, txuktxe, koriako, ta kantxalad batez be; bai ta Amerikakoak be, Peru'ko ketxua ta aimara, Kanada'ko algonkin, Txile'ko araukera ta kolonbia'ko katio; bai ta Jesukristoren aurretik bi edo iru milla urte euskaldunen inguruan bizi diran indieuropar edo ariotarren izkerak be, keltena, gerkera, latera, jermaniarra, eslabarra, ta talde otakoa dan sanskrit asiarra, eurokandiko beste taldeekin.

3. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak mde 0146 Erran nahi du haren haide direla, guztiok hizkara-ama bakhar batetik sorthuak direlakotz, Asian eta Europan mintzatzen, edo mintzatu, diren hizkuntza hauk: Aryara h.d. Sanskrita eta Zenda, Armeniara, Helladara, Baltara eta Slaviara, Germanara, Italiara, bai eta harridazkietan baizik ezagutzen ez ditugun Asia Ttipiko Hethitara eta Turkestango Tokhariara, ongi samar ezagutzen ditugunak aiphatzekotz soilki.

4. 1969-1990 euskara batua ikerketak hitz-elkarketa/1 0201 Are zehatzago esanik: izena eta izana sanskritotik jaso eta, Uhlenbeck ararteko genuela, guganaino iritsitako bahuvrampicirc;hi elkarte-motak astaputz moduko hitz elkartuak ere bere esparruan biltzen ez ote dituen argitu beharra dago.

5. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0076 Izan ere arima hitzak harnasa esan nahi du latineraz, grezieraz, sanskritoz eta heberkeraz (bai eta Biblian ere, Jainkoak gizona kreatzen du sudurrean harnasa isurtzen diolarik).

6. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/6 0060 Hizkuntzalariek behar adina antzekotasun aurkitu zituzten Indiako lehengo sanskritoa eta hizkuntza europarren artean denak familia berekoak direla baieztatu ahal izateko.

7. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/6 0060 Horrela, aita sanskritoz pita zen, gotikeraz fadar, ingelesez father, alemanieraz vater eta latinez pater.

8. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0140 Lauburuaren sorburu izan den swástika Indiatik heldu da nonbait, guganaino, eta swástika izena sanskrito hizkuntzan zerabilten.

9. 1991> euskara batua ikasliburuak denok senide 00037 Indiar eta India hitzak berak ere Sindu (gaurko Indo) ibaiaren izen sanskritotik datoz, pertsiarrek ahoskatzen zuten erara.

10. 1991> euskara batua ikasliburuak denok senide 00037 Indiarrek berak, berriz, sanatana dharma (egia edo betiko erlijioa) sanskritoko hitzez aipatzen dute beren erlijioa; ondorioz, gizaki sortzaile batengandik baino lotuago sentitzen dira zuzenean jainko berarengandik, eta saiatzen dira Veden antzinako tradizio sanskrito Visnu, Siva eta Saktiren gurtza sektarioa eta Vedanta deituriko sistema filosofikoaren konplexutasun intelektualarekin konektatzen.

11. 1991> euskara batua ikasliburuak denok senide 00037 (Sanskritoa, Indiako hizkuntza sakratu eta klasikoa, Europako hizkuntzarik gehienak bezala, hizkuntza indoeuropar multzo beretik dator, baina ama hizkuntzaren elementu gehiago gordeta).

12. 1991> euskara batua saiakera-liburuak orientalismoak 00010 Gabriella Fiorik ohartarazi duen bezala: inpregnazioa instalatzen da; izan ere, hiru nozio sanskritok leku natural bat aurkitzen dute haren hausnarketetan: atman, printzipio izpiritual indibiduala; dharma, legea, eginbeharra; guna, naturaren kualitate osagarria. Une horretatik aurrera, ez du itzultzen. Azpimarratu, itaundu, alderatu egiten du bere Cahiersetan jarraitzen duen elkarrizketarekin.

13. 1991> euskara batua saiakera-liburuak orientalismoak 00010 Urte gutxi batzuk beranduago, Raimon Panikkar, Filosofia, Zientziak eta Teologian doktorea, Indiako Mysore eta Varanasi-ko unibertsitateetara abiatu zen. Haren asmoa zen perspektiba zabal bat garatu ahal izatea, hartara filosofia terminoa marka dezaketen antzekotasun eta dibergentzien inguruan gogoeta egiteko, nola mendebal perspektiba tradizionaletik, hala kultura sanskrito klasikoak bultzatutako gauzen izaeran buruzko hausnarketa unibertsaletik abiatuta.

14. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arrigain 00028 Hirugarren aldia hasi zen hizkuntzak beren artean erka eta aldera zitezkela ikustean. Hori izan zen gramatika konparatibo edo gramatika konparatuaren hastapena. 1816an, Franz Bopp-ek, Système de la eonjugaison du sanserite izendaturiko lanean, sanskritoak germanierarekin, grezierarekin, latinarekin eta abarrekin zituen erlazioak aztertu zituen.

15. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arrigain 00028 Sanskritoa, Asiako eta Europako hizkuntza batzuen ahaidea dela aurkitzeko meritua, bada, ez dagokio Boppi, baina hura izan zen hizkuntza ahaideen arteko erlazioak zientzia autonomo bilaka zitezkela ulertu zuena. Hizkuntza bat beste baten bidez argitzea, bataren formak bestearen formen bidez azaltzea, hori zen, hain zuzen, oraindik egiteke zegoena.

16. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arrigain 00028 Dudan jartzekoa da Boppek bere zientzia sortzerik izango zuen, ez hain laster behintzat, sanskritoaren aurkikuntza gabe. Izan ere, hizkuntza horrek, grezieraren eta latinaren ondoan hirugarren lekuko gisa jarririk, ikerketa oinarri zabalago eta sendoagoa eman zion; eta hasierako abantaila hori emendatua gertatu zen, zeren ezustean ikusi baitzen egoera ezin hobean dagoela sanskritoa, konparaketa hori argitu ahal izateko.

17. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arrigain 00028 Bestelakoa da, aldiz, sanskritoari dagokion saila eransten badiegu (ganas, ganasas, ganasi, ganassu, ganasam eta abar).

18. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arrigain 00262 Hain nahasgarria zen hizkuntzen antzinatasunaren ideia horren bidetik, sanskritoa, nolabait, bere hizkuntza ahaide guztiak baino lehenagokoa zen hizkuntzalarientzat, eta ordurako sanskritoa hizkuntza amatzat hartzen ez bazuten ere, hizkuntzalariek jarraitu zuten halere garrantzia gehiegi ematen sanskritoak hizkuntza familia baten kide gisa ematen dituen argibideei.

19. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arrigain 00262 Adolphe Pictet-ek, bere Origines indo-européennes-en (ik. 270. orr.), nahiz ageriki onartu bazegoela herri primitibo bere hizkuntzaz hitz egiten zuena, halere etsi-etsia dago sanskritora jo beharra dagoela, lehenik eta behin, hizkuntza argibide bila, eta haren lekukotasunak balio handiago duela, beste indoeuropar hizkuntza batzuen lekukotasunek batera dutena baino.

20. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. gomez 0430 Gramatika konparatuaren aitatzat jo izan den F. Boppek oraino sinesten zuen sanskritoaren bidez jatorrizko hizkuntzara (Ursprache-ra) iritsi ahal zela, gizahizkuntzaren lehen hitzak, lehen erro monosilabikoak bila zitezkeela.

21. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. laka 0035 Hizkuntz harremanei buruzko uste nahasi zaharkituek bizirik iraun zuten, Europako hizkuntzak sanskritotik jaioak zirelako ustean, baina denbora laburrean usteok baztertu egin ziren, begi bistakoa zen azalpen zuzenaren alde, hots, sanskritoa, latina, grekera, eta abar, historiaurreko hizkuntza baten ondorengo aldaera gero eta bereziagoak zirela.

22. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. laka 0035 Antza denez, azalpen hau Sir William Jones-ek (1746-1794) adierazi zuen lehen aldiz, Europako lehenengo sanskrito jakintsu nagusiak, 1786. urtean emandako hitzaldi batean: sanskritoak grekera eta latinarekin duen antzekotasun handia ezin zitokeela halabeharrak sortua izan eta, aitzitik, adierazi zuenez, hirurok agian jada existitzen ez den iturburu komun bakar batetik isuri direla eta gotikoak (hau da, germanikoa) eta keltak ere, sorgune berbera izan zutela.

23. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. laka 0035 Erkapenaren egitasmoak, alabaina, antzinako hizkera ereduez, tribuen migrazioez eta herrien eta ohituren sorburuez erakutsi zuen guztia hain miresgarria izan zen, ez ziola inork gainerako hizkuntzak sanskritoaren ereduan aztertzeko lan gaitzari ekin.

24. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. laka 0035 Sanskritoaren gramatiketako adierazpen zehatz baten aurrean, edota arretaz aztertutako hiztegi ale baten aurrean, ezagunago zitzaizkien hizkuntzaren batetako antzeko ezaugarriren bat gogora zezaketen sarri.

25. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. laka 0035 Hinduek eginiko sanskritoaren deskribapenaren antzekorik izan balute Europako jakitunek ahizpa hizkuntzentzat, indoeuropar hizkuntzen (honela izendatzen dira egun) azterketa erkatuak askoz zehatz eta azkarrago egingo zukeen aurrera.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. laka 0102 Herskarietan bezala, sanskritoak eta egungo Indiako hizkuntzek horzkaria eta domala bereizten dituzte.

26 emaitza

Datu-estatistikoak: