XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb 0024 Hauche duk sapa! Nork iraun holako beroarekin!....

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa je ber 0426 Gu abiatu orduko, iguzkiak suntsitua zuen lurraren sapak gauaz airatu langarra: zerua gora zagon, urdin zuhail; bazterrak ederki argitzen zuen, beroa sartzen zitzakolarik eztiki gain-behera; menditik hurranduago eta betheago zitzaikun agertzen, zelaietan, uda minari jauzten ohi zakon indar ugaria.

3. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia lf 0371 Mentachuriko patarra
Patar chut eta kazkarra,
Joanden urthean,
Sapha bethean,
Ellande Heletarraren karrosa,
Garbi eta pampin nola arrosa,
Bazoan, guti bazen guti,
Delako patarrari goiti.

4. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0046 Eta, hein batean Lepido horixe besterik ez da: irakatsi, bezatu eta agindu egin behar zaio ibil dadin: espiritu antzuko gizona da hondar, uzkin eta imintzioz elikatzen dena, erabilpidez kanpo eta beste gizon batzuk gastatuta daudenez, baina berarentzat sapan egotean hasita daudenez. Ez hitzegin beratzaz gauza batez bezala ez bada.

5. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0050 Edatea ukaturik nuela entelegatu nion; aitzitik, sapa itogarri harek lehortua zidan eztarria.

6. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.a. arrieta 0001 Ideologia katoliko, apostoliko eta erromatarra itsastea eta zabaltzea helburu ia bakartzat zuen literatura ihartuxe haren arbolari sapa berria txertatu genion, beste ideologia bat, edo batzu, beste ikuskera bat edo batzu..., baita literaturgintzaren ideologia berria deituko nukeen zerbait ere: formalismoaren adorazioa.

7. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0030 HIROXIMA LOREZ ESTALI ZEN
MARINA kanpora so dago. Zerua iluntzen ari. Haizea.
Igande arratsaldea. Etzaizkio batere gustatzen igande
arratsaldeak. Erraten elakike nundik datorkion alergia
hori. Marrats-lore kolkoak ari polliki polliki idekitzen.
Hemendik hamabortz egunetara lore ubel pikor usaintsu
guziak zabalduko. Haize grisak inarrosten ditu. Martxoa.
...Martxoaren lehendabiziko egunean zendu zen. Hor
hil zen. Geltokian. Burdinbideen laberintoa. Sarea. Sare
metalikoa. Ez. Enuen ezagutzen. Biloak kizkurrak omen
zituen. Beltzak. Nik argazkia nuen bakarrik ikusi. Etzana
zagon luze luzea. Profesionalak. Lan errexa. Mugan ziren
erraiteko moduan. Metro andana bat. Bertzerik ez...
Ximixta batek ebakitzen du zeru goibela
Ortotsaren burrunbak mitrak daldarazten. Ezagun zen
goizetik denbora hunek etzuela gauza onik ekarriko.
Marinak airearen sapa, elektrizitatez haunpatua, abantxu
hazta lezake. Lehen euri tantak erortzen hasten. Ttitta
ilunak zimenta idorrean. Leihoa idekitzen du, euriak
idetzartzen dituen usainetaz mozkortzeko. Errauts bustia,
belar pikatu berriaren usain goxoa, marrats-loreen
perfume zoratzailea.

7 emaitza

Datu-estatistikoak: