XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak beasain 0097 Eta hemen beharbada, datorkigun etorkizun horri buruz gogoeta egitea komeni litzatekeenez, bihoaz honako Julio Caro Barojaren hitz hauek zeregin horretarako: Uste dut, zera, kultur modu bat bakarra besterik ez kontutan hartzeak duen arriskua salatu eta aurre eman behar diogula, hots, laburreko kultura hau denari alegia, abiaduraz beteari, ez denbora ez eta espazioa ere ezer axola ez zaizkiola dirudienari eta gauza baretsuen balioa defendatu egin behar dugula, gauza naturalena, mendeetan zehar naturak eman izan dizkigun gauzena eta azkenaldian munduan bizitzen ari garen esperientzien arabera, beroriek amaitzeko prest dagoen gizaki-mota moderno honek, errespetatzen ez dituenena; izan ere paradoxa dateke, naturak basotan edo petroliotan edo eta burdinetan, direnak direla, beren helburuekin milioika urtetan zehar metatutako energiak, orain soldatapeko gizontxo batzuk, ez ia milioika urtetan, baizik eta ehundaka urte gutxi batzutan xahutzea.

2. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/1 00493 Egoera orokor horren ondoan, gero eta ugariagoak dira arrazoi ekonomikoengatik lan-merkatuarekin zerikusia duten migrazioak. Migrazio ekonomikoak, koalifikaziorik behar ez duten lan arriskutsu eta osasungaitzetarako eskulan merkea edukitzea esan nahi du. Inmigrazioak bi alderdi ditu: inmigranteak batetik, premiagatik etortzen dira, eta bestetik, guk lan zikinak egiteko horien premia dugulako. Finkotasunik gabeko soldatapekoak dira, lekuz eta lanbidez aldatzeko prest daudenak... Gainera langile hauek produkzio-sistemaren barrutik kanporatzen dituen joera ikusten da.

3. 1991> euskara batua ikasliburuak l. anselmi 0058 C) Untziko marinelak, soldatapeko tripulazioa.

4. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0039 Kasu gehienetan mehatzetan lan egiten zuten soldatapeko jornalarien kokapen denboraldia laburra zen, baina hala eta guztiz ere jende asko gelditu zen lan finko batekin.

5. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.i. astiazarain 00026 Gortera iritsi eta hil zen arte burutu zituen ihardueren gain egin ditugun ikerketak beharrezkotzat jo ditugu, dokumentu eta kontratu askotan, Migueli buruzko aipamenetan, Arquitecto del Rey Nuestro Señor bezala agertzen delako. Hala ere, Madrilgo Erret jauregiko agiritegian bere izenik ez da azaltzen inondik inora, eta Bere Maiestatearen soldatapekoa zela egiazta dezakeen espedienterik ere ez dugu aurkitu.

6. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00030 Marxek zioenez, sistema kapitalistak kontraesan asko zituen eta horien bidez desagertzera hel zitekeen. Kontraesan nagusi bat dago: kapitalistak bizibidetzat lana besterik ez dutenen (langileen, soldatapekoen...) aurrez aurre ipintzen dituena. Baina beste kontraesan batzuk ere badira, klase kapitalistak elkarren aurka ipintzen dituena, esaterako.

7. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00052 Soldatapekoaren errendimendua (langile batek egindako pieza-kopurua edo lanordu batean egindako pieza-kopurua), makina baten errendimendua (makinaren funtzionamendu-orduko egin duen pieza-kopurua) edo lurraren errendimendua (hektarea batek zenbat kintal gari eman duen) kalkula daitezke.

8. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00052 Enpresak gehiago ordaintzen badio, dirua galtzen du. Analisi mikroekonomikoak gertaera horretatik ondorioztatzen duena honakoa da: soldatapeko guztiek ordain horixe jaso behar dutela.

9. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00143 Soldata da laneko ohiko errenta, biztanleria aktiboko gehiengoa soldatapekoa izan baita. Soldatapeko bakoitzak oinarrizko soldatarako eskubidea du eta horri gehi dakizkioke aparteko orduak (gehiago ordaintzen dira), ohiko sariak (antzinatasun-saria) edo ohikanpokoak (errendimendu-saria, adibidez).

10. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00143 Beraz, soldatapekoak eskuratzen duen lan-sariari dagokion kontzeptua da soldata; baina, soldata soldatapekoen lan-errentaren zatia besterik ez da.

11. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00143 Lan alokatuko errentak enplegatzaileak soldatapekoarengatik ordaindutako guztia hartzen du. Enpresarentzat soldatengatiko kostua da. Soldatak langileek eta enpresaburuek akordioz finkatzen dituzte.

12. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00143 Gaur egun, ordea, eskulan gehiegi dago eta gutxieneko soldata erreferentzia da berriz ere. Izan ere, gutxieneko soldata kontuan hartu behar da soldatapekoek beren erosahalmenari eutsi ahal izateko.

13. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00134 Garai batean, kapitalista eta soldatapekoek gauzatzen zituzten harremanen menpe botere soziala aurkitzen zen; gaur, aldiz, sistemen iraupena aldez aurretik definitzen dutenak egituren baldintzak dira; hau da, masaren atxikimendua sortzen duen forma, ekonomia pribatuko kapitalen birbaloraketaren forma eta konpentsazio sozialen banaketaren forma politikoa, hain zuzen ere. Hala ere, badituzte bi alde bereizgarri ideologi zaharrak eta berriak.

14. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonhazk 00226 jasotako neurrien oso antzekoak dira; produkzio-bideren bat zutenei uztarriak lurrak eman zitzaizkien nagusiki eta, aldi berean, uzta biltzeko beharrezkoak ziren soldatapeko langileak mantendu egin ziren.

15. 1991> euskara batua saiakera-liburuak intelektuala 0129 Landan komunistek jabe txiki eta ertainen, eta nekazari maizterren defentsa ausartari ekin zioten, soldatapeko nekazarien kolektibizazio-bultzadaren kontra; nekazal sindikatuen politikaren kontra, honek galerazi egiten bait zion nekazariari bere eskuz lan zezakeena baino lur gehiago edukitzea; eta komite iraultzaileen praktiken kontra, uztak bahitu, merkataritza partikularrari oztopoak jarri eta nekazari maizterrei errentak kobratzen bait zieten.

16. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1996 0021 Eta soldatapekoak hileko hogei bat mila hogerleko inguruan.

17. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. gartzia 0028 Ni soldatapeko bat besterik ez naiz, datu basearen ardura baino ez dut.

17 emaitza

Datu-estatistikoak: