XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera poesia e. gorostidi 0264 Ipiñi naute, ama maitea,
guztizko trantze estuban
zaitudalako nik eskudatu
merezi dezun moduban.
¡Ama uzteko alde batera
zertako gera munduban!
Ballera ontako sufrimentubak
jarriko gaitu Zeruban!

2. 1940-1968 gipuzkera antzerkia etxde 0266 LUIXA - Bai, orixe. Bere ikaslagunen iseka ta burlak burutzen bakarrik naiko kalbario izanen din. Kultura baiño, sufrimentua zer dun obeto ikasiko din gizajoak...

3. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... anait 1958 00001 Eta ainbeste sufrimentu ikusi ta ezagutu dauzan gizon onen biotzean lora bat erne da: Itxaropena.

4. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1987 0335 Zoriontasun egarri eta bilaketa hori kristau argitasunez argitu behar da, Jaungoiko Aitak gu zoriontsu izatea nahi dauanaren baieztapenaz; Jainko Aitak zoriona agintzen deusku; Jainko Aitak, egunen batean, atsekabea, sufrimentua, arazoak, heriotzea... amaituko dirala iragarten deusku.

5. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1987 0335 - Zergaitik dago hainbeste sufrimentu munduan, Jaungoiko Aitak gure zoriona nahi badau?.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0149 b) Krisi ororen ondoriozko sufrimenduak langile masaren gain ezartzea.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.c. alonso 0035 - Sufrimenduaren aurrean Jainkoa ez da neutrala.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0044 Ni ezkutaturik nengoen txokotik ez nuen trumoirik entzuten eta itsasoaren erasoaldiak ez zitzaizkidan garrantzizkoak iruditzen: sufritu eta sufritu egiten nuen, zakurraren sufrimendu harekin; naturaren kontra ezinean borrokan ari zen nire ugazabarengatik sufritzen nuen.

9. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0019 Fantasia hilobiratu baino lehen
behar dugu,
behar, fantasia
gure hamaika mila koloretako
sufrimenduen fantasia.

10. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0017 Paradisuan ez zuten ezagutzen sufrimendurik, ez oinazerik.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0020 Ordulaurden bakoitzean geldiunetxoa, hamabost segundu itxoin arnasa zerbait oneratu arte eta beste hamabostetan bihozkadak zenbatu; kontu handiz, hortxe baitago ihardun osoaren gakoa; kopuru horretatik berehala ateratzen da minutuko zenbat lituzkeen, eta zifra horrek erakutsiko dio daraman abiada behar bezalakoa den ala ez, aerobian ala anerobian ari den, zeren gertatu baitaiteke agian ariketa osasungarrian dihardualakoan, bihotzaren kabida areagotzen alegia, horixe baita oraingoz komeni zaiona Manuk dioenez, eta Manuren hitzei jarraiki nahi zaie itsu-itsuan gertatu daiteke, bada, bizkorregi joatea ea bihotza zabaldu gabe bihotz hormak sendotzen eta gogortzen ihardutea, eta oraino ez dago horretarako prestatua, ez da gauza oxijeno zorrean aritzeko (atletek egin ohi duten bezala), hori aurrerago datorke, bihotza zabalago dukeenean, erritmo larriagoei eutsi, sufrimenduari aurpegi eman ahal izango dionean.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0021 Gogora datorkio inongo planing-ik gabe antxintxika egin ohi zueneko aldia: orduan are azkarrago ibili ohi zen, nekeari uko egiteke, gorputza sufrimenduari inposatzen zitzaion arte, hala behar zuelakoan.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. pelaez 0070 Eta zu zeu ere beti sufrimenduan bizi zarela esaten duzunez mesede egingo nizuke berriz ilunpe infinitora zu buelta araziz.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa lasa 0043 Sofritzearen beldur zen gaztea, ez zuen sofrimenduan baizik pentsatzen: ez da harritzeko gauza bere adina gaztetan.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa lasa 0043 Nik ez nuen hontaz gehiegi pentsatzen, izardia arazten zidana ez zen sofrimenduaren beldurra, ez.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0087 Agi denean, hamasei urte zituela hasi zen Nafarroako mutiko gazte eta hain gazte ez ziren batzurekin ibiltzen, eta harrezkero etxean geroago eta okerrago, bi bide bazituen eta hautatu beharrik: etxekoa, anitz sufrimentu baita laborari etxe batean, eta haatik badakizu ez zarela gosez hilen aziendarekin eta, pentsa gabeko ondikorik gertatu ezik; eta zein zen ene aitak zuen bigarren bidea? Kontrabandoarena!

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0007 Eta Huancavelica, Huancayo, Abancay... eta Cuzco, inca lurraldearen hiriburua, eguzkiaren sabeletik sortutako lurra: nola ez gogoratu Andesetako mendi mazelez osatutako Jose Maria Arguedasen poliedro itxurako gorputz hautsiaz eta haren jadanik sufrimendua inon kabitzen ez zitzaioneko suizidioaz, indiarragotzat zuen bihotz hura ezpata zuriak iragana, Limako espazio goibel hertsian kondorearen hegalada mugagabea berraurkitu nahi eta ezinean, Tupac Amaru-ren hilobitik sortzen ziren dei erdiragarrietatik ezinezko ametsak gorpuztu nahian, zumbaylluaren antzera, ezerezaren inguruan etengabeko zirkuluak osatu nahiz jirabira desesperatutan ibili zena.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. bernaola 0008 Eta hain ohituta gaude idazluma betetze-hustutze prozesu makabro honetan non herriaren sufrimenduagatik ez balitz, herriak bere interesak eta helburuak azken mugaraino defendatzeko dituen ezbaiak eta heldutasun ezagatik ez balitz ezin genezake atera inolako argumentu interesgarri eta ausartu egingo naiz esaten logikorik.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak f. juaristi 0009 Frantziaren eskariz poeta honi bere sufrimenduak luzatzea erabaki zutela irakurri nuen.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak etxde 0362 Mari Karmen Aranburu nire ezkon-arrebak zioen, bere etxetik aitarengana korrika heldu zenean, atakeak jo eta gero, oinaze garrasiak jardinetik (Aldatzain izeneko villan bizi baitzen. Aldatzainek bazuen bere istoria zeren frankistek izena kenarazi baitzioten) entzuten zirela, eta sufrimenduak isil-isilik burutzen inor gutxik bezala zekien.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak etxde 0362 Mari Karmenek esaten zidan harrigarria zela sufrimendurako zer izpiritua zúen.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0014 Mitxelenaren suprimenduen beste iturri bat, eta buruzagienetakoa, zein zen esan beharrik ez dago: euskararen, Euskal Herriaren eta euskaldunen egoera eta patu beltza.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0050 TUBERKULOSISAREN KONTROLA Kontrolaren helburuak hauk dira: 1.- Tuberkulosisaren bidaltzea gelditzea eta gaixoen sufrimendua erremediatzea, kasuaren diagnostiko eta tratamenduaren bitartez.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0051 Bostehun urte lehenago ere ager zitekeen, horrela, gizateriari okerrez, burrukaz eta sufrimenduz beteriko bostehun urte kenduaz.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.j. uranga 0095 Giza asistentzia osoa bere eguneroko sufrimenduen mehatxupean, graziaren epe horretatik bizi da: Utz zazu, Jauna, aurtengoz, ea aurrerakoan fruiturik ematen duen.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a.m. toledo 0277 Erabat desjabeturik igarotzen dira fikziora: ez hezur-haragiek ematen duten itxuratze-modu, ez mintzaira propio, ez bizilekutzat dauzkaten lekugune horiei darien neke, deserosotasun, sufrimendu, ez banakotasun.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. olazabal 0007 Benetan zifra izugarria da, batez ere pentsatzen badugu zenbaterainoko sufrimendua eta egoneza dakarten hainbeste jenderentzat.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0221 Sufrimendu fetala Fetuaren egoera, anoxiarekin lotua normalean, heriotzara eboluzionatu dezakeena.

29. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak eskolarteko bertso viii 0048 Sufrimendua eta hainbat neke
nola ipar hala hego,
aldapa hori gainditzerikan
ez ote dugu espero?
Gure mundua eraikitzeko
Jainkoa jarri zen bero,
sei egunetan lanean jardun
atsedenaldia gero...
Ondo ginake berak egina
ondo zainduta balego.

30. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1986 0204 Doinua: Kantore herri xarmant batzuek Enbeita.
Txapel atzetik nor joango den
laster dago idatzita,
ez zait aztuko Bilbo hontara
gaur egin dudan bisita,
nerbio pila izanagatik
egiz ez nago etsita,
sufrimentuak merezi dute
zuen poza ikusita.(bis).

31. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. ezkurdia 0001 Gaixoak! Horrenbesteko sufrimenduz gain, orain gartzelarekin mehatxu egiten dizuete, gorriak ikusiko dituzuela esanez, eta guzti hau epaileak akordatzen dituen mantenusariak zuen familiei ordaintzeko prest ez zaudetelako.

32. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1983 0001 Gaur ere, latza gertatu arren egoera eta sufrimentu hauek bizitzea, Euskal Herria indar berriturik aterako da.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. mendiguren b. 0002 Ekonomi krisiak jotako sektoreetan fenomeno hau gordinagoa bada ere, gizartearen maila guztietan ageri da, nahiz eta batzuetan sufrimendu fisikotik psikikorako desplazamenduak gertatzen diren.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1990 0002 Sufrimendu horrek tentsio fisikoak ekarri zizkion eta nik emandako masajeak bilisaren isurtzea eragin zuen erreakzio hori sortuz.

35. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1984 0001 Hau da, sufrimendurik gabe.

36. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1984 0002 Gaisoari sufrimenduak kentzeko, medikuak lasaigarriak, analgesikoak, etab. ematen dizkio.

37. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. iparragirre 0001 Baina benetazko protagonistak, bere herrian, gorputzean hainbeste sufrimendu jasanez bizi direnek, beti bezala kanpoan utziko dituzte.

38. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... herria 2000 eliza 1988 0001 Xede berera destinaturik alde bietako euskaldunak, iparraldekoari sufrimenduak eta horren ondorioz sortu ohi diren ostikoak baztertzea kontu zenean, hegoaldekoari basaki erasotzen zitzaion, indarraren legea eta gehiengotasun erraldoiaren presioa domakaitzena mantsotzeko aski zela karkulatuaz.

39. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 00090 Sufrimenduak konpartitzea ona izaten da.

40. 1991> euskara batua bertsoak l. beloki 0042
Nahiz bikoteak tarte-marteka
amodioan gailendu
maitemintzeak gure kasuan
ez du argirik mantendu.
Hastapeneko bozkarioa
bilakatuz sufrimendu,
lausengu gehienak mindu,
burua haizez arindu,
ia gureak egin du;
Nere bihotza eta zurea
nola kolpetik urrindu?
zizelatu den maitasun kala
ezin liteke berdindu.

41. 1991> euskara batua ikasliburuak kultura klasikoa/dbh 00057 Junok, hala ere, gorroto zion artean ere; izan ere, gorrotoaren gorrotoz, Herkulesentzat oinaze eta sufrimendu gehiago prestatzeari ekin baitzion.

42. 1991> euskara batua ikasliburuak erlijio katolikoa 2 00037 Horregatik, Kristo gurutziltzatuaren irudiak gero eta ageriago uzten du Jesusen sufrimendua, Isasias profetak iragarritako moduan (Jaunaren zerbitzariaren kantuak).

43. 1991> euskara batua ikasliburuak erlijio katolikoa 2 00122 Bizitza berrian ezbeharrak eta zailtasunak aurkituko ditugu: sufrimendua, gaixotasuna eta heriotzaren hurbiltasuna, tentaldiak eta bekatua.

44. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00071 Nire bordako behi agure bezain jakintsu hark ia egunero errepikatzen zigun kontu harrigarriaz gogoratu nintzen une latz haietan, mundu honetatik at omen dauden izar argitsuak ikusteko gai izan bainintzen; aste bateko sufrimendua jasan behar izan nuen, entzuteko beste ere gauza ez nintzelarik tramankulu hark nire bi belarrietan sortutako burrunbada zela eta.

45. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0054 Eta ura ikusirik, ahaztu egin ziren ordura arteko sufrimenduez.

46. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0033 Baina kontua askoz lehenagotik zetorren, aurreko egunetan Lauraren sufrimendua somatzen bainuen, barrenak lehertzear zeuzkala, nahiz eta kanpotik eguneroko itxura eman.

47. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. ugarteburu 0028 Bikorra, nik horrenbeste sufritu arren eta nire sufrimendua adierazten nion arren, hantxe zegoen setatsu bere izaera higuingarria erakutsiz.

48. 1991> euskara batua liturgia franmezal 00090 Poloniara itzuli eta sufrimendu gogorrak eraman ondoren, herrien gudate zakarrenean, 1941eko abuztuaren 14ean, ez-ezagun bat heriotzatik askatu nahiz eta elkar maitasunaren opari bezala, bere bizia eman zuen Oswiecim-go atxilotuen biltokian.

49. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 00278 Edo munduko herririk inozoena gara, egiten dizkiguten izugarrikeriak tonto-tonto berehalaxe ahazten ditugulako, edota listoenak bestela, sufrimendua festa modura sublimatzen inon denik abilenak garelako: bestetan ez bezela, hemen gazteriya, beti, amaren sabeletik dator ikasiya, trulalai etabar.

50. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00500 Ez dut galdatzen merezi ez dudan barkamenik: kexurik gabe sofritzeko, aski duket sofrimenduek nire indarrak ez gainditzea.

51. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00054 Pertsonek bizitzako bost mila urteetan behar dituzten gauza guztiak neke eta sufrimendurik gabe eskuratzen dituzte.

52. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00054 Orduko denboran ez zegoen ez sufrimendurik ez gaixotasunik, eta jainkoek ez zeukaten elikatu beharrik.

53. 1991> euskara batua literatur prosa x. galarreta 0010 Eta bizi asko lapurtu eta sufrimendu handiak eragiten ari da.

54. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0041 Horregatik gorroto dut emakumeen sufrimendua ipuin bilakatzen dutenen iharduera(...)

55. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0225 Denbora eta berak ekarritako sofrimendua gorabehera, Amaliok lehengokoa ematen zuen, izaeraz zein itxuraz: fraka marroixka ajatu batzuk, takoi luzedun bota tzarretara iristean pittin bat zabaltzen zirenak; artilezko jertse zahar bat leporaino itxita eta, sonbreiruaren azpian, ile bakan batzuk, kixkur eta luzexkak, buruaren alde banatan eroriak, dantzan aritzen zenean eskuin-ezker mugiarazten zituenak.

56. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0045 Hunkigarri mintzatu zen Pablo tuberkulosiak jota oinazeak eta sufrimenduak pairatzen dituztenez.

57. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0191 Bere harridurarako, erabat egiati zirudien, aiene luzeen artean, hainbeste sofriarazi didazu, hain handia da eragin didazun sofrimendua.

58. 1991> euskara batua literatur prosa goli 0055 Azken zorigaiztoko kopa hargatik edo, Jesukristonak izan dituk uneoroko hazkurea eta kaka egiteko mina, hainbeste non serioski planteatu diok heure buruari ea benetan merezi ote duen kaka egiteak, eta bigarren edo hirugarren aldiz ordu laurdeneko sofrimendu pairaezinaren ostean ezetz erabaki: aurrerantzean ez duk sekulan kakarik egingo, eta hortarako ezagutzen duan erremedio bakarra jarri duk praktikan: jateari utzi, (...).

59. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0232 Geroxeago, eskolan zer moduz zegoen galdetu zion, eta erantzun konbentzional bat jaso ondoren, luze aritu zen hitz eta pitz: esan zuen patuari eskerturik zegoela lanpostuagatik, eskolako lana gustukoa zuela haurrak heziz, etorkizunarekin etengabeko harremanetan zegoelako; gure ingurua (bai, aitortu beharrean gaude) betetzen zuen sufrimendu guztia, azkenean, etorkizunak bakarrik justifika zezakeela.

60. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. leizaola 00082 XX. mendearen azkenean, munduko gizon-emakumeok, Schopenhauerren esaera erabiliz, sufrimenduan kide izateaz gain, arriskuan kide ere bagara. Guk geuk sortu dugun arriskuan. Horrela ba, amonkumunean ditugun arrisku horiek gainditzeko elkarlanean aritu beharko dugu eta tolerantzia goratu beharko dugu. Eta, beharrezko balitz, indulgentzia ere goratu beharko genuke.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.i. astiazarain 00130 Mihiseak garretan erretzen diren hilkorrak errepresentatzen ditu, aingeru batek zerura igotzen laguntzen diela. Honetan daude Aita eta Semea, hodeizko tronu batean, Ama Birjina bitartekari gisa eta aingeru bat otoitz egiten. Tradizioak dioenez, aingeru onek kezkatu egiten dituzte purgatorioko arimak, eta Urre Legendak ideia bat hedatu zuen, zeinaren arabera sinetsi behar baitzen izpiritu hauek senideak balira bezala bisita egiten zietela arimei, kontsolatzearren, horrela sufrimenduak egonarriaz eraman ahal izan zitzaten, ze era honetan loria erdietsi zezaketen.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. irigoien 00098 Elkarren antz handia duten autoportreta ugari egingo ditu batik bat, errazago saltzen ditu honela. Koloreak, atzea eta irudiaren hornimenduak dira aldaketa bakarrak. Aurpegiek maskarak dirudite, hieratikoak dira. Artistak benetako sentimenduak gorde nahi dizkigula ematen du baina, era berean, mina eta bizi izandako sufrimendua transmititzeko gai da.

63. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00025 Aurreko printzipio orokorretik abiatuta, haurrak babesik gabe dauden egoerak lehen unean antzemateko premia sustatu behar da. Izan ere, horrelako egoera batean dagoen haur batek jasaten dituen kalteak eta sufrimenduak besterik gabe justifikatzen dute printzipio hau. Baina horretaz gain, pronostikoa eta birgaitzeko prozesuaren eraginkortasuna zeharo hobetuko dira haurren babes faltaren antzemate hori lehen unean bertan ematen denean. Horixe diote, hain zuzen ere, eginiko ikerlanik gaurkotuenek.

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 00427 eta horrenbestez besteei sofrimendu handiena ezartzen die, eta bera, gaiztoa nahimen hori bera dela, ondorioz ez bakarrik tormentatzailea, baita tormentatua ere badela, zeinaren sofrimendutik engainuzko amets batek bakarrik bereizten eta aske gordetzen baitu, zeinaren forma denbora eta espazioa baita,

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 00427 baina ametsa desagertu egiten da, eta gaiztoak, egiaren arabera, atsegina tormentuarekin ordaindu behar izaten du, eta sofrimendu orok, berak ahalgarritzat bakarrik berrezagutzen duenak, berarekin baitu zerikusia bizitzeko nahimena den heinean, norbanakoaren ezagutzarako bakarrik, principium individuationis-aren bitartez bakarrik dira desberdinak ahalgarritasuna eta errealitatea, denbora eta espazioaren hurbiltasuna eta urruntasuna; ez bere baitan.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hd kulturak 0148 Izan ere, animismoak sufrimenduaren bidez salbatu beharrik ez baitu irakasten.

67. 1991> euskara batua saiakera-liburuak artistas 1995 0434 Modelatua zoragarria, formak luzangak eta gozoak, birtuosismo akabatu batekin erabilitako teknika ikusten zaio Mogrobejori, lau obra hauek egiten zituen bitartean jasan behar izan zituen sufrimentu gorriak gorabehera.

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. arregi 0011 Jarrera honek badu bizikleta gainean beste aurpegi bat, 250 kilometro eginez zazpi mendate pasa ondoren sufrimendurik nabari ez zaion gizonarena hain zuzen.

69. 1991> gipuzkera bertsoak usarraga 0128 Beste talde bat badago emen
guztiak maite duguna,
sufrimentuak barnean gordez
inorentzat ustu dena.

70. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak x. azurmendi 0179 Nekea bakarrik etzon ikazkintzek, sufrimentue re bai.

71. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 00018 Horrek ez du esan nahi sufrimendurik gabe lortzen dutenik beren alderdietarako etekin hori.

72. 1991> sailkatu gabeak egunkariak euskadi inf 1998 00004 Euskal presoen senideek sakabanaketari muga jarri diote. Gabonetarako beren senitartekoak Euskal Herrian nahi dituzte eta, ondorioz, Madril eta Parisko gobernuak sufrimendua besterik ez dakarren neurria kentzera behartzeko euskal gizartearen gehiengo sozialari mobilizatzeko deia egin diote.

73. 1991> sailkatu gabeak egunkariak euskadi inf 1998 00004 Presoen kontrako neurriaren ondorio zuzena etengabeko zigorra eta sufrimendua areagotzea izan da, nahiz helburu politikoetan porrot egin zuen.

74. 1991> sailkatu gabeak egunkariak euskadi inf 1998 00004 Absurdua da erantsi zuen, preso eta senideen aurkako gorrotoa eta sufrimendua luzatzea beste arrazoirik ez du, erantzun zuen.

75. 1991> sailkatu gabeak egunkariak euskadi inf 1998 00004 Beraz, kontuan izanik bidaia bakoitza sufrimendu bat, zigor berri bat dela sakabanaketa bukatzeko Gabonak bitarteko epea eman dute.

76. 1991> sailkatu gabeak egunkariak x. gereño 0010 Norberaren arazoak eta sufrimenduak besteengana zabaltzea, beste horiek ere sufritu zezaten?

77. 1991> sailkatu gabeak egunkariak x. gereño 0010 Uste du inork sufrimenduak zabaltzen, norberaren sufrimenduak bigundu daitezkeenik?

78. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1992 0003 Handik urte batzutara badugu gerra Kontinentean eta, nahiz eta misilek ez duten hegan egiten gure buruen gainetik, hilak eta sufrimendua egunero azaltzen zaizkigu komunikabideetan.

79. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0009 Horrek ez du ukatzen etsi gabe, hainbeste eta hainbeste sufrimenduren artean, beren borrokari eusten dioten presoen jokaera miresgarria izatea.

79 emaitza

Datu-estatistikoak: