XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0129 Nere mintzaldi suharrez
oro sugartu beharrez,
Ibili naiz bidez bide
Dena su, dena khar:
Bainan trufak, nausi daude

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa p. duhour 0201 Bainan katoliko suhar eta zintzoak ere badira; chutitu dira eta beilaz joan Erromarat, beren sineste bizia eta amodio handia erakutsi nahiz.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa je ber 0426 Fede suharrekoa ditake Garaziko choko hau!.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak a. lizartza 0100 Bañan Mendiburu'ren izketa garbi ta suarra entzuteagatik, bertze aunitz ta aunitz, euskeraz mintzatzen ezpazetiken ere, aditzeko ainbat bazekitenek, aren predikutara joaten ziren.

5. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0215 Onelan mintza ta erdira egotzi zitun pixu itzaleko bi saskiak: Erix zuarrak oiekin apaindu ei zitun burrukarako bere eskuak, larru latzez besoetara itsatsiz.

6. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0215 Zutik, tente dirau Entel zuarrak, ekin berdiñean, gorputz-igigunez ta begi-zoli saiesten ditula aurkakoaren blaustadak.

7. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. soubelet 0099 Ama Birjinak erranen egiterat hain suhar ziren agertu, nun erran beitezakegu, leialtasun bera agertu dutela aingeruaren alderat.

8. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0028 g) gogoan atchik kristo-ren gorphutzeko menbroek ez dutela elgarren herrarik izan behar, ar lanean edo bertze zerbaitetan koleraren ohiltzeko, adichkide zunar bati galdegin konseilu, orhoit bakea zer ontasun gozoa den (XXVII).

9. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1944 00001 Gudu handi bat galdurik ere, ez da errana geldituko direla. Aski zail eta thematsu dira mendi-oihanetan berduratzeko, eta handik ahal bezen luzaz buru atchikitzeko, gure F.F.I. suharrak ari izan diren bezala.

10. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1944 00001 Egun goure agur beroa eta gorespen suharra Chubero-ko jente hounari. Zien artian agitu lan eta guduka ejerren fama Manechetarat ere jeitsi da, eta ez dutu zounbait guti espantatu.

11. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0232 Txarrizaiñak, alan be, beztu eban a, arpegiz arpegi begira jarri eta, eskuak goian, suar otoi egiñaz:

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0230 Santa Martako apezpikuak jakinerazi zion azaroaren lehenetan, bere eskuz eta letraz idatziriko txartelean, bera zela La Ciénaga albo-herriko suharrak baretu berri zituena bere bitartekotza apostolikoaz, non aurreko astean errebolta zibila baten saioa egin baitzen Riohacharen alde.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0007 Atzekaldean mahats aihen baten azpikaldean mahai batzu zeuden; hantxe bildu ohi ginen igande arratsaldeetan inguruetako taberna zaleak, edatera zela, bola jokura zela, eta Venus jainkosari eraspen egin nahi ziotenak beren suharra sasi hezotan itzaltzera.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0087 Sorgin zuhurrok, sorginkeriazko ihardueran ihartu zeraten atsook, erauzi iezaiezue belarrei beren usain gozoena eta urrintsuena, zeinaren ondoan greziarren nepenthesa deusere ez bait da; emaiguzue edalontzietan alaitasuna, Birgiliren soloetan zehar dantza zoroan biribilka gaitezen denok, eta piztu gure bihotzetan gaztetasuna andreteri guzti hau besoetan suharrez maita dezagun, eta zorroztu azkenik gure adimena gogorakizun gorenenak asma ahal ditzagun haien ohoretan...

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0066 Eta begiak amorruz itxita, gogoeta suarrei jarraiki nahi zaie aguretzen hasitako Carlosen arima askatu berria.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak vill 0325 Euskaldunen atxikimendua, zuen guztion laguntza suharra eta ihardespena eta segida nahi eta behar du.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1973 0031 Euskal-herritarrak diogu, eta ez bakarrik euskaldunak, euskaradunak, zeren eta Euskal-Herriaren alderako guduan eta erreziztentzian, baitira ere espanola baizik mintzo ez duten militante suharrak.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0100 Duela urte batzu agertzen zituzten asmoak eta suharra ikusi, begiratu zer ari diren gaur, eta guztiz errealista bihurtu direla sumatzen duzu.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak sm 0443 Gaztetxotatik txertaturik zeraman gogo suharra bere herri hontako gauzen alde eta hortarako jakintza sendoz jabetzen ahalegindu zen lehenik, ondorean frutu onak eskaini ahal izateko asmoz.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. xarritton 0112 Katoliko suhar izan daiteke xede horiek onartu gabe, eta, alderantziz, xede berak onets ditzakete katoliko ez diren herritar anitzek.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak txill 0064 Eslobakia-n, eta hau azken urteak arte, magyartartzearen predikari suharrak izan dira Budapest-etik bidalitako apezpikuak.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kondairan zehar 0234 Gertakizun honek italiarren gogo guztiak itzaldu zituen, ararteraino ere ez bait zuten suhar gehiegirik erakutsi batere gogoko ez zitzaien gudu hartan parte hartzeko.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak arrantzaria 0134 Baina Kantauriar Itsaso suharrak korapiloak desegin eta kortxoak urperatzen ditu; ondorioz urteoro dozenakada gurgila galdu daitezkeelarik.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0271 Proletkulturalistak Alderdi barrukoak nahiz albokoak oposizio antzean gelditu ziren: iraultzagile suharrak baziren ere, ez ziren lankide zuhurrak, gizartearen antolaketa berrirako.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. azkune 0331 Kanpotik jende asko etorri zen korridak ikustera, eta zezen suharrak atera ziren.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. azkune 0751 Zezenak, satai onekoak, nobleak eta suharrak izan ziren, baina Chicuelok luzitzerik ez zuen lortu.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. azkune 0751 Fausto Barajas, Manuel del Pozo Rayito eta Fermin Espinosa Armillita chico toreatzaileek ez zuten, ezer egin zezen txiki eta suhar haiekin.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. azkune 0751 Denetan suharrena Contador izenekoa izan zen.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. azkune 0751 Taponero izeneko zezen suharrak aireratu zuen hain zuzen.

30. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0023 Argiaren fruitu ekar:
On ager,zuzen eta suhar.

31. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0435 Gure ikertzale suharrak bazterrak inarrosi zituen bere artikulu, hitzaldi eta hiru liburuekin: harrigarriko arrakesta ukan zuten Le Christ dans la Banlieue, Le Dieu qui bouge eta La Croix sur les fortifs izenekoek.

32. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. goihenetxe 0170 Erregearen erabateko aginte osoaren defendatzaile suharrenak agertu ziren Kantzelaritzako aholkulariak, monarki boteretsuko Estatu bat eraiki nahian.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1985 0001 Postu horretan dagoena Iñaki Azkona da, euskalzale suharra bera.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak soeg 0001 Jonathan Jacksoni Angela Davis-ek igorri gutunek ez dute duda mikorik uzten elgarren arteko amodio suharraren gainean.

35. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Andere Jaureguiberry, Xuberoko euskalzale suharrak bi mintzaldi egin ditu 86 urtetan.

36. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hiriart-u 0001 Girixtinoen bizia suharrago, eta nasaiago sortuko dira bokazioneak.

37. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Bake gose bat, horra zen ekarri eta partikatu daukun talde suhar horrek, egiazko bake baten gosea eta xutik bizi nahi duen batena.

38. 1969-1990 zuberera poesia etxahun iruri 0057 3- Mûndû huntan den bekhaxkeriarik handiena
Bethi danik da aberatstarzûna
Ene ustez aldiz huntarzûn baliusena da
Osagarri hunin gaztetarzûna
Bizitze berri bati bûrûz bagutzalarik
Hartûrik espusetako erhaztûna
Amodio xûhar batek inganatûrik
Hori da hori egiazko fortûna.

39. 1991> euskara batua bertsoak l. beloki 0043
Burua bero, aurpegi zurbil
eldarnioaren lorratz
jazotakoa ez da ahazten
oldozten den bezain erraz.
Noizbait ernetu ziren suharrak
lanbro artean badoaz,
nola goiza, hala arrats
sentimenak nahas-nahas,
esentziaren beharraz.
Itsumustuan maitemintzea
bihurtzen da guztiz garratz
amodioak piztu behar du
astiro urratsez-urrats.

40. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0046
txiki
ausart
suhar
aifer
arrunt
iaio
temati
zeken
ergel
zatar
sentibera
apal
lirain
harro
koldar
maltzur
ikastun
narras
ahobero
tzarrapatan
sendo
zikoitz
argal
ospetsu
nabar
sutsu
iletsu
bitxi
zalapartatsu
geldi
alai
bihurri
baldar
estimagarri
amoltsu
kaskagorri
beitzaran
lander
zuhur
azkar
lodikote
lasai
berekoi
jator
gogaikarri
begiluze
zentzudun
jatun
aberats
kexati
serio
mesfidati
burugogor
zurbil
eskuzabal
eder
lohi
maratz
harrigarri
lagunkoi
ezkor
hutsal
kaskarin
txepel

41. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0058 Traidorea zela leporatu zioten eta orduan Imanolek, herio suhar, laurei eraso zien, eta haiek maila-mailatuta utzi zuten, eman zizkioten ostikada eta ukabilkadez.

42. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00272 Izen horrek neure suhar guztia itzuli zidan; argi ikusi nuen isilmandatuka hastera zihoala: zure kontseilu zuhurrak gogoan hartu eta neure buruari hitz eman nion... abentura hartan segiko nuela; ziur bainintzen berritsukeria hura sendatuko niola.

43. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00210 Agian Alak, herriaren arren suharrek hunkiturik, bere hilobiko aingeruak, Munkar eta Nakir, kristauak suntsitzera bidali ditu,

44. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0025 Beren tesiari eusteko jarri zuten gehiegizko suharrak berak galarazi zien agian auzia.

45. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00048 Berri triste bat adierazi beharrean naukazue, eta ziur nago hiri honetan eragin duen hunkimendu triste bera egingo diela irakurleei. Bada Donostian poeta guztiz herrikoi bat: bertako semea, ikasketez urri, baina argitasun harrigarrikoa, irudimen bizi eta oparokoa, suhar eta sentimendu goi eta garbiz beteriko bihotzekoa; poeta hau Ossian antzeko bat duzue probintzia hauetan; bere kantak, askatasunaren kontzepturik nobleenean oinarrituak, ahoz aho dabiltza hala ondra nazionalaren defendatzaileetan nola dama aristokratikoaren gelan errezitatuak edo baserrian, mendian, mendeetako zuhaitzaren gerizpean eta ohiko dultzainaren doinuan.

46. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. aldekoa 00219 Etorkizuneko Aitaren etxerako bidea luzea da; eta Arestik, nahiz eta intentsitate handiz eta gogo suharrez ekin bideari, erorialdiak ere baditu, eta erorialdi eta desanimo aldarte horietan poetaren utopiaren sendotasuna ahuldu egiten da.

47. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00017 Mitinak, hitzaldiak, prentsaurrekoak, bidaiak, artikuluak... gaztetako suhar berberarekin lotu zen aberrigintzari.

48. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 00156 - Horren baieztapentzat jadanik esan da nire soinaren baitango inpresio orok berehala eta bitartegabe nire nahimena afektatzen duela, eta ikuspegi horretatik mina edo atsegina, maila txikiagoan sentsazio atsegin edo ezatsegin deitzen dela, eta baita alderantziz nahimenaren edozein higidura suharrek, beraz afektuak eta grinak gorputza kordokatzen dutela eta bere funtzioen joaira nahasten dutela ere.

49. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.c. larronde 0040 Nahigabetu egin zen, bere lagunak eta bi aldeetan oso lagun kuttunak zituen bereizten ikusten baitzituen: gerra aurreko gaztaro suhar hartako lagunak, bai eta erbeste eta klandestinitate aldikoak.

50. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 00054 Jean Louis gizon suhar eta ezaguna zela bai hain segur Xiberuan (eta nor ez da hala-holako eremu ttipi batean?) baina ez zitekeela egiazko ikerlarietarik izan, Unibertsitateak izendatzen dituen horietarik! Hori da gaitza onartzeko!

51. 1991> euskara batua saiakera-liburuak oñati 0033
1. Jabegoaren arabera.
- Partikularra: 9.177 Ha.
- Erabilera publikoa: 1.542 Ha.
- Diputazioa: 181 Ha.
- GUZTIRA: 10.719 Ha.
2. Erabileraren arabera.
- Nekazaritza: 1.422 Ha.
- Sasitza: 415 Ha.
- Elkorra: 537 Ha.
- Nahas-erabilpena: 435 Ha.
- Zuhaitz-baso: 7.910 Ha.
- GUZ=tLr=A: 10.719 Ha.
3. Masaren arabera (zuhaitz baso).
- Ohianeztatua: 249 Ha.
- Mendi suharra: 574 Ha.
- Beste era batzu: 6.784 Ha.
1. -20 zm. diametroz (zuhaitz.): 942 Ha.
2. +20 zm. diametroz (zuhaitz.): 5.842 Ha.
- Mozketak: 282 Ha.
- Erriberak: 21 Ha.
- GUZTIRA: 7.910 Ha.

52. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j-l. davant 00006 d) Bestalde, aitak neskame bat Euskal Herritik erakarri zien euskararen erakasteko. Euskalzale suharra zen Michel Abadia, eta ber bideetik ibiliko zaizkio hiru semeak.

53. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00004 Ohore xapeldun berrieri bainan goresmenak hartze dituzte finalerat heldu diren gaztetxoek eta ere horien moldatzaile suharrek.

54. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1996 0002 Ziburun sortua, gazte-gaztetik arrantzale plantatua, Leon Mugica luzaz izana da itsas-gizon eta arrantzale elkarte askoren kudeatzaile guziz suharra.

55. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1996 0008 Entzun ditazke segur bakearen aldeko dei suhar batzu.

55 emaitza

Datu-estatistikoak: