XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia baizk lora 0228 Bat-batez, nigaz asarratu az,
ta bularetik kenduta,
len emon dausnat maitasun-lora
mergats jaurrti don lurrera,
eta, sumiñez, oinkatu gero,
gustiz apurrtzen orriak
.

2. 1940-1968 gipuzkera antzerkia etxde 0266 LUIXA - Bai zera! Baldintza orrekin bakarrik amor eman zitenan neskaren gurasoak. Eztakin ondotxo zelako trumoiak ibilli itunan auzi au erabaki artean. Markes jaun-andreak bere onetik atera itunan Peru jaunak maiteminduen berri ziotenean. Sumin-sumin eginda, neskari, Joxe Migel'engana geiago ez urbiltzeko agindu ziotenan eta etxetik ateratzen ere gal-erazi ziotenan laguntzalle batekin izan ezik.

3. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zait 0136 Ankerkeriz siñestunak yazarri zitun, aren sumiñak geikeri dana onartu zun, beste guziak baño odol gorriago izan zan.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0013 Biotz barrena sumiñez urraturik zedukan, eta, sutardayak bai'lira, begiak argi bizi zerakuzkin.

5. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0292 Lotsak eta sumiñak, beraz, muturketara bultz erazo arren, aren esanera makurtuz ateak itxi ta dorre utsetan, iskilloturik, etsaiaren zai daude.

6. 1969-1990 bizkaiera haur-/gazte-literatura f. zubiaga 0087 Batera eta bestera irabiatzen nintsonan niñunan, eguzkiak berak baiño, barruko sumiñak areago erretzen nindula....

7. 1969-1990 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0015 Nire jogaillu ori
soiñua naiko ba'litz une baten
aize indartsuari
asarrea kenduten
ta itsas-igiera sumiña ibitzen,
ta mendi malkar-zear
basoko piztiak soiñu gozoaz
al ba'leuz baketsu jar,
zugaitzai eragiñaz
beraren soiñuaz naste ba'lekarz
.

8. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0013 Min eta sumiñaz eragindako marrazoak izurdeari eraso zion.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0091 Europarra, kristaua, esaten zuen, suminetan.

10. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak kristau-ikasbidea/4 0107 Ez dio eusten auzitan beti bereari; ez dio eusten betiro bere sumiñari.

11. 1991> euskara batua literatur prosa k. biguri 0011 Baina berehala damutu zitzaion aipamen oker hura, mutilaren sumina lehertarazi baitzuen bat-batean.

12. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0279 Gezurra zirudien ordu batzuk lehenago (gizonek denbora neurtzen duten legez) ibili zela hiribide hartan barrena; begiak mundu arriskutsu hartara zabaldu zitzaizkionetik ezagutu zuela hiribibea; han jolastu zela, han egin zuela negar, ihes, han erori zela, han zauritu zela... berarengandik hain urruti zegoen garai hartan, inozentzia eta suminezko garai hartan.

13. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. beristain 0016 SUMINA DUGU ETSAIA

14. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. beristain 0016 Sumina da guk daukagun etsairik haundiena, haserrea.

15. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. beristain 0016 Eta sumina, haserrea, ez dago kanpoan, barruan baizik.

16. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. beristain 0016 Zorionak barruko sumin eta gorrotoak ezabatzea eskatzen du.

17. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. beristain 0016 Suminez lortutakoa ez baita askatasuna.

17 emaitza

Datu-estatistikoak: