XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0072 Beñola, pilistindarren uri batera joyala, legoi gasteak bidera urten eutsan eta bertan txikitu eban.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak zerb metsiko 0055 Eta azkenean untzia ere emeki-emeki ttipitzen zautzu, laster hedoien artean gordetzeko, amets bat bezala....

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak gh 1933 0500 Gizagaizoari beraz, indarrak ttipitzearekin, handitu zioten karga eta hedatu alhorra.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1918 0001 Eskier eurai eskar edo mesede dagion notiñak, bai jan-edana, emonaz, edo aterpe bat damotsen sendiak, egun luze ta zoruntsuak beti igaro izan dauz emen ludian bixi ixan dan artean, Jaungoikoa'ren saria eztalako zimeltzen, ezta txikituten be.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00003 Pekatu aundia egiteko, aski dukezu Espainia-ri larru-azalean unkitu baten egitea ; aski dukezu, Espainiak Eskual-erriaren gain duen indar-nagusitasuna, pochiño bat tikitzea, leguntzea.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. lasa 00002 Erlijioa sabaltzeko Durangoko eliz ederra ta monjatxo'en komentua bonbakin txikitu ?

7. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1901 0001 Zenbat aldiz ez dautzuegu erran badugula, Frantzian, kargudun eta emplegatu sobera, eta hortik behar litekela hasi gure budjet izigarriaren ttipitzen! Hori egin ahal diteke, nehori zuzen kontra jazarri gabe, eta herriarentzat kalterik gabe.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1914 0001 INTZAURRAK TTIPITU

9. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1914 0001 Frantzian aspaldion arbolak ari zaizku ttipitzen: dela gaztena, dela haitz, gaitzak edo haizkorak ereman du zer nahi.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1919 0001 Ori, hola ariz Frantziako zorrak etzaizku ttipituko.

11. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa onaind 0105 Azeriak bota eutson: - Oba, zuk biziak barik illak txikitzea, jainkoak nai ba'lebe!.

12. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak c. jemein 0001 Ardoki baten Jauna,
Esan dausku jayo yakula:
Bera aulan txikituta,
Geu geronek anditu gara
.

13. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0082 Batek besteari esatekotan makurtu egiten ziran lenbizi, bi esku aundiekin txikitu ta estuta lagunaren belarria, sartu ezpañak beatz tarteko txuloan eta ixil-ixillik, polliki-polliki, itz bat ondo bukatutakoan bestea atalka esanaz, jakin zuten danak berri pozgarri ura.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0016 Etzaitezela errikerietan txikitu.

15. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1945 00001 Lehengo denboretan, Ameriketarat joaiten ziren... Bainan orai Amerikak bere menta ttipitua du... Eman dezaken lan baino biziliar gehiago du eta.

16. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1956 00001 Hots lanieros daukate soldadogoaren ttipitzea, egungo eguneko arma berezien ezagutzeko, ez baitira aski zonbait ilabethe soil! Eta Alemanek ez badute begiratzen muga, bertze zonbaiten gain eroriko baita eginbide hori!

17. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1957 00001 Horien alderako jelosia ez da tipitu.

18. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1960 00001 - Rusiak hainitz gerla-tresna baditu, itsasoen gainetik iragan ditazkenak; baditu Europaren meneko zirta berriak; armada ttipitu duela erranik ere, hainitz soldado baditu eta gain-gainetik tresnatuak; baditu ere 400 itsaspeko.

19. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1961 00001 4.- Oraino agertu ez diren potret ozarrenak berak on zazkote filmeri hemen plazerrari luzazago iraunarazteko. Ozarkeria kilikarienen gatik ttipituz doha kilikaldia...

20. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Bere izate bereziaren ukatziak, beti populu bat ttipitu du eta egin hartaz dégénéré ondar bat.

21. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1968 00001 Konfientzia hoin ttipitua eta, ez ditzazkete orai bortxa Pragako buruzagiak beren karguen uztea.

22. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1968 00001 Uda ari zauku bururatzen, udatiarrak ttipitzen ari dira eta Eskual-Herria berriz sartuko da ixiltasunean, bakartasunean.

23. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1968 00001 Hola ibiliz, beren nortasuna ttipitzen dute ala handitzen?

24. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0013 Begiratu, mapa edo plano batetan ezin daiteke sartu eskualde oso bat, ezta? Nahitanahiez txikitu egin behar, ez dagoalako halango paper zabalik,...

25. 1969-1990 euskara batua antzerkia d. landart 0019 MAIALEN - Uste dun besta eginez nere arrangurak ttipituko direla? (geldi) Ez nun hiri huntan laketzen... Jende arrotz hauen artean, ez dinat nere burua gustuan sentitzen...

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0073 Alboetako dimentsioak erlazioan laburtzen dira, beraz sekzio zuzenaren azalera erlazioan txikitzen da.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0073 baino handiagoa balitz, bolumena txikitu egingo litzateke barra trakziopean jartzean.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. igea 0008 Baina gelan garatzean denboraldi hori handitu ala txikitu egin behar dugun ikusi egin beharko da.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0149 Faktore hauek, alde batetik, klase burrukaren arazoa zorrozten du, baina baita ere errazagotzen, kapitalisten kopurua txikitzearren.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. irazabalbeitia 0176 Halogenoen eta Anfigenoen artean, izakera ez-metalikoa handitu egiten da taldearen barruan zenbaki atomikoa txikitzen den neurrian: Fluoroa da izakera ez-metalikorik handiena duena.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0071 a) Neomeniomorpha ordena (= Ventroplicida = Solenogastres): Oina nahiko txikituta dago aplakoforo hauetan.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0128 Mekanizatzen ari den bitartean, labaindu eta hoztu egin behar da barautsa, horrela beronek zuloaren ormarekin duen marruskadura txikitzeko.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0152 Higidura transmititzeko dira, bira abiadura asko txikitu nahi denean, eta ardatzak gurutzatzen direnean.

34. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. zalbide 0162 Egungo joera hurrengo urteetan mantentzekotan (eta dirudienez mantendu ez baizik eta txikitu egingo da ikus 88. irudia) eskuzko programazioak etengabe garrantzia galduko du.

35. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zinetika 0137 Gainera, oxido nitrikoaren kantitate txikia gehitu ondoren, abiadura ez bada txikitzen erradikal guztiak eliminatu direla esan daiteke.

36. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zinetika 0137 Emaitza honek oxido nitrikoaren gehikuntzak nahasketa-prozesuen eta erreakzio globalaren abiadura proporzio berdinean txikitzen dituela adierazten du.

37. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zinetika 0137 Horregatik, oxido nitrikoa gehitzen denean, erradikal askeen eta atomoen kontzentrazioak ez dira zero egiten, baizik eta abiadura globala txikitzen den neurrian txikitzen dira.

38. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak a. martinez 0092 Baina prozesu horrek muga bat du, zeren eta klaseak ugarituz, errorea txikitu egiten da, baina kalkulu-prozesua gero eta bihurriago egiten zaigu.

39. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. iñurrieta 0097 Kapilare barruko likidoa igo ala jaitsi egingo da (bolumenez hazi edo txikitu) tenperaturaren arabera; izan ere, gorputzak zabaldu egiten bait dira beroaz eta uzkurtu hotzaz.

40. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0002 Horregatik, orain, jendeak, mendira doanean, bazter guztiak zikindu eta txikitu egiten ditu; beren gustoko zerbait aurkitzen badute, hartu eta etxera eramaten dute batere begirunerik gabe.

41. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0126 Baldin eta Wiebe ausartzen bazen ahakarrik egitera, ikusiko zuen zer gertatuko zitzaion! Jo eta txikitu egingo zuen santu-itxurako tipo hura!.

42. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0126 Hitzerdirik ateratzen bazuen, jo eta txikitu egingo zuen, eta begia belunduko zion.

43. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0008 EGIAZKO SORGINEK atsegin handia hartzen dute haurren bat txikitzen dutenean, zuk plater batean marrubiak natarekin nahastuta jaten dituzunean bezala.

44. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0008 Beren kalkuluetan haur bat txikitu behar dute astero, eta hori lortzen ez badute, zeharo haserretzen dira.

45. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0008 Txikitu, zanpatu eta desagerreraz itzazu.

46. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arrieta 0069 Iluntzen ari bazuen ere, urrundik ikusi zuen Manexek bere etxea ia erabat hondatua: ate-leihoak txikiturik, etxeko ontzi eta tresnak soroetan barreiaturik, erropak zuhaitz adarretatik zintzilik, abereak lepamozturik edota tiroz hilik...

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0014 Meskaleroen erresistentzia txikiturik, Oihan Borobilean bildu zituzten guztiak.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0027 Orio aldeko baratze eta artadiak txikituak ziren ufalaren oldarraz.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0094 Artaldeak txikitu zizkigun hartzama baten ondoren hamar egun generaman oihanetan eta muino handi batetara igotzean, han urrutira, Glodinoien herriko lehen harresien geriza ikus zitekeen ostertzean.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0082 Ur-yauzia ttipitua zagon idortearekin eta hortaz errexago zuten lezetako zokora hurbiltzeko.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa hiriart-u 0083 Egungo egunean, iduri luke fedea ttipitzen ari dela.

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0099 Hala ere lekuz aldatu aurretik asturuak erakutsi nahi izan zion Joakin anaiaren patu gaitza, nola zoritxarrak abriguka iharrautsi zuen heriotzera arte, usinean beharrean ari zela galdara batek eztanda eginez txikitu zuen arte gizarajoa; gertaera honek bortizki hebaindu zuen gizon gaztea lehenagotik bizipenak hutsal samarrak bailiren edo...

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0034 Gauez gertatu zen istripua eta marinel gehienak kamarotean zeuden lotan, itsasuntzia erdi hondoratuta geratu zen eta marinelak, berriz, kamarotetan sortu zen aire boltsa batean harrapaturik, aitak maiz kontatua zion gertatua Tomaxi eta hau gau bat baino gehiagoetan esnatu zen harrez geroz garraixika, Tomaxen aitak parte hartu zuen marinelak salbatze lanetan, aizkora bat hartu eta zuloa egin zioten kaskoari, ura arrapaladan sartu zen kamarotetara dena txikituz eta zazpi marinel ito ziren bertan, egunak bota zituen aitak gonbitoka, (...).

54. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0274 Ah, halakoak ez zuen inongo ordainik; baina barkamena ezinezkoa baldin bazen ere, ahaztea zitekeena zen artean; eta erabakita zuen ahaztea, ostikoka kanpora botatzea, zapalduta txiki-txiki egitea, batek, kozka egin berri dion sugea, zapalduta txikituko lukeen bezala.

55. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txiliku 0029 - O, bai, massa! Horixe dakidala, oso ondo dakit; nire ezkerreko eskua egurra txikitzeko erabiltzen dudana da.

56. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0095 Eta orain han zeuden, ordenagailuetako pantailetan, negozioak, sortzaile beti bezala, baina miss Rosaren bizitza desegina zen hegazkinen hondakinekin batera txikitua.

57. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0140 Belaunikatzeko ere prest zegoen John Wayneren aurrean, baina honek: - Atea irekitzera noa orain. Horiek atea txikitzeko ere kapaz dira....

58. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0063 Horrela handik aurrera otsoek mutilarentzat ezer hiltzen zutenean, berak txikitzen zuen jateko.

59. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0023 Han arnas-estuka gelditu zen, sardea eskuan zuela, ihes zihoanaren figura txikitzen zen bitartean.

60. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0025 Eta ondoren aitaren egin zuen, ze patinatzailea restauranteko ormaren kontra mazpildu zen, pistaren beste puntan, eta hantxe geratu zen itsatsia, haur krudel batek txikitutako kartoizko medusa baten antzera.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. artiñano 0058 Hasieran pentsatu bazen ere N. H. S.ren administrazio on batek gastuak ttipitu egingo zituela, presupostua gero eta gorago igo da, nazio produktu osoaren ehuneko 5,5era iritsi arte.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. larre 0036 Gero da ttipitzen hasi, eta bertsulariak gutitzen, 1940an, nahiz bazen orduan beste egitekorik, apalenean zen bertsularitza.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. arzubiaga 0043 Haurren hilkortasun hori ttikitu nahi baldin badugu, dudarik gabe, ama-haurren asistentzia hobatu behar dugu; horretarako, alde batetik, prebentzio primario eta sekundario gehiago egin behar dugu, eta bestetik, asistentzia medikoaren mailan (hau da Leavel-en laugarren mailan), zentru sanitarioen banaketa egokiagotu beharko litzateke, orain daukagun banaketa zentralistaren politika baztertuz.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. arzubiaga 0043 Bigarren taldearen hilkortasuna ttikitzeko orduan, hilkortasun goiztar honen kausak kontsideratu beharrean aurkitzen gara; hauek dira hilkortasun goiztar horren eritasun eragile ugarienak:
1- Bihotzeko eta zainetako eritasunak.
2- Kantzerra.
3- Istripuak.
4- Infekzioak.
5- Diabetea
, etab.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1973 0027 Gerla ondoan, mixeria, gosea, dena txikitua, hilak nun nahi, bake nahia....

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. etxaide 0296 Zizareek lurzoru bat mila modutara mesedetzen eta aberasten badute, alderantziz, inguru batetik desagertzen direnean, kalteak besterik ez dira sortzen: gaizki deskonposatutako materia organikoa lurzoru gainean pilatzen da, ura iragazteko ahalmena murrizten da eta, orohar, lurzoruaren egitura-kalitatea txikitzen da.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j-l. davant 0019 Gazteriaren kemena ttipitu zen.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. zabala 0069 Bigarren karlista gerratean, liberalekin joan zen; gerraren azken aldera granada batek bi hankak txikitu zizkion.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak artea eta gizona 0022 J. K. aurreko 1531. urtean bere errege Mursil I handiak, bere gudariekin, Babilonia hiria txikitu zuenetik izan ziren inperio boteretsua.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak satr 0018 Basoak garbituaz bezala, lekutuz joan ziren baztarretan otsoak eta artzanoen egitekoa ttipitzen.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0018 Janarien deseraketa
Prozesua ahoan hasten da, non hortz eta mihiaren ekinaz gure janaria ebaki, ttikitu, xehetu eta LISTUarekin nahasten bait da.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0131 Haiek, hibaiak barrena sarturik, huriak sakeatzen eta txikitzen zituzten, gogorki.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0256 Jauntxoen lurrak eta gazteluak harrapatu eta txikituak izan ziren.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0256 Basailuek gazteluak, jauntxoen granjak, monastegiak, etab., erre eta txikitu egin zituzten.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm izadia 0075 Antilope-ahuntza noiz hezurtuko eta xikituko prest daude beti otsoak eta koioteak.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balad 0209 Gehienetan begibistakoa bada ere balada tradizionalen eta arrunten sailkapena eta beren arteko ezberdintasunak, hizkuntzan eta egituran adibidez, denborarekin eta tradizionaltze prozesua aurreratu den neurrian bi azpisail hauek dituzten ezberdintasunak txikituaz joan daitezke; horren lekuko garbi dira bien artean dauden hartuemanak: gogora hemen Ana Juanixe eta Berdabioren kutsadura edota Donostiak bildutako heriotza bertso batzuekin kutsatutako toberak, eta arruntek beren hizkuntzan hartzen dituzten formula tradizionalak (gonbara hemen sartutako Pedro Karlos Mendi eta Bereterretxe, esaterako).

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. elorza 0205 Dion frantzesaren lanei esker eta Serpollet-en txispa sorkailu-aren bitartez, lurrinezko motoreen neurriak txikitzea lortu zuen.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. olazabal 0009 Oraindik ikusteko gaude nagusi edo ugazaba bat gartzelan sartzen bere langileek jasandako istripuen erantzunkizunagatik; jendilaje horrek, sozialistekin ere betiko joku berbera egiten jarraitzen du lasai asko: istripuei aurre emateko xentimorik ere ez gastatu eta langileren baten gorpua burdina tartean txikituta geratzen den bezain pronto, beste baten bila joan eta hor konpon mariantton.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. biteri 0182 - Lehortzeko behar duten denbora. - Zenbat txikitzen diren. - Pixua galtzen duen ala ez.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak adminlan 0126 Ikasle askok, erabiltzen errazak diren teklak azkartasunez pultsatzen dituzte baina zailtasuna duten tekletan abiadura txikitu egiten dute.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. suarez 0069 Behin ikatz zerrora helduta, eskuz edo makinaz txikitu eta bagoi batetan sartzen da.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. oregi 0256 Eiza ordea, mende askoren buru, ttikitu egin zan; batez ere, giroaren biguintzeak eta larrekien ugaritzeak iizien ezikera egokitu zutenez gero.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. oregi 0256 Lanbide berak, naizta aski ttikiturik, jarrai darrai oraindik leku orietan.

84. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak i. goikoetxea 0088 Janariak agoan ortz-agiñekin zatitu, txikitu, eta mamurtu egiten ditugu, eta gero txistuaz naastuta irentsi.

85. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0030 Ogei ta amar metroko arraitzar bat txikitzen ez da, bada, gauza utsa!.

86. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0030 Ikusi izan dut, itxas ontzi osoa txikitzen bere agiñakin!.

87. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño eltz 0141 Eta emen il ta txikitu ari dan ori, ni naizela diote errian.

88. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i.m. atxukarro 0117 Estutu ta txikitu bear, izanere, asto ark.

89. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. aierbe 0073 Garai artan baziran sagarra txikitzeko makinak, baiña arek ez zuan erosi.

90. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak benito s. 0286 VI. Paulo Aita Santuak urte batzuk geroxeago, XII. Pioren asmoa bete eta osotu naiez, 1964 urtean, urriak 24, Monte Kasino-ko Eliza, gerratean txikitua eta orduan berriztatua, sagaratzean, ospe aundiz San Benito Europako Zaindari aitortzen du: Izan ere gaurko gizakiei Europako gogo batasunaren ideala ikutuezinezkoa eta sakratua izan dakien, Benito santua Europako Zaindari eta babesemaille aldarrikatu nai izan dugu.

91. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. gorospe 0060 Ludiko Bigarren Gudatean gizonezkorik ez eta beste eratako lanetan asi ziran; egazkiñen sarraldiak sortu arazten zituzten arazoak eta txikitutako etxeen azpian gelditzen ziranak gaizkatzen, gizonezko ertzañekin batera lan egin zuten eta baita estraperlo ekintzak eta bideak urratzen ere.

92. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak in: franzisko iturzaeta bertsolaria 0014 Beste batean, Zepai bertsolaria Iturzaeta`ren kuadrillarekin baso-lanean ari zan, pagoa bota, egurra txikitu, ola zerratu ta abar.

93. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak d. garmendia 0069 Arantzazu areago txikitu eta ondatu nai.

94. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. manzisidor 0066 - Jakiak aoan ondo txikitzearekin, urdallean egiten dan egosketa edo dijestioa askoz obeto egiten da ta gañera askok izan oi dituzten aizeak gutxitu egiten dira.

95. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl ii 0994 Ondoren kakorratzaz edo xotx egoki baten muturraz, iru xulotik bat osorik utzita, biek, eltxar da guzti, txikitu bear dira, elkarren ondoegi kuxkuak ez iasotzeko.

96. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa otoizlari 1971 0027 INDARRAK TTIPITZEN ARI, BAINAN BETI AINTZINAT

97. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak lantziri 0032 Planktonaren sare xiloak ez daitezke asko ttiki, organismo mikoño horien harrapatzeko.

98. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1988 0005 c) Produkzio-kostuak txikitzea ekarriko duten eukari finkoak erosteko erabiltzen direnak.

99. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Edadeko jendearentzat ez da berdina egurra txikitzea eta harria jasotzea.

100. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1985 0001 Hauek kezkatuta daude, bestalde, artoaren prezioak ttipitu egin direlako.

101. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1990 0001 Berehala desagertzen da izotza, baina kristalak txiki-txiki egiteko Puskatu, txikitu arriskua dago.

102. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1969 0001 Fedea beheiti ari dela? Basa-sinesteak segurik ez dira ttipitzen ari.

103. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1969 0001 Alabainan sobera azkar da alaman marka, haren indarrak ttipitzen du bertze diru guzien balioa.

104. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Departamenduak bere diru laguntza hainitz ttipitu duelakotz, aintzinean egin langaia heltzen da orai 180.000 liberetarat eta horra zertako bi bazter bide diren bakarrik haitada huntan eginak ukanen: Etxarteratekoa eta Olhasur Etxeberritik Alkeiratekoa.

105. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1984 0001 Geroztik ttikituz doa nonbrea.

106. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1985 0001 Gorbatchev-ek mezutu dako Reagan-i prest zela nuklear armamenduen azkarki ttipitzeko, Amerikak uko egiten balu IDS delako programari.

107. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1985 0001 Erretretako adinean han harat heldua ohartu da, indarrak ttipituz ari-ta, gazteago bati behar zuela bere kargua utzi.

108. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Bizkitartean ttipituz joanen bide da emendio hori eta hemendik ehun urteren buruan berdinduxeak izan ditazke berriz sortzeak eta hiltzeak (10 edo 11 miliarretan).

109. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Familia ttipitzen ari

110. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Handik goitiko mentura aldiz ttipitzen ari da azkarki.

111. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Laugarren bat duten familiak kondatzen direlarik aldiz, inkestek erakusten dute ehuneko 42 ez ttipitu direla laugarren haurdun familiak Frantzian.

112. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Oraino aise gehiago ttipitu dira (% 66 ez) sei haurdun familiak.

113. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Gogoari eman ditake orai ttipitzeko irriskuan ezarriak direla.

114. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Denak akort dira erraiteko Amerikanoen funtsgabekeriak dituela molde hortan bazterrak nahasten, ez baitute ordre poxi bat ezarri nahi beren konduetan. Betidanik Reagan ari da errepikatzen zergak behar direla ttipitu.

115. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Deputatuen ganbaran aldiz, demokratek baitute majoria, ez dezake ardiets zozial xahupideak ttipi diten.

116. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Azken urte hauetan ehunetarik 10 ez ttipitu da euskara ez dakitenen nonbrea.

117. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Bizkaian gehiagoz ere bai: ehuneko 11,4 z ttipitu da.

118. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. agirre 0001 Lurretik ezin iritxi ditezkeen zorroak berriz, tiroz jo eta txikitu amarreko perdigoiarekin.

119. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak izeta 0001 Gaurko egunean iñauteri hoiek asko ttipitu dira eta gure eskualdean, Lantzkoak, Zubietakoak eta Iturengoak bakarrik dira indar haundiarekin irauten dituztenak eta badirudi jendeen artean arrakasta haundia daukatela.

120. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1974 0001 Zenbat aldiz galdu dugun denboraren trena! Zenbat aztarrika jo dugun geldi arazi nahiaz! Bazterrera bota ez dituenak azpian txikitu ditu.

121. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... aburu 1982 0001 Azken urteetan eritasunak eta fedeak hel-buru batera hezi badute ere, ez dituzte su eta oldar hori ttipitu, bainan bai gorputz hartzerat deitu.

122. 1969-1990 sailkatu gabeak saiakera-artikuluak karmel 1975 0033 Lau aldeak alkarri bultzadaka, laukia txikitzen.

123. 1969-1990 zuberera antzerkia casve ibañeta 0015 Aripen horren ttipitzeko
Frankuek, gûtzaz Uskaldûnez,
Hedatû zien fama gaixto
egia gorde beharrez.

124. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura txantxangorria 0025 Behin baten, baserri baten, txarria hilteko lanak egiten ziharduen: porruak eta kipulak txikitzen, gero arroz eta guzti egosteko.

125. 1991> bizkaiera literatur prosa j.m. etxebarria 0168 - Ez hadi hona arrimatu e! erantzun zion Perutxuk osterantzean txikitu egingo haut aldi bateko harria lez eta gero gerokoak!

126. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00311 Ez uste, halan be, pentsakizun konparatiboak inpaktua txikitu ebanik, areagotu baino, eta ondino be hortxe dirau, deskantsuan nahi badozu, baina arnasa hartzen dauela igarteko moduan.

127. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0097 Hartu papera eta luzaroan begiratzen dio, gero bere lagunei begiratzen die, irribarre garratzaz baiezkoa egin eta sutara botatzen dituen zatitxo ugaritan txikitzen du kontratua astiro eta arretaz.

128. 1991> euskara batua ikasliburuak j.m. goñi 0036 Handitu, txikitu ala mantendu egiten da?

129. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/1 0189 Gizakion gordailu genetikoa txikitzen eta ahultzen ari da medikuntzaren haur hilkortasuna murrizteko ahalmena eta jaiotzen kontrola dela medio.

130. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/2 0128 Egun hartan, etxean jada, bertako ispilu guztiak txikitu zituen.

131. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0052 1. Egiaztatu paraleloak txikitu egiten direla Ekuadoretik Poloetara pasatzean.

132. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0074 Belarra txikitzeko hagin indartsu batzuk ere baditu.

133. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/4 0053 Baina hozten denean neurriz txikitu egiten da, hau da, kizkurtu egiten da.

134. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/lh 0009 Zergatik handitzen da betseina argi gutxi dagoenean eta txikitu asko dagoenean?

135. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0036 Osasuna gainezka izanik ttikitzen ziren pertsonak.

136. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0036 Horretara iritsi zirenak bere horretan geratu ziren eta altuenak txikitu egin ziren, pertsona helduak bezala.

137. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz 1996 0072 Jar itzazu prezipitatu-ontzian izotz-kubo batzuk txikituta eta piztu metxeroa.

138. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz 1996 0137 Higadura mekanikoa izan daiteke eta honen bidez hautsi, zatitu eta txikitu ondoren harri koskor bihurtzen dira haitzak.

139. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/2 0184 2. Baldintzazko esaldiena: - Lapurra harrapatzen badut, txikitu egingo dut.

140. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/2 0196 Hala ere, gosaria prestatzen hasterakoan, kafesnea hartzeko kafea egiten hasita, lapikoan kafe txikitua txikoriarekin nahastu ondoren, ohartu zarete kafea iragazteko txanorik ez duzuela ekarri 7 Nola moldatuko zinateke kafesnea hartu ahal izateko?

141. 1991> euskara batua ikasliburuak igeriketa 00045 Armiarma sarearen hedapena aldatu: handituz, txikituz, ...

142. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. azurmendi 0026 Ez dago ezer txikitu beharrik!

143. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0060 Belarrondoko bat eman, pipa hankapean txikitu, txapela frontis gainetik bota... xamurregiak izango lirateke Nikolak hartu duen odol gorritua epeltzeko.

144. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0116 Erre egin beharko, edo txikituta komunera bota...

145. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. legarreta 0061 Ez zuen beste gorputz atalik, ez sudurrik, ez ahorik, ez belarririk; baina arraultze itxura zuen gorputza astiro-astiro mugitzen ari zen, likido liskatsuz beterik balego bezala taupatuz eta handik eta hemendik handituz eta txikituz.

146. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0049 - Bolada batean pentsatu izan nuen ez zela benetan hilko, eta txikitutako kotxetik irtenda hor zehar amnesiak jota ibiliko zela.

147. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0039
EURIA gustatzen zaio kantoiko
itsu loteria saltzaileari.
Goitik behera euria adokin zimelduetara, eta zeharka
arratseko zintakin. Goroldioa egunen atzekaldean hedatzen,
euria maitasun onetsiak bezain lehun lurrean irristatzen.
Sapaburuak balea izateko ametsak
borobiltzen.
Euria ari, hormako zorion marrazkia ezabatuz eta teilen
kolorea hurrinera arrastatzen. Euria, artesau hatzamarren doinua,
suge erorketa, hitz erorketa ikaragarria munduko hiztegi guzietarik.
Nobelatako dontzeilak leihoetan euriaren laztan eske, euria
beren paineluak hartzen, beren bihotzak tipitzen,
beren ezpainak umeldu eta isilerazten.
Euria, eskaleek bizturiko suak amatatu eta haien erraietaraino egarria lez
hedatzen. Jendea artean haztamuka doa aterri denean baino jantziago.

148. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00015 Hango tiro-hotsak eta irrintziak, kanta eta garrasi, hango aiene eta lantu, haragi urratu eta gorputz txikituak.

149. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00037 Eta lagun biek aurkezleak letxuga zelan txikitzen zuen ikusi zuten, adi-adi.

150. 1991> euskara batua literatur prosa y. arrieta 00067 Izakera larregi. Ahots askotxo, aukeran: Kanpoan egondako urteetan jaiotetxea hazi eta nor bere txokoa txikitu, ziotson barne albainak.

151. 1991> euskara batua literatur prosa y. arrieta 00147 Erabat txikitua ez badago ere eta, zuloak estaltzeko adabakiak jarri arren, iadanik trapu zahar itxura hartzen duela.

152. 1991> euskara batua literatur prosa i. garbizu 00121 Bizkar-hezurra txikitu beharko diozue eta ez dut uste familiak hori gustuko izango duenik.

153. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 00437 Nonbait atea zabaldu ondoren ostera ere sartuak ziren barrura, den-dena miatua zuten eta, bestetan bezalaxe, bazter guztiak lardaskatu, traste guztiak zilipurdika bota, zenbait gauza eta tresna txikitu eta, betiko moduan, alde egin zuten.

154. 1991> euskara batua literatur prosa j. lartategi 00023 - Jo ta bertan txikitzeko!

155. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0009 Sabelean jo, barnezulo txikituetan gora joan, trakea atrofiatuan barrena behartu eta azkenean indar betean eta anplifikaturik irtengo zen eztarri hil hartatik.

156. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0150 -Ala imajinatzen al nauzue eliza txikitzen, jendilaje zoro horrek egin duen moduan?

157. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0104 -Ekarri manta bueltan, bestela txikituko dizkizut eta hezurrak!

158. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0034 Gotzainak esan zuen:
Mutilak itzultzen direnean jada
ez dira lehengo haiek berak izanen.
Zio justu baten alde borroka egin dutelako,
Antikristoaren aurkako azken borrokan.
Beren kideen odolak arraza ohoregarri bat
ernaltzeko eskubidea erosi die.
Heriotza desafiatu dute. Aurre egin diote.
Gutako inor ez da lehengoa
erantzun zuten haiek,
Georgek hankak galdu baititu: Bill itsututa dago;
Jim gajoak, birikak txikituta dauzka, eta hil nahi du
eta Bertek sifilisa harrapatu zuen. Berorrek ez luke batere aldaketarik jasan ez duenik aurkituko
Gotzainak esan zuen:
Atzemanezinak dira Jaunaren bideak

159. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0032 Baina hara non ikusi zuen basurde aita, orroen artean, larruzorroa hortzetan, hankapean, zirt eta zart txikitzen ari zela.

160. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0025 Bike hura, bestalde, arrastoa uzten zuen lekuan zoritxarrak sortzen zituena, gerrarako materiala omen zen, eta sorgintzar haiei berdin omen zitzaien nori saldu: turkiarra nahiz bizantziarra, Arberiako konde edo dukeei bezala, elkar txikitzera eragiteko.

161. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00415 Poztasunetik sortzen den Desira, bada, Poztasunaren afektuak berak laguntzen edo emendatzen du (Poztasunaren Def. arab., 3. Zat., 11. Prop. Eskolioan ikus daitekeena); Tristuratik sortzen dena, aldiz, Tristuraren afektuak berak hertsatzen edo tipitzen du (Eskol. beraren arab.) eta, beraz, Poztasunetik sortzen den Desiraren indarra, gizakiaren ahalmenaren arabera definitu behar da eta, aldi berean, kanpoko kausaren ahalmenaren arabera; eta Tristuratik sortzen den afektuaren indarra, berriz, gizakiaren ahalmen soilaren arabera definitu behar da; eta, horrengatik, Desira hura indartsuagoa da, hau baino. H.B.D.B.

162. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. olaetxea 00029 Tresna hauekin bai polen analisietan ikusitako alekiak, bai jasotako ezkurrak eho zitezkeen. Baliteke beste batzuk kaltzita txikitzeko ere erabiltzea (Ikus 6:1 ir., ofitazko ingudea). Gainerakoak (6: 5, 6 eta 8. ir.) eskuerrotak dira.

163. 1991> euskara batua saiakera-liburuak aralar 00143 Tokitan geratu ziren garai bateko beharrei erantzunez asmatu zituzten esku-errota sinpleak!: bi harriren artean, eskuz, txikitzen zuten alea.

164. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. iriarte 00050 Porru bat egina dago, bi zangoak txikituta dauzka, eta gorputz guztia minberatuta, baina bizirik dago!

165. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.b. orpustan 0062 3. Bertsuan (berak kobla edo kopla deitzen du), ikusi denaz, urruntasuna ttipitzen da, bereziki delako kopla zaharraren erabiltzetik.

166. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.b. orpustan 0066 Neurtitzean, aldaketa osoa errana da: erditik egin du Oihenartek hamabortzeko luzea zortzikorat ttipituz; bainan ere berdintasuna ezberdindu du: laueko bertsu zuzena lehenean, bi neurtitzeko erranaldiak bi, hirur, laur, bederatzi eta hamargarrenean, eta neurtitz bakar bat arteko bortz, sei, zazpi eta zortzigarrenetan.

167. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. diaz 0042 Berdintasun ereduaren helburua herrialdeen arteko desorekak txikitzea zen, bitarteko gutxien zeukaten herrialdeak eta eskualdeak lana burutzeko beharrezko ziren minimoez hornituak izan zitezen.

168. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0472 decrease v i /v.t beheratu. jaitsi. gutitu, eskastu, txikitu, murriztu. urritu.

169. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lantziri 0019 Ondorioz, itsasaldeko eremua ttipitua gertatzen da.

170. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak peillen 0015 Gainera Basabûrûan jendetza eta humetza txikituz, halaber zerbitzuak galtzen dira: eskolak itxi egiten, erretoreek zazpi-zortzi parrokien buru gertatzen batzutan.

171. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. aranalde 0013 Herri txiki bateko zein apaizek adieraz zitzakeen hobeki bere bihotzeko ilusio eta grina Xalbadorrek bertso horretan baino?

172. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0148 Denbora pasatuta txikitu egiten zen, eta berriro errepikatu behar zen olioztatu eta lehortzen ipintzeko prozesua, burua ahal bestean txikitu arte.

173. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. sagastizabal 0067 mintxarkide. Gurekin hitz egiten duena, deklinabidea txikituz eta aditzak txirtxilduz.

174. 1991> euskara batua saiakera-liburuak mundua 1993 0019 Munduko basoak ere txikitzen ari dira, basamortuak hedatzen, eta hirugarrengoz, lurgintzak neurrigabeki higatuz doa.

175. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0029 aizkora(tu). du ad. (L) Aizkoraz zura txikitu.

176. 1991> gipuzkera ahozkoak oiartzungo hizkera 0182 Leno ijitua dena galtza zarra petakatua, mantal zar bat, nonaitik txikituak igual, ta zikiña gañea.

177. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak bbarand 00053 Txikitu ta uretan beratuta ematen nion.

178. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. lasarte 0037 Ori da konpondu eziña ta baztarrak txikitu naia.

179. 1991> lapurtera-nafarrera ahozkoak pper 0022 Ttikia nitzela, oroitzen naz oillasko gaztik txikiatzen zittula ere, gizentzeko ta audogo azitzeko.

180. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0824 Adonairen erreinua tipitzeko orde, emendatuko baizik ez duzue eginen, gure etsaien martirak altxatuz aldare gainetan!

181. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 00018 Baina eragozpen hori haunditzea eta ttikitzea gure esku ere izan daiteke.

182. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00003 Doping-ak kirolaren oinarriak txikitzen ditu; joko garbia, kiroltasuna, lehiakideari errespetua eta abar luze hori non gelditzen dira? Merkatal interes izugarriak kirola moralik gabe uzten ari ez ote diren ez nuke pentsatu nahi.

183. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ja. muñoz 00024 Fabrika eroriak, sasiak jaten hasitako zelaiak, etxe zartatuak, kale txikituak.

184. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1996 0028 Aurtengoan hobeto zaindu beharko dute maskota, iaz umeek dena txikitu baitzuten Musika Plazan zegoen bitartean.

185. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1995 0038 Irabaziko dugu, baita Euskal Herriak zapartutako edozein auto bonbaren itxura hondatua eta txikitua agertzen baldin badu ere.

186. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. elorza 0003 Telen ikusi izan dut nola txikitzen dituzten abere maitagarriok, eta zigorra merezi dute (baina min handirik egin gabe).

187. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0010 Eta dena txikitu beste konturik ez daukaten gazte abertzale bipi hauek oso urrun al daude, beren jarreran, Europan indartzen ari diren talde neofaxista eta neonazietatik?

188. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00008 Biziki ttipitua izanik, gaitaren arrakasta berriz goiti joana da azken hogoita-hamar edo berrogoi urte huntan...

189. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00022 Azken zuhaitza mozten dugunean, azken mendia txikitzen dugunean, azken arraina hiltzen denean, konturatuko omen gara dirua ezin dela jan.

190. 1991> sailkatu gabeak poesia i. baztarrika 0013 1.3.- Gure nekeak artu zituen Arek: Is 53, 2b-5.12b
Ederrik eta giza-antzik gabe ikusi genuen
eta itxura atseginik gabe,
parregarri eta gizonetan azkeneko,
oiñaze-gizon egina, nekeen berri dakiena,
ez-ikusi egiten zaienetakoa;
gaitzetsia eta baztertua.
Gure nekeak artu zituen Arek,
eta gure miñak eraman.
Lepradun bezala geneukan,
Jaungoikoak joa eta lotsarazia.
Gure pekatuengatik alderik alde zulatua,
eta gure gaiztakeriengatik txikitua.
Aren gaiñera erori zen,
guri pakea ematen zigun zigorra;
Aren zauriek sendatu gaituzte.

190 emaitza

Datu-estatistikoak: