XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa jesusen 0089 Elizetan elizgizonak, Errege edo erregetzakoak erreiñuetan, urietan alkateak, etxadietan gurasoak, lantegietan ugazabak, ikastegietan maisuak dira Jaungoikoaren eskudunak eta zelanbait ordezkoak.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa kk ab 0046 - Neuk bañekik! Ugazaba galduta dabillan txakurra lez nayagok, nora jo eztakidala; aspaldijan etxuat euki lanik, eta etxaukuat nun sartu, zer jan, ta etxakiat zer egin be; augaitik zerbait emotia mesede egin biar daustak, gitxi ba'dok be.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0117 Norberen ugazabari bijotzez men egittiaren ni legez ibilli dabillena, ezta iñoiz nekatuten; baña norberen gogoz ugazabari men egitten eztautsona, nekatu egitten da, naiz-ta astiro ibilli eta batta bape igittu ezarren be, gogua eta gurarija nagi ta neke dittuzalako ak bidian asi orduko.

4. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jaym 0094 Sabas'i albista barrijak erazagutzen: juan-orduko, ugasabak esaeutzan Jule'ri:.

5. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa zam 0095 -¿Zelango kontuak? - Albornoz gizajo orren alogeraren kontuak, ugazaba.

6. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa zam 0130 Ta kantau ta gero, badiñost: -¿Zer deritxo, ugazaba?.

7. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak eguzk gizauz 0031 Ola ta lantegietan emakume ta gaztetxuen lanari mugak ipiñi dautsaz legeak ori dala-ta, ugazabak nai leukien guztia ezin dabe egin.

8. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak eguzk gizauz 0031 ¿Au gizartekeria ete-da?- Ez, jauna!- Ugazaba batzuk ezegaz be ezin ase izan dira: euren lantegietarako emakume ta gaztetxuak billatu dabez, gizonezkoai beste lan eragin eta aloger gitxiago emon dautse, eurak geyago irabaztearren.

9. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak eguzk gizauz 0150 Geitze orren iturri be ugazaben domua ta beargiñen lana, biak batera izan dira-ta, lanaren tokamena be jaso ta goratu egin bear dala begien aurrean dago.

10. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak eguzk gizauz 0150 Au dala-ta, euren garatzetan, escala movil deritxoen aloger aldakorra ipiñi dabe an, or, emen ugazaba batzuk, garatzaren irabaziak gora doazanean, langilleen alogera be goratze orren lauren baten-edo jaso ta irakoriaz.

11. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0292 Ugazabak eta lantegien jabiak gure odolez loditu dira.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak kk 0001 Artezkari berberorrek len idazteban Gobiernua arazo orretan zuzen eguala, ta gero, gabetik goixera, ugazabak, jabiak alan gura ebalako, ezetz esateban, ezeguala zuzen Gobiernua.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak kk 0001 Batian oni zaunka, bestian ari zaunka; ugazaba daukon txakurrak ori egin biar ba. Kirikiño.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1931 0001 Bai ba, lekaretxe auts-artian iñortzaz ta iñorenatzaz lar-agindu ta ugazaba gogorregijak sartu dira, eta oneik sendatu ba'dagikez, txindi atsegin eta andikerijok gaur diranen eskubetatik igaz-dagike.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1936 0001 Orain arrtian naiko iruntsi dogu, ez entxupistiengandik bakarrik, batta ugazaba asko ta aberrtzaliengandik, be.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1931 00171 Egun orretarako ludiko alde gustietatik, bidezti asko eldu ziran eta euron artean 10.000 langille ta ugazaba.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1931 00171 Rerum Novarum idazki bikañaren irakatsiak oñarritzat artuta Aita Santuak idazki barri bat argitaldu dau langille ta ugazaben arteko auziatzaz.

18. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1931 00169 Gauzaren bat lortuteko edo-ta norbaiten aurka zerbait egiteko langilleak alkar artzen ba'dabe, asarreazalbena (boy-cott) erakusten dabe, esaterako lantegian iñori lanik egiten itxi ez, langilleari eskatzen dabena ugazabak emon arte.

19. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1931 00169 Oporra ugazabak be egin leye, euren oletako ateak itzita.

20. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1931 00169 Oporra ezta ona ez ugaza bentzatez langilleentzat, baña oneintzat batzuetan bearrezkoa.

21. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1931 00169 Amezan oporrerako zio batzuk: 1) Langilleen izakerea obatuteko 2) Ugazabak langilleai agindua betetan eztauelako; e.a.

22. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1931 00169 Elexean gura dau ugazabak eta langilleak euren bazkun edo alkargoak egitea, eta alkargo oneik erlejiñoaren babezpean bizi daitezela, ez erlejiño barik.

23. 1940-1968 bizkaiera liturgia emeza 0374 Aldi aretan, Jesus'ek bere ikasleai auxe esan eutsen: Ugazaba biren morroi, ezin iñor izan daiteke.

24. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0113 Ugazabak, txirringutsa eskegita egoan tokitik eratsi eban, ta neskatoaren aurrean egin eutsazan bizikleteari ikutu batzuk, zuzen-kirtenetik esku biakaz heldurik azkenean, ibilpidea bere, artez egoala ziurtu nahirik.

25. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0163 Ugazabak, jaki bardina dauka eskuetan.

26. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa sm eztenk 0137 Baña, uezaban begiak beti gañian izaten zitxuan.

27. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa sm eztenk 0137 Gure alperren erregiak, banku gañetik uezaban bizkarrera igo eban.

28. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg 0197 Ugezabak ezin ipiñi legike langiña badezpadako eraingin (makiña) edo bizitz-kaltezko lantegian.

29. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0095 Bilbotarra atera zen jatetxetik, baiñan baita ugazaba ere atzetik.

30. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0095 Au ikusita, Pernando ugazabaren atzetik erten zen.

31. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0095 Ugazaba txunditurik eta ikaraturik zegola zoroari begira, Pernando alboratu zitzaion eta esan zion: - Ene! Berriz ere zoroak jo dio!

32. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0212 Zu urrun bizi zaran ori!, Dodone lurraldeko negu lorraren ugazaba ori!

33. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0041 Iru urte ezkero, bapateko gaitzak lurbira osoaren ugazaba yo, ta zoro antzean bizi zan, abere odolkoya iduri.

34. 1969-1990 bizkaiera antzerkia altuna 0108 Eta ugazabari eruaten ezpa-dautsot, joko nau, joputzat nauko-ta.

35. 1969-1990 bizkaiera antzerkia altuna 0108 Idoroten ezpa-dot, ugazabak jo ta betiko joputzat artuko nau.

36. 1969-1990 bizkaiera antzerkia altuna 0108 Baña ugazabari emoten ezpa-dautsot, jo ta betiko joputzat etsiko nau.

37. 1969-1990 bizkaiera antzerkia larrak 0448 Zuok bere eske zagozen sillu ori, nire ta zuon ugazaba dan bakaldunak bere eskuz emon eustan: eta nire bizitza guztian, lekuagaz eta omenagaz batera, neuk gozatuteko agindu eustan; eta bere ontasunaren sendagarritzat idazki agiriz loturik emon eustan: nok artuko dau orain?.

38. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa s.t. rekalde 0078 Ugazabak, alpalpa solo aundiak ditue.

39. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa s.t. rekalde 0078 Gure ugazabak, aspaldiko urteetan, beretzat baño alpalpa geiago artzen dau.

40. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa s.t. rekalde 0078 Ameriketan, lan oneik makiñaz egiten joezak, baña ardi ugazabak, alogera merkeko gizonak deukezalarik, etxuek makiña erosi bearrik, esan eustan Pelis maordomoak, ugazaba inguruetan ete ebillan, aurretik ondo alboetara begiratu-ta.

41. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j.l. beobide 0003 Ardantegiko gizonari, urli aberatsaren morroia zala, esan eutsan, eta eukan ardaoa ez zala ainbestekoa, eta aldatzea gura ebala ugazabak.

42. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j.l. beobide 0003 Ortxe dago nire ugazaba, ta laster dozu eskuan dirua.

43. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0061 Biaramonean, jagoleen zaindaritzapean geisoak banabanaka egurastera urten ziran, baiña ez neban nire ugazaba ikusi.

44. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker salbaziño/2 0118 Orduan, morroia, onen emaztea ta seme-alabak eta eukan guztia saltzeko ta zorra ordaintzeko agindu eban ugazabak.

45. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa alzola batalak 0092 (2) Bizitza-biko etxe eder bat da Zumelaga. Jauregi antzeko etxeaurrea dauko, arrilanduz egiña. XVII edo XVIII gizaldikoa dirudi; Ez dauko arma-arririk, baiña aberatsen batek edo beintzat dirudunen batek egiña, noski. Aboitiz abadea izan ei-zan, azkenengo ugazaba eta oneri Julianaren neba batek (Pauliño Lasuen Agirrek) erosi eutson, Karlos eta Julianarentzako. Pauliño au delineantea zan, Kirikiñori lagundu eutsona ikasteak egiteko. Beste anai bat be euki eban Pauliñok, Kindiñ Lasuen Agirre, delineantea au be. Gazterik il zan, ogei ta bi urtegaz, ikasteak amaitu eta laister.

46. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. gereño 0090 - Gaur goizean esan deutsudan legez hasi zan Rikardo, zuk lan egiten duzun fabrika hortako uzaba nire aita da, eta zuretzat leku eta egoera on bat erraz lortu neike.

47. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak t. elorrieta 0126 Onei euren tresnak etxetik atara-erazota ibilten ziran euren ugazabak gudaldiko aro baten.

48. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak zubk 0012 Origaitik Rose'k ez eban bere ugazabaren oarrik onartu eta Divan kafetetxeko kutxa-zain ardura itxi eban.

49. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak aingura/4 0109 Lantegi berri eta haundiak, berriz, ugazabak edo nagusiak sortu zituzten.

50. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. igea 0122 Ugazabak ere ugazaba-erkidegoetan eratzen dira.

51. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. igea 0122 Langile eta ugazaben artean gatazkak sortzen dira, eta horietako batzuk langileak grebara daramatzate.

52. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0031 Lurralde hauk, nahiz eta emangarriak izan herentziaz, ez ziren guztiz aldenduak geratzen, zereneta beren ugazabak lehensemearengan fidelitate lokarri batekin lotuak zeuden.

53. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak x. arregi 0152 Lantegi hauen jabeak ugazabak ziren eta artisauek soldata baten truke egiten zuten lana.

54. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/6 0173 Jakin nahi duzuena galdetu: zer lan egiten duten, zenbat langile... nola egiten den lana... istripu asko izaten den... nora saltzen duten... zertarako balio duen... zenbat langile bulegoetan... lan zikina ote den... zenbat ordu, haserre asko izaten al den... kontrola zer den... ugazabek zer egiten duten... nagusiak nortzu diren... asanbladarik egiten al duten... langile batzorderik....

55. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zibilizazioa 0209 Berehala ugazaba batek, Robet Owen, langileen arazoetaz keskaturik, lanbide desberdinetako zenbait sindikatu nazional batu zituen; 500.000 lagun (Great Trade Union=Sindikatu Handia), aste batzuren buruan elkartzen zituelarik.

56. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0125 Inork ez beza, gero, aipatu igelak bezela ahoa puztuta gizonaren nortasunik, gizona ludiko erregea ta abereen eta ihizen ugazaba litzakelakoan.

57. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0027 - Ez al daukak ugazabarik? Gizarajoa! Beroak egosita egon behar huen han behean, astoaren ondoan.

58. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0044 Ezin dut esplikatu zenbateraino sufritzen nuen nik nire ugazaba estuasun hartan ikustean.

59. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0044 Ni ezkutaturik nengoen txokotik ez nuen trumoirik entzuten eta itsasoaren erasoaldiak ez zitzaizkidan garrantzizkoak iruditzen: sufritu eta sufritu egiten nuen, zakurraren sufrimendu harekin; naturaren kontra ezinean borrokan ari zen nire ugazabarengatik sufritzen nuen.

60. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0074 Horregatik erabakia nuen ez nuela beste ugazabarik bilatuko.

61. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0074 Nik bat eduki bait nuen Pako itsasoko gizon zahar hura, hura bai zela benetako ugazaba.

62. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0074 Orain konturatzen naiz Pakoz aparte nire gainontzeko ugazabekiko harremanak oso azalekoak izan zirela.

63. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura gabai/8 0013 - Bizikletiak akzesorixo asko dauzka... errekanbixo tailer txikiak sortuko dituztenak... eta lana emango die famili enpresei eta langilea izango da bere buruaren ugazaba....

64. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0016 - Azken batean nire ugazaba eta nire lanpostuaren kontua beste ezer ez da hau.

65. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. zabaleta 0017 Pregoilariak jai horien berri zabaldu zuenean, berari ere joaten utziko al zion baimena eskatu zion artzainak ugazabari.

66. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0313 Munduko grinen eta pasioen ugazaba hementxe bizi zela esaten ziguten.

67. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0313 Nork pentsatu behar zuen ugazaba horrekin lagun egingo nintzela?

68. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. haranburu 0011 Garai batean, El Socorroko ugazaba Bibiano Chica jaunari alaba zaharrena berotzen ari zitzaionaz hitzegin zen.

69. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0112 Ni baino esplotatuago dabil lantegiko ugazaba bera, putre hori.

70. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0112 Baita ugazabak izatean amesten duten langilego galdua ere.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. artiñano 0058 Horietarik batek, E. Kennedy-renak, sindikatuen laguntza duenak, sistema mediko bakarra finkatzen du guztientzat, Estatuak, ugazabek eta langileek ordaindua.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. arejita 0500 Indarrik gutxienekoak, gazteenak edo joko horretan sekula ibili bakoak beti izango dituzte garrantzi gutxiko ardurak: jantziak jagon, gauzak batu, arloa jagoten egon, edo jokorako hartu den zelai horren ugazaba etortea balitz oihu egin.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. laspiur 0107 Desekilibrio bat sortzen zenean, Sindikatoen bultzadaz ez zen ugazaben injustizia bat onartzen eta, behar baldin bazen, oporketan jartzen zen langileria.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. iruretagoiena 0020 Zazpi bazkide ditu hauzi mahain honek: ugazaben ordezkariak bi, langileenak beste bi, eta Gobernuarenak hiru.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. paul 0066 Behar beharrezko diren jeneruak, janari eta jantziak alegia, soldatak baino azkarrago igo dira eta soldata itxurazko bat irabazteko bidea duenak, tira... Nahiz eta itxura batera egoera hau normaltzat jendeak euki, langileak eta ugazabak etorkizun hobeago baten itxaropenetan egonik, gaurko egoera hau zein larri eta hestua azaldu nahi ez dutelako da.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. paul 0066 Ugazabak berriz, behar den bezala ordaindu behar dio langileari.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. paul 0090 Sindikatoak zuzendu egin nahi ditu bere eginbeharrak betetzen ez dituzten langileak; Ugazabek berriz, butur sartzen bat ikusten dute...

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. paul 0090 1920ko eskabideak bidezkoak zirela ugazabei demostratzea eta langileei beren egin beharrak bere kasa betetzen erakustea, zen helburua edo eta sozialismoaren gogoa Eibar guztiari on egitea zela edo eta kapitalismoaren eta sozialismoaren tartean dekreto bat bakarrik zegoela agertzea?.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. paul 0090 Langileen bizi maila gero eta txarragoa da baina hala ere, ez zaie frente ematen ugazabei.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ega 1984 0114 Kixmi etxelektragailu dendaren ugazabari idazten diozu informazioa eskatuz.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gte 0078 Langilearen produktotik langilea mantentzeko (bera ta bere sendia) behar diran gastuak kenduta, beste irabazi guziak ugazaben kolkora dijoaz, ugazaben sakeletan mukurutzen dira.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gte 0078 Lansariak berez nehurtzen dira; ugazabak eta gobernuak ezin dute berezko hori aldatu.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oñatilib 1982 0085 Nekazari ugari zegoen, ordea, maiztertzaren uztarpean %30tik 50era errenteroak omen ziren eta ugazabak ere bi eratakoak genituen: (...).

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. olazabal 0009 Oraindik ikusteko gaude nagusi edo ugazaba bat gartzelan sartzen bere langileek jasandako istripuen erantzunkizunagatik; jendilaje horrek, sozialistekin ere betiko joku berbera egiten jarraitzen du lasai asko: istripuei aurre emateko xentimorik ere ez gastatu eta langileren baten gorpua burdina tartean txikituta geratzen den bezain pronto, beste baten bila joan eta hor konpon mariantton.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. urcelay 0091 Denak kontentu, orduak aurrera joan ahala gero eta egonezin handiagoa, halako sukar bereziren batek hartuta bezala; zahar eta gazteak elkarrekin, ugazaba eta langilea, herriko neskato pertxenta eta andre seinora agurgarria bat eginda, denak dira anai.

86. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura e. zipitria 0033 Ardandegiko gizonari, aberats baten morroia zala, esan zion, eta zeukan ardoa ez zala ainbestekoa, eta aldatzea nai zuala ugazabak.

87. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1980 0019 Enb.:
Dudarik bada nik gura neuke
ateratzea bertatik,
enaiz etorri ni bizitzeko
Ugazabaren lepotik;
kontzentzi bat det ta ez dit ixten
jaten besteren ogitik,
lana emaidazu, bizi nai det ta
nik neronen izerditik.

88. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.j. iribar 0001 Honek ezin dio uko egin bere zaletasunari, eta bere lantegiko ugazabak lapurra dela ezagutuarren, ez du salatuko eta beraz maiteminduko da.

89. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.a. arrieta 0001 Horretarako, beharrezkoak dira herrien eta erresumen arteko akordioak, langile, ugazaba eta gobernuen arteko itunak, geroago eta gehiago bazter guztietako gizonak eta jendaldeak elkarri josiak baitira, eta elkarrekin behar baidute mundu zuzenago bat eraiki.

90. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak vozeusk 1984 0001 Gau osoa emana zuen akle zaharretako tabernetan, kantatzen: ugazabaren baimena eskatuz gero, zuzi baten azpian zutunik, Katalunian eta Akitanian ikasitako amodiozko hixtorien aria desilbaintzen zuen, luzez eta goxoki, sosaz beteriko merkatari atzerritarren bihotza hunkitu arte.

91. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak amatiño 0001 Maristek irakaskintzari utzi berri diote, eta harako ikastetxeko ugazaba den Urrutia Fundazioa berriro ere haretaz jabetu da.

92. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. uharte 0001 Ugazabak hortxe izaten du bere erlojutxoa, zahar zaharra eta propagandaren batena hain zekenak dira Boss guztiak! benetako ordua jakiteko.

93. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. uharte 0002 Komisaldegian deklaratu behar izan du ugazabak.

94. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0123 ANG.- Zuri eskarrak gure ugazaba Erregeren aldetik emoteko bidaliak gara gu: zuri bere aurrera dei egiteko bakarrik, ez zuri ordainduteko.

95. 1991> bizkaiera bertsoak b. pujana 00177 Ikusgarria bein merkatura
joan zanean jazoa:
bere lagunak an ikustean
egin eban erasoa.
Gogoratu zan egun au zala
jaia ta egun gozoa,
naita au izan uzabarentzat
guztiz arrabiosoa.

96. 1991> bizkaiera bertsoak b. pujana 00177 Astotxo ori biztu zanean
galopez ta arrantzaka,
or da uzaba bere atzean
zentella ta arraioka.
Baiña astoak erakutsirik
atzea eta bost anka,
jai artu eban axe zala ta
astoaren La Palanca.(1)

97. 1991> bizkaiera bertsoak b. pujana 00177 Astoarena ontzat artzeko
uzaba dan lez itxua,
gaiztakeritzat artzen dautso ta
murrizten dautso pentsua.
Baiña astoa jatorriz dan lez
guztiz borondatetsua,
bere garaian an agertu zan
asto-jolasen frutua.

98. 1991> bizkaiera literatur prosa j.m. etxebarria 0036 Eta, jakina, korta bakoitzean, horiek laurok eta etxeko ugazaba batzen ziren eta hilero-hilero behi guztiak tasatu, denen konformidadearekin.

99. 1991> bizkaiera literatur prosa j.m. etxebarria 0125 Errentoreak, ugazabari egin behar izaten zioten errenta truke edo.

100. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0046 Lurrak holan banatuta egotearen ondorioz, nekazal ustiapenen irabazirik gehienak ugazaba jakin gitxiren esku egozan, nekazari gehiengoa zorretan eta pobretzen joian bitartean.

101. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0111 Ugazabak eta handikiak langileekin egiten zituen basatikeria eta ankerkerien bilduma luze bat zan izatez.

102. 1991> euskara batua ikasliburuak gie hizkliter 0028
1. Zerbaitetarako unea, egokiera, aukera, besterik adierazten ez bada, ona.
2. Pertsonen artean sortu ohi den elkarren aurkako erasoketa edo burruka.
3. Jipoia eman edo berotu.
4. Goragalea zein gaitzespena sortzen duen zentzazio ezatsegina.
5. Makina bat hondatu.
6. Ahotik behera limurtzen, isurtzen den txu jarioa.
7. Objektu argitsu batek bidaltzen duen dirdira, argi izpia.
8. Norbaiti maitasunezko zirriak edo igurzketa leunak egin.
9. Zerbaiti aurpegia emateko adorea.
10. Denbora oso laburra, txikia.
11. Joera eta seinaleak ikusiz ateratzen den ustea edo suposaketa.
12. Ordain gabe eta borondatez, norbaitek beste bati ematen diona.
13. Gogortasuna edo sendotasuna duena.
14. Berba, mintzoa.
15. Norbaiten aginduetara dagoen pertsona.
16. Zenbait landareren, batez ere laboreen fruitua eta hazia.
17. Tresna zorrotzez egindako moztura.
18. Hotzera jotzen duen eguraldia.
19. Edari biziek burua nahasi.
20. Gauzak elkarren gainean zein ondoan multzoa eginez bildu.
21. Ugazabaren esanera lan egiteagatik jasotzen den honenbestekoa.
22. Erakunde baten ohizko etxea.
23. Zerbaiti eusten dion azpiko sostengu trinkoa.
24. Gauza edo pertsonaren bat toki batera bidali.
25. Duen izaera makalaren zioz oso erraz min hartzen duen pertsona.

103. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0013 Esaterako, txakurrak poliziako bere ugazabari hozka egiteak ez du ezer apartekorik, baina polizi ugazabak kolpe bateko mokaduan txakurrari izter puska bat kentzea ez da eguneroko kontua... beraz, albiste interesgarri izan daiteke.

104. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0014 Kanpokoak jasan behar dituzte, baina ez ugazabarekin ongi konpondu nahian dabiltzan etxekoak.

105. 1991> euskara batua ikasliburuak a. alberdi 0032 Solaskideen arteko paper sozialak ere komunikazio modua (testua) baldintzatu egiten du: zein paper sozial, zein rol, betetzen ari garen (irakasle/ikasle, ama/alaba, ugazaba/morroia, saltzaile/erosle, informazio emaile/informazio hartzaile...) erabateko islada du horrek testuan.

106. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. elortza 00066 Azken finean, aurreko ugazabek hura guztia bertan behera laga baldin badute, interesatzen ez zitzaielako izango da.

107. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. jimenez 0051 Ugazabak, soldaduak, marinelak eta beste halakoren bat izango zirela kontutan hartuz gero, berrogei bat etorri zirela pentsa liteke.

108. 1991> euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 00842 UGAZABEK

109. 1991> euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 00842 Kazeten ugazabek ez lukete kazetek diotena sinetsi behar, heurek nahi dutena esaten dutelako.

110. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00032 - Ugazabek estimatu edukiko zaituzte, ziur nago.

111. 1991> euskara batua literatur prosa x. galarreta 0029 Bestalde, nik gauza bat esango dizuet: Parisen bolada batzuk igaro nituen, eta chambre-tik kalera baino lehen, telefonoa deskonektatu beharra genuen (ugazabak jarritako araua zen eta), hots eginez gero auzokoa ez eragozteko!!

112. 1991> euskara batua literatur prosa batx behi 0080 Ez dakit Balantzategiko ugazaba andrea zertan pentsatzen ari den.

113. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0109 Hura agertzearekin ugazabarena egitera beharturik aurkitzen nintzen, nire gogoz kontra.

114. 1991> euskara batua saiakera-liburuak baietz ba! 00017 b) Ez da ugazaba, ez da aberatsa; ez da zalduna, ez da diruduna.

115. 1991> euskara batua saiakera-liburuak autonomoak 00106 Ni eta ugazaba eta injustizia argi bat eginda. Ni nintzen biktima eta bera kabroia. Baina, une honetan barrikada horretan gu alde batean gaude eta jendearen gehiengo nagusi bat bestaldean dago. Azken finean irabazleak gu gara.

116. 1991> euskara batua saiakera-liburuak autonomoak 00106 T.- Erabat ados, eskaerak kasu honetan ez dira ugazabarengana zuzendu behar geure baitara baizik. Gai honetan interesgarria litzateke birmoldaketa prozesuan enpresa handietako langilegoaren jokabideak aztertzea, beren interesak eta egoera berean dauden enpresa txikietako langileekiko solidaritateaz, eraispena erabatekoa izan da. Antz handia ikusten dut iparra-hegoa harremanekin ikusten diren jokabideekin.

117. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00148 Ideologia aldetik, langileria beste arraza zen, herri basatia, ugazaba eta gobernariekiko erabat desberdina.

118. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00259 Dirua duena beti besteen ugazaba denez, zerga-biltzailea despotiko bihurtzen zaio printzeari berari: ez da legegilea, baina legeak egitera behartzen du printzea.

119. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. azkorbebeitia 00053 Zaldiei, honela, ulertezin bezain zentzugabe egiten zaie ustelkeriaren eta injustizia sozialaren gainean altxatzen den gizakion mundua: Ulertu ezinda zebilen ugazaba (...). Gure arteko jende gehiena behartua zegoela miserian bizitzera, soldata txikien truke egunero lan eginez, gutxi batzuk oparotasunean bizitzeko. Oso luzatu nintzen honetan eta antzerako beste xehetasun batzuetan, baina jaun ohoragarri hura ez zen halere asetzen, lurreko emaitzetan parte izateko eskubidea animalia guztiek dutela uste bait zuen (268. or.).

120. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. azkorbebeitia 00053 Halaber, Gulliver-en ugazaba eta lagun den zaldiak ezin du ulertu legearen helburua gizon guztiak babestea izanik (...), nola gerta zitekeen inoren hondamendi izatea (264-265. or.).

121. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0101 Gehiago oraindik, zein emakumek nahi edo jasango luke aiurri horretako senarrik, zein gonbite-egilek horren antzeko bazkaltiarrik, zein jopuk holako ohiturak dituen ugazabarik?

122. 1991> euskara batua saiakera-liburuak soziologia 0035 Bi taldek, langileak eta ugazabak adibidez, batzuek besteekiko iritzi multzo bat finkatzen duten bakoitzean, errealitatearen gizarte eragiketa bilakatu da.

123. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1997 2440 e) Ugazabei zerbitzuarekin lotutako gaietan ez obeditzea, ukamen hori ez bada hitzez egiten; hala balitz, hutsegite larritzat hartuko litzateke.

124. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1992 6051 - Petra Torre andreak, BI-RS-ST-05 lurzatiaren ugazaba denez, zenbait aldiz desjabetzapena jasan behar izan duelako, bere lurzatiari kalterik ahalik eta txikiena sor dakion, gasodia lekuz aldatzea eskatzen du, funtsaren mugatik pasa eraziz.

124 emaitza

Datu-estatistikoak: