XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa kk ab 0046 - Zer arrayo! gayuazan ostatura bai, ta aparija eskatu ta jan yaiguan, eta gero atara daiskubela urdallian sartu doguna.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa a beinb 0119 Euk egin biar dona burua bat txikiyauagaz, ganera mutilla berau izanda? Euk? Urdailla baiño begiyak andiyago daukanazan yatun orrek?.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab don 0112 Urdalla beteko pozarekin bat bertsotan asi zan eta nagusiari ta etxeko guztieri zorion guztiak opa zizkien.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab don 0112 Plazak ba'zeuzkan buru ta oñak, Plazak ba'zeuzkan urdalla (lukainka-usaia nabaritu) ta Plazak ba'zeukan biotza, biotza arkupetan.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa juan m. lertxundi 0173 -¡Ai, amattxo maitea, ez dakizu ze bildurgarriya dan diyozuna! Oraindaño ta beti jakintasuna gauz guztiyetako bear izan da, ta zerbait ondo ta errex egiteko geyago: indarrez ezin dana, buruz egin bear da: ta basarritarrak zintzo, bikain da langilleak izan arren, ez dira naikoa dakitenak, ez ango izkera ta ez diru egikera; beti lanean, izardika, ttxingurri baten eran egunero zerbait gordeaz, gaizki jana, lo guttxi eta emen aiña ta bezelako jantzirik gabe, biziera ttxarra daramaki: ta zerbait, asto batek bezela gau ta egun lan eginda, irabazten badu, ¿zertarako arren diruak gibela aunditu, urdailla mindu edo biyotza aulduta osasuna galtzen badu?¿ez dakizu ara dijuazenetatik geyenak gaitzen batekin datozela?¿ortarako gurasoak biyotz ta laguntzik gabe utzi, berak alperrik galdu, eta azkenean gurasoen tartean lenbaño errukigarrigo edo ayek gabe bakar bakarrik kuxkur bizitzeko juan dira?.

6. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j. iturria 0006 - Eta ¿non uste dezute daukala sugeak indarra? Idiak eta kopetan dute; zaldi, mandoak berriz anketan; leoiak, kata motzak eta atzaparretan, miruak, arranoak eta mokoan; eta sugeak? -¿Mizto zorrotzean? -@!¡Ez!! gorputz guzian; eta orregatik sugeak gorputza goma antzekoa dauka ta-bere urdail sabelean piztien bat sartu nai duenean gorputzakin inguratu ta estutu egiten dio; ta piztia arnasa ezin arturik dagola il egiten du.

7. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0409 Behin atzeman dut gizon bat, zer nahi ikusten zuela urdailarekin.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1931 0001 Abenda, margo, neurri, arpegi, indar, jakinduri, abots, itxura, txastamen, urdail, asmo, griñak, osasuna, guzia bata besteakandik berezia.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Zapitxo bat ur berotan bustita bereala biurrtu ondoren, urrdallaren (estamoubaren) gañean ipintzen bada, sabeleko miñak kentzen ditu (kolikoak).

10. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Era orrtara urrdalla garbitzen da, eta urrdallean zegona estera bidaltzen du.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00009 -Jauna, nire urdalla (estomago) geroago ta txartoago doa, diñotso Peru'k osagilleari, lengo miñekaz nabil onan banoa ni sator-errira laster naz.

12. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0062 Eta orduan, lapikoan egon eitekean ongarria atara okela, urdai, makilau eta abar, eta zatitxu mardoak bere aho gozagarritzat behingoan urdaileratuaz, barriro isil-isilik eta ardura haundiz utzi ohi zituan, lapikoen eta enparaukoen estalkiak, barruko janarien batzar usaintsuak bake-baketan bailirauan iraungo baleu legez.

13. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa arti mundu 0204 Obeditu egiten du Terezak, baina orain ez bakarrik bihotza, gibela, urdaila, biriak, hesteak eta hestesobrea botatzen ditu kanpora, irainen eta gaizki-esanen indarrez:
- Maitatu zaitut orain artean, Josepe. Baina orain ez zaitut maitatzen, higuindu egiten zaitut. Zu higuintzen zaitut, eta zure aurpegia, eta zure izena, eta zure oroitzapen madarikatua. Eta zure etxea higuintzen dut, eta zure emaztea, eta andre horrekin eduki dituzun haurrak.

14. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0095 Jarri ziran, bada, bazkaritan, eta aukeratu zituzten kartako jakirik onenak eta... garestienak, aboa gozatu zuten, urdailla ase eta... gero gerokoak.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak g. garriga 0036 Baiña nik dakidana orain yateko dula Yaurlari yaunak, osasuna zaindu ta bizkortzeko, bai dira eun irumil medarren oditxu eta indisagarraren aragiaren zerratxo me batzu, urdailla egokitu eta egospenari lagundu dizayotenak.

16. 1969-1990 bizkaiera haur-/gazte-literatura f. zubiaga 0017 ...... Brun! Brun! Brun! Molok burdin orizko jainkoari tupin otsaren antzeko korrokadak urteten eutsoen zizkien urdailetik.

17. 1969-1990 bizkaiera haur-/gazte-literatura f. zubiaga 0017 Iru aste ziran arrezkero aren urdaileko labea izioki ez euela zutela.

18. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0135 Umea, egun aretan, atun buru eta atun baten barruko gantz eta urdaillak ziran.

19. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0061 ROSA - Lasai, hasierako kontua besterik ez da... Ba al dakizu zer egingo dugun urdaila prestatzen hasteko? Salda bero pixka bat emango dizut, nahi al duzu?

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0142 Urdail primitiboa, espezie mikrofagoen antzera egokituta dago.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0142 Estiloaren zorroak, mukizko kordoia urdaileraino eramateko, eta hondakinak hesterantz egozteko balio du.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0142 Hautespen-zonaren murrizpenak eta itsuaren desagerpenak urdaila bakundu egiten dute.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0111 Igelaren anatomia bizkarrezurra / testikulua / muina / gorputz koipetsua / giltzurruna / area / bena / arteria / kloaka / gernu-maskuria / hestelodia / zeloma / hestegorria / tinpanoa / sudurzuloa / faringea / gibela / birika / hestemeharra / urdaila / bihotza / bentrikulua / 2. aurikula.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/6 0024 Gero janari horiek, gure organismoak bereganatu ahal izateko, aldaketa-sail bat jasaten dute, eta horretxetaz arduratzen dira gure urdaila eta gure hesteak.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/oho 0319 - Esan ezazu Peter jaunaren urdailari atsegin izango zaion sukalde errezeta bat.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/5 0081 Gibelaren eta urdailaren atzean aurkitzen dira, gantz geruza batez babestuta.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0082 Pipi gajoak enperadore bihurtu bazen ere, bazeukan jangura bat gosearen biki-bikia izan zitekeena; baina ezin baretu ahal izan zituen bere urdailaren urrumarrak (1) urrumarrak zarata, izan ere gozoki mota guztiz beterik ekartzen zizkioten bandeja guztiak, mahairatu bezain azkar, inguruan zeuzkan bazkaldiarrek hustu eta irensten bait zizkioten.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0027 Eta ni berari entzun gabe urdaila betetzen saiatzen nintzen bitartean, berak ele-meleka *ele meleka: berriketan ziharduen etengabe.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0074 Hurrengo egunean esnatu nintzenean urdaila orroeka neukan.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0093 Bere urdailak entzunarazten zen.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ardia 0004 Azkenik, urdailera joaten da eta urdailean dituzten eho-gurinekin nahasi, hesteetara jaitsi.

32. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ardia 0004 irentsi: tragatu
tripa-zorro: hausnarlariek sabelean duten atal bat
xare: beste atal bat
heste gorri: ahotik urdailera doan bidea
urdaila: estomagoa
eho-gurin:urdailean duten sustantzia
liburu: hausnarlarien beste atal bat
.

33. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0008 Bazter ezkutu honetan galduta bezala zorionez eta bakean bizi dira Behorlegitarrak, mendiek barreiatzen duten garo ta basaloreen usain ederra dutela biriken asegarri eta mendi-zelaien emaitza ugariak urdailaren asegai.

34. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0072 - Orduan, hamburgar maite hori, geure gerrikoak zenbait zuloz kurri arazi egin beharko ditugu urdaila hestutzeko.

35. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. pontesta 0024 Eta aharrausi egin ondoren, ttu egiten zuen, urdaila kanpora irteten zitzaiola sentitzen zuen.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0129 - Oi, ene! Nire urdaila ongi gosutsik zegok oraintxe, lagun Axalko.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0092 Azkenik, urdailaren ahoa ere estalia zeukan salda beroz, eta ongi sentitu zen...

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa sgarm heriotza 0111 Lau intzisio zituen urdailean, eta horietarik bat hain larria ze batetik bestera pasatu zuen eta pankrea apurturik utzi zion.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa sgarm heriotza 0111 Husgune abdominala odolbildu haundiz beterik zuen, eta urdaileko nahaspilo gastriko eta kaka mordoaren artean Santiago Nasar-ek lau urte zituenean irentsi zuen urrezko medaila azaldu zen.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0064 Motxilatik ia irtenda zegoen zezina puxkari heldu nionean, haien urdailak batera kizkurtu egin ziren keinu horretan ere elkarren arteko eitea ezin gordez.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0061 Ibilaldi luze baten ondoren haur batzuek irentsi ohi dituzten zazpi edo zortzi ogitartekoak ez dira ezer Mussaren urdailak liseritu zezakeenaren parean, baina, hala ere... oso haur atsegina zela diot berriro.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0111 Hor, herri guziko eraikuntzarik altu eta hanpurusenean gordetzen da iluna, erlojuaren engranai, tuerka eta gainontzekoak babesten dituen holtzezko gela batean, dorreko erlojuaren urdail esteetan, esatea badago.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. txurruka 0050 Esofagoko, urdaileko, hestemeharreko eta ondesteko zatiak hartuko ditugu.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. bizkarra 0126 Elikagai horiek oso kontzentratuak dira karbohidratotan eta aldi berean proteinatan; nutrizio elementuen kontzentrazio bikoitz horrek oso liserigaitzak bilakatzen ditu, urdail eta hestean fermentatzen dute eta gasei bide eman.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararenprogr 0054 Ia ia bai, eta urdailak zer? Zer egiten du urdailak ee? Jan bakarrik.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0018 Hain zuzen tutu honetan jasaten du gure janariak ENTZIMEN erasoa, urdailaren azido eta gibelak isurtzen dituen behazun gatzen laguntzaz.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0018 Giharre uzkurtzeek (PERISTALTIKOEK) erakarrita hortik urdailera jaisten da.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0018 Urdailak janaria jaso eta liseritu egiten du, aldi berean liserituriko janari kantitate ttikiak tarteka duodenora bidaltzen dituelarik.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0018 Proteinen liseriketaren lehen urratsak urdailean ematen dira.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0018 Urdailetik datozen azidoak isurkin alkalino baten bitartez neutralizatzen dira baina duodenora heltzen direnean HORMONA edo mezulari kimiko bat sortzen dute.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. loizate 0067 Urdaileko minbizian esate baterako, lau estadio edo maila daude: I, II, III, eta IV. Tumorearen garapena, I estadioan hasi eta sendabiderik ezean IV-raino helduko litzatekeela esan dezakegu, pazientea hilez.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. loizate 0067 IKERKETA PROPIOA Guk, Gurutzetako Ospitaleko Kirurgi Zerbitzuan, T. M. talde bat aztertu dugu urdaileko eta hestelodiko minbizietan, eta baita behazun-bidekoetan ere.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. loizate 0067 Ikerketa honetan, urdaileko minbiziaz (urdaileko adenokartzinomaz) diagnostikaturiko 101 paziente, hestelodiko minbiziaz diagnostikaturiko beste 100, eta behazun-bideko butxadura onbera zein gaiztoa zuten beste 168 paziente erabili ditugu.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. loizate 0067 Honen adierazgarri CEArekin urdaileko eta hestelodiko tumoreetan (adenokartzinomak denak) aurkitutako sentsibilitatea (3. irudian ikus dezakezue) tumore-estadioa igo ahala igoz doa.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. altonaga 0393 Esofagoko zilioek bultzatzen dituzte urdaileraino lingirdaz nahasturiko janari-kiziak; bidean azukre-guruinek amilasa jariatzen dute.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. auzmendi 0403 atzeko hestean tripanosoma forma / muskuluetan leishmania forma / ostalari bektorea / tximitxa / gizakia / crithidia / erdiko hestean crithidia forma / urdailean leishmania forma / odolean tripanosoma forma.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0491 2 hera iz. (1777). Ipar. 1. G. er. Gibela. 2. Errota, hegaztien urdail gihartsua.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0025 Beste hainbat konplikazio ere izan ditzake: gerta daiteke partikulak ahotik biriketara pasatzea oztopatzen duten erreflexu babestaileek ez funtzionatzea; eztulik ezin da egin; gorakoen arriskua areagotu egiten da; urin digestiboak eztarrian eta urdailean pilatzen dira, eliminazio-mekanismo normalek funtzionatzen ez dutelako; urdailaren hustuketa atzeratu egiten da eta urdailaren sarrera babesten duten muskuluak erlaxatu egiten dira.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0025 Honek zera esan nahi du: urdaileko edukina berrahoratu eta edukin hori biriketara joateko arriskua areagotu egiten dela.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. olariaga 0068 Manresan hasitako urdaileko minak (oinetakoak eramatera behartu zuenak), utzi egin zion, eta, Jerusalenera abiatuz gero, orduan aurkitu zen ondo urdailetik.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. suarez 0019 11. Zer esan nahi du esaldi honek?: Ganibetak hortzei kentzen die lana, eta hortzek urdailari.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0091 Dena dela, azken urteetan hipotesi honekiko zalantzak sortu dira bi aurkikuntza garrantzitsu egin bait dira: aurkikuntza horiek bi dinosauru ahate-mokodun momifikaturik izan dira eta beren urdailak oso ondo zaindurik daude.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0091 Urdail horiek dinosaurua hil baino lehenago jan zuenaz oso informazio garrantzitsua eman digute.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0091 Urdailetan pinu hostoak, abar txikiak eta lehorreko landareen haziak eta fruituak aurkituak izan dira.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Hestegorria oro har oso motza da eta bere elkarketa urdailarekin ohartezinezkoa da.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Zenbait elasmobrankioetan, esate baterako Squalus acanthias-etan, atzeko muturrera zuzentzen diren papila ugari agertzen dira eta hauek hestegorria eta urdailaren lehenengo aldea tapizatzen dute.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Zenbait Teleosteoetan, esaterako amuarrainetan, urdaileko sarrera hestegorriko esfinter zabal batetatik eratxekia dago; honek, dudarik gabe, arnas-korrontetik datorren urari sarrera eragozteko balio du.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Arrainen urdailak, nahiko aldagarritasun haundia du formari dagokionean.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Beste batzutan, adibidez Polypterus-en, alde pilorikoak (atzekoa) eta kardiakoak (aurrekoa) fusionatu egiten dira kurbadura txikiko lerroan zehar, eta hori horrela izanik, urdaila zaku itsua bezala agertzen da.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Elasmobrankioetan argi ezberdintzen ez bada ere, urdaila bi alboek osatzen dute: kardiak eta piloroak.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Elasmobrankioek J formako ohizko urdaila dute.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Beste arrain askok ere forma berdintsuko urdaila dute.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Arrainzuri batzuetan, esaterako Cephaloscyllium leter-etan, ikusi izan da, urdaileko kardiaren aldea airez edo urez zabaldu edo puz daitekeela.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Edukina, urdaila hestegorritik banantzen duen bihotz-esfinterraren eta bihotzaldea urdaileko alde pilorikotik banantzen duen bigarren esfinter baten artean mantentzen da, azkeneko honen eginkizuna zertan datzan ez dakitelarik.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Urdailaren irteeran, heste-mukosaz eraturiko eraztun-formako tolestura bati balbula pilorikoa deritzaio.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Hestea, urdailari darraion aldea da; bere hasiera, balbula pilorikoaren kokaerak eta gibelari eta pankreari batuta dauden edo bakoitza bere aldetik dagoen jariakin-hodiaren kokaerak mugatzen du.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Elasmobrankioetan, heste mehea urdaila baino motzagoa da.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Esofagoa / urdail kardiakoa / urdail pilorikoa / urdail zekala / muskulu eta balbulak / hestea / Aurre urdailaren zati desberdinak erakusten dituen diagrama: Raja, Protopterus, Cottus, Mugil eta Anguillidae.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0103 Gonadak obal edo lerroantzekoak, hurbilago marjenetik urdailetik baino.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0103 - Gonadak urdailaren hormetan, urdaileko gingil erradialetatik zabalduz gehienetan.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0103 214 - Urdail zabal eta biribila.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0103 Kanale erradial zabalak . Urdail eta kanale erradial meheak.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0049 Barrunbe hau, gero, hestegorrira irekitzen da, honen luzera, janaria urdailera eramango duen tronparen presentzia edo ez presentziaren baitan dagoelarik.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0049 Urdaila, zelularteko liseriketa laguntzen duen udare itxurako boltsa baten gisa indibidualizatzen da.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0049 Janaria, atzekaldetik (urdaila tortsioaz geroztik iraulia dago) sartzen da, aurrekaldean estilo garbi bat desberdinduz.

86. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0099 Talde bateko ikasle batek argazki hau aukeratu du, aldizkari bateko iragarki batetik ebakitako xehetasun bat: emakume baten urdail aldeko azala ur-tantekin distiratsu; haren esku ondo zaindua urdail gainean dago, zilborraren gainean; urrezko kale fin batek inguratzen dio urdaila.

87. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0099 Ikasleak hitz-zerrenda hau idatzi du, argazkiak iradokita:
hatz
azal leun
bainu
azkazal gorriak
emakume
kate
urdail
ur
jolas
ile
zilbor
.

88. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0099 Haren urdaila ikus daiteke eta kate batekin jolasean ari zen eta ikus daitezke haren azkazalak ere zure begiak isladatzen.

89. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0021 Prozesu guzti honen ondorioz ahoratutako elikagaiak ore moduko bat bihurtzen dira, hestegorrian barrena urdailera iritsi eta bertan liseriketari hasiera emateko prest.

90. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0125 Sabeleko organoren baten (normalean urdaila edo kolonaren) etena, sortzetikoa edo traumatismo baten ondorioz hartua, diafragman zehar gertatua.

91. 1969-1990 gipuzkera antzerkia i. begiriztain 0100 - Urdaillean sartu zion ukabilla Mike`k ezkerretik zetorkionari eta kokotzean eman zion beste muturrekoa, makurtu zanean.

92. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak jesusen jarraitzaile 1985 0048 Onela mintzo da bera: Izuturik gelditu nintzan, bai orixe, 12 eta 18 urte bitarteko gazteak, sendo eta indartsuak, buru argikoak, espetxean zeudela ikustean, izan ere, euli eta beste xomorro artean bai-zeuden eta ez buru-biotzetarako eta ez urdailletako ez bai-zeukaten iñolako jaki onik .

93. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak i. goikoetxea 0088 Txegosketa ontan alkar lan egiten dute: agoko ortz-agiñak, urdaillak, gibelak, beazunak eta esteak.

94. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak i. goikoetxea 0088 Janari mamurtuak agotik urdaillera joaten dira.

95. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak i. goikoetxea 0088 Urdaillean janariak, urdail-guriñari esker, ore bigun biurtzen dira.

96. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak i. goikoetxea 0088 Gibelak eta beazunak urdaillari, janariak txegosten lagundu egiten diote.

97. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak i. goikoetxea 0088 Kimo edo ore bigun ori urdailletik este luzera igarotzen da.

98. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak i. goikoetxea 0099 Soinki auetatik odol-garbitzailleak zeintzuk dira? Urdailla, ezurrak, biriak, izerdia, giltzurrinak, giarrak, esteak.

99. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0082 Oskol zarra erortzean, zer edo zeren bearrerako urdaillean gordetzen dituen kare-kozkorrai esker, beste oskol bat azkar sortuko du.

100. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0080 Puztu du, urdail-ondoan adaraman igeri-zorroa, ta, ugiñen baitan uzten du bere burua, alperki.

101. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0094 - Entzun, Paul; urdailla ase bear diagu leenen; goseak dagoenaren lana urria izan oi duk eta i goseak agoela, esango nikek.

102. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 - Urdaillean, urdaillean! Zanpa indar guztiz urdaillean! Ea botatzen duan agotik, amari bularretik edoski zion esnea bera!.

103. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0091 - Bizirik zegoala edan zuan Sir Solomon Newfork injinieruak urdaillean zeukan wiskia.

104. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0091 - Bere urdaillean aurkitu diogun wiski ugari arek, ez digu beste irten biderik uzten: Sir Solomon bera izan da, oartzeke, bere buruaren eraillea.

105. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0101 - Eta, urdaillean aurkitu zeniozun egosigabeko wiski ura, Watson? Nola iritxi zan barrunbe artaraiño?.

106. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0101 Laister ekin zion berriro ain gustokoa zuan izjarioari: - Emango nuke zerbait bigarren tiro orren misterioa, eta, batez ere, urdaillean aurkitu nion wiski prexkuaren misterioa jakitearren, jaunak!.

107. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. manzisidor 0066 - Jakiak aoan ondo txikitzearekin, urdallean egiten dan egosketa edo dijestioa askoz obeto egiten da ta gañera askok izan oi dituzten aizeak gutxitu egiten dira.

108. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Buruko min piska bat dela, hortzetakoa, urdailekoa, hankapuntakoa, bizarretakoa eta, aspirina goizean, aspirina eguerdian eta aspirina gauerdian.

109. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Aspirina gehiegiz gorputza ondoezik geratzen denean, gehienetan urdaileko mina sentitzen da, oka egiteko gogoa, ahoan hemorragiak, bai betilean ere, pulsoa bizkortzen da, gorputza izertzen, aurpegia moretzen, amets alfer asko egiten.

110. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dv zabalik 1989 0002 Jama amerikar medikuen aldizkariak dioenez tumoreak ugaldu egin zaizkie aipaturiko nekazariei garun, barrabil, gibel, urdail, odol eta sistema linfatikoan.

111. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. etxezarreta 0001 Ez dut esango langabetuek txalo jotzeagatik dirurik kobratzen dutenik baina bai administrazioa, erakundeak eta abarrak langabetu izatea merezi luketen inkonpetentez, ipurmiaztailez eta esker oneko urdailez beteta daudela eta denetan hoberenak garen herri honetan dozenak hamasei dituela.

112. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. kazabon 0001 BI
Gutxi jatea hobea dela
ematen diogu antza,
urdaila ere zaindu behar da
sartuz koipe eta saltsa,
gozozaleak izanagatik
bota lasai nahiko gatza
ase ta ere jarraitu jaten
nahiz mahaitik ezin altxa
.

113. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zer 1986 0001 Beste bat gaiso-etxera doa gitxienez amabost egunetik amabost egunera; an urdallairen garbitze bat egiten dautsoe, odol-emotea be bai ta itzi joaten, barriro etorriko dala jakin arren.

114. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1974 0001 Eta, jakina, gure sukaldaririk tartean ez bada on egingo ote dio gure urdailari bestek jartzen digun janak?

115. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... aizu! 1987 0001 Ufff... lasai gelditu gara komunetik irtenda, pisu gutxiago sentitzen dugu urdailean eta buruan... eta orain zuek jaso behar dituzue gure burutazioen emaitzak.

116. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1957 0001 Baña gautxori orreik dana atzez-aurre egiten dabe: Jaungoikoaren egunean dirua alperrik gastau, edari larregi urdaillean sartu ta urrengoko egunerako gorputza bizkorra ta indartuta euki bearrean sapatu arratsaldean baño narrazago.

117. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00009 Osatu kontzeptuen mapa beheko hitz hauekin: Ehunak; Organoak; Aparatuak; Liseriketa aparatua; Urdaila; Muskulu ehuna; Muskulu sistema; Hezurrak; Iraizketa aparatua; Hezur sistema; Muskuluak; Zirkulazio aparatua; Sistemak

118. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/1 0097 Hausnartzailea: urdaila lau partetan duen hortz urratzailerik gabeko eta apatx arraildun abere ugaztun belarjalea; urdailean gorderik zeukan janaria berriro eta osoki mamurtzen duena.

119. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0074 Hausnartzaileek urdaila lau zatitan banatuta izaten dute: sabela, saretxoa, isurtegi-zuloa eta piltzoa.

120. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0074 Hausnartzaileen urdaila lau zatitan banatzen da: sabela, saretxoa, isurtegizuloa eta piltzoa.

121. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/4 0010 4 Hestegorria, urdaila eta hesteak

122. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/4 0010 Elikagai-bola, tuaz nahastuta dagoenez hestegorritik eta faringetik pasako da urdailera joateko.

123. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/4 0010 Urdaila deitzen diogu gerriaren goialdean dagoen poltsa bati.

124. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/4 0010 Urdailean janaria pilatu eta beste zuku batzuekin nahastuko da guk errazago digeritzeko.

125. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/4 0010 Urdailetik beste tutu luzeago batera pasako da janaria; tutu honi hestea deituko diogu.

126. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/4 0010 Elikagai-bola, ahotik urdailera joango da hestegorritik pasa ondoren.

127. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/4 0010 Urdailak hiru geruza gogor izango ditu elikagaiak nahasteko.

128. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz ba! 0092 Sarritan erabiltzen dira odoleko edo urdaileko minak sendatzeko.

129. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/6 0033 Bizitzarako garrantzitsuak diren gorputzeko organoei (birikak, bihotza, urdaila...) funtzionarazten dieten ordenak entzefaloaren osagai den eta bere azpialdean, garondoaren parean, dagoen garuneko enborrak ematen ditu, eta honek ez du inoiz deskantsatzen, ezta gauean ere.

130. 1991> euskara batua ikasliburuak m.e. ituarte 0082 Hari hauek bere urdailera heltzen direnean, honek, energia jaso eta bere oinetara bidaltzen du.

131. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00300 Izan ere, minbizi-prozesuak abiaraz daitezke horrenbestez, nitrato horiek nitrito bihurtzen baitira, urdailean eta gernu-maskurian dauden bakterio batzuen ekinari esker.

132. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00300 Nitrito horiek, bestalde, urdailari eta gibelari erasotzen dieten minbizi-osagai bilaka daitezke.

133. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. aranbarri 00039 Eta inork ez dakien beste arrazoi batengatik ere bai, txalupak ur gainean egiten dituen balantzek urdailean zirrara berezia eragiten didatelako.

134. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00103 - Bai, noski... Egingo ditut adiskide berriak -erantzun nion eta bat-batean urdaila uzkurtu egin zitzaidan.

135. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 0090 Gose-urte haiek beren zerga pasa ziguten; gure urdailek ezin zuten lixeritu hain janari elikagarririk.

136. 1991> euskara batua liturgia ibe 1995 0548 23 Ez dezazula ura hutsik edan, ardo pittin batekin nahasturik baizik, zeure urdailarengatik eta sarritan dituzun ondoezengatik.

137. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00051 Txetumalen dastatu ahal izan nuen estreinaldikoz: anisa eta eztia nahasiz egindakoa izaten da, logure apur bat ematen duen arren urdailerako bikaina, (...)

138. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 00182 Eta urdaila gehiago nahastearren gin-tonic pare hark ere zerbait lagunduko zuen.

139. 1991> euskara batua literatur prosa a. egaña 00150 Zuloa sumatu nuen urdailean, gose sotilarena baino mingarriagoa, eta taberna barrenera jo nuen.

140. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 00168 Hasieran urdaila nahastu zion zartakoa nerbioak nahasten hasi zitzaion orain.

141. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00042 Kontserbatorioko azterketa prestatzen aritu zen joan den ikasturtean, eta oso urduri ibili zen; urdailean korapilo bat egin zitzaion.

142. 1991> euskara batua literatur prosa l. oñederra 00125 Gainera, uste det hoztu egin naizela eta nahastu xamarra daukat urdaila.

143. 1991> euskara batua literatur prosa goli 0053 Eta larridurazko une horretan, ezbaigabe jo dituk oraingo gaitz guztien zio eta motibo, pekatari handiek infernuaren atarian sentitzen omen duten bezalako pisuak lepoa eta urdaila gero eta estuago estutuz.

144. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0014 Kapitaina! itsastxakur bilakatzen den ikatzaren argitasunak, tximista, intsektu, zure begien pean, aluzinatuen eskuadroiek, munstro gurpildunek, lo-ibiltari mekanikoen oihuek, zilarrezko tableten gaineko urdail likidoek, lore haragijaleen krudelkeriek, lanegun arrunt landatarra eta zure arratsaren zinematografoa bereganatuko dituzte;

145. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0091 Oihana eta Haritz mahairatu egin ziren baina, nahiz eta gosez urdailak orroa egin, ezerezetik agertutako jaki haiek ahoratzea...

146. 1991> euskara batua literatur prosa i. ugarteburu 0203 Alkohola arin pasatzen da urdailetik odoletara; gehiena gibelean erretzen da eta gainontzekoa izerdi eta gernutan askatzen da.

147. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00062 Burua hotz, oinak bero eta urdaila erdi huts egizu lo horixe dio esaerak. Airea pasatzeko leihoa erdi zabalik edukitzea garrantzizkoa da. Nolanahi ere, funtsezkoa da gauaz ondo estaltzea hotza izan ez dezagun.

148. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00111 - Ezki eztia: Berde eta beltzaren arteko kolorekoa. Diuretikoa da, lotarako laguntzailea eta lasaigarria buruko eta urdaileko minentzat.

149. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. txakartegi 00050 Urdailaren distentsiorako atalase beherea du umeak, eta bere adierazteko era oso indartsua da.

150. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.j. deogracias 00117 Urdailarekin zituen arazoak areagotu egiten zitzaizkion horrelakoetan eta ikastaroak bai baina gertuago eskainiko zituela hitzeman zion bere buruari.

151. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1996 0070 Bulimiaren zenbait ondorio: hortzak erortzea, parotiden dilatazioa, urdaila urratzea, alkalosi metabolikoa, espasmo karpopedala, hiperkarotinamia eta pankreatitisa.

152. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. sagastizabal 0065 meheste. Urdailetik irteerara doan zentimetroko hodia.

153. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0040 Otorduetan janaria urri; txorixo alemanak ugari, eta menua pixka bat aldatzeko, hamburger izeneko aragi xeatuarekin egindako ogitartekoa eta, beti, apple pie zati bat, urdal txokoak berdintzeko.

154. 1991> gipuzkera literatur prosa ataño sask 0067 Eta urrengo erasoan buruarekin indarrean sartu zitzaidan, urdaillean jotzeko asmoan.

155. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak a. kortajarena 0018 Izkirimiri bezala, esan dezakegu janariak neurtuta banatzen zituzten urte aietan, olioa ta koipe gauzak urri zeudenean, bati baiño geiagori sabela berdindu zitzaiola, eta baita urdailleko-miñez ibiltzen ziranei gaitza sendatu ere.

156. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00008 Gogoratu, adib., Tuteran-eta pakean bizi izan zirela elkarrekin judu-mairu eta kristauak (hemendik mundu guztia pasa da eta gezurra da Labordeta mañoak dioena: Araba ezik ez ginela erromanizatuak izan, eta oso itxian bizi izan garela; nahaste historiko ikaragarria omen dugu, historia faltsuaren bertsio bat irakatsi ei digute, e.a., e.a., Andalan-en garaietatik ere aldatu da Labordeta bordea, TVEren urdail eskertu hori...); gaskoi eta kanpotar abizen eta lekuizen ugari direla gurean; eta kastillano eta besteri besterik ez zaiela eskatu: euskara ikastea.

157. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00022 Zure ile beltza, gauaren misterio guztien kolorekoa; zure begi nabarrak, eztizkoak; zure ezpainak, inoiz ezagutu ez nituenak. Zure zeozer, urdailean urduritasuna sortzen zidana, tximeletak hegan bihotzean.

157 emaitza

Datu-estatistikoak: