XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera haur-/gazte-literatura juan m. lertxundi 0015 Arrai aundiak txikia jan nai ta onek igesi jun bear izaten du; aundia atzetik dijuakio eta batzuetan bere bizi-tokitik al urrutiratzen dira; ta aldenduak, batean otzez, bestean beroz edo beren janari egokia ezin arkiturik, gosez kaskartzen asi, banakatu, ta aientzen edo iltzen dira.

2. 1900-1939 gipuzkera liturgia a. menan 0042 Zure naigabe ta atseguin onen izenean, irichi zaguzu laguntza urrutiratzeco gugandic inpernuco etsaya, batez ere igues eguiten degula pecaturaco bide guziyetatic, aldendu dedin gure biyotzetatic lurreco gauzetaraco zaletasun char guziya, eta Jesus ta Mariya laguntzen lurreco egunac igaroaz, abentzat bacarric bizi ta zorionean il gaitezen.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa juan m. lertxundi 0038 - Geyegi dakit, eta al bada lenbailen, zure ta nere atzegintzat, etxe au utzita, urrutiratu bear nitzake.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa m. oiartzabal 0080 (...), gizonak osasun ona dutelako, zarrak oraindik bizi litezkelako, gaxoak beayek baño gaizkiago zeudenak sendatu diralako; guziak eriotza urrutiratzeko aitzakiren bat bai dute.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0314 Gazte onen buruan arguiro beguietaratua dago, Jaungoicoaren escutic aimbeste on, eta bérac alacóac, eta batez ere gracia eta Bérac bere semetzat iduquitzea artu dituelaric, becatu eguiñaz eragozpengabe bicitzeagatic, ceruco bere Aitagandic urrutiratu zan becataria: bada gazte onec bere ondasun guciac ariñquerian eta atseguiñ-contentu loi lizunetan ondatu, eta iru calte edo galera chitezcoac batean artu cituen; Aitagandic urrutiratzea, senipartea ondatzea, eta bere burua arinqueri gucietara ematea.

6. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak muj 0539 Gure jaioterria ere maitedegu euskaldunak; urrutiratu ezkero beti gogoan ditugu gure erriko eliza, kale, bide, ibai ta gauza guztiak.

7. 1940-1968 gipuzkera liturgia aste santua 0074 Ur santu ta erru-gabe au, bego ezkutu etsaien eraso txar guztietatik, bego, bai, garbi, gaiztakeriak urrutiraturik.

8. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0082 Azkar egin zituzten alde artakoak eta, ixil-ixillik, eskutik elduta, urrutiratu ziran.

9. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa eizg 0223 Lengo zapelatza bera, jira-bira, usaiean dabil; bañan berak arrapatu nai duen egaztia, egoei eragin eta urrutiratu zaio; oraingoan beintzat atzaparretatik iges egin dio.

10. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak i.m. manzisidor 0404 Zugandik zergatik urrutiratu nazu, ta goibel zergatik egon bear det, etsaiak atsekabetzen nauenean?.

11. 1969-1990 euskara batua antzerkia i. elias 0065 XUKELAI - Zoaz lasai... (Bakarrik gelditzean). Gaurkoan ere agindutakoa ongi beteko dut. Bai horixe! (Agertzean ekarri dituen gauzak harturik, alde egiten du ezker aldetik). Gehiegi urrutiratu gabe, une egokia aurkitu behar dut, egunero bezala honuntza etortzerako neskatxa hori.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak katekesilagung 0018 - Guk ez degu beti on dana egiten, Jainkoaren nahia ez degu betetzen, eta Berarengandik urrutiratzen gera.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0088 Horregatik, fokutik urrutiratu ahala partikulen anplitudea gero eta txikiagoa da.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak mekanogr 0257 Beheruntz begiratuz, Roma osoa, gero Italia osoa eta gero lurbira osoa zalditxoaren oinpetik urrutiratzen ikusi zituen eta laster lurra.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0074 Elkartzut badago berriz, hortzaren punta piezatik urrutiratu egingo litzateke (ikus 13.35 irudia).

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/3 0166 Berrogei tina tina: ontzi borobil handia handi baino gehiago ziren eta Zobeidak ontzi haietan zer zekarren jakin nahi izan zuen, merkataria Ali Babarekin handik urrutiratu zenean.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0010 Ez zekiten oihaneko zein lekutan zeuden, inoiz ez bait ziren etxetik hainbeste urrutiratu.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura batx asth 0038 - Zuek?- erantzun zien zaldi pinttoak - Hemendik aldegin ostiko bat hartu nahi ez baduzue! Zaldietatik jaitsi eta korrika batean urrutiratu ziren jokeiak.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0028 - Mastan lot nazazue eta ez askatu ugartetik urrutiratu arte.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0030 Hondartza urrutiratu zen.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. uranga 0190 Aurkitu zuten Stik-tarren txalupa eta bertara igo ziren denak; Zikin ere han sartu zen, pozik, Tim-engandik urrutiratzen zelako.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. uranga 0190 Txalupa, haitz handi bat zeharkatu eta urrutiratu egin zen.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0022 - Ah, ez! Honek gehiegi urrutiratzen nau.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. azkune 0134 Eta besterik gabe, itsas ertzetik urrutiratu egin ginen osaba-ilobok, Hans almadian utzita.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0059 Queequog-ek botatako arpoiak ikutu bakarrik egin zuen balea eta hau iheska urrutiratu zitzaigun.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0041 Haitzulotik hiru bat kilometrotara zeuden, haitzen pare basoa ipar aldera jarraituz, eta ez ziren inoiz hainbeste urrutiratu.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak t. ureta 0038 Badakizuna zer? Alderdikerietarik, taldekerietarik urrutiratzea.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. amundarain 0052 Nabarmenki urrutiratzen da bai anglosajon eta bai Europa erdiko eta ifarraldeko sindikaritzatik.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. zabala 0243 Horrela, narratzailea, honen bitartekotasuna, interpretazioa eta adierazpenak urrutiratu egiten dira.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/1 0148 Ertzetik urrutiratzen bagara, zalu higitzen diren arraiak ikusiko ditugu: atunak, sardintzar, lehatz eta gainerako, ibilaldi luzeak egiteko gauza direnak.

31. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0108 Txalupara sartu eta arraunketa bizian urrutiratu zirenean entzun ziren birao eta tiroak alferrikakoak izan ziren, gabaren oiartzunean galdu bait-ziren.

32. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak jaunaren deia 1969 0205 Hemen, batez ere, lekaime aktibuen eta kontenplatibuen bi munduak alkarrengandik urrutiratzen dira.

33. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0245 Eskatu dezaiogun zaitu gaitzala gehiegi urrutiratu gabe.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Geure lurraldean konpondu ezin geranok, emendik urrutiratzen geranean, zergatik egiten gera egitazko anai?.

35. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Oztasuna, elizatik urrutiratzea txepelkeria.

36. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ja. muñoz 0001 Pertsonengandik aldendua Urrundua,urrutiratua, talde-artaldeetatik urrun, gizabanako hantusteengatik Handikeria, harrokeria aparte, apoak gogoeta-zatiak eskaintzen dizkigu. Fragmentotan.

37. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1974 0001 Ezinezkoa urrutiratu zaigunari aurrea hartzea.

38. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 0239 Aspaldi batean kostaldeko euskal arrantzaleak trebatu ziren balearen arrantzan (Harmarriak seinalatuz) Getaria, Zumaia, Motriku, Ondarru, Lekeitio, Bermeo, Donibane Lohizunetik beren itsasuntzietan, boga eta boga, urrutiratzen ziren balea bila, Ternuara, Ipar itsas jelatuetara, Ameriketaraino.

39. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0060 Erregek bere zaldun-ezpata eta zaldi gorriak eskaini zizkien; eta horrela, gazte biak lirainki urrutiratu ziren.

40. 1991> euskara batua saiakera-liburuak o. ibarra 00114 d) Azkenik, erditik urrutiago dauden herriak: Beruete, Arrarats eta Igoa, gehien urrutiratzen direnak dira eta estilo ezberdinena erakusten dutenak.

41. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. murua 00025 Denengandik urrutiratu eta, buru-makur, negar batean zegoela, bere izenez hots egin zion ahotsa entzun zuen: Goyahkla!.

42. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: piarres ii, xi-xl 0025
1. Herriak barneraturik dituen maileguak onartu eta erabili egin ditu; gehiegikeriarik gabe, beti ere.
2. Askatasun handiz jokatu du, berak dioenez hori / hoi, bai / ba, sobera / sobra, batere / batre eta antzekoak idazterakoan, bere ustez batzuek zein besteak erabiltzen baitira.
3. Oro har Senpereko euskalkian oinarritu dela dio, sarritan hortik urrutiratzen diren formak ere erabili dituela onartzen duen arren.
Are, Joanes Garaztarra, esaterako, garaztarrez mintzo da.

43. 1991> sailkatu gabeak egunkariak f. ibargutxi 0067 Eta oso arriskutsua da tradiziotik urrutiratzea.

44. 1991> sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0057 Euskaldunak geuren erritik urrutiratzen geranean, jan-eranean nabaritzen degu noski aldaketarik aundiena.

45. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0009 Baina herri honetan gizarte mailako bake bat, egiazkoa eta iraunkorra, lortzea politiko guztien erantzukizuna den neurrian, guk politiko bezala jokatu behar dugun paperean gure sorreragatik, gure ideologiagatik eta baita ere gure harremanengatik ezin gaitezke ETAtik urrutiratu.

46. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. iturbe 0036 URRUNDU.- Urrutiratu. Kontrakoa: hurbildu, hurreratu.

46 emaitza

Datu-estatistikoak: