XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa muj pam 0027 Baña zakurra alderatu zitzaion, braka zarrak usaindu zituen eta atzeko anka altxatzen asi zan.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. lassalle 0210 Arras partida zituzten Ahazpandarrak: zaukaten aphezek eta aberatsek ustelduak eta usainduak zituztela (orai bezala funtsian!!!) Bainan Pinetek sendiarazi zioten hura gabe deus ez zirela... eta berak zituen berritu.

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. iztueta 0027 Beraren eskolakoak, filosofi ta zenbakizki edo arimetikan jauntxotzat jotzen badute ere, azken ontan, auengandik ez ditu lore geiegirik usaindu.

4. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... n. tauer 00001 Etxegarai tar Karmel'ek bein batean ederki idatzi zuen: Maite degu euskera zaarra delako, ederra delako gure mendien usain gozoz usaindua datorrela, eta batik-bat gure-gurea delako.

5. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j.m. iraolagoitia 0020 Baina, gehienetan, zapore gehiagoz hitzegin ohi da, nahiz eta honeek egiazko zaporeak barik, SUDUR organoaren bitartez usaimenak usaintzen dituan usainak izan.

6. 1969-1990 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0089 Zelaiak ikus bere maitea. Nik aur-aro...
Gaur leioa urreztatzen daun eguzki minduak
maite-edurtzako nardok usaintzen dauz berriro.
Goizeko eguzkitan artzen eustazan berak!
.

7. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0038 Izerdi likiñetan busti ta usaindu zan bat-batean.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak aingura/4 0030 Baina zakurra alderatu zitzaion, braka zaharrak usaindu zituen eta atzeko hanka altxatzen hasi zen.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/2 0040 IKUSMENAZ eta ENTZUMENAZ gain baditugu beste hiru zentzumen ere eta hauexek dira: USAIMENA: Inguruko usainak sudurrez usaintzeko.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak f. rodriguez 0114 Bere erreakzioak eta usaintzeko ahalmena betirako gal daitezke.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0021 Gizona ikusten, entzuten, ukitzen, dastatzen eta usaintzen duenaz astindurik sentitzen da.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0058 - Barru-barrutik usaindu zuen bere ondora joanda.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0201 - Bai! Bai! Eta han gazteluan bazter guztiak usaintzen ibil naiteke.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0040 - Gure arrastoa usaindu du eta atzetik etorri zaigu.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0093 Bapatean gnomoen janaria usaintzea iruditu zitzaion.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0059 16- Bi esku ditugu Zeren bidez ukitzen dituzu gauzak? Zer behar duzu gauzak ikusteko? Eta gauzak entzuteko? Nola igartzen duzu janari bat gozoa ala geza den? Eta nola usaintzen dituzu gauzak?.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i.m. de lezea 0089 Lorea: Ene nolakoa zaren!!! Kirkil: Xxxxi! mmmm... sua usaintzen ari naiz... bai! han dago kea! goazen....

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura oihanaren deia 0038 Edozer gauza ikusi, edozer gauza usaitu.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura oihanaren deia 0132 Eta geraturik, elkar usaitzen hasi ziren.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa batx obab 0377 Horren ordez, narkotiko bat eman zioten usaitzera, eta lo utzi zuten.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0025 Ataritik bidezidorrean barrena zetorren beste hartan bezala, zakurra mahaipetik atera eta zapatak usaintzera joan zitzaion, beste edozein zakurrek egingo lukeen bezalaxe.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0137 Orbel geruza lodia egiten zuten, zapaltzean irristakorra eta usaitzean gozoa baino gehiago, gozoegia, halako gehiegizko gozotasun hil-zorizkoaz; eta gauetan hosto jada ihartuen itzala pausaje neurtuz taupadatzen zen barroteekiko leihoan.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0227 Berriro jateari eman zion, irri zuritxoa egin eta, gero, isilka misilka, esan zidan: - Eliza aberatsa bait da, diruz usaindua.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0007 HALA ERE, bere burua hilarren ez zen Arguedas hil, nik ikusi bait nituen haren begi tristeak ibai sakonenetan harribil distiratsu bilakaturik, nik entzun nuen haren ahotsa Andesetatik behera amiltzen diren erreken gurguraian, nik usaindu nuen haren izpiritua Andesetako gailurretan kondorearen elurrezko hegalada bihurturik, nik dastatu nuen Sacsahuaman gordelekuko harri zirrituetatik zehar isurtzen ari zen Arguedasen malenkoniazko begirada, (...).

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0069 - Ez nizun sinetsi - ihardetsi zion Nikolaxak katabutetik -, zuk usaindu baina nik sentitu egiten bait nituen.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. antruejo 0027 Jasotako guztia usaintzen zuten beren onespena eman aurretik.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0061 - Zure sudurra laztandu nahi nuke zure gorputz bilutsa hobeto usaintzeko....

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0190 Egun aparta zetorren; eta Ondarreta aldera zihoazen hondartzazale gazteak, neskak eta mutilak, besoetan mila koloretako toallak zeramatzatelarik, bekaizkeriaz begiratu ditut: - Hau inauteria! Horiek Ondarretan, udako pozak dastatzera eta neska ederrak arropa motxetan betestera, olatu haserretuen aparra usaintzera eta urpeko hondarra urazpitik ikustera; eta ni, berriz, hor, zulo ezezagun horretan ifernurako bidean barrena abiaturik....

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0101 Era berean edukiko ditu bertan, belardi usaindua, andropogon choenanthus eta miricatus landare usaintsuaren hazia.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararenprogr 0054 Buruak pentsatu, begiek ikusi, sudurrak usaindu, bihotzak odola bidali, besoek lana, oinak ibili....

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararenprogr 0123 6.A. Zelaiko lore ederrak
sukaldeko janariak
gauza hauek usaintzeko
duzu sudurra aurpegian
.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nazio arazoa 0209 Euskadin irekitako praktikak hauxe irakasten baitu hain zuzen: Bestela usaitu ere egingo ez ginuzken apurrak botereari kentzeko, huelgak, manifestapenak eta autoeratzeak bakarrik balio dutela.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ekurtek 1984 0056 Azkenerako sortutako egoera jakina da: Gipuzkoa eta Arabako AEK urte erdiko subentzioa jaso ezinean, eta Bizkaikoa urte osokoa usaindu ere gabe.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. lekuona 0001 HAUTESKUNDE atarian gaudenean, eta Estatu espainiarreko gotzaiek hiritargoari esku hartzea soilik eskatu diotenean, Komunitate Autonomoko hiru gotzaien aholkuan ausardia baino belijerantzia handiagoa usaintzen dut.

35. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 ERREKA USAINDUA

36. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Trinket Balaki aldeko etxe berri horietako jabe multxo bat pleinitu da auzepezari nola den beren zatikaduraren gaindi doan erreka zikindua, usaindua eta garratoinez betea.

37. 1991> euskara batua ikasliburuak bene-benetan/1 0095 Belarriak / usaintzeko / da

38. 1991> euskara batua ikasliburuak e. genua 0016 Uda honetan usaindu dituzten usain onak eta txarrak eta jan dituzten gauza goxoak eta hain goxoak ez direnak zeintzuk izan diren gogoratu eta idatzi.

39. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. anzizar 00048 Gau hartan ez zegoen dolua besterik geure inguruan. Ia uki zitekeen, sentitu, usaindu...

40. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0071 Txokoloskik sudurra luzatu eta ondoren inguruak usaintzeari ekin zion.

41. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0042 Orduan sudurzuloak zabaldu, arnasa sakon hartu eta airea usainduz, hortik, esan zuen bere artean eta hortik jo.

42. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. muguruza 0052 Ttipi eta Txiki zaunka hasi orduko, ordea, orroak zaunka bihurtu eta bi dozena txakur, uxoak aztiaren painelutik bezala agertuak inguratu zitzaizkien, aurrena usainduz eta ondoren saltoka, laztanen eske.

43. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0018 LAUGARREN ZALDIZKOA
infin che'l mar fu sovra noi richiuso DANTE
LAUGARREN zaldizkoa, hondartzaren erdian gelditu eta,
itsaso gorriari begira egon zen, luzaz. Irrikaitz bat
ezpainetan. Denetan hilotzak. Laugarren zaldunaren
zaldi berdastak burua apaldu zuen legarrean usteltzen
ari zen zakur baten hilikiaren usaintzeko.
Nehork etzituen entzun, nehor etzagon haiduru.
Mendien zerumuga gibeletik etorri ziren, nehork
ezagutzen etzituen misteriozko eremu haietatik.
Xaharrak orhoitu ziren orduan nola haien guraso eta
amatxiek kondatzen zieten, lehen, nehork etzakien noiz,
izigarrizko gauzak gertatu zirela han. Etzazuela ahantz,
zioten, etzazuela ahantz.
Bainan bizia zarion. Gauen gibeletik, beti
bazetozen egunak, iduzkia etzen beltzten eta bazakiten
Nurembergen 1503an erori zen odol erauntsia itsas belar
gorri ñimiño batzuengatik izan zela.
Egunak jin, egunak joan, nehork etzuen gehiago
argizagien mugimenduei kasurik ere egiten, nehork
etzuen gehiago iduzkiaren jalgitzea agurtzen eta ja nehor
etzen zuhaitzen hizkuntzaz kexu.
Hain ziren eternitateaz segur.

44. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 00303 Bi mutilen artean zegoen, bizitza sentitzeko bi era ezberdinen erdian, eta emakume guztiek bezala erromantizismoa zuen maite, gutunak idazten zizkiona zuen maite, amodio beteago baten promesa usaintzen zuelako hitz haiek idazteko gai zen harengan.

45. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00103 Txoro alaenak!, egin zuen bere artean, horien sudurrek puzkerrak usaintzeko besterik ez dute balio.

46. 1991> euskara batua literatur prosa k. biguri 0023 Diablo airea usaintzen hasi zen, eta arin tontorretik behera abiatu eta zuhaixka apalak eta sasi ugari zeuden alde batean sartu zen;(...)

47. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0045 Kortxoa kendu eta botilatxokoa usaindu zuen.

48. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0045 Gero, Martini eman zion usain zezan.

49. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0225 Interesez usaindu ohi zuen jatetxearen aurretik pasa zen, eta ez zitzaion goserik sortu.

50. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0253 Seinale ona ote zen pentsatu nuen kortxoa usainduz.

51. 1991> euskara batua literatur prosa pa. zabaleta 0326 - Baina Faszioak aldarrikatu egiten du, usaindu.

52. 1991> euskara batua literatur prosa txelis uhaldean 0065 Bitxi usaintzen du

53. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0193 Zingiberra usaintzen zuen.

54. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arregi 00131 Gorputzei dagokienez, ez dut euren naturaz zalantzarik egingo, bera oso bereiziki ezagutzen dudala uste dut eta; natura hori azaldu nahiko banu zera esango nuke: gorputz hitzaz ulertzen dut irudi batek mugatzen duen guztia; leku batean sartzen dena; espazio bat betetzen duena beste edozein gorputz baztertuz espazio horretatik; senti daitekeena ukituz, ikusiz, entzunaz, dastatuz edo usainduz; era askotara mugi daitekeena, ez berez, bera ukitzen duen beste zerbaiten indarrez baino.

55. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0064 Erran bazuen erran... Hango kriolaminak!
Entzun zituen bereak eta beltzarenak.
Jaun Otso, guti edo aski abokata,
mintzazu zen, denak ixildu-eta,
deplauki erranez holako heldeketa
zela, dena, dena bai, astoaren falta!
Abre beharri luze zakartsu zorridun
usaindu hura zela orotaz hobendun!
Auzoko belarra jatea,
zer bekatu paregabea!

56. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0099 - Bai, bai, hila duk! - dio hartzak, ahapetik.
Usaindua duk-eta !... Goazen hementik!
Hortan joan zen eta sartu oihanean barna.

57. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa a. luku 00130 Hartza usaintzean potzetara botatzen dute beren burua ardiek, hamar urte badu ere piztiak ez direla toki horietan ibili.

58. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Herri libre eta subiranoa da Kantauriko bazter eder eta erasotu honetan usaintzen eta somatzen dena.

59. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00023 Beraiek usaintzean, fisiologiako liburuetan agertzen ez zen sentimen-neurona bat bideratzen baitzen sudurretik burmuinera, subkontzienteko oroimen mingarriak goxotu eta ezkaiaren usainaz laztantzen zituena.

59 emaitza

Datu-estatistikoak: