XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0026 Haren ileak ikatzaren kolorea zeukan, eta xarma arraro batez estaltzen zen.

2. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0095 Gaztetasunaren xarmak soin-aurpegiak taiutu eta kolore ederrez ukitu beharko zituzkeen lekuan, zahartasunaren esku iharrak, denborarenak bezalakoak, bihurrituriko itxuragabeturik, eta urraturik ageri ziren.

3. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0100 Nork Sinetsi behar zion berak Strampauml;ubleder bezalako gizon bati ezetz esan ziezaiokeenik, ez bait zen bakarrik aberatsa, areago politikan, finantzetan eta jakintza munduan bere xarma iarkigaitzagatik sonatua, kasi zinemako artista bat bezala, eta nork sinetsi behar zuen bera bezalako neskame batek artista bati zaputz egin ziezaiokeenik, eta ez arrazoi moralengatik, gustoagatik baizik? Berak ez omen zion xarmarik batere aurkitu, eta jaun bisitariaren historia guzti hori berak alor intimo kalifikatu nahi ez lukeen alor batean sartze nazkagarri bezala topatu omen zuen, hori makurkeria bait zen; izan ere, berak ez bait zuen inondik ere intimoki jokatu Strampauml;ublederrekin, baizik hark bera inori, eta are gutxiago itaunketa talde bati argi ezin ziezaiokeen egoera batean jarri bait zuen.

4. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0079 Baina arraroa bazen ere, behingoz, plan honi ez zion ohizko xarma aurkitu.

5. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0015 Gero, bakardadea sentitu zuen, haize garbia eta lur zabalen xarma.

6. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. perales 0149 Euskararen irakaskuntzan dihardugunontzat ez dago ukatzerik hiru mintegiak interesgarri gertatzen direla; beharbada, hirugarrenak badu halako xarma berezia, gairik berriena edota ezezagunena bera bait da.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. lete 0014 Baina, hala eta guztiz, eta Detxepareren poesiak euskara arkaiko indartsu baten xarma guztia beregan badu ere, Detxeparek ez du poesi-hizkuntza berririk lantzen eta moldatzen.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a.m. abate 0159 Tren argiztatua mendi bihurgunetan ipurtargien antzera doa arrastaka, bainan hiriak hodei beltzez jositako gau ilunari erakusten dizkion milakako argi keinuez, ortzetik eroritako izar haundi bat iduri edo, agian, ortzea bera hiri ederraren xarma zaintzera bere garbian lurreratua.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0043 Alderdi politiko euskaldunek, horregatik, Elizarekin tratatzen dutenean, eta tratuetan esku hartzen duten pertsonen grazia eta xarma gora-behera, Euskal Herriko Eliza espainolarekin tratatzen dute: alegia, euskal politikari eta herriari batere axola ez zaizkion mila interes eta konpromiso eta obligazio duen erakunde batekin.

10. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak a. urretavizcaya 0001 Zuzendariari bidaltzen zaizkion eskutitzek ez dute maitasunezko edo adiskidetasunezkoen xarma, lilura, baina dudarik gabe, idazlearen emozioa ez da txikiagoa.

11. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Ez dute testorik eta koloretako marrazkiz osaturik daude, xarma eta liluraz betetako irudiez.

12. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1986 0001 Telezaleentzat, produkzio honek duen xarmarik handiena bere protagonistan datza.

13. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Aktoresei dagokienean berriz, Fondak edaria utziko du, Matlin berriketan hasiko zaigu, Spacek atzera ezkondu egingo da, Turnerrek ohizko xarma galduko du eta Weaver sanbo federazioan izen emango luke; baldin eta heuren erregistroen itzulkortasuna sariturik ikusiko ez balute.

14. 1991> euskara batua bertsoak l. beloki 0042
Amodiotik amodiora
badager diferentzia
erromantiko kutsua egun
darabilgu ahantzia.
Baratz joriko klabelin gorri
neu naiz zure lurrontzia,
sustrai irmoen untzia
xarma nahiz elegantzia
gorputz osoan jantzia.
Arrenkura da malerus zeinu
maitemina irrintzia
amodioa adierazteak
badu bere garrantzia.

15. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. bengoetxea 0112 Agudo menperatu ninduen bere ziurtasunaren xarmak.

16. 1991> euskara batua poesia t. irastortza 0057 ITZULPENA,
baina lehengo xarma hura ezin itzuli da.
Liburuak,
besteen liburuetan norbera aurkitu ezin,
aztoramenturik sortzen ez duten liburu hilgarriak.
Idatzi,
eta norentzako ezean idaztea
itxaropen gabe aritzea,
iraganaren putzuan edanagatik ito ezina.

17. 1991> euskara batua poesia t. irastortza 0064 BIZITZEN segitzea erabaki orduko
hizkiak, hitzak edo esaldiak elkarlotzea
keinu hutsala da.
Bizitzen segitzea erabaki ondoren
ez daiteke atzera idatzi
poesia,
ez bada bat itsasoaren erdian lo dagoena bezalakoa.
Norberak idatzitakoari etengabe ekitea,
norbere ezerezaz elikatzea posible dela sinistea bezala,
norbere beldurrak konjuratu beharrez idatzi
eta beldurraren zergaitia ahaztea, alegia,
beldurraren xarmari amore ematea da.
Harako hark zionez, hala,
ez da zail bizitzea,
merezi
pena baizik merezi ez duen arren!

18. 1991> euskara batua literatur prosa a. bengoa 00063 Errege, hegaztiaren xarmaz itsuturik, ez zen hark utzitako opariaz ohartu ere egin.

19. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00424 Ez zait zailagoa izanen doi bat harritu bide zaituen xarma ezezaguna justifikatzea: zeren lehenik ezezaguna izateak ez baitu erran nahi bortitzagoa denik.

20. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0203 (...) ez bada idaztearen bidez sortutako unibertso literarioetara, guk xarmaz jantzi nahi izanagatik guztiz sasikoak eta antzuak direnak.

21. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0225 Aldaketarik nekez izaten zuen eguraldiaz, Amaliok berak ongitxo ezagutzen zituen beren seme-alaba mozoloez eta, batez ere, aspaldiko denboraren xarmaz aritzen ziren.

22. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0052 Biskran ez zigun ezerk gerarazten, geroago gogoratuko nuen xarmak izan ezik.

23. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0021 Inoiz ez omen da gehiago bere izaeratik urruntzen, Napolin idatzi artikuluetako batean hala dio, xarma koloristiko bidez eragikor izan nahi duenean baino; eta nolanahi ere koloreak ahalik gutxiena nabarmentzea omen da beti hoberena, oin-oharrak gaineratzen duenez.

24. 1991> euskara batua literatur prosa x. olarra 0451 Hekiena atera nahi zian, eta horretarako bere xarma baino hoberik zer?

25. 1991> euskara batua literatur prosa i. tapia 0170 Aretoko argi itsukorraren pean, musikariek beren tresnak zuhurki afinatzen zituzten bitartean, zehazki nabarmentzen ziren siluetak, lerrokada batetik bestera pasatzen ziren, xarmaz makurtzen.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. agirre 00142 Korutik museo txiki batera sar daiteke, non xarmaz eta bakuntasunez usariotik kanpo dauden kultu-gauzak erakusten diren: taila batzuk, kopoiak, binajerak, argazki zaharrak liturgiako tresnak, etab...

27. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00049 Makiaveloren erlijioaren kritika (erlijio biblikoarena batez ere, baina baita paganismoarena ere) ez da orijinala, filosofo pagano eta averroismo zeritzan Erdi Aroko eskolako irakaskuntzen berritzea baita. Eremu honetan, Makiaveloren orijinaltasuna biraoan maisu izatean datza. Hala ere, bere blasfemien xarma eta graziaz baino gehiago haien izaera iraingarriaz hitz egin behar dugu.

28. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. irigoien 00098 Oro har, lanen tamaina handiagoa dela esan daiteke. Publikoa ugaritu egin da eta lehen norberarentzat, senarrarentzat edo lagunentzat egin ohi zituen lan pribatuak hagitz urrituko dira. Teknika gero eta hobeto menperatzen du, eta ehundurari eta formari dagokienez, irudiaren errealismoa zehatzagoa bihurtuko da. Gaztetako xarma gero eta motelagoa da, baina sinbolismoa, landuaren landuaz, finagoa.

29. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00054 Polbora-usaina itzela zen Easo Plazan; itsasotik eta Urumea ibaian zehar lehorrera sarturiko kresalak ez zuen lortzen erre-kerua itotzen; nik, nola ez, hiri-paisaian geologia gozoagoak atzeman gura nituzkeen jarrera animoko hobeak sortzeko, ze Donostiaren ohiko xarma, tamalez, hondamendizko apoteosi maskalera iraultzera zihoan.

30. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. mangado 00060 Entzierroaren xarma maite zuen, eta Antonio Ordoñez-i txit haundia iritzi zion.

31. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0023 Bere historian zehar herriak edukitako garapenak jakin izan du bateratzen alde zaharraren xarma eta bere arrantzarako tradizioa, nekazaritzako eta industriako iharduerekin nahasiz.

32. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0128 Geroztik txoriek xarma berezia eman diete beti oihaneko egunsentiei euren kantuekin.

33. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0245 Biktimen sexu-organoak ernatzaileei landare hezez eta abarrez zigortzea, erarik naturalenean esplikatzen da gizon eta emakumeen indar sortzaileak handitzeko xarma dela esanda, dela haiei landare eta abarren emankortasuna komunikatzen zaielako, dela haiek eragin gaiztoez libratzen direlako;

34. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnavarra 1998 00001 Profesional on batek badaki errepikapenari xarma aurkitzen, eta gainera Iruñea bezalako hiri probintziano batek ez du aukera gehiegi eskaintzen udan.

35. 1991> sailkatu gabeak egunkariak r. etxezarreta 0038 Gaur aurrez publizitateak erakutsia ez bada gerora nonahi topatuko duzun gaia egoten da erakusgai, xarma guztia galdu du denak.

36. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. urretavizcaya 0050 Ez nintzen poesia zalea baina betidanik apreziatu izan dut hitzen xarma, are panfletoak idazten nituenean.

37. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00023 Denborarekin, bihotzeko gaitzak sendatzen dituzten melisa-orriak, barrea eragiten duten polen-hautsak, eta ezin ibilirik dagoena trikitixa dantzatzeko moduan jartzen zuten belar misteriotsu haien sekretuak ere, magiaren xarmaz sartu ziren nire bizitzan, Einstein, Pasteur eta Darwin-en teoriak, eta Pitagoraren teorema aspergarria atera ziren aldi berean.

38. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. aristi 0040 ADIN URRUNAREN XARMA

38 emaitza

Datu-estatistikoak: