XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak jaukol 0032 Amaika par egin omen zuten bertso-jardunketa xelebre auxe entzun zuten beste langilleak.

2. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde 0089 LUIXA - Neure istorioak, ordea, zentzuzkoak dituk eta herrian bertakoak; hireak berriz, zentzugabeak eta Jainkoak daki nongoak. Beraz, utz iezadak, otoi, neure esanbeharra bukatzen... Zera esaten nian: alegia, baldintza xelebre hori jarri ziotela, Salamanca-ra joatekoa, bestela ezkontzarik ez zela izango. Pello jaunak, ezin bestean, amore eman zian. Horretxegatik esaten nioan Joxepa-ri, horiek azpikeriaz dabiltzala, txarkeria hutsez, zapokerian...

3. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/oho 0030 - Gustatu zaizue gertaera xelebre hau?.

4. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/oho 0031 Orain gertaera xelebre eta barregarri honetako gertakizun nagusiak esaten ahaleginduko gara.

5. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0014 Bixentikok baratxuri moduko buru xelebre hura jaso zuen itxaropentsu.

6. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. otxoa 0097 Bapatean zerbait xelebrea gertatu zen: aldrebesko leherketa baten modura, panpin guztiek eta zorutik sakabanaturik zeuden gainerakoek hegaz egin zuten maletegirantz, kolpe batez itxi zena.

7. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0084 Amaitu zuen idazkia eta, bapatean ulertu ezinezko letra molde bat aukeratuz, berak asmatutako ezizen xelebrez sinatu zuen.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. monasterio 0041 Horregatik, eskuan lore sorta bat eta lepo gainean txori xelebre hura zekartzalarik, heltzen ikusi zuenean, algaraka hasi zen pozaren pozez.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. etxaniz 0024 - Xelebre nago, ala? - Xelebre ez, elefante bat ematen duzu belarri handi horiekin.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0024 Suizaraino, Kanadaraino, Errusiaraino... noraino iritsi ez ote zen Xixilio bandojotzaileak zabaldutako notizia xelebrea!.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. gartzia 0097 - Nola duzu izena? - Iban. Loperekin lanegiten dut. - A! Kapela xelebreak erabiltzen dituena!.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 00090 Erdi bertsolaria da eta esaldi eta pasadizo xelebre asko omen ditu.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa batx franci 0309 Eta horrelaxe gelditu ginen argirik gabe ere, eta argia gauza printzipala da, eta oso merkea egiten duen mesederako, baina ezin denean ezin da, eta Nataliok oso gauza xelebreak esan zituen arazo hori zela eta, esate baterako ikustezinak bihurtu ginela mendi zulo honetan, argi elektrika joan zenetik, eta gu berak behin ikusitako pelikula batekoen antzekoak ginela orduan, pelikula hartan ere jendeak ez zuela elkar ikusten, eta hori oso bentaja handia zela gerraren bat etorriko balitz.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa batx franci 0309 Eta belarriei egokitu eta gero, abots bat entzuten zen, oso xelebrea, beste mundukoa bailitz, eta harrez geroz ez zen aspergorik gure etxean, eta hauzuneko asko hurbiltzen zitzaigun erradioa ikustera, eta aitak miraria zela esaten zuen, ikuskarria zela.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0144 Egiten duten guztia da xelebrea.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0131 Besterik ba al dakizu? Istorio xelebreak kontatzen dituela, maitasunezkoak ia beti eta azken hiru hitzok beren esanahiaz fidatuko ez balitz bezala ahoskatu zituen.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. egiguren 0225 Egokiera xelebre batekin lotuta zetorkion, eta gertatu zitzaionean, apenas zekien euskaldunik existitzen zuenik ere.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0069 - Orduan? - Neretzat, jarraitu zuen laguntzaileak eta emazteen gora beherak ikertzea gustatzen ez zaizunez, sospetxoso bakarra gelditzen da: gorpua aurkitu dugun baratzako jabea, hau da, Chao Borsini deituriko gizon xelebre bat.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. urbieta 0059 Suhiltzailea ezagutzeko aukera ere izan du, eta berarekin mogitzen bagara laster ezagutuko ditu inguruko pertsonaia xelebreenak.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak t. sarasola 0072 Gurea ez da proletari-herria, baina, hala ere, bada langileri klasearen borroka bat: nekazari, proletari, erdi-proletari, eta gorago aipatu ditugun hainbat ogibide xelebretatik bizi direnena.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.m. ruiz 0289 Mapa edo kartetan Baguetas izen xelebrearekin agertu da orain arte Bagoeta jatorra.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmmuj 0171 Ekin egiten diot halere, eta bakar bakarrik Horkheimer-ek erlijioaren egiazko eta gezurrezko liberalizazioa dela eta agertzen digun problema-giroa, gure herrian ere behin eta berriz agertu izan dela adieraztearren, Horkheimer-ek planteatzen duena ez dela, alegia, ez dakit nik nongo filosofo xelebre baten gauerdiko eztula.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balea eta euskaldunak 0015 Jonas-en historia xelebrea Biblian azaltzen da.

24. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak in: pastor izuela (1780-1837). ezkioko ta segurako itxuak 0031 Zarautz inguruan izan zan artzai xelebre bat.

25. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak in: franzisko iturzaeta bertsolaria 0016 Zarretan, munduko aurrerapenak ikusita, onela esan oi zien seme-alabai: - Zuen denboran, gurean egin duan aldea egiten badu, mundu au xelebrea izango da orregatik!.

26. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak bu errenteria 0193 Holako prozesuen berri zehatza emanez gero, makiña bat orrialde beteko nuke Xelebreak bezain jakingarriak ba dira ta!.

27. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. egaña 0002 Larria bait da beti ere agintean dabiltzan bitxo xelebre hoiei zer burutazio sortuko iraun beharra.

28. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ja. muñoz 0001 Izen xelebreko arlote-pare hau, bata lodi-lodia, bestea mehe-mehea, trakets ibiliko Baldarki ibili dira, irrigarri jokatuko dute, tentel Ergela, tontoa samarrak irudituko zaizkizue.

29. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1988 0002 Euskadirekin behin eta berriro paperak galtzen ditu, kasu askotan tipoa sutan jartzen da eta hiztegian ere nabaritzen zaio nola, Estatuko egunkaririk serioena izanik ere, halako hitz eta bokabulario xelebreak erabiltzen dituen.

30. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1982 0001 Xelebreak gertatzen ziren ere, Gasteiztik Altsasura zihoan autobusean.

31. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dv zabalik 1987 0001 Bata bertsoetarako, bestea txiste eta ateraldi xelebreetarako. Euskaltzaindiak Xenpelar eta Fernando Amezketarra sariak iragarri ditu

32. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dv zabalik 1987 0001 Euskaltzaindiak Xenpelar Saria iragarri du bertsoetarako eta baita Fernando Amezketarra izeneko sari berria ere, ateraldi xelebre eta txisteetarako.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dv zabalik 1987 0001 Fernando Amezketarra Saria-ren kasuan, txiste, izkirimiri eta ateraldi xelebreak asmatuak nahiz benetan gertatuak izan daitezke.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... kezkak 1987-88 0001 Xomorro xelebrea.

35. 1991> bizkaiera ikasliburuak txor-txor/5 0126 Atzo kontu xelebreak kontatu euskuezan guri zure hiru anaiak.

36. 1991> euskara batua antzerkia r. agirre 0042 MARTA.- Eta kojinak xelebreak dira.

37. 1991> euskara batua antzerkia r. agirre 0042 TEO.- Bai, oso xelebreak, ja, ja (ostikoz jotzen du kojin bat).

38. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0026 Ea egoera eta esaldi barregarri eta xelebreak asmatzen dituzuen.

39. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0144 Ipuin batzuk asmatzeko ere ez da ideia txarra, ez bait zaizu faltako protagonista xelebrerik.

40. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/4 0152 Xelebreak dira txinatar hauek pentsatu nuen jostailu guztiei musika edo ahotsa ipintzen diete.

41. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0138 14. Bihur zaitez kazetari eta eskolan izandako gertaera xelebre bat idatz ezazu.

42. 1991> euskara batua ikasliburuak beleko 0328 Izan ere Txirrita oso pertsona umoretsua eta xelebrea baitzen.

43. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura batx 00025 Mariak oso modu xelebrean jokatzen zuen Bambulorekin.

44. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00032 Gainera, iruzkin batzuek ere ihes egin zidaten egin nahi zituen konbinazio xelebreez hitz egitean, izan ere egundoko kaikukeriak baitziren eta hori ikusarazi nahi nion.

45. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0050 Hala eta guztiz, geroxeago polizia batek urrundik ikusi eta bikote xelebre haren piura susmagarriak kezkaturik altoa eman zien:

46. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0052 Erizainak aurpegi xelebrea jarri zuen.

47. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00012 Amankomuneko liburutegi xelebre hartan egoten ziren, beraz, denak batera, batzuk ikasi nahi eta ezin, eta besteak ikasi nahi ez eta txutxumutxuka edota elkarrizketak sortzeko ahaleginetan.

48. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00271 Bizio fosilduez erabat jositako hizkera xelebrekoa, solaskidea euskaldun petoa bazuen, honen larrialdia ez zen makala izan ohi.

49. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00138 Baina gehienetan Dickie zen, doi-doi solas eginez Freddierekin eta Margerekin, eta distantzia luzera Dickieren amarekin, eta Faustorekin, eta ezezagun batekin afari batean, ingelesez eta italieraz mintzatuz, Dickieren irrati portatila piztuta, hartara, hoteleko enplegaturen bat pasilutik pasatzen bazen, Signor Greenleaf bakarrik zela zekienen bat, xelebre bat zela pentsa ez zezan.

50. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0149 Xelebre samarra iruditzen zait Bates hori, baina nor ez litzateke izango, hainbat urtez bakarrik bizi izanez gero?

51. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0108 Gogoratzen haiz gure tratu xelebre harekin?

52. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0006 Bizidun xelebre hauen Aztia dirudi, bai eta beren buruzagia ere, nolabait.

53. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0036 Gauza xelebrea zen haur gorputz hura horrela ikustea, aktoresa merkeek bezalako burua zuela, itzal ilunez betetako sastraken erdian.

54. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0044 Gerora, orduan entzun nahi izan ez zizkidan adierazkizunei erantzunez, eta frogarik aski ez omen zenez bigarren harri-araketa bat egiteko baimena eskatu nuelarik, errespetu guztiarekin xelebretzat jo behar dudan argumentu ad hoc - edo akaso, ad mulierem - halako batekin txunditu gintuen Milanoko katedradunak (...).

55. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. etxaniz 00139 Argumentazio horrekin ematen dio amaiera Pippik eskolako esperientziari; eskolak hasi diren unetik hitz egiten, bat-bateko erantzun xelebreak botatzen, nonahi eta noiznahi bururatzen zitzaiona egiten ibili ondoren, pazientzia galdu duen andereñoari horrela erantzuten dio Pippik bere logika osoz.

56. 1991> euskara batua saiakera-liburuak musikaste 00122 Garratza da behin konpromezua hartu eta gero, baita idatziz ere, arrazoirik xelebreenengatik ere etorri ez diren zenbait interpretariren kasuak gogoratzea.

57. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pilota 00311 PILOTEN ITZULKETA.- Berri xelebrea eta inongo ondoriorik gabekoa.

58. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. murua 00081 Baditut bertso batzuk xelebreak, oso adiskide egin nintzen familia baserritar bati eginak.

59. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. agirretxe 0061 Bilera xelebrea iluntzero auzo batean egiten genuena.

60. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. zavala 0293 Aren erantzun da ateraldiak oso xelebre ta aguroak izaten omen ziran.

61. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak s. kalonje 00088 Uste gabeko gauzak askotan
gertatzen zaizkigunak, rau!
Lengo urteak lengo dirala
xelebrea aurtengo au.
Ni mixerian bizituarren
orri inporta dio lau,
xentimo baten trabarik gabe
oiean arrapatu nau.

62. 1991> sailkatu gabeak egunkariak x. mendiguren e. 00002 Zer esango ote lieke Uliako argikusle hark? Zer esango ote zeniekete zuek? Ez pentsa horren hipotesi xelebrea denik, azken batean horren antzeko trantze batean daude Herri Batasunako kide gehienak, egunotako batzarretan erabaki beharrekoaz pentsatzen, zuzendaritzari ezin kontra egin eta tabernako solasaldietan elkarri burua berotzen.

63. 1991> sailkatu gabeak egunkariak r. iraola 0059 Egañaren adarra jotzeko moduan mortala da: doinua aldatu eta honela erantzun zion: ... honek doinu bat ta nik beste bat, oso xelebre gabiltza, doinu zahar hori jakingo nuen lehenago jaio banintza.

64. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak galtzaundi 1995 0006 Tolosako xehetasunak, nola bizi den jende xelebrea, zer pentsatzen duen, etabar, aldizkariari esker ezagutu ditut, adibidez.

65. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... erlezantza 1998 00031 Aldizk.- Jende xelebrea ere badago, ezta? esan diot arrangura arindu nahian.

66. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... erlezantza 1998 00031 Ant.- Bai, oiloaren ipurdia den bezalaxe xelebrea. Ez dakit zer dagoen gure artean: inbiria den, zentzurik eza edo... Hemen konturatu behar da klimak, loraldiak, eguraldiak, etab. asko mugatzen gaituela. Leku asko dago erleak jartzeko, baina saiatu egin behar da leku egokia bilatu eta inori kalterik ez egiten. Garai batean guk Akurrika aldean (Hernanitik Arano aldera) edukitzen genituen erleak. Beno, han eta hemen. Hemen uztak huts egiten bazuen han seguru eztia eta alderantziz ere berdin.

67. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. aristi 0041 Leon izan zitekeen hiriburu ttiki batean, Kofradia berezi eta xelebre bateko partaideek duela urteak hildako abade baten eskuizkribuen berri izaten dute.

67 emaitza

Datu-estatistikoak: