XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa m.m. apalategi 0118 (...) agertzen zitzaion berriro bere ezpañetan biotzeko eztitasuna, semearen negarrak musuka samurraz txukatzeko, mokokaldia eten egiten duan amari bezela.

2. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0010 Arpilera. - Maia ta orrelakoak garbitzeko oiala (Zatarra). Esku-trapu . - Eskuak txukatutzeko oiala. Aulki. - Eseritzeko zurezko jarlekuak.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0248 Errentak ttipi bainan handi gutiziak,
Aberatsen lerroan agertu nahiak;
Beztimenda berriez nihoiz ez asiak,
Ait'amen izerdien zer chukagarriak
.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb 0209 Esku-gibelaz, doi doia chukatu zuten kopeta gure bi Garaztarrek, eta, ilhargia irriz heieri gain hartarik zagola barneko motcha sorbaldari beheiti, makilak herrestan joan ziren Maiderrenerat....

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak p. etcheverry 0106 Lurrak chukhatu bezain laster, erain ogia, olhua, garragarra, taakua, zekalea.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1936 0001 Nere eliztar baten bear eta premiya txukatu ta estaltzen zebillela, lenengo aldiz berarekin itz egin nuan.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1902 0001 Eta esku gibelarekin chukhatzen duelarik nigar bat, baderama solasa aitzina.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1909 0001 Galdatzen zutenetik urrun da; bainan pulliki halere, nigaren chukatzeko.

9. 1940-1968 gipuzkera liturgia or mb 1333 VI`GARREN EGONLEKUAN Emakume batek Jesus`i aurpegia txukatzen dio.

10. 1940-1968 gipuzkera liturgia or mb 1333 Beronika zalako emakume bat atera omen zitzaion jendearen artetik, aurpegitik zerion izerdia txukatzera.

11. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0002 Islaruntz zeruak
urrezko izerdia:
zapi beltzez gauak
txuka aren bustia.
Iruten Illargi
elur-arilletan:
zillar bide zuri
dagi ur beltzetan.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or aitork 0102 Txukatzen diezu negarra Onbera orrek, eta negar egitenago dute malko atsegiñez, Zuk sendatzen eta pozarazten baitituzu, Iauna, Zuk.

13. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia m. erdozainzi 0018 Bere altzoan pausatu zikan
Ene gazte gorputz gordina,
Bularren kontra tinkatu
Ene buru iluna;
Bere hatsaz berotu
Ene harpegi hoztua
Eta bere begiez xukatu
Ene begi bustiak...

14. 1969-1990 euskara batua antzerkia j.a. aduriz 0043 Gaztanbide.
Oi amatxo maitea,
malko horik xuka itzazu;
idazten ez nuen ikasi,
nola behar zintudan mezutu?

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natura/oho 0038 4. Behin denbora hori igarota, garbitu mikroskopiorako prestatu den muestra ur distilatuaz eta ondoren hor geratu den gehiegizko ura xukatu.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0082 - Kaka zaharra! marmarikatu zuen Pipik, begiak xukatuz.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. etxaniz 0095 Osoa naiz eta ez naiz osoa
izenez naizelako erdia,
hari, kotoi nahiz zetazkoa
nik xukatzen dizut
hankako izerdia.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0025 Berri hark erabat abaildurik, untzi karelaren kontra jarri zen Morgan, bekokiari zerion izerdia xukatuz.

19. 1969-1990 euskara batua liturgia d. amundarain 0061 Gogoan izan, Jauna, ildako gure senideak ere, eta mundu ontatik Zurekin adiskide joan diran guztiak artu itzazu biotz-onez zure zeruan; guk ere sinisten degu, zure aintzaren zorion betea izango degula, betiko, aiekin batean, gure begietatik negar guztiak txukatuko dituzunean; orduan Zu, gure Jaun ori, zeran bezela ikusiaz, zure antzeko izango gera gizaldi ta gizaldietan, beti Zu goresten, Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0116 Duintasunetik lotsa nabarmentzeraino, malkoak xukatzen hasi zen Pilar.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0019 Gabardina, galtzerdiak eta txaketa saralean hedatu zituen pixka bat xukatu ondoren.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0153 Nor zapalduko, xukatuko eta uxtiatuko orduan, ordea?.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0076 Alderdi txarra hau da: zuhaitz horiek janaria daraman hezatasun oso urria xuka dezaketela, eta hortaz ur ugaria lurrintzen duten landareak baino polikiago hazten direla.

24. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0399 BIKARIOA - Nik? jan eta lo gutxitxo, baiñan ibilli? gelditutzeke; bat ikusi, besteari entzun, familiak lagundu ta malkoak txukatuaz.

25. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa otoizlari 1985 0025 Nahi luke nigar egin; bainan nigarren xukatzeko nihor ez izanez, begiak idor dago.

26. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00059 (Alde batean, eta Gartzela kartelpean, zepo handi bat, bestean, dorrearen atzean, printzesa, hasperenka, malkoak zapi batez xukatuz.)

27. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0177
sukaldari
sukalde
su
sutan jarri
ikatz
gas
zuritu
aletu
garbitu
gatz egin, gatza bota
frijitu
beratu
koipe, koipeztu
xukatu
egosi, egosita
erre, erreta
ireki
pil-pilean egon
gori jarri
kiskaldu
gordin
egina
berde
heldu
gazi
geza
garratz
gozo
prest
puntuan

28. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 00042 Urkok diarioa itxi eta Inesen etxetik korrika aldegin zuen negar zotinka, bi eskuz malkoak ezin xukaturik.

29. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0093 Eta neska, gorputzetik labainean duen izerdia xukatuz, sentipen bitxia, oso bitxia izan du bozgoragailuetatik entzutean Mariña Louzao izan dela lasterketan irabazle.

30. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. olarra 0062 Beti bezala, nola ez ba, lehengo astakilo hura ukabilaz desafiozko keinuak egiten ari zitzaion negarra erabat xukatu gabe aurpegia gorri-gorri eginda zeukan neskato gaixoari.

31. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0050 Ardiak jeizteaz gain, beti berandu dabiltzan horiei arkumea hil, garbitu, larruak xukatzen jarri...

32. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0050 Ardiak isilerazi nituen pixkat gobernatuz, eta arkume-larruak zabaltzen aritu nintzen, behar bezala xuka zitezen, horiekin sos batzuk bada ere hartu ahal izateko uda parteko egun idorretan.

33. 1991> euskara batua liturgia franmezal 00241 Gogoan izan, Jauna, hildako gure senideak ere, eta mundu honetatik Zurekin adiskide joan diren guztiak: har itzazu, bihotz onez, zure zeruan. Guk ere sinesten dugu zure aintzaren zorion betea izango dugula, betiko, haiekin batean, gure begietatik negar guztiak txukatuko dituzunean; orduan, Zu, gure Jaun hori, zaren bezala ikusiz, zure antzeko izango gara gizaldi eta gizaldietan, beti Zu goresten.

34. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0042 BIDEXIGORRA
HAREN eskuaren itzala paperean badabila. Arratsalde
apalean, patio hutsaren perspektiba garratza leihoan
haixturrez moztua. Begiak haize idorrak xukatuak
dizkio.
Eguerdi guziz, bidea xigortua dago. Usaian, eskuin
hartzen du, behereko bidexka hura, zokoraino. Bainan
gaur, arrosa kolorezko lore punpulen inguruan, erle,
liztor, uli beltz, leztafin eta eltxoen dantza eroak izitu du.
Ezin kondatuzko izidura. Gibelatu da bide horail
errautsuan. Harri koxkor bat oinetakoaren barnean
kokatu. Min. Gibelatu da polliki, polliki.
Igan du bertze xendra, mendixka ilunaren kaskoraino
doana. Haizeak ito. Haizea sartu hezurretaraino. Han,
zolan, Lizarra. Usteltzen doazin erdi aroko eliza
gorrantzak. Haize kolpe batez, elorriondoaren arantz
sistek aurpegia larrutzen. Han, hango beheitian, atari
xahar xahar batean, arrain ikaragarri bat bekatariak
idesten. Denborak harria porroskatzen. Urdindura.
Aditzen ditu santioko beilarien kalaka aferatuak.
Hamairugarren mendetik heldu diren maitaleen ele
murmuratuak, Egiaren izenean torturatzen ari
dituztenen orroak ere...

35. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00110 Ispiluak piztia arriskutsuak dira otu zitzaion orduan, ispilu alabastrotua bere zauriaren erruduna balitz legez, eta, odola kleenex batekin xukatu ostean, Crotalus Golf Prof lozioaz igurtzi zituen lepo-masailak.

36. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00012 Malkoak xukatu nituen eskugainaz.

37. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00199 Mirandek betaurrekoak xukatu zituen eskuzapi txiki batez.

38. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0144 Kopeteko izerdi ilintiak gabardinaren besoarekin xukatu eta hatzak azalaren gainetik pasatzean arrain baten ezkatak bezain zakarra sumatu zuen kopeta.

39. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0008 Ondoan dabilen langileak kopetako izerdia maukarekin xukatzen du, alderatzeko zirkinik ere egiteke, zipristinen helmena ere kalkulaturik baileukan.

40. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0009 Umeei, euri bortitza delarik eta ikara ez daitezen, aingeruak txiza egiten ari direla esaten zaie; alabaina Gabriellek bazekien arrats behera hartan aingeruak ere malkotan urtzen ari zirela, eta beren perla penatu haiek zirela parabrisak, zapi batek halatsu, aldeetara baztertzen eta xukatzen zituenak.

41. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0007 Haren oinak bere adatseko biloez xukatu zituen.

41 emaitza

Datu-estatistikoak: