XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. garbizu 0040 - I Olentzero, txakurrak eguzkitara joatean aurrenengo lana ¿zer egiten dik? - Zaunka.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.i. uranga 0436 Pintto-k ere bazirudiyen zerbait jakin nayan galdeera bera egiten zubela, bada aiñ zan zakur on maitiya, non, bere izatzaren mogierakin, eta zaunka pozezkuakin adierazten zuben, zerbait jakin nayen zaletasuna.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0020 Milla aldiz bai entzun zituan, bakartasunaren erdian jarrita zegoala, urrutiko trumoiaren orrua, ekaitz aizearen durundia, artzaiaren deadar luzea, egurgillearen aizkorakada neurtua; basaurdearen arnasotsa, otsoaren alaraua, azeriaren zaunka, beorren irrintzia, mozoloaren oiua, basauntz bildurtiaren zalaparta; abere arranen dulun-duluna, ardien bee negartia, suge zarraren txistua, belien garraxi latza, sosoaren txortxorra, txori kantari askoren txiotxo alaia, errekastoen poll-polla, zugatz ostroen pir-pir biguna, eltxo gogaikarrien zunburruntxoa... itz gutxitan esateko, izakiak berez dituan ta mendi basoetan diran abere, pizti ta sortutako gauza guztien amaigabeko soñu txiki ta andi, ixil ta bizi, garratz ta gozo, mingarri ta eztitsu, pozkor ta ikaragarrizko danak.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera poesia zby 0276 Autematen badiat
Urbiltzen ooinik,
Eskale, makiladun,
tzarki besti denik,
Saingaz asten nauk eta
aitzatzen tiat nik.
Ez diat ori beizik
anbat bertze lanik
.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak kk 0001 Batian oni zaunka, bestian ari zaunka; ugazaba daukon txakurrak ori egin biar ba. Kirikiño.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak gipuzkoarra 1910 0001 Gaur gauza bat, biyar bestia, ta aitzenerako bideko txakur aulen zaunkai oraindaño lez jaramonik egin gabe jarraitzen badegu ¿zeñek asmatu noraño iritxiko geran?.

7. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ibiñ virgil 0144 Ez ote zaitut ikusi, gaizto ori, Lisika'ren zaunkak gora-bera, Damon'en akerrari xedebak edatzen?.

8. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ugalde iltz 0024 - Que bajes Nemexio'k aldamenean zeukan txapel-gorriak zaunka.

9. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0050 - Ha, zakurra!... Zakurra saingaz... Norbait bada (Behatzen du leihotik)....

10. 1940-1968 sailkatu gabeak literatur prosa a ey iii 0260 (Cerca) Txakurra izan balitz, zaunka si hubiera sido perro habría ladrado B l.

11. 1969-1990 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0071 Txakurra zaunka larri,
jauzka erbia igesi,
ta eiztaria atzetik
.

12. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0061 Zaunka bizi bat urten yatan, eta nire deia entzutean, niganantz arindu zan.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0040 Azeri, zaunka alaiak eginez, bere hanka tartera zetorren bitartean, Paolok beste begirada bat bota zuen zulotik eta larritu egin zen: Geppetto jaun misteriotsua zutik jarria zen bapatean eta, asaldaturik, belarriak zolitu * zolitu: zorroztu zituen.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. mendizabal 0116 Hainbeste zaunkaz asperturik azkenik haserre astoak: - Itxoin ezak pixka bat, hi! Emango dik nagusiak esnatzen denean.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0054 Eta jendea, apenas enteratu bait zen deus ere hango zakur eta zaunkekin, galdezka eta galdezka zegoen bere bi begi haundiekin.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. letamendia 0028 Tim zen! Guztiak miazkatu, guztien oinak zapaldu eta hunkiturik *hunkitu: emozionatu eta alai zegoela adierazten zuten zaunka txikiak egiten zituen.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0168 Gero erreparatu zien soilik esparru murrudunetik zingira urrunduenetaraino uhin zentrukidetan hedatzen ari ziren zaunkei, non baitzeuden txakur trebatuak beren zaunka ez egitearen artean beren jabeak ez salatzeko.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0008 Parte hartzera, hauetxek etorri dira: trenetako eta fabriketako Kea; zaldien eta idien Hatsa; gizonen hasperenak; zakurren Zaunka; haizerik gabeko arratsaldeetan eskapatzen diren globoei eginikako Soak.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0027 Nere inguruan jiran zebilen burua zahunka hasi zen, eta bere aho zulo artetik paisaje guztia ikusten nuen; anabas hura gero eta handiago egiten ari zen, nere ondotik beldurgarrizko lokomotorak igaro ziren txispa iaurtika eta karraska bizian eta honen ondotik ikaragarrizko suge tzarrak nere belarritara xiztuka.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa peillen 0054 Gaua hasten denean, zakur bakanak zaungaz... Aduareko jende baten bozak...

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. irigarai 0010 Ehiztari beltza ortzimugan agertzen zenean Anaiosek ardi larruz izkutatzen zuen oreina; zakurrak trumilka iragaten ziren zaunka eta amorraturik oreinaren xerka.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. elias 0040 Beraren haserrearen lehen ordaina, atariko txakurrak jaso zuen zaunkaz hastean.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0096 Joakinek ateko zakur bat zuen ia urtebete zeramana, eta haserre irten zuen zaunka, hainbesteraino ze segundu batzutan atzera eragin bait zien denei.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. ormaetxea 0015 Dena dela, bat ikusten dudan bakoitzean urduri jartzen naiz, areago oraindik ero baten moduan saltoka eta zaunkaz ari bada, egun hartan bezala.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0104 Zakur zaunka soinuen artean eta zaldi bipilaren salto bizian, berehala zen ate ondoan.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0042 Baina arrazionalismo klasikoaren akabera iragartzen duen bultzada honek, izpiritu modernuaren mogimendu orokorra dirudi eta beren altxor segurua zaindu nahi luketenen batzuen zaunkak ez du geldiaraziko, apika.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. urcelay 0091 Kalea hustuz doa eta ixiltzen, ez da zakurren zaunka edo txorien kanta baino entzuten, leihoetako txirtxilen soinua tartekatuaz.

28. 1969-1990 gipuzkera antzerkia uxola 0313 AXARI - (Zaunka baten ondoren) Eta nun zenuten gorderik? TXANO - Leioko lorontzi batean, lur artean.

29. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0339 SAKRISTAUA - Lana? Zakurrak zaunka sumatzean kanpaiak joko ditut beintzat.

30. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m.m. zubiaga 0155 Bei baten marruma, edo txakur baten zaunka aditu utsarekin, gora aldatzen nintzan, jainkozko lurralde edo erri batera eta an dana zan egokitasuna, an Jainkoa bakar-bakarrik bizi zan Sortzaille ta Eusle bezela, Izadia bizi erazten....

31. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. larretxea 0001 Txakurra zaunka ari da atarian asotsa izugarria sortuz.

32. 1991> euskara batua ikasliburuak musika 00042 Horien atzetik astoa, mandoarekin dantzan; eta konpartsa ixteko txakurra, taldera bildu nahi zuen zorri-tropelari zaunka.

33. 1991> euskara batua ikasliburuak musika/5 0018 Bai, bakartasunaren erdian gindoazela, hauexek entzun genituen: abere baten zintzarriaren dulun-duluna, ardien beee negartia, suge zaharraren txistua, motor baten motore-zarata, mendigoizalearen oihua, zuhaitz-hostoen firfira biguina, eltxo gogaikarrien zunburruntxoa, artzainaren deiadar luzea, egurgilearen aizkorakada neurtua, azeriaren zaunka, zaldiaren irrintzia, basahuntz beldurtiaren zalaparta, zozoaren txortxorra, txori kantari askoren txio-txio alaia, errekatxoen pol-pola, basurdearen arnas hotsa, haur-talde batek sortutako abestiak, flauta-doinuak, kriskitin-hotsak, txaloak, kitarra-doinuak...

34. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. arretxe 00029 - Aizu! esan zuen aitak, txakurtxoaren zaunka maltzurretatik piperrik ere ulertu ezinik. Egin dezagun proba bat.

35. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura pocahontas 0026 Percyk indio bikotea aurkitu zuen han, eta zaunka hasi zen haserre bizian.

36. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura pocahontas 0026 Zaunkek suspertuta, tiroka ekin zioten ingelesek, eta Namontack zauritu zuten.

37. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. elizegi 0044 Zakurrak zaunka, zaldiak irrintzika, sua zirti-zarta eta haizea hosto artean firi-fara.

38. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0036 Ameskeria horiek buruan indar handienean nituen momentu batean nengoelarik eta ordubete pasatxo lanean aritu ondoren, zakurraren zaunka zaratatsuak berriro ere gure lana etetera iritsi ziren.

39. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0036 Lehenengo aldian zaunka haiek jolaserako apetaldiren batetik jaio baziren ere, oraingoan, ohartu ginenez, urduritasun eta gogortasun handiagoz ari zen.

40. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. muguruza 0052 Ttipi eta Txiki zaunka hasi orduko, ordea, orroak zaunka bihurtu eta bi dozena txakur, uxoak aztiaren painelutik bezala agertuak inguratu zitzaizkien, aurrena usainduz eta ondoren saltoka, laztanen eske.

41. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0021 Marokkon dago Rabat,
zakurrak zaunka bart;
umeak ari zaizkit:
Beste bat, beste bat!

42. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 00144 Zakurrak zaunka eta zaunka ari dira.

43. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0164 Amorruzko zaunka eta arramazkak entzun ziren.

44. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0029 Benetan ikaragarri maite zaitut, faltan botatzen zaitut, handia da txakurtegi bilakaturik daukadan nire bihotzean zure hutsunea, taupadak baino zaunkak dira nire bihotzarenak, Piotr.

45. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. sagastizabal 0009 Metro batera geratu ziren, zaunka eta zaunka.

46. 1991> euskara batua literatur prosa batx gizona 0067 Zakurrak zaunka batean hasi ziren berriro, baina abistu bat entzun eta bidatzurrean gora ekin zioten korrika.

47. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. beltran 0123 Emanaldiaren momentu batean eltzegorra jo behar genuela eta zakurrak honen hotsa entzun zuenean hanka egin zuen zaunka baino oihu edo negar gehiago eginez bere jabearen aginduei inongo jaramonik egin gabe.

48. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pirinioak 1995 0046 Horregatik ekaitza zegoeneko gauean Abadearen Txakurra esan ohi zen ahopeka, haize-hotsa apaizaren zakurraren zaunkarekin identifikatzen zelako.

49. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0007 adausi. iz. (1657; eusi 1596; ausi *1653). G. ger Zaunka.

50. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0007 // Zakurraren adia: oinazezko zaunka.

51. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/98 00145 Egia esan gure anaiak
aurpegi gogorra dauka;
berriro ere jarri behar dut
nik honekin muturtuta;
hitz pozoinduak bidali dizkit
eta nik ostera zaunka,
pinadiekin gelditu nahi du
basoak neuk garbituta! (bis)

51 emaitza

Datu-estatistikoak: