XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa a beinb 0149 Emakumak txilioka, txakurrak zaunkaka ta arnasa-oska auskari biak ziarduela, atarietara erdi-iantzita urten eben auzoak.

2. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa k. gallastegi 0078 Aurreratxoago bertatik bidetik etorren txakur amorratu bat bitsa eriola eta zaunkaka, baña Itxiaxtxogana eldu aurretxuan laño zuritik urten eban arri baltz ikaragarri batek eta zarata aundiagaz jausi zan txakur maltzurraren oin aurrean.

3. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0082 Oñez egingo zuan, zakurrak zaunkaka asi etzitezen.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0370 Enea ere, ez gutxigo, geziak nagierazi belaunak noiztenka ibillia eragotzi ta oiñatzarri izanagatik, Turno'ren jarrai doa, gori ta adoretsu astoratuaren oiña bere oiñez zapaldurik: eiza-txakur batek iñoiz, ibai-ertzak geldiazia edo egats gorrizkaren ikaraz esituriko oreiña aurkitzean, ibilli bizkor ta zaunkaka erasoten dio ari; oreiña, jakiña, lakio ta ur-ertz goenez ikaratua, igesari emanda milla bideetan zear itzuri nairik ari da, irteiera billa; unbriar biziak, ordea, ao-ortzak erakutsi ta kirriskatuz arin bai arin geldiazten du; oratu ba'lu bezela, masail-ezurrekin kurrizkatzen ere bai, ziria sartzen baiña koska utsalak.

5. 1940-1968 sailkatu gabeak literatur prosa osk kurl 0144 Hora ekarteko gogoa azaldu zutenei, txirrindulariei zaunkaka eginen ziela erran zien Seberiñok, eta iskanbillaren bildurrez, han utzi zuten euren lagun zalapartari maitea.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak habe 0072 Berbetan entzunez gero, zaungaka dabiltzan txakurrak direla pentsatuko zenuke.

7. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. monasterio 0023 Instantean tontolapikoak urdaiazpikoa bizkarrean hartu eta plazara joan zen, baina urdaiazpikoaren usain gozoa usnatu bezain laster, inguruko baserrietako txakurrak handik agertu ziren; zaunkaka eta saltoka ari ziren.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. monasterio 0025 Txakurra berehala zaunkaka hasi zitzaion.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. monasterio 0025 Txakurra zaunkaka eta zarataka entzutean, jabea azaldu zen.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. azkune 0114 Norbait leihotik sartu izan balitz Timek zaunkaka hasi behar zuen nahi eta ez, txakurtegia etxearen bestekaldean zegoela ere egia zen arren.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. bernaola 0105 Eta agur esan diogu elkarri nik zaunkaka eta berak eskua jasoz.

12. 1969-1990 gipuzkera poesia b. albizu 0245 Atarian Txeru txakurra
zaunkaka bitsa zeriola;
zein urreratu arengana?
Kate luzeaz lotuta,
bazter guzik apurtu bearrean,
arek ateratzen zuen zarata!
Kresalan sartzeak
bazuen bere lana.

13. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa jjirazusta 0133 Urbildu diranean, zakurrak zaunkaka asi dira.

14. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. arretxe 00008 Txakurrak, katua ikustean, salto egin zuen. Jabearengandik askatu eta arineketan abiatu zen, ankerki zaunkaka.

15. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. arretxe 00008 Txakurra, murrupean, zaunkaka ari zen.

16. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0084 Txakurra zaunkaka hasten zen behin eta berriro eta isilarazten nuen arren setatsu jarraitzen zuen berean.

17. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. etxarri 0030 Amatxok kalean behera begiratzen du, norbait dator urrunean, zakur batekin, eta Laila zaunkaka hasten da.

17 emaitza

Datu-estatistikoak: