XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0062 Zeruak Jainkoaren aintza iragarten dau,
izartegiak Aren eskuak egindakoa azaltzen dau;
egunak egunari iragarten dautso mandatua,
eta gauak gauari emoten dautso albista.
Berba egin bagarik, itzik-esan bagarik,
Aren abotsak durundirik egin bagarik,
Aren iragarteak lur osoa artzen dau,
eta Aren izkerak lurbiraren mugetaraiño.
Antxe jarri eutsan bere txabola eguzkiari;
senargeia ogetik urteten dan antzera urteten da bera,
pozik, ariñeketalari bat lez, bere bidea egiteko.
Zeruko ertz batetik urteten da,
eta aren ibillera beste zeru-mugara eltzen da:
aren berotik iñok ezin iges egin daike
.

2. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0116 Eta urtean zehar berau ortzian gora eta gora igotzen edo bestalde zerumugaz behera jaisten ikusten dugunean, alaitu edo tristetu egiten gara bizi dugun urtaroaren arauera.

3. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0027 Ke zirimola beltzek ilundu zuten zeru muga; Jainkoak kolore beltzez pintatu zuen zerua eta ikatz koloreko zeru sapaiean izar batzu ñir ñirka hasi ziren, dardar ixilean.

4. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0063 Aurrez-aurre, olerki baten indarra, olerki baten kemena, olerki baten ozendura agertzen zitzaion: EZ DU ZURE AZTAMAKILAK / ZERU-MUGA ZAURITUKO / MENDIAREN BABESAK GORDETZEN DU....

5. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0063 Hantxe zegoen, durduri-dardari, hotz-beroan, izerditan... hantxe, nora zihoan ez zekien bidaria... erbesteruntz... han, tren hartan sartuta dardari-durduri... sabel azpian... bere istapean sumatzen zuela eztenka zorrotz hura... dardari-durduri aurrera... beti aurrera... tren batek narama... ez dakigu nora baina aurrera... beti aurrera... zeru-mugak haustera... durduri-dardari trenaren barrenean....

6. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0018 LAUGARREN ZALDIZKOA
infin che'l mar fu sovra noi richiuso DANTE
LAUGARREN zaldizkoa, hondartzaren erdian gelditu eta,
itsaso gorriari begira egon zen, luzaz. Irrikaitz bat
ezpainetan. Denetan hilotzak. Laugarren zaldunaren
zaldi berdastak burua apaldu zuen legarrean usteltzen
ari zen zakur baten hilikiaren usaintzeko.
Nehork etzituen entzun, nehor etzagon haiduru.
Mendien zerumuga gibeletik etorri ziren, nehork
ezagutzen etzituen misteriozko eremu haietatik.
Xaharrak orhoitu ziren orduan nola haien guraso eta
amatxiek kondatzen zieten, lehen, nehork etzakien noiz,
izigarrizko gauzak gertatu zirela han. Etzazuela ahantz,
zioten, etzazuela ahantz.
Bainan bizia zarion. Gauen gibeletik, beti
bazetozen egunak, iduzkia etzen beltzten eta bazakiten
Nurembergen 1503an erori zen odol erauntsia itsas belar
gorri ñimiño batzuengatik izan zela.
Egunak jin, egunak joan, nehork etzuen gehiago
argizagien mugimenduei kasurik ere egiten, nehork
etzuen gehiago iduzkiaren jalgitzea agurtzen eta ja nehor
etzen zuhaitzen hizkuntzaz kexu.
Hain ziren eternitateaz segur.

7. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0015 Badiara begira jarraitu zuen, faroaren kliska tarteak neurtzen, baina artean laranja-kolore beteaz tindaturik ageri zen zerumuga, eta faroa itzalita zegoen.

7 emaitza

Datu-estatistikoak: