XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. arregi 0009 Ze bideetatik jatsi leiteke gure euskal ume ta gaztetxuengana ortze ta odei artetik mara mara gure zelai, baso ta urien barna jatorkun sirimiri erakaitz aterrigabeko baten antzo, eziketa jator, sakon, errikoi ta dotoretsu bat?.

2. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk itxasa 0045 EURI LANTXE. Sirimiri lako euria.

3. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak i. antiguedad 0001 Handik ibilia nintzen txaparraden artean zirimiria gozatuz.

4. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00064 DABID: Sirimiria botako diegu.

5. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0011
Eurimiri xirimiri
igela migela kantari
karakol bat karakol bi
bibotea busti zaio
gure katutxoari
ttantto-mantto
plisti-plasta
blai.

6. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0035 Marinak haurrik eztu. Haur bat nahi du. Nahi.
Marinak negar egiten gogotik euriak kukutzen baitu.
Marinak ñiniak ikusten dituelarik oihu egin lezake.
Karrasi.
... Bertze argazki bat. Neska ttipi loriagarria. Aingeru
bat. ahoz goiti. Hila. Begiak ez arras hetsiak. Hila...
Hotz du. Eztu Gernikaz orhoitu nahi. Eztitu
Gernikako haur hilak ikusi nahi. Iduritzen zaio erotuko
dela. Laster egiten du hondartzan. Eztezakezue deus
haren kontra. Deus. Fitsik. Laster egiten du.
...Zerutik ere etor daitezke. Zerutik ere. Zerutik etorri
ziren Gernikan. Zeru eragotzia...
Marina ezpondaren bide hertsira ailegatu da. Gaur
ezta iduzkirik ikusiko.Xirimirri. Euri erridaua.
Hezurretaraino sartzen den horietakoa. Gaueko
altzairuzko oihuak, kristalezko karrasiak, nabal
xorroxtatuzko oinazeak egunsentiak eztizkio goxatu.
Euri erridaua. Hondarribiko argidorre distirantak itsaso
iluna argitzen du aldizka. Eguna oraino egun eztenean.
Marinak gatzaren gusto mingarria senditzen du
zintzurrean.
...Apirilaren hogoitaseia zen. Astelehen arratsalde goxo
batez, marrats-lore pikor ubel argista usaintsuak
zabalduak zirelarik. Primaderan...

7. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 00018 Tabako-hauts zirimiri etengabe haiek ziratekeen haren apaiz-jantzi zaharrei itxura urdin histu hura ematen zietenak, zeren eta eroritako izpiak astintzeko erabiltzen zuen musuzapi gorria, aste beteko hauts-orbanez belztuta edukirik, beti edukitzen zuen bezala, alfer-alferrik izaten baitzuen.

8. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00060 -Badakizu zer aldatu den gehiena hiri honetan? Zirimiria, orain ez du lehengo moduan euri xehea egiten, aukeran zaparrada botatzen du, eta euritakorik gabe harrapatuz gero, blai eginda utziko zaitu udaletxeko zubian.

9. 1991> euskara batua saiakera-liburuak athletic club 00031 Makina bat euri egin zuen egun haietan!... Munduan lurrikararik ikusgarrienarekin ikaratzen ziren bitartean (San Frantzisko-koa) eta Napoles hiria Vesubio sumendi beldurgarriaren oinetan izutzen zen bi tartean. Bilbon itomena zen nagusi abuztu hartan... 148 zentimetro kubiko euri egin zuen eta zirimiriak berak ere izan zuen Athletic taldearengan eraginik, Lamiakoko zelaia hondatuz. Athletic taldeak oraindik berdeak zeuden Lamiakoko zelaietan Barcelona talde oilartua golez josi eta lau hilabetera gertatu ziren uholdeak.

9 emaitza

Datu-estatistikoak: