XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera ikasliburuak euskeraz irakurteko 0042 Barrdin, ardaotara yoan zana bertantxe zoratuta itto zan.

2. 1900-1939 bizkaiera poesia euzko enda 1939 0009 Lo dago aurra
seaskatxoan
ama pozez zoratzen
bere alboan,
Lo dago epeltxotan
guztiz gozoro,
beragan dau amatxok
sentsumen oro
.

3. 1900-1939 bizkaiera poesia euzko enda 1939 0009 Lo dago aurr txikia
seaskatxoan,
ama pozez zoratzen
bere alboan
.

4. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa kk ab ii 0104 Esan ei-eutsoen ba, ia zoratu ete-yakon alako beruaz kapiaz etorteko; ta berak erantzun ei-eban, kapiaz ta kapeliaz eztalduta preskuago etorten zala.

5. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa kk ab ii 0180 Mutillak izutu ziran osoro, ta alegiñian añeketan asi ziran zoratuta lez, ta uritik urten ebenian arnas-estuka zutunik be egon eziñik lurrian yezarri ziran.

6. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ag kr 0092 Azkenerako, sena ta konorta galdu jakuzan, taket batzuk giñan atzekoa ta ni, zoraturik gengozan, zer egiten genduan ezgenkiala eutsiten geuntzan txalopeari, lapeak atxari baño gogorrago, atzamarretatik odola eriogula... Gaixorik egon nintzan gero ia illabetean, da sendatu nintzanerako... itxasora barriro.

7. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0005 Zakurrak bezela atera ta kito! A, gizonak berekoyak dira, (oldozkor) Berekoyak...? ala ote dira ba? (Aldatuaz) ez, ez... tira... ezagutu bear da gizonak bere negoziyo ta eginbearrakin oso lanpetuak ibiltzen dirala, e?... Tomax'i ere ori bera gertatuko zitzayon gaur; egun abetan zoratu bearrean bai dabil.

8. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0006 (Besoa erakutsiaz) onenbestekua bai, a zer keak aterako dizkion Tomax'ek! Aurrerantzean etzayo aztuko ez gaurko egunez bere emaztetxoaren urte-betetzeaz gañera ezkontza-urteurrena dala... (Pozez zoratu bearrean) Laxter, laxter... eskalletan sartu ta oi ez bezelako usai gozoa nabaitzean o...! arrituta etorriko da... a zer poza ekarriko duen!.

9. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0004 Izan ere nere Tomax, To-ma-xi-to gajua... zoratu bearrean dabil bere lanakin, gizajoa oso lanpetua beti; etxeratzen danean ordea bere lan latzen ordaña jasotzen du.

10. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a ortzuri 0114 ARTZABALEK, - ¿Zoraturik alzaudete, emakumeak?.

11. 1900-1939 gipuzkera antzerkia muj 0208 ERRE.: (Gizon onek zoratuko nau).

12. 1900-1939 gipuzkera antzerkia muj 0211 ERRE.: ¿Zoratuta al zaude, gizona?.

13. 1900-1939 gipuzkera antzerkia muj 0211 DARD.: Zu zaude zoratuta, zu.

14. 1900-1939 gipuzkera antzerkia elizdo atzetorkia 0005 Albist ori artu degun ezkerotik zoratu bear zait.

15. 1900-1939 gipuzkera antzerkia elizdo atzetorkia 0007 KATA.: Bai andria, ta Joakintxo ikusteagatik pozez zoratzen dagoala esan dit.

16. 1900-1939 gipuzkera poesia iraola 0436 Milizkatutzen diyo
eskucho biguna,
siaskaren onduan
pasiaz eguna,
larrera irten gabe
lagun jakintsuna,
choraturik frankotan
utziyaz amona
.

17. 1900-1939 gipuzkera poesia iraola 0438 Ala ama larriya
choratuba kasik,
ixiltasunak utzi
zubelako pozik,
zeren etzan entzuten
estalpeko otsik,
inguruan zebiltzan
chori kanta baizik
.

18. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. garbizu 0080 - Txoroa gutxitan moskorrtzen da; baña moskorra txoratu askotan.

19. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa muj pam 0048 Pernando gizarajoa txoratu zala uste izan zuten amezketarrak.

20. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa muj pam 0048 Baña... ¡bai zera txoratu!.

21. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab usauri 0249 Orain sendatzeko edo arras txoratzeko aukeran dago.

22. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizondo loreusain 0098 Orrelakoak txori'ren bat arrapaten badute, arretaz artu ta min eman gabe etxera eramaten dute; zapi batzuek berotu, aietan sartu ta su ondoan jartzen dute; ura esne, ogi-mami, edo oien antzeko gauz'en bat ematen diote, ta indartzen bada, pozak zoratzen jartzen dira; goizean goiz, txoria ikustera; otorduetan, onen-onena txoritxo arentzat, aora jaten ematen diote, eskuetan artu, ondo ezi, kayola berrian jarri-ta leyora atera... orrelako gauzetan arizen dira: iltzen bazaye, berriz,¡ura naigabea! zenbait aldiz negar eta guzi egiten dute.

23. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or mi 0055 Mirei! musu bat, eta gero eriotza... Bakarrik geuden ta... Neska zurbil zegoan; mutilla zoraturik, begira zegokion.

24. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizondo loretegi 0317 Zoratu-ta bezela zeuden guztiak, baña batzarre oni azken eman bear izan zioten.

25. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa zerb gh 1927 0532 Choratuak zauden oro Ameriketako mintzatzaile ederraren solaseri, bazkaltzerat berehala joaiteko galdea ethorri, delarik salda hozterat zoala.

26. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1931 0001 Gaur, bi illabeteko mutualdi ondoren, itzegitea debekatu zigun erabakia beste agindu berri batek autsi ta atzera zuenganontz gatozkizuten pozak zoratu bearrean giñalarik, negarbide berri bat iriki digu gure berpizte-egunak.

27. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 - Juan dan ostegunez izandu giñanok ziero zoratuta etorri giñan.

28. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Zurrutak orailduta, gizonaren antzik gabe gelditzia ez orde tajuzkoa izaki olerkariaren esanetan, ezin itz goxo ta sorkai atsegiñetan txoratu.

29. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Juan dan gerrate karlistan gure aita ta aitonak errege estranjero baten atzetik, nastu ta zoratuta, mendietara anai anai arteko odol ixurtzera emanari zituzuten.

30. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1905 0001 Hala bada eta ez bada norbeitek erran dauku iragan astezkenean Beskoitze izena duelako herrian, behi bat ikhusi dutela plazaren erdian zoratua, iguzkia ilhuntzearekin; so eskuin, so ezker goiti: zer othe zuen iguzkiak?.

31. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1919 0001 Gero choratua, han alde guzietarat so zinaudelarik, emazte bat jin zautzu beizik eta hasi zautzu zure osagarriaz dena galde.

32. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1924 0001 - Briveko emazte chahar bat zoroturik Clermont deithu hiriko etche berezi batetarat ereman dute.

33. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak gipuzkoarra 1911 0002 Edo alde guzietako abertzaleak eroak dira edo gure arerioak zoratuak dabiltz.

34. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00009 Mundu guztia laster zoratu.

35. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00009 Inglaterra'ko giza-edeslari batek izpar arrigarri au iragarri dausku. Irureun eta amabi urte barru gizadi (mundu) guztia zoratu egingo dala.

36. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00009 Epai au emoteko, 1859'g. urtetik 1930'garrenera urtero onenbeste geyago zoratu dirala jakin dau, ta neurri onetatik 1977'g. urtean eun notin edo biztanletik zoro bat izango da.

37. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00009 Aonan emendik irureun eta amabi urte barru gizadi osoa zoratuta egongo ei da.

38. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa sm eztenk 0058 Okerretik-okerra juan zan eta, azkenerako, ziero zoratu zan.

39. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak f. zenarruzabeitia 0248 Erriaren eskabideak Pilato'ri zoratu eragiten dautso....

40. 1940-1968 gipuzkera antzerkia j.a. arkotxa 0376 (Gero abestiak txoraturik baleuka bezela eskuak biotzera eraman eta buruaz goxotegiko abeslariak zuzenduko ditu. Eta abestia bukatzean, goxotegiko atera joan eta APALLU'ri zuzenduaz, besoak zabaldu ta buru-gerriak makurturik agur egiten dio. Beriala goxotegira sartuaz).

41. 1940-1968 gipuzkera antzerkia alz burr 0106 Jenaro - Ez daukat ezer azketsi biarrik; eta orain, zure aitorpenaren ordañez, nik ere, beste aitorpen bat egin biar dizut. Zu ikusi bezin laister, zutzaz txoraturik gelditu naiz. Ez diot begiratu zure gorputzeko korkoxari, ez; zure animako xamurtasuna, eztitasuna, azaldu didate argiro zure begi mintzakorrak.

42. 1940-1968 gipuzkera liturgia v. aramburu 0194 Zoraturik, Jauna,
Dator gaur zuregana
Erritalde dana
Eukaristia aitortzera
Eta sinismen au ziñez
Azaltzera.

43. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0019 Ala naun ik gezur-itzez
zoratzeraño irakin.

44. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0022 Ama bat eman idaken, argi-uts.
Ni samintzeko, erio-mende,
biurtu uan ezur eta auts.
Zertarako niñukan erri baten seme?
Onen ederrez txora-ondoren,
eten nendin zori-gabe?

45. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ugalde iltz 0014 Gizarajoa lorik egin gabe, erria galdu miñakin, erdi zoratua zebillen.

46. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa salav neronek 0136 Pamplona-ra etorri eta andik denbora puska batera, egun batez pozez txoraturik zebiltzala ikusten giñun ospitaleko medikuak, pratikanteak, monjak eta gañerako danak.

47. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak k. enbeita 0076 Nungo neskatxa ez zoratuko itz oiekin?

48. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak m. oñatibia 0122 Era ontan ere, mikrobio txar danak iltzen dira eta esnea zoratzea zalla izaten da.

49. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak aranzazu 1964 0316 Berak esaten omen zuan: Lepradun gaixo auengan Kristoren Gorputz mistikoaren alderdirik ederrena ikusten det eta pozez txoratzen nago.

50. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak txill 0044 Zoratu egiten nau beti gau izartsuak, eta maizago ezin ikusteak nazkatzen nau.

51. 1940-1968 lapurtera-nafarrera haur-/gazte-literatura gh 1958 0348 Ez zen ohartzen orduan oihan guzia zela ichiltzen boza miresgarri horrek choraturik.

52. 1940-1968 lapurtera-nafarrera haur-/gazte-literatura gh 1958 0350 Eta gero gauza miresgarri hori alderdi guzietan kurritu ondoan, begiak choraturik, ichil-ichila gibelerat joan.

53. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia m. erdozainzi 0439 Xoraturik kantuz
Egon nintzen luzaz
Betez nere botzaz,
Egoitza guzia.

54. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0316 Eta choriaren kantu charamelek choraturik gauzkate.

55. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. xarritton 0012 Horra Ziberoa jende arin, airos multcho baten egoitza amentsez eta kantuz choratua.

56. 1940-1968 sailkatu gabeak egunkariak basarri 00001 Arrua'ko Agustin Ostolaza'rekin dago jokatu bearra. Ostolaza onek denbora asko eztala arriturik eta zoraturik utzi zun jende guzia Azpeiti'ko zezen plazan.

57. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1960 00001 Nago nolaz ditugun batzu hizki horrentzat amodioz zoratuak? Erran zaharrak dioena othe Maitha zazu trunkoa...?

58. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Millak argi nausi ta milak argi txikiagoak, itsu itsuan, dabiltzaz urdin zabal ortan, bata besteari kalte egiteke, edonor zoratzeko ariñetan.

59. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... egutkarm 1953 00001 Geure aita zoraturik dago, ezeben beste erantzunik emon.

60. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... egutkarm 1953 00001 Zoraturik nagoala, barriz?

61. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... egutkarm 1953 00001 - Bai, zoraturik zagoz, erantzun eutsan abadeak be.

62. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... benb 00001 Zer diraustazu, Manu? Zoratu al zara? Egunez ez jatortzu gaur iñor ondora.

63. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiñ 00001 Dana euskeraz. Ain poliki, ain egoki.Umeak xoratuta, gurasoak berriz, lilliratuta.

64. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak j.j. arrizabalaga 0140 Joxe'k, mozkorran laiñu ostien, ikusi eran au, diño ulua baten: - Zoratu, zoratu jatzu, Joxepa...? - Ez, ez, Joxe.

65. 1969-1990 bizkaiera antzerkia zubk 0121 IZAR.- Zegaitik? Loraen usaiñak nezkatillak aizetu ta zoratu eragiten ditue.

66. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0067 Or zabize orain zorioneko abade langillien autu orretan zoratuta.

67. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa s.t. rekalde 0177 Mungi'n etxea erosita eukan, eta udaguenean ezkontzeko zoratzen.

68. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0039 DOBLEA - Tiiira... denek Antonio deitzen naute... mediikuak... andre belduuurgarri horrek... zoraturik naukan horrek... Antooonio... Antooonio... Antooonio.

69. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde amaiur 0012 ANDRE MARI - Gehiegi gogoratzea ongarri ez bada ere, burua zora eta nahas ez dakigun, noizik behin ausnartzea mesedegarri zaigun naiz Iatsutarrak, naiz Azpilikuetarrak nor izan garen orain hamar urte arte eta orain nor garen ohar gaitezen. Horrela, garaia denean, gure aurrekoen lotsarik gabe jokatzen jakingo diñagu. Zuen aita, Joanes nirea, erbestean hil huen, Ihoan eta Katalina gure Errege-Erregiñei jarraituz eta zerbitzatuz. Zuek, ene seme-alabok ere, ideia hortan bizi eta hiltzea beste nahirik ez diñat.

70. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak izarraizpe 0098 Halako batean, zoratuta, lehiotik bere burua bota eta lurrean ZAPRASTI lehertu zen.

71. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak jalgi hadi/2 0020 - Beste batean, diligentziako zaldiak zoratu egin ziren.

72. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. kaltzakorta 0061 9.- Guk zuk adina hortz izango baldin bagenu, pozez zoratuko ginateke.

73. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0006 - Zeurea da errua, zeuk txoratu nauzu jauregi eta karrozaren txepelkeria guzti horiekin.

74. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0039 Hura bere marrazkiekin zebilen zoratuta eta haren lagun guztiak Bellas Artes-ekoak dira.

75. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. otxoa 0060 Guztiz kontrakoa: bezeroei, zehaztasun osoz, eritziak azaltzeak eta, haiek horiei buruz pentsatzen zutena entzuteak zoratzen zuten.

76. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0237 Erantzun zioten txoriei txistu egin zien, eta oso altu eta alaitasunez zoratuta, burutik igaro zitzaion guztia abestu zuen.

77. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. albisu 0027 Pozez zoratzen hartu zuten denek.

78. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0028 Ia autorik ez zen garaikoa eta amona hainbeste txoratu zuten lau hegaletako hegazkin haien hasierakoa.

79. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arrieta 0088 - Maddi! Maddi! egin zuen garraisi Manexek, pozaren pozez zoraturik.

80. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. zubiri 0066 Halako batean teilatu baten gainean bihotz bat marrazturik daukan leiho txiki-txiki bat ikusi dugu eta Soniak dio: - Ea leiho itxia den! - Zoratuta zaude - erantzuten diot nik.

81. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0070 Txipiren semeak, hodei kontatzen ari zirelarik, izan ziren lehenengo ikusi zituztenak; pozak zoraturik hegaka hasi ziren harrapatu nahirik.

82. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0026 Hauzoan batzuk, zoratu egin zirela zioten; norbaitek, berriz, burruka beroagoan ere ikusi nahi zituen, eta heuren etxetako gehienek, berriz, ez zuten berri handirik.

83. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. letamendia 0204 - Nire ama pozez txoratzen dago.

84. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. azkune 0046 - Zoratzeko modukoa duk hau! Ahalegindu hadi, hik nik baino latin gehiago dakik eta!.

85. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. azkune 0092 Gorkaren ama ere, zer esanik ez, pozak txoratzen zegoen bere alabak behingoz pertsona normalaren tankerak hartu zituelako.

86. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. izagirre 0051 - Arraioa!- esan zuen Matthiasek -. Zoratu egin al zara? Opil bat jatera noa - eskua sakelean sartu eta berehala murtxikatzen hasi zen -.

87. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura satr 0171 - Elezuri nahastu zaigu! esaten zuten besteek. Zoraturik dago.

88. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0030 Hainbeste hurbildu ziren animaliengana, non izuaren izuz zoratu behar zutela bait zirudien.

89. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0104 Zoratutako piztiak bezala makilari tiraka ari zen Kitxerengana egin zuen lasterka.

90. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. berasategi 0188 Sheriffak, zoraturik bezala, eraso zuen berriz.

91. 1969-1990 euskara batua poesia j.g. etxebarria 0017 Zoraturik nago
pozaren pozez,
Jainko-grazia
beti niregan bait dago
.

92. 1969-1990 euskara batua literatur prosa batx obab 0077 Zinez hitzeginda, batimedu hura nolakoa zen jakiteko zoratzen nengoela esan beharko nuke, eta sentimendu hori barneratua neukala eskolako adiskideek eta ez adiskideek ez adiskideek, bereziki nire portaeraren bitxitasuna aintzat har erazi zidatenetik.

93. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0012 Ordu luzeak iragan behar ditut gelatxo ziztrin honetan eta minutu bakoitza egun osoa iruditzen zait, segundu bakoitza ordubetea, eta egunean dauden segunduak zenbatzen hasten naizenean zoratu egiten naiz.

94. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.a. elkoroberezibar 0056 Baina, baina...... ez haiz konturatzen ala!! Ez diagu eguzkirik!! Goizeko zortzirak eta gaua oraindik!! Zoratu egin behar nauk!! Jaungoikoak zigortu egin nahi gaitu!! Erruki Jauna!! Barkaiguzu!!, oihuka ziharduen agure zahar batek Peio Marirengandik gertuan.

95. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. arrieta 0131 Harkaitz, zoraturik, hasi zen leizetik irteteko zirrizkuren baten bila; baina alferrik.

96. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. arrieta 0131 Tartalo, zoraturik eta itsu, mutikoaren bila hasi zen, leizeko ertz guztiak joz.

97. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0221 Mogida batzutan, bai, azkenekoetan egia aitortzeko, beroaldi berri bat nabaitu zuen bere zaiñetan, bazter berritara agertuko bailitzan; baiñan ez zan txoratu.

98. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0095 Ez, aitaren faboreen egarri txoraturik zebilen txori grisen bat izango zuan kaiola berdeskara kontu kontari inguratu zena, han, barrendik ondo itxita, gregorianoa entzuteko gogoz eta, beharbada, esperantzaz.

99. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0042 -. Irakurtzen hasten da eta irakurtzearekin bateraxe egindako belarrondokoa ematen dio suharturik, zoratua bailegoen oihu eginez.

100. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0280 Agi denez, zoratu egin omen duk.

101. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0048 Ipurdi beteak zeuzkan, eta pottorrak zoratzekoa zirudien, fraketan markaturiko arrastoen arabera.

102. 1969-1990 euskara batua literatur prosa millox 0074 Jokin xoratua zen, ikusi zituen ainitz eta ainitz hiri: Delhi, Bombay, Madras, Cachemire, Rajasthan, Taj Mahal palazioa eta bertze ainitz oraino....

103. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0155 Madame Kontxexik salto egin zuen bi hanka mardulek lagatzen zioten neurriraino: pare bat zentimetro, baina, hori bai, pozez zoratzen emandako saltoa zen hura: (...).

104. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. monasterio 0151 Alde batetik bestera zebilen, zoratuta bezala.

105. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. bernaola 0032 Egia esan, beltz atzeratu hauen artean zabaltzen diren zurrumurruak, edo sineskeriak, kontutan hartzekoak balira, erabat zoraturik amaituko zenuke, aipatu duzun txakurra baino gehiago.

106. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0025 Jabea ikusi bezain laster hasi zen hura isatsa eragiten, uzkerrak zaratatsuki botatzen eta leku guztietara korritzen zoraturik egongo balitz bezala.

107. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0102 Pelikula batetako aktorea ematen ez du bada, txora-txoratuta utzi ninduen.

108. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. monasterio 0048 Berriz bakarrik gelditzen denean, zoratu egingo dela pentsatzen hasten da.

109. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. monasterio 0103 Ura bakarrik ematen dio. Txakur gaixoa zoratzeko puntuan dago (...).

110. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0067 Kokolo zoraturik bezala zegoen: - Eta zer axola du horrek!. Orain ba dakit gizon hori nor den.

111. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak ardoy gh 1973 0238 Hogoi urtez han egonen da, ez segurki gaizki tratatua, eta badakigu haren alaba Iñigak Abd-Allah printzea amodioz xoratuko duela... eta horra nola egun batez sortuko den Abd-Allah eta Iñiga delakoaren iloba ttikia, Mohamed baten semea, Abd al-Rahman hirugarrena!.

112. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak otoizlari 1978 0025 Otoitzeko aldi dudanean, edo kofesatzeko aldi, edo komuniatzeko aldi, edo azotearen hartzeko aldi, neure gogoaren arras jabe naiz; badakit arras ontsa zer ari naizen; bainan eskolan sar nadin, ez naiz gehiago neure buruaren jabe; atsegin izpiritualek zoratzen naute, horditzen naute, zeruko lorian banintz bezala, eta horrela gal dire enetzat nausiaren erran guziak.

113. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0181 Orduko hierarkiaren harrokeriaren, aurrena, ebanjelioaren dirdira xumeak xoratzen du Valdo eta elizaren birjintasun zikinduak min egiten dio.

114. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. urcelay 0091 Eta Praiskuk ere, hain gizon martzal izanik berari begiratzen zioten neskatxa guztiak zoratzen eta maitemintzen zituela.

115. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0007 Zoratu egin zan bere sabelean bolatxoa handitzen hasi jakonetik.

116. 1969-1990 gipuzkera antzerkia uxola 0308 Amona zoratuko dek ikusten duanean.

117. 1969-1990 gipuzkera antzerkia uxola 0308 To, ikusi zak erraztun au... zoratuko dek, bai.

118. 1969-1990 gipuzkera antzerkia altzate 0023 Arbelaiz - Pozak txoratzen gaiñera!.

119. 1969-1990 gipuzkera antzerkia i. begiriztain 0112 - Zuk zoratu nauzu, beste iñork ez bezela, alproja orrek!!.

120. 1969-1990 gipuzkera bertsoak a. zavala 0168 Zenbait damatxo dabiltz apantxo
bere nobiyuakin goxo-goxo,
pasiatutzen mantxo-mantxo,
jai eta aste igualtxo;
ekusten dira
zoratzen alkarri begira;
oiek neska-zartuko ez dira.

121. 1969-1990 gipuzkera bertsoak a. zavala 0264 Diruaren mediyoz
gaude gaiztotuak,
orri begira gaude
danok txoratuak;
nork aitortuko ditu
orren pekatuak?
jarritzen bagerade
ondo pensatuak,
alderdi askotara,
gaude okertuak.

122. 1969-1990 gipuzkera bertsoak salav soro 0143 Gazteak ikusirik
pestarako trebe,
gañontzekoak pozez
txoraturik gaude;
orrela jarraitzea
guztiontzat obe,
gure euskal oitura
onak galdu gabe.

123. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0292 Izan ere Eba aingeru baten esanak zoratu zun eta orrela Jainkoagandik aldegin, Aren agindua ausiz.

124. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño txori 0023 Beti beldurrak bizi itun eta, ostatua beste bati salduta, aldegiteko zoratzen.

125. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa pmuj mendi 0105 - Zoratu egin al zera?, zion parrez.

126. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. oñatibia 0029 Jendea pozaren pozez zoratzen zegoen, baiñan Gessler'ek onela galdetu zion Tell'i: ea zergatik artu zituan bi gezi.

127. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0085 Ezin ikusi dut: baiña beraganako maitasunak zoraturik naukalaren itxurak egiten ibilli bear izaten dut.

128. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño mlanak 0106 Aste guzia lanean igaro ta bazijoan berriro, larunbatean, berari andregaia kendu ziona nolakoa zan ikusteko zoratzen.

129. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0076 Eta emen ere aukera bat sortzen da berealaxe: besteen iritzietan, propaganda bidez edo slogan bitartez, itorik gelditu; edo, iñoren iritzi eta dotriña onhartzeke, dantza berri batean zoratu.

130. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. bastarrika 0027 Europa zoratu duan kirol berri bat Orienteering

131. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. oñatibia 0023 Agirre bezela beste denak, pozak txoratzen zeuden, ainbeste nekeen ondorioa zen Eresoinka`k bere betebear eta asmoak, bikain beteko zituela argi gelditu bait zen....

132. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0016 Zoratzeraño Jaungoikoa maitatzera garamazkian bidearen asiera, Ama Birjiñarenganako maitasun etsia da.

133. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0016 Zoratzeraño maite gaitu, eta maitasun orrek gure aragia artu eta gure pekatuak jaso arazi dizkio.

134. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0016 Nola jabetu gaitezke egi ortaz, nola konturatu Jainkoak maite gaituala, gu ere maitez zoratu gabe?.

135. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak d. garmendia 0106 Eskerrak eman naia, edo promesen bat bere bearra, edo laguntza berriren bat eskatu bearra, edo urteko irria ase naia... an dituzu urteko jai-egunetan zear millaka eta millaka erromes Amaren oiñetan auspez otoitzean pozez zoratzen.

136. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. elustondo 0067 - Orain etxera? Zoratu al zera?.

137. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0159 Maiz esan oi zuan Yon`ek Euskaltzaindia zoratu egin ote zan galdezka ibilliko zirala atzerriko izkuntzalariek, Euskaltzaindi ori Euskerak lorturik zeukan idazkera garbia pikutara botatzen ari zala ikustean.

138. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. manzisidor 0063 Gizon ura etxera pozak txoratzen joango zala ba-dakit eta ni ere oso pozik gelditu nintzan, bere alde zerbait egin nualako.

139. 1969-1990 lapurtera-nafarrera bertsoak xa odol 0085 Etxetik hoinbertze gazte,
kanporat zorion eske
zoraturik bazoazte,
bizi-moduak behartuz edo
etxea ez aski maite?.

140. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia m. courougnon 0009 Libertatezko
landareak
nitarik
bihar
sortuko dira
bakeaz
xoratu
eguzkiaren
jastatzeko.

141. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa p. mac orlan 0035 Aurpegia jeinu handiz pintatua zuen eta horrek haurra xoratzen.

142. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa l. etxezaharreta 0041 Garbi gelako miraila puskatua zela ohartu ziren eta erizainak hipotesia bota zuen nola Reeves andereak, bere burua xoratzen ari zitzaiola senditu zuelarik, lavaboari aztaparrez lotu zela eta, hori ezin eginez, buruaz jo zuela miraila, eror araziz.

143. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa b. mendisco 0107 Alta erran dezaket Goity jaun erretorarekin ere arras gastatuak ginela; bainan haiek berri izanki eta bi misionesteri beha xoraturik ginauden.

144. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1981 0006 Hastetik xoratu eta altxatu dituzte bihotzak Gizon egin Jainkoari aire ezagutuan, kantatu dutelarik: " Hor da Kristo gutartean.

145. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. sein 0011 Hango errekak! Ikusteak berak zoratzen ditu zonbeit.

146. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Autobusetan usain arraroa egoten delako beti mareatu egiten naiz, eta Donostiara ailegatu nintzenean, oso arraroa nengoen, mareatuta baino gehiago, zoratuta....

147. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1984 0001 Ez dago gelditzerik, aurrera egin behar da, eta harat eta honat, gora eta behera, zoraturik doa, airean kulunkan, motorren rumrumean galdurik, Irun aldera, Hendaia ondora, aireportu eta teilatu gainetik.

148. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Geiena ziranak irabazi zuten, eta ikusleak txoratzen irten ziran plazatik.

149. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak arrpress 1989 0001 - Dena dela, zuretzat zer da zoroa izatea edo zoratuta egotea? - Zoromena pekatu egiteko aitzakia da.

150. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1989 0001 Bazkaldu direnean atso gaztetuak
Kontrapasetan dire hasi zorotuak:
Hots, begira huts-egin, zioten atsoek,
Jostatu behar dugu gaur hemen guziek
.

151. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1989 0001 Orai badu hogoi urte, xoratuak, ohartzen ginen Arrasateko esperientziari.

152. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herrizh 1988 0001 Ez dira guti xoratu Nafartar artzain horiek Irati mendirat heldu direlarik.

153. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... aizu! 1988 0001 Ehiztariak Fernando burutik dagoela pentsatu dute: - Baina aizu, zoratuta al zaude? Ikusi duzu erbiren bat hemendik pasatzen?.

154. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1989 0001 IÑAKI
¿Zertan zabiltz, nere maite,
alperrik nekatzen,
maitasunezko bidetan
biotza kezkatzen?
Txoriak goiz-argiari
bezela kantatzen,
ala nai zinduzket pozez
ikusi zoratzen:
kezka gabe asi zaite
biotza gozatzen.

155. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. lezamiz 0001 Pozez zoraturik egongo naizela aldarrika diezazuket.

156. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1988 0001 Txoraturik nengoan marrazki arei begira.

157. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. urrutia 0001 Gabeko sutarako egurrak batzetik nentorren eta zeure biziaren ezaz konturatu nintzanean, zer egin ez nekiala, zoraturik lez, zeure lo egiteko zorroan sartu zindudazan eta urrunean Bermeoko argiak ikusten nebazalarik, lelengo aldiz, Izaroko ugartearen bakardadea neugan biziro sentidu neban.

158. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... urraspide 1982 0002 - Zoratu al zarete? Hainbat jende lanik gabe aurkitzen den garai honetan, denok lanpostu banatan mantentzen zaituztet, itxurazko soldatarik ez zaizue falta, zer nahi duzue gehiagorik?

159. 1991> bizkaiera ikasliburuak hizkilimin/3 0039 Pinua pozez zoratzen egoan.

160. 1991> bizkaiera literatur prosa u. elorriaga 00015 Aurreko gizona astotxua ei zan eta Asun zoratuta ebilen neugaz. Kalera urteten itxiten neutsala, lantzean behin lagunekaz alkartzen, zinera joaten edo kafe bat hartzen.

161. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00253 Hi zoratuta hago! Txapela irabazi eta bertsolaritza utzi?.

162. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0241 Aitaren bihotza dardaraka hasi zan, gora-goraka, pozaren pozez lehertu beharrean, zoratu beharrean.

163. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 00105 Tipo hori zoratuta dago.

164. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 00105 Oso zoratuta.

165. 1991> euskara batua antzerkia k.d. izpizua 0014 Narkisek. - Zoratu egin al haiz?

166. 1991> euskara batua antzerkia k.d. izpizua 0034 Zoratu arte maite hituen ordea, ni, aldiz, (...).

167. 1991> euskara batua antzerkia r. agirre 0072 Ui! Txoratu egiten naute!

168. 1991> euskara batua antzerkia a. iturbe 0101 Txoratzen hasi al zara, edo zer?

169. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0007 Zoratu beharrean zabiltza aspaldi honetan: gauza asko egin nahi dituzu eta ez daukazu ez dirurik ez astirik gauzok egiteko.

170. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/2 0041 Hendaian nago
zoraturikan
zabal-zabalik begiak
Oi Euskal Herri!
Lur hoberikan ez dago
Europa guztian

171. 1991> euskara batua ikasliburuak gure aita/2 0045 Haur eder baten bila
gabiltza zoratzen,
ta izarrak esan digu
galdetzeko hemen.
Jaungoikoaren herri,
maite Jerusalen,
esan zaiguzu laister
Jesus nun jaio den.

172. 1991> euskara batua ikasliburuak argia/3 0008 Txispa zoraturik zegoen amari entzunez.

173. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 00092 Irribarre tristea egin zion handikoteari, hura korrika zoraturik abiatu zenean.

174. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 00008 Ez, ez. Ez naiz txoratzen hasi. Andereñoak esan dit Jurgi ez dela nire anaia:

175. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. elortza 00081 Baina zuhur ala zoratuta, nireak ez du garrantzirik azaldu berri zaidanaren aurrean.

176. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura h. bernaola 00082 Xamalkoa ikaratu egin zen eta ordurarte inork lortu ez zuen zerbait egin zuen: astrapalan joan zen zoratuta balego bezala.

177. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. aranburu 00019 Asmoa pozak zoratzen hartu zuten herritarrek.

178. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0054 Leihoa ireki zuen, pozak zoratzen zegoen jende multzoari begiratzeko; guztiak enparantza nagusian euripean dantzan zebiltzan.

179. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0016 Orduan bere zilarrezko bideari begira geratu nintzen, txoratuta bezala...

180. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mujika 0034 Ama, ni pozez ikustean, zoratzen zegoen.

181. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. azurmendi 0017 HAU ZORATZEKOA DA!

182. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. elizegi 0008 Errege-erreginek, pozez txoraturik, ospakizun handiak antolatu zituzten.

183. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0075 Nahiko edadetuta hasi zen neska batekin ateratzen, eta gizona txoratzen zegoen bere horrekin.

184. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0075 Printzesa bat aurkitu diat eta zoratuta negok.

185. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0060 - Pozak zoraturik dago Agirre'tar Nikola, agirretarra bera.

186. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0039 Josef pozez txoratzen dago gure finantzak hobetuko direla pentsatze hutsarekin eta onartu egin nahi zuen mandatua, baina Mahmud eta biok kontra egin diogu.

187. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0032 - Zoratuta zaude ala? esaten zion jabeak.

188. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0059 Errinozeronteak ez zuen deus ulertzen, ezta nahi ere: nahiko lan bazuen trenaren triki-traka eta balantza etengabeei mareatu gabe eusten: gezurra ematen du korrika lasai ibili beharrean nola asmatzen dituzten honelako tramankulu tzarrak, barruan doazenak zoratzeko.

189. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0059 Bai, nahiko zoratu eta zorabiaturik zihoan animalia gaixoa, baina horrez gain agurea zuzen zegoen, txartelaren beldurrez ez zitzaien bidazti ez zaindaririk hurbildu, eta bidean ez zuten beste arazorik izan, ezpada jatekoarena.

190. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0076 Hurbiltzen ziren neurrian, bidaia osoan zehar itsasoaren beldur eta nahiko kokilduta ibilitako errinozerontea, bere haurtzaroko usainak hasi zen ezagutzen, gogoratzen, eta ibaiaren bokalean sartu orduko pozak txoratzen jarri zen animalia, jauzika eta orroaka brrrr!, brrrr!, halako moldez non Tximeleta hankaz gora erori eta plaff, bi lagunak uretan geratu bait ziren.

191. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0015 Aurreko batean aita eta biok liburudendako nagusiarekin hitz egitera joan ginen Don Miguel hori aitaren izeba baten lehengusina ttikiaren senarra edo halako zerbait omen da, familiartekoa behinik behin , eta lanean onartu ninduelako, egun handi hari izena eman behar zitzaiola eta, hondartza ikustera inguratu ginen, pozak txoratzen, eta horren ostean Alkatenea tabernara.

192. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0032 Orduan, ez nengoen zoraturik; gauza haiek benetan gertatu ziren Drakularen gazteluan!

193. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0055 Mina gaixoa ia zoraturik zegoen beldurrez.

194. 1991> euskara batua literatur prosa p. diez de ulzurrun 00060 Laborriak zoraturik, lasterrari eman eta herrirantz joan nintzen aldarrika: Lagundu! Lagundu! Sua! Sua!

195. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0065 -Ama! Ama! Aitor zoratzen zegoen Aita albumean jartzen ari gara!

196. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0121 Zoratuta banengo bezala begiratu zidan.

197. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0015 Gero, besaulkitik altxatuz, nork galdu dik konpostura hemen? esan zion, eta hatz bat burura eramanez, zoraturik zegoela adierazi zuen.

198. 1991> euskara batua literatur prosa j. eizagirre 0059 Ez zegok inorekin ere txoratzen, nerekin ez bada.

199. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0081 Aire garbiz hordi, abiadak txoraturik bueltatzen nintzen, gorputz-atalak neke boluptuos batek maskalduta, gogoa sasoitsu, apetituz eta freskuraz gainezka.

200. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0120 Zugatik txoratzen dago.

201. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0009 Ondo daki xoratzen nauela.

202. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0155 Sartu ordu, geren diosalak eginda, hasi gintunan hizketan, eta azkenerako nerera bilduaz, zera esan nionan erdi negarrean, berataz txoratuta nengoela, beti beratan pentsatzen egoten nintzela, ez nuela lorik ere egiten eta ezin nuela etsi berarekin amodioa egin gabe, eta ez zitzaidala inporta hantxe bertan eginda ere, besterik ez bazen atea giltzatuta alfonbra gainean egin genezakela, eta ez bazuen nahi, handik atera bezain pronto nere burua putzura botako nuela, eta... auskalo zer gehiago esan nizkion, neska.

203. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00048 Eta hala da gainera. Baina, ba ote daki zuztarrak bereak dituela gu zoratzen gaituen lorearen lurrinak? Baleki, menturaz, harroturik, gure ezpainak ukitzeraino haziko zatekeen, kentzeko.

204. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: azul. donostia / san sebastián, 15-20 0015 Andene Halabeharrak Stefan Zweig idazle austriarrari patu hobea eta mundualdi luzeagoa eskaini izan balio, eta ez balio ezin itzurizko zita jarri Petropolisen, Rio de Janeirotik hurbil, gerraren herrak zoratutako Europatik ihesi; emango ziokeen, beharbada, Bizkaiko golkoaren urertzean dagoen hiri txiki honi eta bere historiari buruzko ezagutza egiteko aukerarik; eta balizko errotari eragiten hasita, akaso emango ziokeen Zweig-i harako giza historianen distira une (Sternstunden der menschheit) haiei jarraipena emateko adorea eta aldartea.

205. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. zalakain 0068 Edozelan ere onartu egin beharko da, bai batzuek eta bai besteek elkar-ulermenerako eta zubigintzarako Aita Agirretxe zoratzen jartzeko modukoa, benetan!, egiten ari diren ahalegin eskergaitza.

206. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0553 madden v.t./v.i. haserretu. v.t. zoratu, erotu.

207. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 0019 Zinemaren berriak zoratua zegoen oraino.

208. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e.l. adan 00040 Bordelen lurreratua Hendaiara heldu, eta txunditurik gelditu da: Hendaian nago txoraturikan, zabal zabalik begiak, hara Espainia, lur hoberikan, ez da mundua guztian Espainia. Baina, politika ez balitz, hain desberdinak dira Lapurdi eta Gipuzkoa?

209. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. peña 0187 ...jabeak uste bai zuen neskak salbuespenik gabe zoratzen zituela, eta larru beltzezko alkondara azten zuen bularrean zabaldua gero, neskak oharkabe aurrera egi ez zitezen

210. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak s. kalonje 00158 Neskatxa batengana nago txoraturik,
pausorik geienetan artaz oroiturik.
Nik ezin det gabean berriz egin lorik,
neretzat ez da gauza mingarriagorik.

211. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0019 Haurra ibilki, harat eta hunat!
- Baietz, nere haurra, ikusten dinat -
ihardetsi amak, begiak altxaturik.
Bainan ez nitaken, nere lana utzirik
hik egin guzientzat egon xoraturik,
balditurik eta gelditurik!

212. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. xarritton 0011 Eta berriki, Serge Loncak atera dizkigu kantu berri pollit batzu xoratu nautenak.

213. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1994 0032 Gaia: Badakizu zutaz mutil bat txoratuta dagoela.

214. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 00018 ROBIN Hood pelikulako beltzari entzun diot berriro: Ñabarrak (bariedadeak) zoratzen du Ala

215. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 00018 Zineko Morgan Freeman, musulmana izateko ordez, kristaua balitz, ñabarrak zoratzen du Jainkoa entzungo genion.

216. 1991> sailkatu gabeak egunkariak latxaga 00078 Millaka ziren Euskalerritik etorriak, larogeitamar mila inguru: 500 autobus, 15..120 berebilla, sendi osoak, gazte ta elduak, zoraturik donok Zangoza'ko izkintz zarra berriz berpizten zijoala ikusten.

217. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0057 Izen horren oihartzunak beti xoratu izan nau, eta joanaldiro han egoten nauzu Gorosti Elkarteak sinalaturiko hilobi zahar kristo aurrekoei begira, elorri xarpaxu haien artean.

218. 1991> sailkatu gabeak egunkariak f. ibargutxi 0055 Egin zuten eguerdiko saio hori eta jendea txoratzen, irakiten gelditu zen.

219. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dv 1993 0014 Ori egin ezkero berriz, pozak zoratzen egitazko euskaltzaleak.

220. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0011 Pozten gaitu bai; ez, ordea, txoratzen.

221. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1996 0009 Ni orain maiteminduta nago MAITEMINDUTA EGON.- Maitasunez txoratuta egon. Estar enamorado/a.

222. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1996 0009 Txoratuta nago, benetan!

223. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bertsolari 1992 0008 Era askotako erantzunak daude, beraz, hemen ere eta ama batek bere izena eman ondoren komentatu zuenez, 16 eta 18 urteko alabak ditu eta Jon Sarasuarekin txoratuta daude.

223 emaitza

Datu-estatistikoak: