XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1991> euskara batua ikasliburuak i. urbieta 0020 Nonnahi topo egiten dugu pertsonaia berezi batekin: sugeen zoratzailearekin.

2. 1991> euskara batua ikasliburuak i. urbieta 0020 Ikusleok ere zorabiatuta jarraitzen dugu zoratzailearen saioa.

3. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0030 HIROXIMA LOREZ ESTALI ZEN
MARINA kanpora so dago. Zerua iluntzen ari. Haizea.
Igande arratsaldea. Etzaizkio batere gustatzen igande
arratsaldeak. Erraten elakike nundik datorkion alergia
hori. Marrats-lore kolkoak ari polliki polliki idekitzen.
Hemendik hamabortz egunetara lore ubel pikor usaintsu
guziak zabalduko. Haize grisak inarrosten ditu. Martxoa.
...Martxoaren lehendabiziko egunean zendu zen. Hor
hil zen. Geltokian. Burdinbideen laberintoa. Sarea. Sare
metalikoa. Ez. Enuen ezagutzen. Biloak kizkurrak omen
zituen. Beltzak. Nik argazkia nuen bakarrik ikusi. Etzana
zagon luze luzea. Profesionalak. Lan errexa. Mugan ziren
erraiteko moduan. Metro andana bat. Bertzerik ez...
Ximixta batek ebakitzen du zeru goibela
Ortotsaren burrunbak mitrak daldarazten. Ezagun zen
goizetik denbora hunek etzuela gauza onik ekarriko.
Marinak airearen sapa, elektrizitatez haunpatua, abantxu
hazta lezake. Lehen euri tantak erortzen hasten. Ttitta
ilunak zimenta idorrean. Leihoa idekitzen du, euriak
idetzartzen dituen usainetaz mozkortzeko. Errauts bustia,
belar pikatu berriaren usain goxoa, marrats-loreen
perfume zoratzailea.

3 emaitza

Datu-estatistikoak: