XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia laux bba 0108 Oro nintzan azkuraz...
Laster uxatu zendun ain amets gozua.
¡Zeure bijotza dozun erruki bakua!
Yantzija josi barik,
leunki, bildur bagerik
zulatubaz bijotza
sakon sartu zeunstazun jostorratz zorrotza.
Eta neure soñeko tantatxu laztanak
gorri egin ebazan mutillan espanak.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa a beinb 0036 Zulatu beie (mendean daukelako) Españiarrak eta Frantsezak menditeri latz ori; arri-ikatz-kez kedartu beiez beren erraiak, gazteluz iosi daioela arrizko azala.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa a beinb 0036 Zer iaritxiko dabe albo-erri gaztetxuok gure Ama zaarraren gorputza gau ta egun, oiñez ta burdiz, burdiñaz ta suz zaurituarren? Ezta asko gure Ama samurraren bizia il al izateko, beren bizkar-azurra (Pirineoetako menditeria) ta gorputza zulatutea.

4. 1900-1939 gipuzkera antzerkia zab urruti-iz 0034 BAS. ¿Peseta bat? ¿Nagusiarekin itzegiteagatik peseta bat? ¡Arrayetan! Nagusiarekin itzegin dedan bakoitzean peseta bat pagatu bear izan banu, onezkero gelditu nitzan ardit zulatu bat gabe.

5. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0164 Jesus'en maitatze irazekiari Bera maite ta maite izanaz erantzun bearr litzayoke, zorrak nolabait orrdaintzeko; baño gizonik geyenak Jesu'en Biotza maitatu bearrean arantza gogorrakin zulatu ta odoldu egiten dute.

6. 1900-1939 gipuzkera liturgia elizondo kristpe 0175 Ez geyago eskergabekeririkan! nere biyotza zure maitasunezko burni zorrotzaz zulatu.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. furundarena 0038 Beti eroritzen dan ur thanthuak, zulatzen ditu arriyak.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa b. gerra 0027 Eta munduaren gaiztakeri guztiak bat-batean ikuste onek miñez eta naigabez zulatu zuan bere Biotz aundi ura... Bada ordu ikaragarri artan bakar-bakarrik egon zan.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa alt lb 0077 Laztantxuk, arpegia, garden: zuri eta eder zúan; baiña, Amabirjiña Doloretakoak bezela, biotza zazpi ezpataz zulatua zeukalarik, begitartea, oiñaze mingoitzez, errukigarri markatua agíri baitzuan.

10. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa comunio santua 1906 0116 Ostia Santua icustean, asten da judioa aserrez irazequitzen, zulatzen du bera asco aldiz, eta ateratzen da Odola borboraca.

11. 1900-1939 lapurtera-nafarrera poesia barb 0386 Lau mila urthe hartan errebelatua,
Harat hunat herrestan zabilan mundua,
Noiz ere, zuk, bihotza lantzak zilatua
Agertu baitzinion, odolez hustua
.

12. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa lf 0519 Dohakabea! Eta nolako soinekoekin! Alde guzietarik zilhatuak: athorra galtza iphurditik ageri: lehengo chapel turruta luze irri-egingarri hetarik bat buruan.

13. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa je ber 0425 Gauzen itchuraz, achalaz baizik ez gitazke mintza, izaitez nolako diren ezin dukegulakotz gure lasterkan zilatu.

14. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa leon imit 0409 Bihotzeko amodio eta min handi batekin zitut othoizten, zure bortz zauriak nere baitan ikusten ditutalarik eta gogoan erabiltzen, begien aitzinean atchikiz David profetak zure ahoan, o Jesus ona, ezartzen zituen hitz hok: Zilatu dituzte nere eskuak eta nere oinak, kondatu nere hezur guziak.

15. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0411 Min hortarik sendatzeko, zila-atzu, orratz goritu batekin zure bizika materiatsu guziak eta gero atchikazu bulta bat zure alderdi minbera ur gai batean, (Ur gaia erraiten diogu kurri dohan urari)....

16. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1902 0001 Tiro batek hainbertzenarekin bihotza joiten dio eta zilhatzen, zilhatzen aldean bertze.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1904 0001 Ordu zen! erbia lau hurratsetan bezala, eni so! Tiratzen diot, pan! eta ene erbia lurrerat, kopeta, gerezi hechurrek zilatua.

18. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1914 00001 ¿Nok esan zenbateraño samindu zan onen biotza euren Irakaslea ikusi ebenean gaizkiña balitzan lez epai-pera eroiela, ixeka ta burlaz lotsatuten ebela, arantzaz burua zulatu, zartada gogorrakaz gorputz guztia urratu, ta kurutzan esegitta eraill ebela?

19. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... junior 1927 00030 Antxe daraman arantza zorrotz batek gau-ta-egun zulatzen du.

20. 1940-1968 gipuzkera poesia or 0004 7- Asi da, ari da
iruten, ariltzen,
ekin eta yarrai
bilbatzen, eiotzen.
Ari-albiñua
sei notak atontzen:
aiek itzul, iraul,
iñoiz ez aspertzen
itokin antzera
biotz au xulatzen.

21. 1940-1968 gipuzkera poesia satarka 0071 Jesus-ek bere
Ama topo
Egiten du...
Biek alkarri
Begira
Gelditzen dira...
Bai begiratze
Ziztakor / Samingarria!...
Bion biotzak
Zulatzerañoko
Begiratze
Begira!!!

22. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ugalde iltz 0046 (...); beren ixkilluak apuntatzen zorroztutako ezten-begiratu aiekin beti zerbait zulatzeko zai.

23. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa eston iz 0072 Muskilda... odolkiak jostorratzaz zulatzen...

24. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa b. iraola 0292 Zure arantzak nere anima zulatzerakoan, atsegin artzen det.

25. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa manzi 0106 Ikatz gorituak gorputz-zati bigunenetan erabilli zizkioten mingaña eta aoa surtako ikatzak aoan sartuta erre zizkioten; ezten gorituaz gorputz osoan dana zulatu; buruko larrua bizi-bizirik kendu, oñak moztu eta ankak, ezurrak ikusteraño larrutu... aragi zati puzkak nun-nai ebaki, erre eta jan zizkioten...

26. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0031 Altzorrak zuentzat lur ontan ez bildu: erdoi-sitsak emen zirtzika ari baitira ta lapurrek zulatu ta ostu oi dute.

27. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0031 Altxorrak, ostera, zeruan bil itzazute zuentzat; ez dago an erdoi-sitsik zirtzikatzeko, ezta zulatu ta osteko lapurrik ere.

28. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia leon 0028 Huna, o Jesus ona eta guziz eztia, non belhauniko erortzen naizen zure aintzinean; eta arimako khar handienarekin othoitzen zaitut eta errekeritzen, sar ditzatzun barna ene bihotzean fedezko, esperantzazko eta karitatezko sendimendurik bizienak, bai eta ene bekatuen egiazko urrikia eta gehiago bekaturik ez egiteko chede azkarrena: bihotzeko amodio eta min handi batekin zure bortz zauriak ene baitan ikusten ditudalarik eta gogoan erabiltzen, begien aintzinean ukanez David profetak zutaz zure ahoan ezartzen zituen hitz hauk, o Jesus ona: Zilhatu dituzte ene eskuak eta ene oinak, kondatu ene hezur guziak.

29. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia iratz 0059 Jesusen ganat HELTZEAN, ordukotz hila zela oharturik, ez ziozkaten zango-AK HAUTSI; bainan, soldadoetarik batek bere lantzaz sahetsa zila-TU ZION eta berehala jalgi zen odol ETA UR.

30. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia iratz 0059 Liburu Sainduak dio BERTZALDE: Zilatu dutenari behatuko DTOTE.

31. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak iratz 0068 Egiazko jakintsua zen eta haren paperetarik ageri du erran guziak, aintzinetik zilatuak zituela.

32. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak iratz 0068 Daranatz jaun apez adiskideari hitz bat igortzen dio: zenbeit aitekin ari dela eskuara zilatzen eta Azkuek ahantzi dituzken hitz batzuen biltzen....

33. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak iratz 0056 Huna, o Jesus ona eta guziz eztia, non naizen zure aintzinean belhauniko emana; eta arimako khar handienarekin othoizten zaitut eta errekeritzen, barna sar ditzatzun ene bihotzean fedezko, esperantzazko eta karitatezko sentimendurik bizienak, ene bekatuen egiazko urrikia, eta gehiago ez egiteko chederik azkarrena; nik, bihotzeko amodio eta min handi batekin, zure bortz zauriak ene baitan ikusten ditudalarik eta gogoan erabiltzen, begien aintzinean atchikiz zutaz Dabid profetak zure ahoan ezartzen zituen hitz hauk, o Jesus ona: Zilatu dituzte ene eskuak eta ene oinak; kondatu ene hezur guziak .

34. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak je axular 0008 Irakurtzearekin zilatzen dautzute buru-munen erroetaraino.

35. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0051 Ez du balio beraz etsaiaren lerroen zilatzea entseatzea, bainan aski da haren higatzea lekutik emanez ukaldirik borthitzenak.

36. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Lehenik, behar dutie berrogeita hamar kilometra burdun-bide lekhuz khambiatu, zazpi zubu eraiki, eta hamabi lurpez-igarangia zilatu. Sierra-ko erreken bilgiak baduke bost mila ithegun. Bi miliun ithagun lurren hourtatzeko, badaiteke bost hourbide handi sei ehun eta hogeita hamar kilometretan.

37. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Uztailaren 17-an egin dute Mont-Blanc Europako mendi handienaren azpitik zilatu lurpearen estrenatzea.

38. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Haren zilatzen, Frantsesek eta Italianoek erdizka, sei urthe eman dituzte, eta 21 langile hil dira lan hortan.

39. 1969-1990 bizkaiera antzerkia larrak 0275 Orretariko gatxa dauen alaba bat dau Kelon'ek, neskato egina, ezkontzeko be gei dana; Piloten deretxo neskato oni, eta gure ipuin au idatzi ebenak segurutzat dabe, beti Marine'kin egon gura izaten ebala: baña naiz neskato onek atz luze, bedar, eta esnea baxen zuriz seda-ariz irun; naiz, orratz sorrotzez surzapiai ertzak artu, ta zulatuago sendoago egin; nai, kitarraren otsera abestu, ta oraindik be alakatzeraño gautxoria ixilduazo; naiz, idazlan eder eta zintzorik askoz bere ugazabandera Dine'ri bere bendekotasuna iragarri; Piloten onek bere burua Marine oso-beteaz bardindu gura izan arren, orraitiño be olango leiarik izatea ta beleak bere egaki edo lumak Papo'ko usoarenak bestean zuritzat euki dagiezala gura izatea bat litzateke.

40. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak marrazkioeo/1 0116 Gurpillen ardatza burdinari bat da; batetik bestera zulatzen ditu onek.

41. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 00049 Arraultze barruan katigu egon ohi dira, eta jaiotzerakoan, arraultzea zulatu egin behar izaten dute kanpora irtengo badira.

42. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak l. oihartzabal 00002 Nere sabela zulatuz erraietan gordetzen ditudan azken erreserbak kentzen dizkidate.

43. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 00149 6.3.2.- ZINTA ZULATUA

44. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 00149 Zinta zulatua, fitxa zulatuaren moduko zulotxo biribilak dituen paperezko zinta da.

45. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 00149 Zinta zulatuetan informazioa adierazteko zutabe bakoitzean karaktere bat gordetzen da.

46. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 00149 Zulaketa posible hauek direla eta, zinta zulatuak 5,6,8 eta 84 kanalekoak direla esaten da, byte bakoitza 5,6,7 edo 8 bitek osatzen dutelarik.

47. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 00149 Zinta zulatua gero eta gutxiago erabiltzen da, gaur egun ia ia baztertuta dagoelarik.

48. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 00149 Zinta zulatuaren informazioa konputagailuan sartzeko ZINTA-IRAKURGAILUA erabiltzen da.

49. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m.p. ormaetxea 0117 Hau da, etxeak eraiki eta hotz-beroetatik babesteko jantzi egokiak egiten ditu; lurra landu eta animaliak hazten ditu, hortik janaria lortzeko; meatzeak zulatu, ibilbideak egin, material berriak lortu, medizinak aurkitu eta ibilgailuak asmatu ere bai, leku batetik bestera abiadura handiz joateko.

50. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/8 0038 Har ezazu orratz bat eta has zaitez kontuz-kontuz gorputzeko parte desberdinak harekin zulatzen (oinzolak, galtzarbeak, behatz-mamiak, eskumuturrak, etab.).

51. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. igea 0176 Ibaiek mendiak zulatuz haranak eraikitzen dituzte, ez da, ordea, gauza bera gertatu lur hauetan.

52. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0036 Hezurrezko nahiz harrizko tintil zulatuak ugari; kutunak, noski.

53. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0080 Beste euskarrietan, zinta zulatu eta magnetikoan, aurreko informazioa irakurri egin behar zen helbidera iritsi baino lehen.

54. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. kaltzakorta 0015 9.- Zer egin duzu baloiaz? Zulatu egin dut.

55. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. kaltzakorta 0015 10.- Nola dago baloia? Zulatuta dago.

56. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. kaltzakorta 0015 11.- Nork zulatu du baloia? Neuk zulatu dut.

57. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. kaltzakorta 0015 12.- Zerez zulatu duzu? Orratzaz zulatu dut.

58. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. kaltzakorta 0015 13.- Noiz zulatu duzu? Lehen zulatu dut.

59. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. kaltzakorta 0015 14. Zer egin duzu baloiaz? Zulatu egin dut.

60. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. kaltzakorta 0091 4.- Zulatutako abarketak nondik dakartzagun jakitea gustatuko litzaizueke.

61. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. kaltzakorta 0091 8.- Zulatuta dakartzagun abarketak nondik dakartzagun jakin nahi zenukete.

62. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0135 d) Xingola eta txartel zulatuak, disko magnetatuak,...

63. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0015 Elkartzutasun kontrola (2.15 ir.) Adibidez, zulatzeko makina baten ardatza eta mahai gainaren arteko elkartzutasuna egiaztatzeko, konparagailua makinaren ardatzean muntatzen da, haztagailuak mahai gaina uki dezan eran eta ardatza poliki poliki bira arazten da.

64. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0128 Zulaketa batetan jarraitu behar den metodo orokorra, ondoko hau da:
- Pieza mahaian lotzen da; zulatu behar den zuloaren diametroa 5 mm.z azpikoa bada edo ta pieza luzea bada, eskuz eusten zaio.

65. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0128 - Eskuz zulatzen hasi.

66. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0128 - Aitzinapen automatikoz zulatu.

67. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0128 5. EBAKETA ZULATZEKO MAKINAN.

68. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0128 Sarritan erabili ohi da zulatzeko makina ebaketarako.

69. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0131 Zulatzeko makinaren sostengu nagusia da. (21.2. irudia).

70. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0131 Zulatu behar diren piezak sostengatzeko eta lotzeko balio du.

71. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0131 21-2. irudiko makinan aginteaz (6) higi daiteke bertikalki eta zutabearen inguruan bira dezake oinaren gaina libre utziz pieza altuak zulatzeko.

72. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0131 5. MAHAIN GAINEKO ZULATZEKO MAKINA.

73. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0131 Zulatzeko makina hauk lanerako mahain baten gainean ipintzen dira.

74. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0131 Zulatzeko makina hauk pieza ttikiak zulatzeko dira eta lasterrak, diametro ttikitako barautsak bakarrik erabil daitezkeelako (15 mm. raino).

75. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0131 Eragingailua bertikalki desplaza daitekeenez (H) kota alda daiteke pieza altuak zulatzeko.

76. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0131 6. ZUTABEDUN ZULATZEKO MAKINA.

77. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0131 Esan bezala, zulatzeko makina hauen gorputza zutabe handi bat da (B) eta eragingailua eta pieza-etxea sostengatzen ditu.

78. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0131 Askotan aurkitzen dira lantegitan 21-4. irudiko zulatzeko makinaren antzekoak.

79. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/3 0018 Kokodriloaren hortzak katigatu ziren, baina elefantearen larrua sendoa zen eta ez zuen zulatu.

80. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/3 0105 Bapatean ZAST!, liztorrak Kangurinaren sudur punta eztenkatu eztenkatu: zulatu, pikatu zuen.

81. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0179 Oharmenak arroila bat zulatzen du naizenaren eta itxuraren artean, zintzotasuna kentzen bait du.

82. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak bertsost/8 0036 I. Lazkano Ni izan neike aingerutxo bat eta zu berriz mamua gure arteko diferentzia garbi utzitzera nua: Nola arraio zabaltzen dezu horrelako benenua usteldu dezu zeru sapaia zula dezu Ozonua diru iturri zerade baina etzera gauza sanua.

83. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0034 14. 10,25 mm-ko diametrodun altzairu estralasterreko barauts helikoidal batekin, 40 mm-ko diametroa duen pieza bat tornuan zulatu nahi da.

84. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0059 - Lehendabiziko azala janda daukat; baina bigarrena gogorregia da eta ezin dut zulatu.

85. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura amazonetako indioak 0006 Zuhaitz enborra, piragua forma emateraino, haizkoraz zulatzen dute.

86. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. etxaniz 0006 Ez neukan oso etorkizun argirik; alde batetik amaren gorputza zulatuz aterako ninduten, beste aldetik banekien mundura jaio orduko nigar egin beharko nuela.

87. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. etxezarreta 0008 Joan hadi ohera, txongoz gazta zulatzea nahi ez baduk.

88. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. etxezarreta 0062 Aurten mondejuak egiteko porrurik ez dugu izango,
lehorteak aurrera jarraitzekotan;
ganadu janetako belarrik ere ez;
Txala ere gaixo jarri da eta albaitariak ziuraski ez du asmatuko zer duen;
uraren depositua zulatua dago eta lehenbaitlehen
hain garestia den berun berezi horrekin konpontzen
ez badugu egarriz hilko gara;
gaztainarik ere ez dugu izango gaizkilen batek heldu
gabeak arbolatik amiltzen bait ditu gu gosez akabatzeko asmoz edo; (...)
.

89. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/1 0120 Aurreraxeago enbor erdi ustel baten gainean jarri eta bere labanarekin zulatzen hasi zen, konjuro hau botatzen zuen bitartean: - Hemen ez dagoena, betor. Hemen dagoena, gera bedi! Enbor ustelaren zati bat kendu zuen.

90. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0077 Kupel zulatuak, untzibela urratuak, eta gorpu labanatuak nahasten ziren... Azkenean, pakea egin zen.

91. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0032 Hego zaurituak
hego zulatuak
bitan zatiturik
zelaira erori dira.

92. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. zabaleta 0081 Bart gauean Mikelsonen zakua zulatu dute.

93. 1969-1990 euskara batua literatur prosa sgarm heriotza 0111 Atzekaldean zuen bakarrak, hirugarren orno lunbar-aren parean, eskuineko giltzurruna zulatu zion.

94. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0027 Euri bera ere ezberdina zen: inoiz baino tanto lodiagoak goitik behera, batere haizerik gabe, danga-danga teilak zulatu beharrean, bideak hondatuz.

95. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0084 -Eta ondoren? - Beste goardia batek jostorratz bat berotu zuen bere metxeroaz, gori-gori jarri arte eta eskua zulatu zidaten, begira, hauxe da, ezkerra, oraino aztarrenak ditut...

96. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0160 Bai, Pello Oilarrari bihotza zulatu diote, eta zulo hortatik odol iturri batek dario.

97. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0067 Haurrak lapitz urdina hartu du lehendabizi eta marra karratu bat egin du, hain gogor non papera zulatu bait du.

98. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0183 Bere begiak nireetan zulaturik geratu ziren une horrek kolpatzen zidan gogoa etengabeki.

99. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0065 - Zer da hain bizkor mugatzen den hori? jarraitu zuen neskatxak; eta ardatzari heldu zion, eta berak ere ardaztu egin nahi izan zuen; baina ukitu bezain laster, sorginkeria egi bihurtu zen, eta behatza zulatu zuen.

100. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0045 4. Gizon bat eta emakume bat bortizki maite direnean eta, mina eta oinazea elkarri eragiteko beldurrik gabe, gorputzek elkar zulatu nahi balute bezala besarkatzen dira, bai emakumea gizonaren belaun gainean eserita badago, edo bere aurrean edo bere gainean berdin, besarkada honek esne eta ur nahasketa du izena.

101. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lf 0056 Emazten jorratzeko hamar bat bertsu-alde badira, nehundik ez baititake xila noiz egin zituzken.

102. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak elhuyar 1985 0170 Trenbide-zubi baterako plan seriorik ez dago ezta trafikoari irekitako tunel zulatu batentzako ere honek aireztapen-arazo latzak sortuko lituzke eta.

103. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak arkeoikuska 83 0014 Apaindura pertsonala maskor zulatuez eginiko zintzilikarioetan oinarritzen da (Columbellae batikbat).

104. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak arrantzaria 0083 Sei hilabetero gutxienez harraskatu egin behar da pintura gastatu gainean multzotu diren alga eta oskoldunak kentzeko; baita ere noizbehinka azaleko egur-xaflak daratulu batekin zulatu egin behar dira beren kontserbazio-egoera ikusteko.

105. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak satr 0046 Orratzez bezala zulatzen du larrua eta sareturik uzten ardiari lepoa.

106. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0137 Untzi bati eraso dizaioke indar handiz, bere burua arriskuan ikusten dunean: esaten da batzu hil direla beren espata untziko zureri guztia zulatuta utzirik.

107. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak beasain 0345 Bide berriak zulatzen zituela eta, aspaldi debekatu zitzaien baserritarrei zurezko gurpildun gurdiak erabiltzea, gurdibideetan ezik, eta horregatik gaur gurpilak gomazkoak izaten dituzte.

108. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ehhistoriaz 0072 Giza talde haien ekintza propioak tresneri apropos bat eskatzen zuen behar ezberdinekin betetzeko: ehizaturiko animaliak despiezatu edo zatitu, larruak edo egurrak ebaki, hezurrak arrakalatu edo pitzatu, zoluan zuloak edo supazterrak induztu zauritu, zulatu.......

109. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. elorza 0019 Meatokietan ireki diren tunel eta igarobideak zulatzerakoan egindako oharpenengatik tenperatura 1ampdeg; C gradu igotzen dela 33m. sakonera goazen neurrian; 3 kmtrotara ura irekiten jartzen da eta 50etara harkaitzak urtu egin ohi dira.

110. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0230 Burura dezagun, arkeologo batek, antzina-antzinako hiriren baten bila, lurpean zula eta zula, hiriaren ordez haren plano arrunt bat aurkitzen duela harri-zapal batetan erdi marrazturik.

111. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak peillen 0417 Tesia irakurri nuen egunean Bordeleko Unibertsitatean, Jacques Allíeresek aipatu zidan, gaskoin maileguen biltzeko egokitasuna; zoritxarrez elkarrengandik urrunxko ginen lan hori biek egiteko, zorionez, haren ikasle izana eta oraintxe lankide eta gaskoin erakasle den Salles-Loustau jaunak, mailegu batzuen segeretuak zulatzen lagundu nau, eta oroz gain beraien okzitano grafia berrian ipintzen.

112. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak egutar 1968 0148 Bi eratara jokatzen zen: harria nork lehenago zulatu eta bestea palanka nork urrutirago bota.

113. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0247 Armiarmetan, zeta likidoa jariatzen duten guruinekin konektaturik dauden hodiz zulatutako organoetariko bakoitza.

114. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0376 Bitarteko ostalari batei irentsi orduko, eklosiotu egiten dira, ostalariaren ehunetan, urdail-pareta zulatu ondoren kistatuko den larba migratzaile bat askatuz.

115. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0441 Zerkariak moluskuaren ehunak zulatzen ditu eta uretara irteten da.

116. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0041 Barrena. Zuloak egiteko erreminta, altzairuzkoa, barra luze modukoa eta mutur bat daukana ebakitzeko prestatua, mekanikoki eragiten dena eta harkaitzak zulatzeko, eta lurzoruak sondeatzeko, etab.etarako balio duena.

117. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0041 Barreno-zuloa. Obra-fabrika eta harkaitzetan, batez ere harrobi eta meatzetan egindako zuloa, gero polborarekin edo beste lehergairen batekin bete eta harria lehertzeko edo zulatzeko balio duena.

118. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aizpurua 0051 Gela barnean eraldatu den erleak gela ixten dion operkulu edo estalkia zulatzen du eta gelatik irteten denean, sarritan bere lagunek lagunduta, hegalak zabaltzen ditu, gorputza garbitu eta besteek dakarkioten janaz elikatu.

119. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. suarez 0069 Ondoren, galeria edo meazuloak zulatu behar dira.

120. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. suarez 0069 - Mineral eta harri baliotsu gehienak zerro sakonetan aurkitzen dira eta esplotatzeko meatzeak zulatu behar dira.

121. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0062 Badira bere harrapakinak pozoinez harrapatzen dituztenak ere, Conus maskor tropikala bezala, edota beren harrapakinen maskorra zulatuz elikatzen direnak: Natikazeoak, Ocenebra, Urosalpinx, etabar.

122. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0023 Pholas eta Barnea-k, oina arraildura baten barruan itsatsi eta kuskuen kulunkada mugimendua eginez zulatzen dute haitza, ertze horztunez higitzen dutelarik berau.

123. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0023 Gastrochaena-k, ostra edo beste animalien maskorra ere zulatzen du.

124. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0023 Hiatella rugosa (haitz biguna zulatzen.

125. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. irigarai 0139 Aise xilatzen ahal da, beraz, baso eta oihanak ez daitezkeela halakoikala erauzi eta bota, neurri egokia gorde behar dela haien egitekoen artean; eta hau, puska haundi batean, mundu mailako eta lekuan lekuko afera da.

126. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. odriozola 0024 Etxe aurrea ondo lerroturiko leioek zulatzen dute.

127. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0112 Biribillean batu, kolaz elkartuz, edo-ta iru-lau tokitan zulatuz (B irudia).

128. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak j. dorronsoro 0093 20. Langille batek lurrean aska aundi bat egin du 4 egunen buruan: egun bakoitzean, 13, 14, 12 ta 15 metro zulatuz.

129. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0088 Odolezko iturriak ziren, non-nai zulaturiko Giles eta Simon`en illotzak.

130. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0088 - Bularra zulatu zidatek... - erantzun zion.

131. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa salmutegia 0155 Basamortuan arkaitza zulatuz, edan-ura eman zien olatuz.

132. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa uxola 0145 - Larreko. Ez dakit zer gertatzen dan, bañan jakin, dizuten maitasunagatik zuzenduko ditutala gauzok - urduritasunaren zimikoak zulatzen asita, esan zion.

133. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0295 Menditxo batean bezela zegoen, eta urrutira oso ederki ikusten zan New York bere etxe-orratz luzeak zerua zulatu nairik zeuzkala.

134. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. oñatibia 0030 Emakumearen eskabidea nola ukatzen zuan ikusteko naiko astia izan ondoren, Tell'ek jauntxoari bularra aldetik aldera zulatu zion bere geziaz.

135. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak lab 0033 Egia aitortzeko, ez nuan nik gai hau zulatzeko asmorik.

136. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1985 0062 Ogei ta amaika urte besterik ez zuen gizona, lantzaz zulatuta il zan gurutzean.

137. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. manzisidor 0064 Eguzkiak odeiak zulatzen dituanarekin batera, millaka ta millaka lagun ondartzara bidean jartzen dira.

138. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0079 16 kilometro bai bait dituzte, 16 kilometro! meatz oien arpeko bideek, eta 200 urte ta 600 meatzarien lana bear izan bait ziran arri gogorrean 16 kilometroko bide oiek zulatzeko.

139. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia iratz 0024 Hara zu ganat daukatela
Gizon makurrek arranbela:
Bihotz gabiak ea nola
Ixil ixila jo ta zila.

140. 1969-1990 lapurtera-nafarrera liturgia otoizlari 1984 0020 Ebanjelio hortan bada gertakari bat baino ainitz gehiago; bada hor Katixima bat; ikusten dugu gero-ta gehiago nor den Jesus, Jesus ezin zilatuzko misterio bat baita eta putzu batetarat urketa joan giren bezala, Jesusen ganat joan behar dugu.

141. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia a. arkotxa 0008 Abar maza, denborak zilatua duen aurpegia
Kantu bat bezala da
Han, urrun urrunean...
Iduzkia zimurtzen denean
Eta bihar atzo bilakatzen denean.

142. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0139 Mixterioa ezin xilatuz, amari eskatu genion argi gaitzan.

143. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak ardoy gog 0165 Eginbiden legea eta dohatsutasuna jendearen ohiduretan irringarri dira (hola hola dira edozoin erlijionetan: ezen giristinoena ere ez da berdin Liburu Sainduetan eta casuistes edo kontzientzia xilatzen (5) Hau xixtakoño bat ote... jesuiten kontra? Ez da erreza ezetz (ari direnetan).

144. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak deia 1983 0001 Osinbeltz harrobiaren parean ari dira orain ibai ondoan zulatzen ormarentzat oinarria ipintzeko.

145. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1986 0001 Zenbait liburu erraldoi ageri dira Teilatupe-n barruan izkirik gabe eta hutsune bitxi batzuk eskainiz, norbere pentsamenduak zulaturik edo ez dakigu zer erosinaturik bezala.

146. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1986 0001 Nolabait liburua egiaren sinbolo izan da, jakituriaren agerpen materiala, baina liburua ere dogmak ematen dituen neurrian gauza arriskutsu bilakatzen da eta nik hutsik, zulaturik eta zurian utzi nahi izan ditut, esaten du.

147. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. etxebarren 0001 Zezenak bernaren atzekaldean heldu zion, baina zulatu besterik egin ez zionez, bertan lanean segitzeko moduan geratu zen.

148. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. haritschelhar 0001 Sartzen zinen oraindik ezagutuak ez ziren leizetan lurpeko ilunbea zilatzen zinuela orduko gizonek eginiko marrazkiak aurkituz, istudiatuz, salbatuz.

149. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ja. muñoz 0001 Atea ixten denean, bertan dagoena zulatu egingo dute, bihotz, sabel eta begietan.

150. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1989 0001 Eta handik 2 urteren buruan, duela orai 3 urte han gaindi pasatzean, Rock Springs-eko apezak erraiten dauta bazutela Lander herrian, xahar etxe batean, gizon bat, izen bitxi bat zuela eta ezin zilatua zutela nungoa zen.

151. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1973 0001 Berebilleko kurpillak zulatzera eta, iritxi zitzazkion Josu`ri batzuen batzuk.

152. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1973 0001 Geroxeago, onen burruka-lagun bati, izen ona zulatzera iritxi zazkio guda-oin bereko uste zitunak.

153. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. landajuela 0001 Berrogei urtetako ixiltasunari abotsa etorri jakonean, eta illunaldia eguzkiaren izpiz zulotua izan danean, pitean-mitean doguz aulako ta alako batzarraldiak leenak gogoratzeko, gorantzi zarrak barriztatzeko, lagunarteko bazkari ta abar egiñaz.

154. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1974 0001 Ezin zulatu izaten du barruan dagoen txitoaren moko txiki eta bigunak.

155. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1989 0001 NERE
¿Nundik nora zenebillen
lengo arratsean,
beste arekin ixilka
bide baztarrean?
Erruki gabe zulatu
nazu biotzean:
bizia eman ondoren,
il nazu batean
Biotzak ez du jolasik
miñez dagonean.

156. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0108 Hare zurizko bigarren basamortuan zidarrezko laku sakon batek, bere ur geldizko azalaren ispiluan, zuriz jantzitako neska zaldunaren aurpegia erakutsi gura eban baina harek, bere aurpegiari be atzea emon guran, bere esku ilunakaz ispilua zulatuz, lakuaren hondoan ernetako landa berdeak hatzamar bitartean iragazten ebazan.

157. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0136 Haren maitasunezko begirada luzea bete betean zeuganantz datorrela igarri dozu, zeure samintasun lodi bustia zulatu guran eta lotsaturik itxi zaitu.

158. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00155 Maillua ... dinamiti eitxeko ya, zer, zulatzeko pistoletak, da pistoletako masia eukan gaiñera, da gero munisiñua eukitze giñuan

159. 1991> euskara batua ikasliburuak m.a. meabe 00022 Soinua duten objektuak (diskoan entzun ditugun berberak) puntzoiaz zulatu.

160. 1991> euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0007 Adibidez, biraketazko piezak tornuan egiten dira normalean, pieza prismatikoak fresatzeko makinetan, zuloak zulatzeko makinetan, eta abar.

161. 1991> euskara batua ikasliburuak haurtxoa/1 0036 Kromo hauek puntzoiaz zulatuko ditut eta ondoren jolastu egingo dut.

162. 1991> euskara batua ikasliburuak haurtxoa/3 0083 Izarrak puntzoiz zulatu eta atzean koloretako papera erantsiko diet.

163. 1991> euskara batua ikasliburuak i. urbieta 0040 Aurretik ongi berotutako orratza erabiliz ontziaren azpialdea erdi-erditik zulatu, bertatik nylonezko haria pasatu eta barnealdetik korapilo sendo bat egin.

164. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0144 Urte bete beranduago, denek zulatu zituzten beren kalabazak eta etxebizitzak egin.

165. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz 1996 0099 Zulatu zapata kaxa.

166. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00071 Nik eman nituen garrasi eta ostikoak deskriba ezinekoak izan ziren, lau handikoteren artean eutsi eta bostgarren batek tramankulu batez nire bi belarri gizarajoak zulatu zizkidanean.

167. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00196 Sotoan, pikaroak barrika birabarki batekin zulatu eta nahi adina edan zuen bertatik. Gero, zuloa tapatzeko ohola behar zuela erran zion etxandreari:

168. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 00081 Lokailu gisa hartzen ditu amak. Ez dakit buruko mina kenduko ote didaten, baina ondotxo dakit abilak direla sabela zulatzen.

169. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 00081 Burua zulatzen didaten soinuak dira.

170. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00040 Hi bere hankartetik sartu hintzen, igitaia hartu eta bularraldean sartu hion. Bihotza zulatu hion. Seko utzi huen.

171. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0015 Xuc omen zen denetan zoriontsuena, altu eta xukua, kanabera bezala, betaurreko beltzak, komunera joateko ere uzten ez zuen larruzko kazadora, New Yorken erosi zituen zulatutako galtza bakeroak eta Lita Forden elastikoa jantzita.

172. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0015 Artega, urduri zegoenean, oraintxe bezala, erpurua eta hatz erakuslea belarrietatik pasatzen zituen eta eskubiko gingila zulatuta zuten zilarrezko hiru uztaiei jirarazten zien.

173. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 0040 Fusilatu baino lehen beren hilobia zulatzera behartu zituzten.

174. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. elizegi 0016 - Hamabost urte betetzean, goru baten ardatzarekin zulatu eta hil egingo da printzesa.

175. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. elizegi 0023 Hartu bezain laster, ordea, zizta! zulatu eta lo seko geratu zen.

176. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0085 - Hor arituko duk zirujaua Rubenek esan dizkigun babak zulaten -jakin erazi zien Issac-ek.

177. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0073 Horrela aitak zulatu eta zulatu jarraituko zuen bihar, etzi eta etzidamu...

178. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0027 Behin maisuak euskaraz hitz egiten harrapatu zuen, eta nola eskolan gaztelaniaz bakarrik egin daitekeen, ba konpasaren orratza hartu eta mihia zulatu zion...

179. 1991> euskara batua poesia t. irastortza 0025 ILUNDU zen eta, erreginaren gelan (atezaina
zabarturik), sartu zen hats gabea;
haragiak ore gera ziren: puskak; betirako.
Maskaltzen utzi dut gorputza sekulako.
Zabartasuna bakarrik, orro zakar haiek gabe,
errekardaritu gabe.
Lats agortu honen errekan ez da berriz non zer zulaturik.

180. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00032 Handik laster, agure galiziar hari bezala, niri ere begiak kresaltzen hasi zitzaizkidan; bere jitoan inora ez doan ontzi zulatuari nola, hala sartzen zitzaidan neure baitan itsasoa: emeki baina gupidagaitz, noiz hondoratuko zain.

181. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00012 Andoniren garrasiek zulatzen zidaten orain garuna, Mexikarraren belarrondokoak baino mingarriago.

182. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00097 Kandela-multxo irazeki dardarati bakanduek ilunantzaren sare santua han-hemenka zulatzen zuten.

183. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00102 Barruan izan nuenean, botoiari eman nion eta dardaraz hasi zen, hotzikara etengabe batek zeharkatzen zuen nire gorputza, kalanbre eterno bat zen, atsegina, amaierarik gabea, ahotsak bere zakilaz hitzegiten zidan, bere zakil indartsu, gogor, beroaz, hondoraino sartuko zidala esaten zidan, zulatu egingo ninduela, apurtu, zatitu.

184. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 0082 Ez pilota asko, ez, andrearen hilobiaren inguruan zeuden oinatz guztiak estaltzeko, zeren oinatzak ordurako grabatuta baitzeuden Dionisioren oroimenean, eta elurrak, gauza jakina hau ere, ezin du oroimena zulatu.

185. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0104 -Lapurreta horren ordainetan, zulatzea zeuk egin beharko duzu oso-osorik.

186. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0105 -Zuzen-zuzenean zulatuz gero, zerbait gal daiteke zirkulu zabal bat egin zuen sakonunearen inguruan.

187. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0041 Arineketan, enbor zati bat zulatu eta bertan hartutako ura duk Ilazki-berrian eraman nuena.

188. 1991> euskara batua literatur prosa elexp alpe 0044 Tiroketak, bonbak..., bere aita kamioiduna da eta iaz gurpil guztiak zulatu zizkioten Bilbon.

189. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0120 Sinestu nahi ez halako batek ematen dio nondikerebaiteko kemena bertan belaunikatu eta zilborreste ilun hari jarraiki elurra aitzurraz zulatzen hasteko, piztitxo aztarkariaren begikune erdiragarriaren pean.

190. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0059 Zintzur-hezurrera behintzat ez nion begiratu nahi, zeren larru-azala zulatu behar zuela iruditzen baitzitzaidan ikusten nuen bakoitzean.

191. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0042 Egurrarekin zulatzen zuten haitzeko harri librea, harri bizia harrapatu arte.

192. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. sagastizabal 0049 Bainujantzia jantzi eta berdin: zulatzekotan.

193. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0162 Ea sendatuko zen galdegin nion, eta berak erantzun zidan, zeuzkan urteekin tamaina hartako gaitzak bizi guztirako zirela, leizeak gero eta sakonago egiten baitira eta birikak bahe baten pare zulatuta dauzkazunean, odola noraezean eta non pausatu ezin jakinik doanez, ahotik ixurtzen zaizu, eta hireak egin dik orduan, hasi hadi zerraldoa prestatzen.

194. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. aldekoa 00138 Blas de Oterok harria zulatu eta haren bihotzetik Espainia berri bat aurkitu nahi luke.

195. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pilota 00252 Jokatzean jartzen zuen grina-eta, askotan hartu zuen mina (bederatzitan) meniskoan nahiz orkatilan, baita bizeps-etan ere; masailean jaso zuen pilotadak erretina zulatu ziola, erretiratu behar izan zuen.

196. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kortazar 00108 Formaren nagusitasunak, metrikak, soneto-generoak agintzen duela liburuan esango nuke. Idazleak aurkeztu ditu poesian neurtua egin beharrekoaren aldeko poetika-iritzi batzuk, noizean behin, eta noizean behin baino gehiagotan, han eta hemen, zabaldu. Formaren eraginak zulatu du berriro Mujikaren luma.

197. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. olaetxea 00029 Intxurreko bertako harkaitza, berriz, limolita zen, nahiko biguna eta puskatzen erraza, eta honek harkaitz zulatuaz etxeak egitea ahalbidetu zuen.

198. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.r. eskibel 0290 Eta kareharrizko mendizka horiek, behin eta berriz norabide berean orraztuak, garbituak, zulatuak...

199. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.j. agirre 0294 Eta horretarako ezein kanpai xume aski zen, zulaturik bazegoen ere.

200. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0148 Azkenean ezpainak zulatu, kotoizko firuekin josi eta ehun bereko apaingarri bat esekitzen zen.

201. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. beltran 0078 Albarikoke hezur bat hartu eta honen ertza harri baten kontra igurtziz higatzen genuen, hezurra zulatu arte.

202. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hd kulturak 0127 Fokek izotza zulatzen dute arnasa hartzeko eta ehiztariek etengabe zaintzen dituzte arnas zulo horiek fokak harrapatzeko.

203. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tutankamon-en hilobia 0200 Behin batean, xulatuta zeuden urreztatutako makilatxoez banandutako ale-sortak zituzten eskutur- eta orkatilako-multzo bat aurkitu nuen.

204. 1991> euskara batua saiakera-liburuak atlantida 0221 Sumenditik 135 kilometrora itsasoaren hondoa zulatuta hartutako lagin batean errauts-geruzaren lodiera 2 metrotik gorakoa zen.

205. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. arregi 0070 Bestalde Etxabek zulatua izan zuen eta Gaston gaixorik zegoen.

206. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0135 Beste bat, etsaiak soina alderik aldera zulatu arren, bizirik atera da.

207. 1991> euskara batua saiakera-liburuak oñati 0085 Horretarako, ez pentsa edozein tokitan zulatzen hasten direnik arkeologoek, induskatzen hasi aurretik prospekzio deritzaienak egiten baitira.

208. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. ugarte 0113 (Personak) Naparreri jan, naparreri xulatue

209. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak s. kalonje 00193 Oraindik ere oroitutzen naiz
ni aitonaren besuan,
iztargaiñetan astintzen nindun
pozez maitasun osuan,
kokotza eta bere bi ezpain
laztanduz nere musuan;
aren bizarra etzan leguna,
zulatu egiten zuan.

210. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0064 Zerk ninduen hortaratu ?
Ez dut oraino xilatu !
Goseak ? Paradak? Hala-beharrak?
Ala Galtxagorri debru zaharrak?
Dena dela, ez baita egia bezalakorik,
egin dut eta ez nuen egiteko dretxorik.

211. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0014 Hor ari dira makinatzar burrunbariak, dena zarata eta lurrikara, auto aparkalekua egiteko lurra zulatzen.

212. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1995 0026 Hegoaldera abiatzeko garaia iritsi da, eta Benetton-ek ere hala egin du, kroaziar hilen arropa zulatuak hilobietan sartu ditu eta Gazara joan da maniki bila.

213. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1997 0038 Zenbat denbora behar izaten duzu zulatu bat konpontzeko?

214. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1997 0038 Egia esan, ia dena aitak egiten dit: bizikleta garbitu, zulatuak konpondu...

215. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.a. arrieta 0012 Halaxe digu gaurko ebanjelioak: Eta Simeonek haurraren ama Mariari esan zion: - Begira, israeldar asko erortzeko eta beste asko altxatzeko ipinia dago hau; eta eztabaida sortzen duen ezaugarri izango da, horrela bihotz askotako asmoak argitan ager daitezen, eta zerorri ezpata batek aldez alde zulatuko dizu arima (Lk. 2,34-35).

216. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ttipi-ttapa 1995 00029 Jan ondorean ahoan gelditzen diren azukreak, bertako bakteriak erabiltzen dituzte eta hortik sortzen da hortzak zulatzea.

217. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ttipi-ttapa 1999 00006 Egunkarian leitu nuenean Intxauspek errandakoa inpresio txarra hartu nuen eta ondoan, trazatuaren marrazkia Erratzu ondotik pasatzen zela ikusterakoan, arras alarmatue gelditu naiz: Proiektu horren arabera, Erratzu bidegurutze gisa gelditzen da, eta gero Iparla mendatea edo Izpegi mendatea zulatuko dute, tunel bat eginez, Arrosako trenbidearekin lotzeko.

218. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0036 Arin, buelta erdia eman eta sabela zulatu diot ene atzeko guardari.

219. 1991> sailkatu gabeak poesia i. baztarrika 0013 1.3.- Gure nekeak artu zituen Arek: Is 53, 2b-5.12b
Ederrik eta giza-antzik gabe ikusi genuen
eta itxura atseginik gabe,
parregarri eta gizonetan azkeneko,
oiñaze-gizon egina, nekeen berri dakiena,
ez-ikusi egiten zaienetakoa;
gaitzetsia eta baztertua.
Gure nekeak artu zituen Arek,
eta gure miñak eraman.
Lepradun bezala geneukan,
Jaungoikoak joa eta lotsarazia.
Gure pekatuengatik alderik alde zulatua,
eta gure gaiztakeriengatik txikitua.
Aren gaiñera erori zen,
guri pakea ematen zigun zigorra;
Aren zauriek sendatu gaituzte.

220. 1991> zuberera saiakera-liburuak d. landart 0109 Nahiz oso lanpetua izan, gogotik onartu zuen eta badakit sekulako denbora pasa zuela antzerki bakoitzaren zilatzen eta pizatzen.

220 emaitza

Datu-estatistikoak: