XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jaym 0094 Pozgarri andijak ixan ziran Sabas'entzat Jule'ren albista onak, ilgo ebela uste ebalako: bai, ilgo ebela eukan siñismenak, lanak egin ebazan bere gorputzian eta osasunian; naibage asko ta estutasun gogorrak igaro ebazan bere gogamen itzalakaz, ta guztiz argal eta zurbildurik jarri zan katigutu ebenik arreskero.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ag kr 0017 Eta bakotxak bereak esagututean, urtxakurrak nagusiaren aurrean baño urduriago, ¡emen datoz Paulota! ¡emen datoz Joseta! ziarduen gizon da emakumeak; eta umetxoak barriz, euren gurasoak nasa ondoan agertuten ziranean, urte batean ikusi ezpalitue legez, ¡aita! deituteutsien indar guztiakaz, ¡aitaa!... Arrantzale errukarriak, danak bustita, zurbilduta, nekatuta, aulduta, etenda, adorerik bage, goseak eta egarriak amaitu bearrean, gizonaren itxurarik ezekarren; baña lurrean oñak ipiñita laster ondo erakustebien gizontasuna, euren umeak besoetan artu ta malko lodiakaz arpegi biguna bustiteutsienean.

3. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0143 Gaxorik al zaude? Ez du erantzuten. Maisuari galdegingo diogu. (Maisuari) Arestian galdegin genizunean, mutikoaz, malda gora igotzeak eman nekea besterik ez zuala esan zenigun, baiñan orain arpegia zurbildu zaio. Eseri egin da.

4. 1940-1968 gipuzkera poesia zait 0005 Il-oiala lenak aurpegitik yaso
ta zurbilduz geldi zurrun so eta so.
Al izan ba'indudan, neskatxa, ezagun,
bertatik izango maite gau ta egun.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak goazen lourdes'a 0018 Zortzigarren agerraldian Benardatxo`ren ingurukoak bere aurpegia zurbiltzen ikusi zuten.

6. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. kaltzakorta 0049 Andrea zehatz zurbildu zan.

7. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa b. otazua 0076 Abestuten ziardun bitartean, enperadorearen ogea inguratzen eben arpegi guztiak, geldiro-geldiro aienatu arte zurbildu ta ezereztuten ziran, eta Eriotzea berbera be, bere abesti eresitzuak lilluratuta, gaixoagandik bere arreta baztertu eban.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0101 - Ez dakit, jauna - esan zuen morroiak zurbildurik.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0167 Gehiago ziren: bi, hiru, asko... Enekoren aurpegia zurbildu egin zen.

10. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. arrieta 0060 - Nik ez - erantzun zien, izuaren izuz zurbildurik.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0221 Are illunago jarri zan dana, eta argi foko more batek zurbildurik, arabitar jazkeran, gelaren erdira azaldu zan Linda hura.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0071 Bere etxebizitzara heldu eta, hara sartzean Katharina Beirtersi eta W. andreari egiaz itsatsi zitzaien: telefonoak jo zuen; baina oraingoan W. andrea azkarrago mugitu zen, joan, telefonoa hartu, eta bere aurpegian nazka itxura azaldu zen zurbiltzeraino; gero entzun zitzaion apo madarikatu, apo madarikatu lotsagaldua marmarikatzen, eta zuhurki telefonoa utzi zuen, eskegi gabe ordea.

13. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0022 Orri bat, denbora luzean, toki illunean utzi ezkero, erabat zurbiltzen da eta ill; bere zelulaetan zeukan margoki berde edo klorofilak ez bait du bear duan argirik artzen.

14. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0014 Bera orduan beti zurbildu egiten da eta etsipenak jotzen du eta hori izugarria izaten da niretzat.

15. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00193 Hango zalaparta, andrazkoen txilioak, gizonezkoen madarikazioak, gure sarjentu gizajoaren aurpegi bat-batean zurbildua.

16. 1991> euskara batua literatur prosa k. biguri 0019 Abokatuaren laguntzailea eta beste mutila zurbilduta zeuden erabat.

17. 1991> euskara batua literatur prosa m. lopez 0114 Hemen Erreginak bere betaurrekoak jarri zituen eta adi-adi begiratu zion Sonbrailugileari, zeina zurbildu eta artegatu egin bait zen.

17 emaitza

Datu-estatistikoak: