XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

Laguntza

Atal honen bidez, bilatzailearen bi kontsulta aukerak agertuko dira: arrunta eta aurreratua. Bi kasuetan lema eta testu hitzak topatu ahal izango dira epeen, euskalkien eta testu-moten arabera mugaturik.

Kontsulta arrunta

Hona hemen egin beharrekoa bilaketa bat burutzeko:

Hona hemen epe, euskalki eta testu-mota batean, “etxe” testuaz hasten diren lemak dauzkaten emaitzak lortzeko adibidea:

Topaturiko emaitza bakoitzeko bi esteka daude informazio gehigarria eskaintzeko:

Hitz bakarreko bilaketa soila egiten denean, emaitzen ondoren, kopuruarekin batera, datu estatistikoak bistaratzen dira:

Eginiko bilaketa arrunta denean epe, euskalki eta testu-moten araberako diagramak bistaratzeko aukera dago (betiere elementu horiek ez badira erabiltzen bilaketarako).

“Epeen diagrama ikusi” sakatuz honako hau ikusiko genuke leiho berri batean.


Kontsulta aurreratua

Bilaketa atal konplexuak bistaratzen dira kontsulta mota honetan; kontsulta arruntak egiten direnean baino aukera gehiagorekin edota bi atal ETA/EDO eragileen bidez lotzeko.

Kontsulta arruntean azaldutakoaz gain, honako aukera hauek daude bilaketa atal bakoitzean:

Bi atal konbina daitezke ETA/EDO bidez, lemak eta testu-hitzak elkarrekin topatzeko adibidez.