XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ezin ahal litezke jaso
ingurunetan lantegiak,
herrian bizi daitezen
behar bezala gazteak?

Gaztanbide.
Zuek nahikunde hori
sorraraz ezazue herrian,
ahalmen horik benetan haundiak
bait dira hemengoengan.

Seigarren agertaldia: Satanak.

Gaixtakin.
Tzarrafer, hitzartu gintuan,
lur eta bazter guztiak
behar dizkiagula irauli
itzulipurdikatu denak.

Segur ederregi litzatekek,
Xahakotar deabru hauek
aurkituko balute orain
lanbide on zenbait berek.

Tzarrafer.
Orduan ezar diezaiegun
gogo-bihotzen barnean
Ezin daitekeela jadanik
bizibide onik hemen.