XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Herria eta Urdatx
zihoazten orduan batetan;
Hala dadila gerora
ondokoen bihotzetan.

Urrats berdinetan daitezela
bizi elkartasunean,
zikindu gabe,
garbiki beren izaeran.

Euskal Herriko lur maitea. Errepika.

Euskal Herriko lur maitea,
guretzat leku aukeratua,
Hemen zoriontsu bizi garela
atsegin dugu esatea;
Eta denok elkarrekin berriz
bertso bat ematea.

Euskal jendea munduan
hedaturik da aspaldian:
Zenbat ez ote da herri horietan
bizi tristura haundian?
Hemen, aldiz, ez ote gara
ongi gure sorlekuan?