XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leialki dizkiagu urte oroz
egin guk artzanidiak;
eta gaur Arbelenia-n (biltzen dituk)
Aixesari-ko artzainak.

Laugarren agertaldia: Hegillor, Irabarne, Arhanpe, Agorrodi, Muhade eta Behiagoiti artzainak agertzen dira.

Arhanpe.
Bazkari on bat diagu
gaur ostatuan eginik,
Atsegin bait da mahainean
hemen (egotea) elkarturik.

Jan dugu, bai, arkumeki
laurden xerra ugari,
etxekoandreak guretzat
ederki prestaturik.

Ardo gorri ona dugu
Bentatik ekarria;
eta tturla-tturla edan
mukurrutik gainezka.

Hegillor.
Orain, (otordua) bukatzean,
has gaitezen gure lanean,
(ikusteko) bakoitzak udaz mendian
zer eginen ote duen.