XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bederatzi lagun gentozen
herrenkadan Bentatik,
gauza astun askoz
bizkarrak kargaturik.

Elurra lodi (zen) mendian
eta hego aizea;
sartuak ginen
Khakuetako arroilan aurrera.

Eta bapatean dugu
zarata gaitza entzuten
elur-jauziak bederatziok
horbel bezala (gaitu) aireratzen.

Bost gara han behera
amilduak izan leizean;
gutako lau betirako
ehortziak (izan dira) elurpean.

Hegillor.
Zuek, haxero gazteok,
zer lana egiten duzuen:
udan nahiz negu beltzean
hazkurria duzue ekartzen.