XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta zenbat jai eder
(ditugun) liluraturik ematen!
Telebistari begira
asko dugu ikasten.

Gaztanbideren ama sartzen da.

Ama.
Oi eta zer dut ikusten,
ala ez nauk gehiago ezagutzen?
Posible ahal da, Juhañe,
hi ikustea hemen?

Musu eman.

Gaztanbide.
Oi amatxo maitea,
malko horik xuka itzazu;
idazten ez nuen ikasi,
nola behar zintudan mezutu?

Baina hemendik aurrera
zurekin egon nahi dut;
bi sos aurreratu bait ditut,
ongi izan beharrak gaituzu.

Ama.
Gogoratzen ahal duk ttipitan
irakatsi nian kantua?
Behar diagu kantatu
orduan bezalaxe.