XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi basahuntz gizen dituk
polittenetakoak, hilak:
Eiherabarrenek urrutitik
zuzenki tirokatuak.

Xûbûrû.
Hegoaizeak osoki
zorabiatua duk;
hortxe bertan, bakar-bakarrik
bazter utzi behar diagu.

Zazpigarren agertaldia: Gaixtakin, Tzarrafer eta Xabûkû herritar bat agertzen dira.

Gaixtakin.
Orotan gaituk gauzak
lardaskatu nahian
senar, emazte, haurrak,
denak nahasian.

Tzarrafer.
Gaur diagu Xabûkûren
astindu aldia,
Atharratzen sobera egonik
orain itzulia.

Zuekin batean
gara trufatuko,
familiaren barnean
haserrea (dugu) ezarriko.