XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egunsentiarekin batera, Koxmeren gorputz zauritua topatu zuten.
Hura pozaren erdia!.
- Koxme, zer gertatu da?- galdetu zion osaba Ramonek, Kattalin negarra ezkutatu nahirik zebilen bitartean.
- Xiker nirekin haserretu eta iheska joan zen.
- Ni bere atzetik nindoala, erori.
- Uste dut hanka zisko eginda daukadala.
- Hotza, mina, beldurra...- eta hau esanez negar malkoak jausi zitzaizkion bi begietatik semea galdutako aitari.
- Lasaitu zaitez. Orain zu medikuaren etxera eraman eta Xikerren bila hasiko gara - jarraitu zuen Ramonek.
- Ume gaixoa! Gaueko hotzak garbituko zuen! Edo bestela otsoek!- eta negarrez jarraitzen zuen Kattalin deskontsolatuak.