XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zuen, beraz, Larramendi irakasle inoiz izan, hau orduko, esan bezala, Salamanka utzi eta Valladolid-en ari bait zen irakaskuntzan.

Hemen ere ez da gehiago ageri, ordea, 1731-1732ko ikasturte honetako katalogoan; ez hemen eta ez inon.

Valladolid-en hiru urte Teologia irakatsi ondoren, beste eginbide bat sorbaldaratu zioten, izan ere, Lagundiko Nagusiek: Mariana de Neoburgo, Espainiako Erregin alargunaren aitorle izatea.

Anai Rafael de Sarraoak Donostiatik Anai Vergarari Loiolara honela idatzi zion 1730ko Hazaroaren 17an: .

Eginbide honen berri ez zaigu 1732ko katalogoan ematen; bai, ordea, 1733koan eta baita 1734koan ere, Probintziatik kanpo bizi zirenen (Degentes extra Provinciam) artean.

Hiru urte horietakoak A. Astrain-en izeneko esku-izkribuan datoz.

Baina 1734ko Cathalogus Primus deritzanean, Larramendi Donostiako Kolegioan ageri da, Erreginaren aitorle izatea utzi eta gero.

Aita Arteach, Urquijo, Zumaeta, Elemendi eta Landazuri bizi dira Donostian urte hartan, besteak beste; baita Anai Mitarte, Veriztain eta Zuloaga ere, beste gehiagoren artean.

Ondoko urtean Larramendi Loiolan kokatuko zaigu erabat bere bizi osorako.

Itzul gaitezen berriro Mendiburugana.

Salamankan utzi dugu Teologia ikasten hasten.

1731ko urte horretan Gaztelauko jesuiten Probintzi-buru Aita Manuel de Prado da, Mendiburuk Villagarcian nobizio zelarik etxeko Erretore izan zuen bera; Salamankako Errege-Ikastetxeko Erretore, aldiz, Aita Antonio Cifuentes.

Irakasleen artean honako izen hauek irakurtzen ditugu, besteak beste: Aita Francisco Miranda, lehen kataderan; Aita Miguel Sagardoy, nafarra, bigarrenean; Aita Fernando Vazquez, hirugarrenean, eta Aita Luis Losada Itun Deunaren irakasle.

Eguberriak ondoren, Errege egun bezperan, honako eskutitz bitxi hau idazten dio osabari: .