XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zientziak, ordea, zientzia izango bada, muinera behar du; eta pragmatismo hutsetik atera.
Berriz galdetzeko, beraz: zergatik sendatzen du eria psikanalisiak?.
Zer da, funtsean, gure inkontzientea, honek sortutako barne-kontradizio izkutuak hizketa hutsaren bidez gesal eta osa daitezen?.
Lacan-en erantzuna hau da: INKONTZIENTEA
Eta errotikago beste batean:
Eta beste batez:
Inkontzientea hizkuntza delako
ORAIN BADAKIGU: geure burua ulertu dugu! Eta barne-oreka eta bakea berriz datozkigu.
Gogora ditzagun berriz oso laburzki Saussure-ren bi mailak.
Hizkuntzari gagozkiolarik, alderdi batetik ideien multzoa dago, hizkuntza baino lehenago zinez nahasia eta azaldu-ezina; eta beste alderditik, ahozko soinuen multzoa, hizkuntzaren aurretik nahasia eta koloregabea ere.
Hizkuntza agertzean, berriz, eta hitzak eta abar asmatu ala, taxutu egiten da ideia nahasi haien mundua.
Ideiak, hitzen oposizioen bidez, elkarren sistema-barruko oposizio eta mugaketa gisa
Ideiak, hortaz, hitzen bidez sortzen dira.
Goazen orain psikanalisiaren mailara.
Zein dira bi sail horiek? Erantzuteko, eta Saussure-ren bidetik jotzeko, ez du Lacan-ek uste Freud-en teoria ezertan aldatu behar denik.