XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LAUGARREN EGUNEAN.- Uretan aztertu ditut antzara basatiak.
Uxatu nik, eta hegiraino joan dira lehendabizi, eta korrika abiatu dira gero lehorretik hegaldatu aitzin.
Ezin daitezke urgainetik beretik hegaz abia.
- Eskolako teilatuan ohartu natzaio ni txori bati.
Joaterakoan beheruntz bezala egin du; baina hegalak apur batez mogitu, eta goruntz abiatu da.
Badirudi hegalei eragitean, beheruntz botatzen duela aidea.
- Lumen zabalerak eusten ditu, ene ustez.
Hegalak mogitzen ez dituen txori bat aztertu beharko litzake.
BOSKARREN EGUNEAN-
- Bele bat aztertu dut.
Hegalak jexten dituenean, pittin bat altxatzen bide da, eta hegalak gora jasotzean, apur bat behera jexten.
- Hortaz, ezin liteke gora joan.
- BT 84-an dionez Bréguet jaunak beleak ikertu ditu.
Hori da errazena.
Paraxuten zuloek, bestalde, zerbaitetarako balio dukete.
Beste gauza batez ere ohartu naiz: gizonek asmatu dituzten aideko guztiek dutela beren buztana.
- Itxaferoak, berriz, misiloak, buztanik ez du.