XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Iruditegiak aurkeztatzen du Donosti'ko etxe aberats bateko gela apaña. Atzian, ezkerretara, sarrera zabala. Eskuira, begiratoki edo miradoria. Aldamenetan, esker-eskuira, atiak. Mai polita; exer-leku apañak; lauki, lore ta beste edergarri-motak.
Estalkia igotakoan, Andre Kaxilda ta Iñaxi, gela antolatzen ari dira; Iñaxi'k loro-lalda bat dauka eskubetan.
ANDRE KAXILDA ta IÑAXIAndre Kaxilda - Tira emakumia, lore oyek jarri itzazu beren tokiyan; mugi zaitia, korri, salto...
Iñaxi - ¿Bikuak egiten astia nai al du?
Andre Kaxilda - Bikuak ezezik irukuak eta laukuak plateretan egiten nazkizu naikua, ta ez neri orlakorik aitatu.
Iñaxi - Ara bada, orainguan kraxkatu're gabe, orra oxo-oxorik laga.