XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jenaro - Atsegin aundia ematen didazu itz oyekin.
Xixili - Eta bein aitortzen asi ezkero, guzi-guziya esan nai dizut.
Jenaro - Pozik entzungo dizut.
Xixili - Gizon batek maite ninduela uste nuben, bañan, etzan ala, ez ninduen maite; diru usayian zebillen bakarrik. Aistiyan jakin det ori, ta aidian juan biar izan du.
Jenaro - Ederki egin dezu.
Xixili - Aren maitasuna egiya zalakuan, eta zuk uste arren, gezurrezko korkoxa jarri nuben... Azketsi, Jenaro...
Xixili - Eskerrik asko.
Jenaro - Ez nekiyen ordia, onera etortzerakuan, ori gertatu zitekenik, eta... zure asmo bera izan nuben. Begira...
Xixili - ¡Gezurrezko korkoxa!
Jenaro - Zuria bezelakua.
Jenaro - Ez daukat ezer azketsi biarrik; eta orain, zure aitorpenaren ordañez, nik ere, beste aitorpen bat egin biar dizut. Zu ikusi bezin laister, zutzaz txoraturik gelditu naiz. Ez diot begiratu zure gorputzeko korkoxari, ez; zure animako xamurtasuna, eztitasuna, azaldu didate argiro zure begi mintzakorrak.