XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mañaxi - Utikan, asto nardagarriya.

Talo - (Atzeko atetik) ¡Pilinpustrera!

(Koxme ta Talo atzeko atetik juaten dira).

MAÑAXI ta XEFEINA

Mañaxi - ¡Gizona orren astua izatia! Lau ankekuak badira ori baño zentzu geyagokuak. Nere onetatik atera nau.

Xefeina - (Mañaxi'ren alaba da. Ogei ta bi-iru urteko neskatxa gaztia. Oso txotilla dirudi. Moja-itxura zerbait ere badu, baña, mutil gazte gogokua aukeratu ezkero gogotik artuko lukena. Eskuiko lenengo atetik sartzen da). Ama: ¿bakarrik al dago?

Mañaxi - Ez naiz nai bezin laster bakarrik gelditu. ¡Ez, orixe! Ez det berialakoan biali.

Xefeina - ¿Koxme?
Mañaxi - Koxme bat, bai: ta beste akulamendi zarra, Talo, asto kirten ori, bestia. (Gogoratu utsarekin sutan jartzen naiz).

Xefeina - ¿Kosme biali du beaz?