XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iruditegiak aurkeztatzen du Donosti'ko etxe aberats bateko gela apaña. Atzian, ezkerretara, sarrera zabala. Eskuira, begiratoki edo miradoria. Aldamenetan, esker-eskuira, atiak. Mai polita; exer-leku apañak; lauki, lore ta beste edergarri-motak.

Estalkia igotakoan, Andre Kaxilda ta Iñaxi, gela antolatzen ari dira; Iñaxi'k loro-lalda bat dauka eskubetan.

ANDRE KAXILDA ta IÑAXI

Andre Kaxilda - Tira emakumia, lore oyek jarri itzazu beren tokiyan; mugi zaitia, korri, salto...

Iñaxi - ¿Bikuak egiten astia nai al du?
Andre Kaxilda - Bikuak ezezik irukuak eta laukuak plateretan egiten nazkizu naikua, ta ez neri orlakorik aitatu.

Iñaxi - Ara bada, orainguan kraxkatu're gabe, orra oxo-oxorik laga.