XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jenaro - Atsegin aundia ematen didazu itz oyekin.

Xixili - Eta bein aitortzen asi ezkero, guzi-guziya esan nai dizut.

Jenaro - Pozik entzungo dizut.

Xixili - Gizon batek maite ninduela uste nuben, bañan, etzan ala, ez ninduen maite; diru usayian zebillen bakarrik. Aistiyan jakin det ori, ta aidian juan biar izan du.

Jenaro - Ederki egin dezu.
Xixili - Aren maitasuna egiya zalakuan, eta zuk uste arren, gezurrezko korkoxa jarri nuben... Azketsi, Jenaro...

Xixili - Eskerrik asko.

Jenaro - Ez nekiyen ordia, onera etortzerakuan, ori gertatu zitekenik, eta... zure asmo bera izan nuben. Begira... (Korkoxa atera, ta botiaz).

Xixili - ¡Gezurrezko korkoxa!
Jenaro - Zuria bezelakua.

Jenaro - Ez daukat ezer azketsi biarrik; eta orain, zure aitorpenaren ordañez, nik ere, beste aitorpen bat egin biar dizut. Zu ikusi bezin laister, zutzaz txoraturik gelditu naiz. Ez diot begiratu zure gorputzeko korkoxari, ez; zure animako xamurtasuna, eztitasuna, azaldu didate argiro zure begi mintzakorrak.