XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Santua sumatu eta interpretatzea ahalbideratzen digun barne-printzipioaren eragina jator ulertzeko orduan
Berak zioenez, guztiz harritzen zen, behin eta berriz, ikustean, hainbat entzulek zein sakonki eta gogoz onartzen zuen kristau-predikua, nahiz eta Hitzaren aldarrikapena bera nahikoa motela ohi zen, hizkera mordoiloan adierazia askotan, behar-bezalako gardentasunik gabea, beraz, eta gehienbat kontzeptu erabat arrotzen bidez emana.
Haren ustez, entzulearen bihotz-barneko ulerkera igarmen-mailako bat omen zen, maiz asko, baieztapenaren bideratzaile benetakoa. Zalantzarik gabe, horrelako zerbaitetan aurki genezake Pauloren arazoa ulergarri egin diezagukeen bide bakarra.
Kristau-elkartearen erasotzaile sutsuaren belarrietara helduriko susmoak Kristori eta honen Berri Onari buruz, ez ziren, segurki, egiaren zati eta pusketa sakabanatuak eta okerrak baino izango. Barruko izpirituak, ordea, Damaskorako bidean hain menperatzaile gertatu zitzaion ezagupen hura piztu zion.
Izpiritu honek erakutsi zion Kristo agertuaren ulerkera sakonekoa, hain guztizko eta betea izan zena, non Wellhausenek berak onartu behar izan duen, ez dela beste inor izan, Paulok adina, Kristo
Santu denaren bizipenen bat posible izango bazaigu eta bide batez gure sinesmenaren oinarri sendo Kristorengan, honen
Hemen, dirudienez, oztopo bat sortzen zaigu, gaindiezina balitz, gure arazoari irtenbide guztiak itxiko lizkiokeena berau. Izan ere, argitu beharrekoa dugu, ea guk, egiazki Kristo nahiz kristautasuna bera delakoan gureganatu dugun hori, Kristok benetan adierazi eta bete nahi izan zuen huraxe ote den...