XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Polizia peto lez eta atxilo peto bateri lez mintzo ziren, txakurtasun profesionalez.
Neure esturaren barruan, (hemetik komisaldegire joan bijjoat, iñok nun naoen ez dakijjela? Ze motibo ixen leikek?
Nozbait batek telefonoari heldu eutson.
Dei bat hara, beste bat harago, bitartean neure errepasoak egiten niharduen, zer izan ete zeitekeen, zeren aurrez prebenitu behar nintzen, eta ez neban lorratz garbirik aurkitzen.
Bai, ostera, gogoratu nintzen zelan, argumentutzat jaulki barri neban mugako iragaitzan, batzutan nabarmenki luzaro egonazo eusten, ez dakit zelako aberiguazinoak eginez, azkenean beti
Alde batetik trankiltzen ninduen gauza larria ezin izan zeitekeelako pentsamentuak, bestela ez baitziren luzamenetan ibiliko, baina arrazoi sendo horrek inspiratzen eban lasaitasuna atoan apurtzen zen ezezagutzaren aztoramenean.
Nozbait Madrilgo auzitegiko andereño idazkari batek aurkitu bide eban paperen bat, epailearen agindu jatorrizkoa, antza, non agertzen zen nigazko
Fffff! ! Paparraren zabalkerak burua gorantz jaurti eustan eta gorantz putz egin neban, ez hango ezer amatatzeko, surrarentzat espazio liberatuen bila baino. Kostata sartzen zen arnasak sustoa desteinkatu eban, baina ez eban piztia bere zulotik ataraterik lortu.
Bihotzak kontrol barik talkatzen ninduen eta ez dakit noraino desbokatuko zen, agindu ez baneutso:
Polizi parea ahal neban kortesiarik sentibageenez agurturik, lehiatilako emakumearen eskutik karnet barria jaso eta kalea zapaldu nebanean, ez nintzen ez gizon barria, ez mundu barrian, baina autoa hartu eta etxera joan neintekeen.
Mundu berbera zen, hiru ordutan erdi alienotzat neukan egoitzara jatsiazo ninduena, kontatzen hastearenik be ez zeukana, gerta zeitekeen pasadizorik benignoenetakoa.
Urte batzuk lehenago larritasunaren burduntzian zeozeri heldu behar eta nire izena kantatzea gogoratu jakon errukarriak kondaira latzagorik eukiko dau.
Ez uste, halan be, pentsakizun konparatiboak inpaktua txikitu ebanik, areagotu baino, eta ondino be hortxe dirau, deskantsuan nahi badozu, baina arnasa hartzen dauela igarteko moduan.