XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Era horretan batezbesteko aldapa honela azalduko genuke: non: 1 - errektangelu baliokidearen alde txikia, S = arroko azalera osoa, hi = alboz-alboko kurba biren arteko koten diferentzia, sestra-kurbaren arteko koten diferentzia guztien batura erliebearen sakonera (A) (4.1.2.) dela konturatzen bagara, horrela idatz dezakegu goiko formula: , A = L (errektangelu baliokidearen alde handia) , era honetan, Arratia arroaren kasuan lortutako balorea: .

Metodo honen bidez lortutako baloreak ez du kontutan hartzen kurba hipsometrikoaren forma.

Beronek gainazaleko isurpenean daukan eragina dela eta, ROCHE-k (op. cit.) Aldapa-indize bat (Ip) kalkulatzea proposatu zuen, zeinek arroaren erregimen hidrologikoaren eragina erakutsiko lukeen.

Aldapa-indize hau (Ip), errektangelu baliokidean agertzen diren zerro desberdinetako batez besteko aldapen sustrai koadratuen batura izango litzateke, baina zerro bakoitzari dagokion azaleraz ponderatua.

Hau da: .