XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Multzo hauetan urtero iragazten den ur-bolumena 15 Hm3-takoa da, hau da, multzo beroietan jausitako prezipitazioaren 3O %-a.

Bolumen hau kareharri-multzoen ertzetan kokatzen diren iturburuetatik drenaiatzen da batez ere.

Bolumen honen parte bat Arratia hibaira doa, beste bat Ibaizabalera doan bitartean.

Aramotzeko multzo akuiferoaren iturburu bat (Orue izenekoa) periodikoki aforatu dugu, berau arro honetako kaudal handienekoa baita (2,5 Hm3 urtero, gutxi gorabehera).

Aforo hauetan ateratako datuekin agortze-indizerako balore bat estimatu dugu: egun -1; datu hau seguruago emango genuke kaudalaren kontrol jarraitutako tresneria iturburu horretan (depositua) izango balitz.

Kareharri-akuiferoen arau orokor bezala zera esan dezakegu: akuifero hauen erantzun arina, euri gogorren aurrean; hau da, euria egin eta berehala hasten da ura irteten iturburuetatik; honek akuifero hauen karstifikazio-gradua handia dela suposatzen du, eta bai berauk erregulatzeko zailak gertatzen direla ere.

Arro osorako egindako balantzeak ematen digun urteko batezbesteko isurpen osoaren balorea hauxe da: 130 Hm3 gutxi gorabehera, hau da, arroan jausitako prezipitazioaren 62 %-a.

26 laginen azterketa hidrokimikoa burutu dugu (20 iturburu eta 6 lurgaineko ur).

Lagin guztiek gatz-eduki baxua aurkezten dute (400 mg/ l baino txikiago), kaltzio bikarbonatodun urak nagusituz, hauen artean, kareharri-multzoekin lotuta daudenak.

Arroaren beheko partean nabarmen egiten da bertako industrigintza, uren gatz-edukia gehituz eta fazie hidrokimikoa sulfato kaltzikora pasatuz.

Ugari dira arro honetako burdin-urak.

Funtsezko osatzaileei begira lagin guztiak dira edangarriak, burdintsuak salbu, berauek Código Alimentario Español (C.A.E.) delakoak jarritako -rako muga superatzen baitute.