XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARRATIA (mm-tan).

Urtarrila = 147.
Maiatza = 117,5.
Iraila = 92,5.
otsaila = 159,5.
Ekaina = 84.
Urria = 128.
Martxoa = 164,5.
Uztaila = 43,5.
Azaroa = 181.
Apirila = 165,5.
Abuztua = 88,5.
Abendua = 181.

Urteko batezbesteko prezipitazioa = 1.553 eta era grafikoan: DIMA - ARANZAZU
.

3-6 irudia: Prezipitazioaren hileetako banaketa Arratian, seinalaturiko denboratarterako.

Irudi honetan ikusten denez, hilabeterik euritsuenak Azaroa eta Abendua dira (18O mm-tik gora), eta lehorrena Uztaila (45 mm-tik behera).

Horrela, ba, Arratia osorako irteten zaigun urteko batezbesteko prezipitazioa 1.553 mm-takoa da, berau ados dagoelarik 3-2 irudian agertzen den isojeten eraketarekin.

Arratiaren azalera 136,30 km2 dela kontutan harturik, 211,67 Hm3 da arro honetan urtero jausitako ur-bolumena (ekarpen plubiometrikoa).

Hona heldu garelarik, komenigarria litzateke puntu batzu berresatea: atera ditugun balore hauk, Dima eta Arantzazuko neurtokietako 10 urtetako denboratarteko datuen funtzioan daude.

Hala ere, oraindik berriak diren beste neurtoki batzu ere ba daude (Areatza eta Undurraga), eta beste batzu ipini beharko dira epe laburrean.

Hauek guztiok epe luzean emango dizkiguten datuekin posiblea izango dugu parametro hauk finkatzea, errua ahalik eta txikiena izanik.

Hori espero dugu, behintzat.